Iban Zaldua

Iban Zaldua Gonzalez. Idazlea eta historialaria. Gasteizko EHUko Letren Fakultateko irakaslea. Bere lanen artean azpimarratu daitezke Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), La isla de los antropólogos (2002), Itzalak (2004), Si Sabino viviría (2005), Etorkizuna (2005, Euskadi Literatur Saria 2006), Euskaldun guztion aberria (2008), Azken garaipena (2011, J. Ribasekin batera, Haur eta Gazte Euskadi Literatur Saria 2012), Idazten ari dela idazten duen idazlea (2012) eta Ese idioma raro y poderoso (2012).
http://ibanzaldua.wordpress.com
iban.zaldua@ehu.es

Errealitatea apailatzea

(Galde 12 - udazkena/2015). Iban Zaldua. Zein da fikzioaren helburua? Hauxe da, esango nuke, Unai Elorriagaren azken obraren irakurketak, Iazko hezurrak liburuarenak (Susa, 2014) mahai gainean ipintzen duen galderetako bat. Ez bakarra, edonola ere, eta agian ezta nagusia ere, baina bai irakurle hau gehien kitzikatu duena: kritikak areago azpimarratu du, ezbairik gabe, bortxaren inguruko hausnarketa edo, hobeto esanda, bortxaren inguruan planteatzen dituen zalantzak –nahiz eta, nire ustez, kritikak ez duen nahikoa nabarmendu gai nagusia ez dela biolentzia bera, biolentzia nola kontatzen diguten eta nola kontsumitzen dugun baizik, ikus-entzunezko teknologiek menderatutako gure garaiotan batik bat: liburua bera da, alde horretatik, duda horiei erantzuteko ahalegin bat–. Jarraitu

Idazleen hilberriak prestatzeko gida laburra

(Galde 11, negua/2015). Iban Zaldua. Mundu zabalean aho batez onartutako egia da idazleen nekrologikak beste idazle batzuek erredaktatu ohi dituztela, nahiz eta niri ez zaidan, berez, guztiz ebidentea iruditzen –zergatik ez irakurleei enkargatu? Norbaitek sinesten jarraitzen al du edozein idazle denik, idazle izateagatik soilik, irakurle trebe eta aritua?–. Baina, tira, idazle laguna, halakoak aldatzea oso zaila denez, argi dago egunen batean edo bestean hildako idazle baten hilberria egitea egokituko zaizula, edo agian bat baino gehiago. Izan ere, gaur eguneko literatur genero gorenetako bat da hilberriena –ez alferrik gero eta idazle gehiago daude munduan eta, ondorioz, maizago hiltzen dira–, eta tentu handiz egin behar zaio aurre, zoriari edo inprobisazioari lekurik utzi gabe. Hona hemen, beraz, gida labur bat, ataka horretatik ateratzen lagunduko dizuna. Jarraitu

Hitzaurreak ontsa izkiriatzeko bidea

(Galde 10, Udaberria/2015). Iban Zaldua. Besteen liburuen hitzaurreak idaztea, alferrikakoa suerta daitekeen edozein ekintza bezala, ez da artegintza erraza: hori aspaldi frogatu zuen Stanislaw Lem idazle poloniarrak, genero zalantzagarri horri liburu oso bat dedikatu baitzion, Izari imajinario bat (1973), existitzen ez diren liburuen hainbat hitzaurre biltzen zituenak. Azken aldi honetan irakurri izan ditudan benetako adibide tamalgarri […] Jarraitu

Onena iristeke? Gauzaren literaturaren norabide berriak

Iban Zaldua (Galde 08, udazkena/2014). Euskal gatazkaren –hemendik aurrera Gauzaren– literaturari dagokionean… iristeke al dago oraindik onena? Euskal sorkuntza literarioaren azpigenero honetan sumatzen diren ugaltze zantzuek gaiaren inguruko urrezko aro baten atarian jartzen al gaituzte? Jarraitu

Gatazkari buruzko bi komiki

Iban Zaldua. (Galde 07, uda-verano/2014). Jarraitu

Literaturaren irakaskuntza eta Zeitgeista

Iban Zaldua. (Galde 06, udaberria/2014). Literaturaren irakaskuntzaren auzia behin baino gehiagotan izaten da hizpide idazleen artean, normala den bezala: horren kexatia den gure erkidegotxo intelektualean, salmenta txikien eta irakurketa indize baxuen errua bilatzeko orduan hezkuntza-sistema biktima jabalgarri egokia izan ohi da. Jarraitu

Ez dago garantiarik

Iban Zaldua. (Galde 05, negua/2014). Euskal kultura eta literatura dekadentzia betean daude, maldan behera eta galgarik gabe, Pako Aristiren ustez; bere “Glaziazio aro baten hotzikarak” artikulu apokaliptikoa irakurtzea besterik ez dago horretaz jabetzeko (Berria, 2013-XII-1). Ez diot, oraingoz, arrazoia kenduko: egunaren arabera antzeko adoregabetasun batek harrapa nazake neu ere. “Glaziazio aro baten hotzikara lizunak bizi ditu Euskal Herriak orokorrean, eta euskal kulturak partikularrean. Euskalgintza kiebran dago. Herri baten existentzia bermatzen duen lehen araua hautsia geratu da: bere buruarekiko maitasuna, bere sortzaileak babestera eta hauen profesionaltasuna erraztera daramana”. Jarraitu

Profesionaltasun literarioaren auzia (II)

Iban Zaldua. (Galde o4, udazkena 2013). Aurreko artikuluan euskal idazle profesionalaren figuraren “hazkundeaz” aritu nintzen, eta figura horren inguruan azken urteotan gero eta sarriago entzun edo irakurri ahal izan diren kritika negatiboez. Baina profesionaltasunaren aldeko aldarriak sendoak dira orobat, eta, lehengoan aurreratu bezala, espezializazioaren abantailen argudioarekin lotuta egon ohi dira: idazketan soilik eta esklusiboki aritzen diren idazleek abantaila gehiago aterako liokete beren jardunari beste lanbide bat eduki eta “asteburuko idazle” amateurrak direnek baino Jarraitu

Profesionaltasun literarioaren auzia (I)

Iban Zaldua. Literatura komertzialaren eta midcultaren inguruan aritu ondoren, kasik naturala iruditzen zait gure literatur alorreko «profesionaltasunaren» eta «amateurismoaren» arteko harremanez hitz egitea. Izan ere, azkeneko hogeita hamar urteotan aldatu den gauza ugarietako bat, euskal literaturan, profesionalizazioaren aurrerakadarena izan da. Jarraitu

Euskal ‘midcult’-aren nagusigoa

Iban Zaldua. Ez gaitezen engaina: aurreko zenbakiko artikuluan iradokitzen nuen bezala, azken aldi honetan euskal literatura komertzialak (ustez) gora egin baldin badu ere, ezin da esan nagusi denik gure panoraman; nagusiago, ziurrenik (nioen), midcult edo middlebrow delakotik hurbilen dagoen literatura izango litzateke. Jarraitu

Euskal literatura komertzialaren lurruztea

Zein izango litzateke azken urteotako gertakaririk nabarmenena, euskal literaturaren munduan? Jarraitu

Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores