Profesionaltasun literarioaren auzia (II)

Egilea: Iban Zaldua

Iban Zaldua (Galde o4, udazkena 2013). Aurreko artikuluan euskal idazle profesionalaren figuraren “hazkundeaz” aritu nintzen, eta figura horren inguruan azken urteotan gero eta sarriago entzun edo irakurri ahal izan diren kritika negatiboez. Baina profesionaltasunaren aldeko aldarriak sendoak dira orobat, eta, lehengoan aurreratu bezala, espezializazioaren abantailen argudioarekin lotuta egon ohi dira: idazketan soilik eta esklusiboki aritzen diren idazleek abantaila gehiago aterako liokete beren jardunari beste lanbide bat eduki eta “asteburuko idazle” amateurrak direnek baino.Bernardo Atxagak behin baino gehiagotan esan du idazle profesionala dela beste erremediorik izan ez duelako, “mundu honetan gehien gustatzen zaidana mahaiaren aurrean egon eta idaztea” delako alegia, eta horri esker liburu gehiago idatzi ahal direla. Ezinbestekotzat jotzen zuen, ildo horretan, Joan Mari Irigoienek ere, argitaletxe batekin lotzen duen profesionalizazio kontratuaz hitz egitean: “gustura nago. Kontratu hori izan ez banu, berdin jokatuko nuen une batetik aurrera. Babilonia argitaratu nuenetik aurrera, zortea izan nuen Elkarrekoekin topo egiteko (…), baina haiekin akordiorik lortu ez banu, asmoa nuen berdin jokatzeko”. Kirmen Uribek ere pentsatzen du idazketak denbora franko eskatzen duela, eta gehitzen du “ni idazle profesionala naiz (…) irakurtzeko denbora izateko (…); niri ideia onak sortzen zaizkit irakurtzean”.

Profesionaltasun literarioaren auzia (II).

Profesionaltasun literarioaren auzia (II).

Ignacio Martínez de Pisón idazle zaragozarrak, egungo krisien testuinguruan –liburuarena, eta Espainiako ekonomiarena– oso grafikoki azaldu du berarentzat zein den idazle profesionalaren garrantzia: “Konkistatu genuen profesionalizazioa desagertu da (…); asteburuko idazle izatera itzuliko gara, astelehenetik ostiralera arteko behargin”, eta horrek, bere ustez, liburuen kalitateari kalte egingo dio: “igerilari bat Olinpiar Jokoen finalean nahi badugu, denbora guztian entrenatu beharra dauka. Soilik asteburuetan egin baldin badezake… ezingo da klasifikatu ere”.

Kontraste handia, beraz, joan den artikuluan agertzen ziren iritziekin, zeinetan neurri bateko mertzenariotasuna obraren kalitatearen kontrakotzat jotzen baitzen. Aitor dut nik ez daukadala iritzi guztiz sendo bat, alde bietako argudioek konbentzitzen bainauteegunaren arabera, hala idazle profesionalen merkatuarekikomendekotasuna salatzen dutenenak, nola idazketari denbora (ia) osoa eskaintzearen abantailak azpimarratzen dutenenak; azken batean, normalean idazle bakoitzaren kokapenaren ondorio izaten dira bateko edo besteko teorizazioak, eta “profesionalek” beren egoera justifikatzeko loriatzen duteesklusibismoa, “amateurrek” haien sorkuntzaaskatasuna goratzen duten arrazoi berberengatik: batean edo bestean daudelako, alegia. Izan ere, susmoa daukat talentua antzera dagoela banatuta profesionalen eta amateurren artean, hots, multzo bietatik ateratzen den maisulanen portzentajeak antzekoa izan behar duela, azken finean –jeinua, beste nonbaiten esan dudan bezala, bestelako kontua da: jeinu literarioak (eta artistikoak, oro har) ez du banaketa estatistiko homogeneorik onartzen, itxura guztien arabera–.

Beste arazo batek arduratzen nau, ordea: ze puntutaraino izan den euskal idazleen profesionalizazioaren ildo nagusia indar endogenoen ondorio, ala Espainiako sistema literarioak bidea emandakoa; izan ere, iritzi orokorraren arabera, 1980ko eta 90kourteetan eratu zen, espainiar letretan, idazle profesionalen nolabaiteko “klase ertaina”, hots, idazletzatik eta bere ingurumarietatik –luxurik gabe baina– bizi zitekeen pertsonen multzoa… euskal esparruan profesionalizaziorako bideak bultzada jasan zuen garai bertsuan alegia. Eta horixe da, hain zuzen ere, orain krisian sartu bide dena, Peio H. Riaño kultur kazetariak “La muerte del escritor de clase media” artikuluan iragartzen zuen bezala (ElConfidencial, 2013-IV-13). Horrekin lotuta, eta artikulu honen lehenengo partean aipatu nuen bezala, Unai Elorriagak idazle profesionalen taldea utzi izana, berak adierazi zuen bezala, ez da agian kasualitatea, testuinguru honetan; gorago aipatutako Joan Mari Irigoienek, elkarrizketa berean, hala zioen: “horrek gure mendekotasuna izugarria dela erakusten du. Madrilek esaten du zein den ona, edo oso ona, eta zein den bigarren mailakoa. Egokitu zaienentzat oso ondo dago hori, baina ez da oso egokia”.Agian gure egileen esportazioa bermatu duen eredua bera kolokan jartzeak azpiak jan dizkio profesionalizazioari, edo, behintzat, profesionalizatzeko modu jakin batzuei.

Izan ere, kontuan hartuta, publiko autoktono bat ziurtatuta izanik, merkatu-kuota finko bat erdiesten duten gutxienetakoak direla, akaso –eta soilik akaso–zinezko profesional bakarrak, gure letretan, nortzuk, eta bertsolariak lirateke… baldin eta benetako literatoak balira, noski–eta honek, korolario gisa, gure benetako idazle profesional bakarra Uxue Alberdi dela ondorioztatzera eramango gintuzke, azken finean…Baina, tira, utz diezaiodan, behingoz, lurralde labainkor horretan barrentzeari…–.

Azken batean, arazoa ez litzateke lanbidekoa, jarrerakoa baizik, Anjel Lertxundik Bost idazlen esaten zuen bezala: “Idazleak profesionala izan behar duela esan dut lehen eta horrek hala behar du niretzat. Ez dut esan nahi, hala ere, idazleak literaturatik bizi behar duenik.Hori ametsa litzateke, eta ez dakit osasuntsua den ere. Baina izanak izan eta hortik bi euro aterako ez baditu ere, guztiz profesionala balitz bezala jokatu behar du idazleak beti-beti-beti”.
Agian hortxe dago gakoa.

Profesionaltasun literarioaren auzia (I)

Atalak | Kultura

Protagonistak

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Sebastião Salgado
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
Metro de París
Jose Horna.
Eugenia Nobati, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
"Lemoniz", Mikel Alonso
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Irene Singer, Argentina
Txema García
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Txema García
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Fotografía de José Horna
Bonill, Ecuador
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Canción de París
Jose Horna.
"El mal del país" José Blanco
Porteadoras
Txema García
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"El origen del mundo" José Blanco

Egileak