Zinema: Emakumezkoen plazerra. Bost kultura, bost emakume, istorio bat

La cineasta Barbara Miller (Suiza) y, a su derecha cuatro de las protagonista de Placer femenino, Rokudenas Hiko (Japón), Leyla Hussein (Somalia), Vithika Yadav (India), Doris Wagner (Alemania).

(Galde 25, uda/2019/verano). Sabiñe Zurutuza.-

Baliteke Japoniako Rokudenas Hiko-k kartzelan bi urte igarotzea «lizunkeriako» delitua dela eta, bere baginaren moldeak artelan gisa sortzeagatik, eduki pedofiloa duten mangak iragartzen dituen eta zakilaren jaialdia desfileekin eta eskultura izugarri zein esplizituekin ospatzen duen herrialdean. Lehen, Vithika Yadavy-k jazarpena eta eskukatzea jasaten zituen; Love Matters sexu-heziketako webgunea ezagutarazi zuenetik, Indiako bere herrikideen intimidazioa jasaten du. Alemaniako Doris Wagner-ek betiereko maitasuna agindu zizkien Jainkoari eta katolizismoari, eta apaiz baten etengabeko abusuak jaso zituen ordainetan. Zazpi urte zituela, Somaliako Leyla Hussein-i bere soinekorik politena jarri zioten eta izebaren etxera eraman zuten, hiru urteko ahizparekin batera. Alboko gelatik, txikiaren garrasiak entzun zituenean, festarik izango ez zela konturatu zen. Berandu zen bientzat, mutilazio genitala jasan duten munduko 200 milioi emakumeentzat bezala.

Egun batean, Deborah Feldman-ek semea kotxean sartu eta alde egin zuen. Ez zen New Yorketik irtetera iritsi: kilometro gutxi batzuk egin, eta Brooklyneko zubia zeharkatu zuen. Egia esan, beste unibertso batekiko muga gurutzatu zuen. Bost urte emanak zituen horretarako prestatzen; hala ere, agian, hori ere ez zen nahikoa izan jarraian etorri zenerako. Kamerari kontatzen dio, bere familia «hilarria erostera» animatzeko soilik jarri zela harremanetan berarekin. Bere buruaz beste egitera gonbidatu zuten; horrela, «bere hilobiaren gainean dantza egin» ahal izangozuten. Ez zen aldaketa handirik izango; izan ere, haientzat, Feldman hilda zegoen dagoeneko. Hori zen bere kateak haustearen, matxinada sinestezinaren prezioa. Emakume batek aurre egiten zion Williamsburgeko komunitate judutar ortodoxoari; obedientziazko bizitzari, inposatutako senarrari, «maite zaitut» hitzak aurreikusten ez dituen hizkuntzari edo, hilerokoa izanez gero, bere senarra ukitzeko debekuari, bere ezpurutasuna ez kutsatzeko.

Aldiz, Barbara Miller zinemagileak Feldman-en istorioa mundu osora zabaldu nahi du. Eta horrekin batera, Female pleasure filmaren beste lau protagonistena. «Jakin nahi nuen zergatik den tabua emakumezkoaren sexualitatea eta zergatik hitz egiten den soilik eginbeharraz. Plazerra ez dago inoiz erdigunean», adierazi zuen zinemagileak, proiektuaren jatorriaren inguruan.

Munduko bost erlijio garrantzitsuenen testu sakratuetan, emakumeak jotzera, apaltzera edo kontrolatzera gonbidatzen duten pasarteak ezagutarazten amaitu zuen. «Ehunaka urtez madarikatu da gure gorputza, pekatu guztien iturria dela esanez. Ez da erlijioaren aurkako filma, bainahorretaz gehiegi baliatu dira gure sumisioa betikotzeko», dio zuzendariak. Horren ondorioz bilatu zituen beste hainbat ahots, fede bakoitzeko bat, euren zorigaitza eta errebeldia kontatzeko prest: injustizia euren azalean jasan eta aurre egiteko ausardia izan zuten emakumezkoak. Miller-en arabera, horrela bakarrik egin diezaiekete aurre filmean agertzearen ondorioz sortutako mehatxuei.

Female pleasure filmak hainbat urteko oztopo-lasterketan lehiatu behar izan zuen. «Erlijioaz eta euren sexualitateaz hitz egiten duten bost emakume? Tabu gehiegi», esaten zioten Miller-i finantzatzaile potentzialek. «Filmean esan bezala, patriarkatua da benetako erlijio globala. Emakumezkoa zapaldu egiten da, eta polita izateko eskatzen zaio. Garrantzitsuena gizonezkoa zoriontsua izatea da», dio Miller-ek. Eta genero-indarkeria, soldata-arraila, iragarki matxistak edo gizonezkoen neurrira egindako pornografia, klitoria eta emakumezkoaren estasia arrazoirik gabe ahazten dituena, aipatzen ditu. Funtsean, zinemagileak dio ez dagoela salbatzen den herrialderik. «Emakumezkoarentzako tokirik arriskutsuena bere etxea da», dio, Alemanian, bortxaketen % 75 etxeko hormen artean gertatzen dela gogoratu aurretik.

Indarkeriaz gain, halako presioak ondorio psikologikoak ekartzen ditu. «Beti epaitzen gaituzte emakumezkoak izateagatik», dio Hussein-ek filmean. «Konfiantza galtzen duzu, txikitu egiten zara», eransten du Miller-ek. Biek uste dute errepresioak ere ohean eta emakumezkoen lehentasun sexualetan eragiten duela. Filmean, Hussein-ek grafikoki laburtzen du: «Mundu osoan zehar entzuten den emakumezkoen orgasmo faltsuen korua dago».

Categorized | Cultura

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Canción de París
Jose Horna.
Metro de París
Jose Horna.
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Fotografía de José Horna
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
“LIKE”. Eduardo Nave
"El origen del mundo" José Blanco
Txema García
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Alfredo Sabat, Argentina
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Sebastião Salgado
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"Lemoniz", Mikel Alonso
Eugenia Nobati, Argentina
Txema García
Porteadoras
"El mal del país" José Blanco
Irene Singer, Argentina
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador

Autores