Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta

map2

Aiala Elorrieta. (Galde 09, negua 2015). 

Atlantikoaren bi aldeetako erraldoiak, AEB eta EBko elite korporatiboak, gure eta datozen belaunaldien etorkizuna zeharo baldintzatuko duen akordioa zehazten ari dira isilpean. Azken hiru hamarkadatan gailendu den pentsamendu neoliberalak oraindik eman ez diena, austeritate politikei esker oraindik bereganatu ez dutena, horixe da beraien harrapakina: artean liberalizatu ez dena, pribatizatu ez dena, artean sektore publikotik erauzi ez dena, eta aspalditik eskatzen ari direna.

TTIP akordioaren afera, ez da bi potentzia ekonomikoren arteko soka-tira jolasa. Atlantikoaren bi aldeetako lobbyak elkarrekin daude honetan, eta beste muturrean, gizarte zibila dago. TTIPa ez da Europarren eta Amerikarren arteko borroka, klase borroka baizik.

Enplegua eta egitura sozio-ekonomikoa

Bada TTIP akordioak enplegua sortuko duela dioen aurreikuspen baikorrik; 144.000 lanpostu Espainiar estatuan 1; edota AEBtako gobernuaren arabera, milioika lanpostu ernatuko lirateke AEB eta EBean. Datu ez hain baikorrek 750.000 lanpostuko saldo positiboa iragartzen dute.

Hogei urte bete dira honezkero Mexiko, AEB eta Kanadak NAFTA 2 merkataritza hitzarmena sinatu zutenetik. Akordio honek utzi duen balantzea, promestu zituen onuretatik oso urrun dago, hots, oso negatiboa izan da. Agindutako 20 milioi lanpostuak sortu ordez, milioi bat lanpostu deuseztatu direla kalkulatzen da. TTIPari dagokionez, enpleguaren gaineko aurreikuspen ezkorrak beldurgarriak dira.

Esate baterako, War on Want erakundeak argitaratutako datuen arabera, 1.000.000 lanpostu galduko lirateke, eta, okerrenean jarrita, 2.000.000 enplegu suntsitu litezkeela ere estimatzen dute. Europako Batasunaren aginduz 2013an egindako beste txosten baten arabera, Batasuneko biztanleriaren %0.2-%0,5 sektorez aldatzera derrigortuko lituzke, eta ondorioz, lanpostu berri bat bilatzera. Tom Kucharzen ustetan (Ecologistas en Acción), Europa Batasunaren baitan sektorerik kaltetuenak AEBrekiko desabantaila egoeran dauden sektoreak izango dira: abeltzaintza, ongarrien ekoizpena, garraio ekipoak eta metala e.a. Horrek, nahitaezko sektore edo eremu geografiko aldaketa suposa lezake zenbait pertsonentzat. Baina zer gertatuko litzateke sektorez edota herrialdez aldatzeko prest ez dauden kaleratuekin?

TTIPak enplegu-mailan eragiteaz gain, inpaktu handiak eragin ditzake lan esparruan. Kasu baterako, akordioak EBko egitura sozio-ekonomikoa nola eralda lezakeen aztertu beharko genuke. Izan ere, hitzarmenak Enpresa Transnazionalei (ETN) ematen dien boterea aintzat harturik, EBko egitura goitik behera itxuraldatu liteke. Europako Batasuneko enpresen ia %90a PYMEak direla, eta enpresa txiki eta ertain hauen esku daude langileriaren hiru laurdenak. Akordioak aurrera egingo balu, AEBtako ETNek, tokian tokiko enpresen baldintza beretan jardun lezakete. Zein neurritan izango dira gai bertako enpresa txiki eta ertainak, ETN hauen aurrean lehiatzeko?

Antzeko zerbait gertatzen da nekazaritza sektorean ere; AEBtan 2 milioi nekazaritza ustiapen baino ez dauden bitartean, EBean 13 milioi daude, nekazaritza-familiarrak duen pisuaren seinale. Zentzu honetan, eredu amerikarren mehatxu nagusia nekazaritza-familiarraren desagerpena da. TTIPak ustiapen txiki horiei eragin diezaiekeen kaltea itzela izan daiteke. Enplegu galera eta nekazaritza eredua eraldatzeaz gain, larriak izan daitezke elikadura burujabetzaren galeran izan ditzakeen ondorioak.

Lan esparruko eskubideak eta baldintzak

Baina muga-zergez gain, benetan paretik kendu nahi dituztenak bestelako oztopoak dira: mozkinei traba handiena egiten dieten traba horiek, gizartea, langileria eta ingurugiroa babesten dituzten berberak dira. Izan ere, ohiko arantzel-tarifak hondoratzearekin batera, ingurugiro, osasun, lan eta gizarte esparruetan eragina duten babes-neurriak desagerraraztea ekar dezake berarekin akordioak. TTIP akordioaren bitartez, Atlantikoaren alde bietako araudiak bateratu nahi badira, aurreikusten da bateratze hori Europako babes-neurriak AEBko mailetara jaitsiaz egingo dela. Ondorioak larriak izan daitezke. Hau da, helburua liberalizazio maila altuagoa bermatzea bada, argi dago AEB eta EBko arau eta legedia harmonizatzeko bidea, europar estandarrak AEBko mailetara jaistea dela aukera bakarra. Horrek, Europan babesleagoak diren araudiak ahultzea inplikatzen du.

Kontuan har dezagun nazioarte mailan lan munduarekin lotuta sinatu diren zortzi hitzarmenenetik, bi baino sinatu ez dituela, hain zuzen ere haurren lana eta esklabotzaren kontrako hitzarmenak. Ostera, ez dituzte izenpetu negoziazio kolektiboari, antolatzeko eskubideari edota elkartzeko eskubideari dagozkionak. Nazio Batuen Erakundeak lan eta osasun eskubideen inguruan onartua duen hitzarmena ere 3, onartu gabe dute estatubatuarrek.

AEBtako panoraman Hitzarmen Kolektiboa eta askatasun sindikala lan esparrutik desagertu dira 4 legeak ezagutu eta babesten ez dituelako. Azken hamarkadetan, gero eta ugariagoak dira lorpen sozialen, bizi eta lan baldintzen eta horiek babesten dituzten erakundeen aurkako erasoak. Horrelako erakunderik ez sortzea edo erakundeok ahalik eta ahulenak izatea da eraso horien xedea. Estatu Batuetan, lanerako eskubidea esaten diote estrategia horri, Right to Work, eta zuzenean sindikatuen jardunaren aurka jotzen dute.

Eskubide zibilen aldeko gure borroka loriatsuan, erne ibili behar dugu lelo faltsuek engaina ez gaitzaten. Esate baterako “right-to-work” delakoak. Ez digu eta “eskubiderik” ezta “lanik” ekartzen. Sindikatuak eta Hitzarmen Kolektiboa suntsitzea du helburu… Gezur hau gelditu beharra dugu” (1961,  Martin Luther King)

1947 urtean AEBtako Kongresuak Taft-Hartley Akta onartu zuenez geroztik AEBtako estatuek bidea zabalik dute Right to Work legeak aurrera ateratzeko. Gaur egun 24 estatutan indarrean dauden gisa honetako legeek, posible egiten dute sindikalizatua dagoen lan-zentro bateko langileek, sindikatuko kide izan gabe eta inongo kuotarik ordaindu gabe, sindikatuarengandik onura posible guztiak jasotzea. Legearen helburua ez da enpleguari bermeak eskaintzea, baizik eta “lan egiteko eskubidea” soldata baxuen bitartez ezartzea. Right to Work legeen ondorioz, sindikatuan ez dira gai lantegietako langile guztien kuotak jasotzeko, eta finean, sindikatuen lana oztopatu eta beraiekin amaitzeko tresna dira 5.

Sektore publikoa jomugan

TTIParen helburuetako bat Atlantikoaren bi aldeetan oraindik publikoak diren zerbitzuen eremuan enpresa pribatuei sarbidea ahalbidetzea da. Bide honetatik, herrialde bateko ospitaleen kudeaketa – ur zerbitzuena, energiarena, postarena, hezkuntzarena…- enpresa pribatu erraldoi baten esku gera liteke. Azken finean, orain arteko pribatizazio eta murrizketa politikekin eskuratu ez dituzten esparruak eskuratuko lituzkete. Ikuspegi kritikoen ustez, larriena pribatizazio hauen betikotasuna litzateke; hau da, behin pribatizatuta, ezinezkoa litzateke prozesuari buelta eman eta zerbitzuok nazionalizatzea.

Guzti honek bi eratan murrizten du langile klasearen ongizatea: alde batetik, zerbitzuen pribatizazioek, sektore publikoko lanpostuen galera dakar, eta beraz, lan-baldintza onenak dituzten lanpostuen galera, eta prekarizazioa. Bestetik, pribatizazioak langileriaren ongizatearentzat eraso bortitza dira; zerbitzuen unibertsaltasuna eta sarbidea mugatzen direnean, kaltetu zuzenak erabiltzaileak dira.

Pribatizazioez gain, gobernu lokalek haien eskualdeetan enplegu lokala sustatzeko gaitasuna mugatuta gera daiteke; ezingo dute lehiaketa publikoen bidez eskualdeko mailako enplegua bultzatu. Izan ere, TTIParen bitartez atzerriko edozein enpresak, tokian tokiko enpresen eskubide berberak izango dituela bermatu nahi da, eta hortaz, enplegu lokala sustatzean aldeko politikoek ez lukete aurrerantzean lekurik izango. Gisa honetako politika lokalen aurka egiteko tresnetako bat ISDS sonatua litzateke; hau da, Inbertsore-Estatu auziak ebazteko aurreikusten diren tribunal pribatuen sistema. Mekanismo hori esker, zabalik geratzen ETNek zuzenean herrialde bateko gobernuaren aurka egiteko bidea.

DIBUJO-TTIP

Eta emakume langileak?

Lan berdina egiteagatik gizon eta emakumeei berdin ordaintzeko betebeharra, AEBen merkataritza askatasunaren eta burujabetzaren aurka doa” (Wendy McElroy, senataria).

AEB eta EB artean lan esparruan dagoen demokrazia defizita are gordinagoa da genero aldagaia kontuan hartzen dugunean. Izan ere, AEBek sinatu ez dituzten nazioarteko hitzarmenen artean, badira bereziki emakume langileei eragiten dietenak eta “TTIP emakumeen aurka” artikuluan aipatzen ditu Estefania Roderok 6. Lehenik eta behin, AEBek ez dute CEDAW onartu. Hitzarmen hau, Emakumeen aurkako diskriminazio era guztiak ezabatzeko nazioarte mailako tresnarik ahaltsuenetakoa dugu. Horretaz gain, ez ditu Gizon eta emakumeen ordainsariak berdintzeko hitzarmena, Etxeko langileena, eta Familia erantzukizunak dituzten langileak babesteko hitzarmena kontuan hartzen. Jarrera eta kultura honen isla dira, Wendy McElroy senatariaren hitzak.

Bestalde, TTIPak gobernu lokalek enplegu lokala sustatzeko bidea agortzen duen era berean, korrespontsabilitatea indartzen duten politika publikoak bultzatzeko bidea ere bukatu daiteke. Esate baterako, maila lokalean 0-3 urte bitarteko umeentzat haur-eskolak hedatzeko politikak, amatasun eta aitatasun baimenak berdindu eta handitzera zuzendutako politikak oztopo bilakatu daitezke. Enpresa inbertitzaile-Estatu auzien bitartez, atzerritar inbertitzaileei bidea irekitzen zaie beste herrialderen baten araudia saihestu edota salatzeko: nazioarteko epaitegietara joaz, edozein Estatu salatu dezakete Aldebiko Inbertsio Hitzarmen (AIH) baten klausularen bat ez betetzea egotzita. Mekanismo honekin, infinitu arrakala irekitzen dira nazioarteko inbertitzaileen mesederako: kalte komertzialak argudiatzea nahikoa dute edozein politika publiko atzera bota arazteko.

Azkenik, pribatizazio eta zerbitzu publikoen murrizketak bi zentzutan erasan dezake enplegu femeninoa. Krisiaz geroztik, austeritate neurriek gizarteko sektore ahulenak orokorrean eta emakumeak bereziki nola zigortu dituen aztertzea besterik ez dago. Alde batetik, enplegu publikoa aski feminizatuta dagoen sektorea dela kontuan hartuta, lanpostu galerak, emakumeei kalte egiten die intentsitate handiagoarekin. Galdutako lanpostu horien prekarizazioa pairatzen dute. Bestetik, “estatuaren erretiratzeak” emakumeek bere gain ordaindu gabeko lan karga handiagoak hartzea eragiten du. Azken finean, shock sozial hori bere gain hartzen dute emakumeek zaintza lan gehiago bereganatuz.

Beraz, krisiak gizartea orokorrean, eta emakumeak bereziki kaltetzeko bi bide horiek, biziagotu egingo lirateke TTIP akordioa adostearekin batera. : lanpostu galera gehiago esparru publikoan eta ordaindu gabeko lan zamaren areagotzea estatuaren atzera-egitearen aurrean.

Atzera begira: NAFTA, neoliberalizazioan sakontzeko tresna

NAFTAren ondorioz, parte hartzen duten hiru herrialdeen arteko merkataritza fluxua hirukoiztu egin da, baina ez du agindutako 20 milioi lanposturen sorrera ekarri. Politika Ekonomikoaren Institutuaren arabera, esportazioaren hazkundeari esker AEBtan lanpostuak sortu ziren arren, kontuan hartu behar dira inportazioen hazkundearen ondorioz deuseztatu zen enplegua. Promestu ziren onuretatik oso urruti, balantzea negatiboa izan da; 20 milioi lanpostu sortu ordez, milioi bat deuseztatu dela estimatzen da.

Eszenatoki erabat krudela erakusten digute Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoak jaurtitako datuek: langile batek oinarrizko elikagai-saski bat eskuratu ahal izateko egin beharreko lanorduen kopurua bikoiztu egin da hogei urtean: 1994an 12,53 lanordu behar baldin baziren, 2013ko apirilean 23,44 ordu behar ziren.

NAFTA ez da Mexikon fenomeno isolatu gisa ikusi behar: baizik eta dagoeneko abiatua zen neoliberalizazio prozesua sakondu eta indartu zuen tresna bezala. Merkataritza hitzarmena indarrean jarri aurreko urteetan, de la Madrid eta Salinas presidenteek, merkataritzaren liberalizazioa, finantzen desarautzea eta pribatizazio neurriak martxan jartzen hasiak ziren. 1982 eta 1995 urteen bitartean, Mexikon 1155 enpresa publiko izatetik, 185 izatera pasa ziren.

Makila lantegiak aurretik ere existitzen ziren arren, NAFTA sinatu zenez geroztik, herrialdeko industriak erabateko itxuraldaketa izan zuen: hasieran ehungintza sektorera mugatzen ziren makilak hauek, beste sektore askotara hedatu ziren. Emaitza: balio-erantsi handiko ekoizpen faseak, ekoizpen katean azkenetakoa den muntaia jarduerekin ordezkatu dira. Pantaila lauen ekoizpena horren adibide da: Mexikoko esportazio produktu garrantzitsua izan arren, amaierako produktuaren balio erantsiaren %5a baino ez da bertan ekoizten. Makilak, Esportazioak Prozesatzeko Guneetan kokatuta daude, eta ETNen interes nagusia lan baldintzetan dago. Tijuanan (Mexiko), langileek orduko US$1 irabazten dute, eta soldata horiekin, langileak, enbalaje kutxekin eraikitako etxeetan bizitzera behartuta daude, ur-korronterik eta estolderiarik ez dagoen komunitateetan; eta gizon eta emakumeek astean 3 aldiz 12 orduko txandak egiten dituzte 7.

Merkataritzaren liberalizazioaren aldeko politikek bi aurpegi dituen txanpona direla uste du Tom Kucharz-ek (Ecologistas en Acción). Alde batean, azken urteetan aplikatu diren austeritate neurriak izango genituzke; murrizketak eta gizarte eta lan esparruetako eskubideen aurkako erasoak. Txanponaren beste aldean berriz, TTIP akordioa bera izango genuke. Hitzarmenaren bidez, austeritatearen bidez eskuratu ez dituzten pribilegioak eskuratu gura dituzte eliteko politiko-enpresarialek. Bide horretatik, murrizketa, pribatizazio eta kapital fluxuen liberalizazio prozesuetan areago sakondu, eta kapital handien boterea are gehiago kontzentratzea lortu nahi da 8.

Aiala Elorrieta es doctora en Economía por la UPV-EHU y miembro de Manu Robles-Arangiz Institutua

Notes:

  1. Jaime García-Legaz Espainiako Merkataritzako Estatu Idazkaria
  2. North American Free Trade Agreement, Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna
  3. Pacto Internacional de Derechos Económicos, Sociales y Culturales
  4. TTIP Consecuencias en el Empleo y en los Derechos Sociales, Boletín informativo 146, CGT
  5. Gobierno de Michigan al lado de las corporaciones, 2013ko martxoa, Tribuna del Pueblo, http://www.tribunodelpueblo.org/2013/02/gobierno-de-michigan-al-lado-de-las-corporaciones/

  6. El TTIP contra las mujeres, Estefanía Rodero Sanz, Pikara magazine, 2015eko urtarrila.
  7. Export processing zones – Globalisation’s great deceit, JENNY HOLDCROFT , Industri all global union http://www.industriall-union.org/archive/imf/export-processing-zones-globalisations-great-deceit
  8. TTIP: Europa eta AEBren arteko merkataritza eta inbertsiorako hitzarmena, Manu Robles Arangiz Institutua)

Protagonistas

Ander Goiatxe
Unai Sordo
Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Hugo Vezzetti
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"El origen del mundo" José Blanco
Txema García
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Txema García
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Canción de París
Jose Horna.
“JAZZ for TWO”, José Horna
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
"Lemoniz", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
Metro de París
Jose Horna.
“LIKE”. Eduardo Nave
Fotografía de José Horna
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
Irene Singer, Argentina
“JAZZ for TWO”, José Horna
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El mal del país" José Blanco
Bonill, Ecuador
Alfredo Sabat, Argentina
Eugenia Nobati, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Porteadoras

Autores