Sanagustin Kulturgunea, kultura herrigintzaren esku

sanagusdef8

Saioa Torre. (Galde 07, uda/2014). San Agustin komentua Azpeitiko plaza nagusian dago. Kanpotik ikusita, itxura eta tamaina dela medio, udaletxe arrunt bat dela pentsa daiteke. Baina barruratzean itzelezko sorpresa hartuko du lehenengoz bertaratzen den edozeinek. Oinarrizko egitura eta erretaula errespetatuz, hamaika ekimenetarako prestaturiko kulturgune ikusgarrian bilakatu dute, herrirako benetako topagunean.

Baina ez da erabilera erlijiosotik kulturalerako eraldaketa hau San Agustin Kulturgunea berezi egiten duena. Galderen ikusmina benetan piztu duena beronen kudeaketaren  formula da: jabetza udalarena izanda ere, herrigintzan oinarritzen den kooperatiba batek kudeatzen du. Herriko kultur elkarte eta talde guztiek osatzen dute, 400 partaide baino gehiago bateratuz.

Badira hiru urte publiko eta pribatu arteko kudeaketa orekatsu hau martxan jarri zenetik eta harrigarria lortutako autogestio eta parte hartze maila.

Kulturguneko koordinatzaile den Aitor Bengoetxearekin hitzegin dugu proiektuaren nondik-norakoak hobe ulertzeko.

Proiektuan barneratzen hasteko, azalduiguzu nola sortzen den San Agustin Kulturgunea kudeatzeko aukera.

Aitor Bengoetxea. Kooperatiba sortu aurretik KulturMahaia zegoen Azpeitin, herrigintzan eta kulturan lan egiten duten talde guztiez gain, udaleko talde politiko guztiek eta norbanako batzuk osatzen dutena. Elizarekin tirabira batzuk izan ostean, Azpeitiko Udalak San Agustin kultur baliabide bezala erabiltzeko bereganatzea lortu zuen eta Espainiar Gobernuaren diru-laguntza bati esker 2010 bukaerarako berreraiki zen. Bertako programazioa kudeatzeko deialdia izabazi eta pixka bat amateurra zen gure dinamika eta egitura profesionalizatzeko kooperatiba sortu genuen.

Herriko talde guztiak elkartu zinetela diozu, 22 inguru. Nola lortu zen hain talde anitza bateratzea?

A.B.- Sei-zortzi urte aurreragotik herriko taldeen arteko harremana edo sarea lantzen joan ginen. Azpeitin herrigintzan lan egiten zuten talde guztiekin elkartu eta batzar pila egin ondoren, herriko azpiegiturak indartu eta kudeatzeko helburu duen plataforma edo Kultur Mahaia sortu genuen. Oso errealitate ezberdinetatik bagatoz ere, talde guztiak dira herri-mailakoak, herrigintzatik gatoz. Herrigintza eta kultura modu zabalenean ulertuta: antropologia, musikagileak, zinegileak…
     Gure truko edo balio erantsia harremanak dira, pila bat mugitzen gara eta harremanak zuzenak eta hurbilak dira.
Famili handi baten antzekoak gara eta edozertarako bat etortzea oso zaila da, oso ideia ezberdinak daude eta tentsioak daude baina hori sanoa da, eragin egiten du.

Eta nolatan erabakitzen duzue udaleko alderdi politikoak ere barneratzea?

A.B.- Kultur Mahaia sortzeko pausu estrategikoa zen dauden kultur talde eta kulturzale norbanakoez gain, udal taldeak, talde politikoak ere barneratzea, baita udaleko kultur teknikaria ere. Bileretan ahotsa dute baina botorik ez. Horrela Kultur Mahaia udaletik kanpo dago baina udala parte da. Administrazioarekin lan egiten dugu baina era berean kritikoak gara. Gure tresnak geuk kudeatu eta hobetu nahi genituen eta hortarako beharrezko iruditu zitzaigun geurera hurbilaraztea.
      Erakundeekin lan egiteak beraiekin zuzenean politika kulturalei buruz hitzegitea bideratzen du eta guk proposatzen ditugun aldaketak entzunaraztera.
Esaterako, diru laguntzak oso estandarizatuta daude eta egungo egoerak bestelako formula batzuk eskatzen ditu. Gu horrelako aldaketak forzatzen saiatzen ari gara eta hortarako beraiekin egin behar da lan, lan eta borroka.

Kultur arloan lan egiteko kooperatibaren formula ez da oso ohikoa…

A.B.- Ez, baina gure balio eta egitura horizontalarekin bat zetorren eta San Agustin bezalako proiektu batek eskatzen zuen profesionalizaziora bidean forma juridikoa behar genuenez, berau aukeratzea erabaki genuen. Inguruan ere kooperatiba ereduak ditugu eta horrek ere, imaginatzen dut, lagundu zuela aukera hau hautatzera. Aspaldi konturatu gara ez dela ohikoa, izatez, 40 bat herri edo erakundetatik hurbildu zaizkigu formula hau nola eraikitzen den ulertzeko, pluraltasun hori nola kudeatzen den eta beraiek ere aurrera eraman dezaketen froga egiteko. Modelo moldagarria dela uste dugu baina herri bakoitzeko nondik-norakoak ezagutu behar dira lehenik eta gero ezaugarri horietara moldatu. Garrantzitsua da irekita egotea eta gardentasun handia izatea. Interes amankomunak aurkitu eta denon onurarako bideak lantzea. Baina harremanetan oinarritutako formula honek esfortsu extra bat eskatzen duela ere jakin behar da.
     Ez dira estrategia zehatzak, hurbiletik lan egitearen elkartrukeen ondorio baizik.

Proiektuaren funtsa edo ezaugarri esanguratsuena partehartzea da. 400 partaidetik gora dauzkazue baina zein da egunean-eguneko parte-hartze maila?

A.B.- Inplikazio maila ezberdinak daude. Kultur Mahaiak urtean bizpairu Batzar Nagusi egiten ditugu eta bertan 40 bat lagun elkartzen gara (batzutan erabaki serioagoak dira eta ahalegin berezia egiten da partehartze handiagoa egon dadin). Horrez gain, lan talde ezberdinak ere badira: musika lantaldea, Arte Eskenikoena, Ikusentzunezkoena… Eta azkenik talde eragile bat ere badu, 6-8 pertsona dira, ia astero biltzen dira eta motor lana egiten dute. Bi urterik behin rotatzen da disziplina ezberdinetako jendea eta begirada ezberdinak egon daitezen. Koordinatzaile bat ere badago lanaldi erdiz. Gainera, San Agustinen zuzenean lan egiten dugunok gaude: Zuzendaritza Batzordekoak, hostalaritzakoak eta beste, 10-11 bat lagun gaude guztira.

Eta partehartze honek programazioan ere eragiten du? Beste herri batzuetako eskaintzetatik bereizten duen zerbait dagoela uste duzu?

A.B.- Hasteko, aukeraketari dagokionez talde eragileaz eta lantaldeez gain, norbanakoek ere proposamenak egiten dituzte, adin guztietako jendea datorkigu. Berez, San Agustineko programazioa hiru ildotatik osatzen da: eragileek proposatzen dituztenak, udalak sartzen dituenak eta guk proposatutakoak. Azken hauen artean batzuek gure “marka” dute, adibidez “Aho-bizarrik gabe” saioa, herriko kazetari batek pertsonai esanguratsuei (Jesus Egiguren, Jose Maria Setien, Ibarretxe, Martxelo Otamendi…) egiten dizkien elkarrizketak dira. Orain formatu txikiko ekitaldiak ere antolatzen hasiko gara, sortzaile berriei ere aukera gehiago emateko.

Horrez gain, urtean behin ikuskizun berezi bat antolatzen dugu, musika, antzerkia eta abar ustartuz eta bertan herriko 8-9 kultur taldek hartzen dute parte. Horrek suposatzen du urtean zehar adin eta disziplina ezberdinetako pertsonak gidoia lantzen, ensaiatzen eta abar ibili behar dutela, elkar-eraginez. Edo ildo hortatik, aurten Nirvanaren Unplugged in New York ospetsuaren 20. urteurrena dela eta inguruko adin guztietako hamapiku musika-talderi proposatu diegu diska hori goitik behera egitea eta formatu berberean hemen aurkeztea. Ekimen berezi bat egiteaz gain, beraien arteko sinergiak areagotzen dira.

Eta ezinbestekogaldera: guzti hau nork finantziatzen du?

A.B.- San Agustin udal eraikina da eta kudeaketa kooperatibaren esku dago. Udalak ez du gestiorako inolako diru laguntzarik ematen. Gainera, alokairu sinboliko bat ordaintzen dugu eta gastu guztiak gure gain daude. Udalak beraientzat interes berezia duen ekitaldi batzuk ordaintzen ditu eta beraien programazioa ere batzuetan hemen txertatzen du baina ez dago urte osoko kudeaketarako diru-poltsa zehatzik. Dirua ekitaldien sarreretatik, hosteleritzak ematen duenetik eta kanpotik lortzen ditugun diru-laguntzetatik dator. Batzutan enpresa edo elkarteek beren jardunaldi edo ekimenak egiteko tokia alokatzen digute.

     Urte osoko aurrekontua ia 700.000 €-koa da. Autofinantziazioa  %80a baino gehiagokoa da. Justo krisiaren garairik okerrena tokatu zaigu baina gure eredu honek lankidetza asko lantzera eramaten gaitu, bai enpresa pribatuekin, norbanakoekin, udalekin, aldundiarekin, denekin.

Etorkizunera begira, zein pausu aurrikusten dituzue?

A.B.- Kooperatibizazioan aurrera-pausu bat eman nahi dugu, gehiago zabaldu eta profesionalizatu. Bestalde, Kultur Mahaiko txartela ere eraberritu nahi dugu nolabait. Helburua Mahaitik haratago doan sarea sortzea da. San Agustineko programaziorako Kultur Bono bat ere badugu eta txartel biak ustartzean pentsatzen gaude. Horrez gain, Arte eszenikoen inguruan proiektu nahiko potente bat daukagu, luzera begira, Azpeiti eta inguruko panoramari buelta bat emateko. Zeren lantzeko elementu pila daude, aktore profesional asko, zuzendariak, gidoilariak, teknikariak eta Euskadiko Antzerki Topaketak ere hemen egiten dira (duela 30 urte edo) eta horri giro bat eman nahi diogu.

Eta Donostia 2016an ere Mugalariak izeneko proiektu batetara gonbidatu gintuzten, beste herri batzuekin batera, egoitza programa batean parte hartzeko. Gainera, urtero lan-ildo ezberdinak zehazten eta lantzen ditugu eta egun lan ildo garrantzitsu bat trasmizioa dela uste dugu, generazio berriei aukerak ematen eta erreleboa hartzera animatzen saiatzen ari gara.

Categorized | Cultura, Miradas

Protagonistas

Ander Goiatxe
Unai Sordo
Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Hugo Vezzetti
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"El mal del país" José Blanco
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Lemoniz", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Canción de París
Jose Horna.
Txema García
Txema García
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
Sebastião Salgado
Porteadoras
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
“LIKE”. Eduardo Nave
"El origen del mundo" José Blanco
Irene Singer, Argentina
Eugenia Nobati, Argentina
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Metro de París
Jose Horna.
Fotografía de José Horna
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)

Autores