Badira 25 urte baino gehiago, jada. Milaka pertsonen giza eskubideak urratuak izaten ari dira, espetxe barruan zein kanpoan. Urraketa planifikatua da, erabaki politiko baten ondorio, minan eta mendekuan oinarritua dagoena. Preso eta senideei gehitutako zigorra da, besteren artean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpen baten arabera legezkoa ez dena. Urteetan zehar, euskal jendartearen gehiengo zabalak ozen aldarrikatu du euskal presoak Euskal Herrian egon behar lirate-keela, haien senide, lagun, zein inguru sozialetik gertu, gizale-geak agintzen duenez. Nahiz eta aldarri hauek gutxiesten dituz-ten botere judizial zein politikoak parez pare topatu, euskal jendarteak ez du etsi. Botere hauek, gainera, salbuespenezko legediak sortu dituzte espetxeetako egoera gogorrak are eta gogorrago bihurtuz.
Baina senide zein lagunek bisitak egiten jarraitu dute, haien lepoetan zama ekonomikoa, fisikoa, psikologikoa, emozionala, pi-latzen joan den arren. Espetxe barruan, presoek, isolamendu eta haien herrietatik baztertzeko neurri zorrotzei aurre egin diete. Jendea kaleetara atera da, elkartasuna garatuz, egunez egun, keinu txikien bitartez, baina baita manifestazio handietan ere.
Dispertsioa ez da inoiz legala izan; ez du sekula inongo izateko arrazoirik eduki, ez bada pertsonak suntsitzea eta makurraraztea. Inoiz ez du zentzurik izan, eta are gutxiago gaur egun, Euskal He-rrian bizi dugun egoera berri honetan, non gatazkak utzitako ondorio latz guztiei konponbide justu eta iraunkorra ematea den euskal jen-dartearen gehiengo zabalaren nahia. Konponbidea ez du soilik eus-kal jendartearen gehiengoak eskatzen. Epaileen artean ere sortu dira dispertsioa zalantzan jartzen duten ahotsak.
Dispertsioarekin, eta dispertsioaren ondorio larriekin, bukatzea ezinbestekoa da, premiazkoa da. Konponbide integral baterako bidean, urrats garrantzitsu bat da presoak Euskal Herrian ego-tea, gaur egungo sufrimenduarekin amaituz. Orain, now, ahora, maintenant…
2014 honetan, presoen eskubideen defentsan saretze berria garatzen ari da Euskal Herrian, berau osatzen dugun lagun ezberdi-nen artean bakoitzaren konpromezua oinarri. SAREk dispertsioaren eragin latzak agerian utzi nahi du, etxetik hasita. Kontzientziak as-tindu nahi ditu SAREk, ezberdinen arteko lana bultzatuz eta indarrak mugiaraziz, presoek eta haien senideek dagozkien eskubide guz-tien jabe izan daitezen.
Baina jakin badakigu hemen egiten duguna funtsezkoa den arren, ez dela nahikoa. Horregatik jartzen da SARE kanpora begira, mun-duari eskubide urraketa larri hauen berri emateko. Dispertsioarekin bukatzeko arrazoiak emanez, dispertsioak sortzen dituen kalteak azalduz. Munduko eragile ezberdinak ere eskubide urraketa hauen aurka mugi daitezen. Dispertsioari buruz kaleratu ditugun 500.000 liburuxkak horretarako tresna dira, denon artean bultzada berri bat emateko lan honetan, datorren urtarrilaren 10ean Bilboko kaleak leporaino betetzeko deia egiten dugu.
Arrazoi sendo asko dago, juridikoak, soziologikoak, politikoak, baina batez ere gizalegezkoak, dispertsioari berehalako bukaera ipintzeko. Arrazoi hauei sentimenduak gehitzera gonbidatzen zai-tuztegu, eta kaleetan adieraz ditzagun. Elkartasuna, maitasuna, babesa, preso eta senideei; haserrea eta aldarrikapen tinkoa dis-pertsioa mantentzean tematuta direnei; munduari, euskal jendar-tearen gehiengo zabalaren nahi sakona.
Batu ditzagun arrazoiak, bihotzak eta eskuak mezu argi hau lau haizeetara zabaltzeko: Now, Euskal Herrira!
Guk argi dugu:
Dispertsioarekin bukatzea beharrezkoa da, posiblea da. Orain, maintenant, ahora, now! Sinets dezagun gure indarrean, sinets dezagun guztion ekarpena, txikia ala handia izan, ezinbestekoa dela sufrimendua ezabatzeko eta konfrontazioarekin amaitze bidean oinarri sendoak ezartzeko eta esperantzari, baita konponbideari ere beste leiho bat irekitzeko
Presoen aldeko SARE sarea