Pandemiak agerian utzi ditu zientziaren ahuleziak

Galde 29, uda/2020. Juan Ignacio Pérez Iglesias.-

Gehienok uste dugu Covid19-a ez dela desagertuko SARS-CoV2 birusaren aurkako txerto eraginkor bat aurkitzen ez den bitartean. Eta txertorik ezean, gaixotasunak egiten dituen kalteak sendatzeko edo arintzeko birus kontrako botika edo tratamendu efikaza da geratuko litzaigukeen bide bakarra. Bestalde, txertorik gabe eta birus aurkako botika eraginkorrik gabe, epidemiologiatik etorri beharko zaizkigu pandemia kontrolpean mantentzeko jarribideak. Esaldi bakar batez laburbildu beharko banu aurreko lerroetan adierazitakoa, esango nuke zientzia-ezagutza gabe ez dugula aurkituko Covid19ari aurre egiteko modurik. Uste dut, gainera, ideia hori gehienok onartzen dugula; areago, jende asko sinetsita dago zientziaren bitartez egungo egoera gainditzea lortuko dela. Nik, berrik, ez dut horrelako segurtasunik.

Niels Bohr fisikari ospetsuari esleitu zaion baieztapen (seguraski) apokrifo baten arabera, “aurreikuspenak egitea zaila da oso, etorkizunari buruzkoak direnak batez ere”. Halaxe da. Ez dago aurreikusterik, kasik definizioz, etorkizunean zein ezagutza berri sortuko dugun. Jakingo bagenu, sortuta dagoenaren seinale izango litzateke eta beraz, ez litzateke aurreikuspen izango. Ergelkeriatzat har daiteke hori, noski, baina ez dut uste ergelkeria denik.

Richard Nixon AEBtako presidenteak, Cancer Act izeneko legea sinatu zuen 1971ean. Prentsaurrean aurkeztu zuenean, hamarkada batean minbiziarekin bukatuko zutela adierazi zuen eta garai hartako $100 Mko diru kopurua agindu zuen horretarako. Egia da geroztik minbizia dutenen biziraupena luzatu egin dela eta gero eta jende gehiagok gainditzen duela gaitza, baina hala ere, ezin daiteke esan minbiziarekin bukatu denik, ez eta urrundik ere.

Antzekoa da beste gaixotasunekin ere gertatu dena. Gripea ez da, egun, oso gaitz hiltzailea, baina jende asko kutsatzen denez urtero, asko dira munduan gripeak sortutako albo-eraginen ondorioz hiltzen direnak. Txertoei esker ez da garaiegia hildakoen kopurua, baina txertoaren eraginkortasuna ez da %100koa eta, beraz, ez du mundu guztia inmunizatzen. Askoz ere larriagoa da HIESarekin gertatzen dena. Ea lau hamarkada igaro dira GIBa mundu osotik zabaldu zenetik eta oraindik ez da lortu txertorik, nahiz, zorionez, tratamentu onak erdietsi diren dagoeneko. Aurten lortu da, hain zuzen ere, HIESa sendatzea lehendabiziko aldiz.

Aurreko adibide horiek agerian uzten dutena da zientziaren emaitza jakin batzuk lortze aldera dagoen ziurgabetasun handia. Eta beraz, nahiz eta helburu bat lortzeko ahalegin oso handiak egin, zientzia-ezagutzak ezin du inolako bermerik eman. Hortaz, izugarri kontingentea da zientzia. Horixe da, hain zuzen ere, bere ahulezietako bat.

Izan ere, kontingente izate horrek, ondorio txarrak ekar ditzake zientziaz gizarteak duen iritzi edo ikuspegiari dagokionez. Covid19-arena adibide aproposa izan daiteke, hortaz. Zientzia-ezagutzaren izaeraren berri ez duenak erraz pentsa dezake zientziak ez duela merezi egun duen estatusa; azken batean, pandemia bezalako arazo handiari aurre egiteko eta konpontzeko biderik ez badu ematen, “zertarako zientzia” galde egin dezake. Eta galdera horretatik zientziaren aurkako jarrera edukitzera oso distantzia laburra dago.

Zientzia, izatez, ereduen sortze- eta desegite-kate amaigabea da. Eredu berriek eredu zaharrak ordezkatzen dituzte eta horrelaxe egiten du aurrera ezagutzak. Natura behatzerakoan antzematen ditugun erregulartasunak azaltzeko tresnak baino ez dira ereduok, eta hipotesi edo teoriak deitzen ditugu bere estatusaren arabera. Baina ereduak ordezkatuz egiten duenez aurrera, behin-behinekoa da zientzia-ezagutza, berez. Horixe da bere ezaugarri behinenekoena, hau ere ahuleziatzat har daitekeena gainera.

Zientziak jasaten dituen zenbait erasoei bidea errazten die “ahulezia” horrek. Izan ere, zientzia-ezagutza oinarritzat hartzen bada, ez da bat ere zuhurra erabateko baieztapen biribilak egitea, gaur balio duten baieztapenek bihar balio ez izatea gerta daitekeelako. Ziurgabetasun handia dago, egon, zientzia-ezagutzan. Baina gizakiok ez dugu gustuko ziurgabetasuna. “Egia biribilak” entzun nahi ditugu nahiz zientziak horrelako egirik eskain ezin dezakeen. Kontu bitxia da hau, zeren ereduak ordezkatzen baititugu natura azaltzeko hipotesi edo teoria hobeak aurkitzen ditugunean. Hau da, errealitatearen azalpen egokiagoa aurkitzen dugunean edo gertaera gehiago azaltzeko aukera ematen duenean hartzen dugu eredu berria eta albo batera uzten dugu zaharra. Izan ere, ziurgabetasuna dakarren behin-behinekotasun hori, ahulezia baino, indargunea da, baina jende gehienak ez du erraz onartzen hori.

Ziurtasunik eza, bestalde, bereziki garrantzitsua da zenbait disziplinatan. Epidemiologia da, hain zuzen ere, horietariko bat. Objektu epistemiko bereziki konplexuak dira epidemiak. Izatez, epidemiak aztertzeko, ondoko esparru hauek, behintzat, landu behar dira: patogenoaren oinarrizko ezaugarriena, patogeno horrek gaixoari egiten dizkion kalteena, eta gizabanakoen artean kutsatzeko dituen bide eta mekanismoena. Ezagutza horietatik abiatuta, patogenoaren giza populaziotan zeharreko hedapenaren ezaugarriak ikertu behar dira eta, halaber, kutsatze eta hedatze horiek azaltzeko eredu matematiko egokiak sortu eta egiaztatu. Ez da harritzekoa, hortaz, epidemiologia-ereduek eskaintzen dituzten aurreikuspenen ziurgabetasun handia. Gainera, beste zailtasun bat dute, alegia epidemiaren ibilbidea aldaraz dezakete eredu horietatik erdietsiriko emaitzetan oinarritzen diren jarraibideek eta, horregatik, hasierako aurreikuspenak ez betetzea gerta daiteke. Kasu horietan eta aski paradoxikoa bada ere, porrota bezala har daiteke disziplinaren arrakasta.

Azkenik, zientzialarion jokaera dugu. Balioak eta interesak denok ditugu, ikertzaileak eta, oro har, adituak barne. Eta horrez gainera, isurien eragina ere jasaten dugu. Ezin zaio ekidin; ez dago inguru “aseptikoan” egiten den zientziarik. Covid19ak ekarri digun hondamendiaren erdian, oso pizgarri indartsuek eragiten dute zientzialarien gain eta, horren ondorioz, lastertasun handiz egiten da lan eta lortutako emaitzak ere, oso azkar ematen dira jakitera. Handiak dira konponbideak aurkitzeko nahia eta ospea lortzeko gogoa. Eta bestelako sariak ere egon daitezke baliozko emaitzak lortzen dituztenentzat. Hori dela eta, berehala argitaratu dira pandemiari buruzko zientzia-artikuluak eta artikulu horien preprint izeneko lehen bertsioak. Informazio-bolumena oso handia da –handiegia, egia esan- eta horrela oso zaila da informazio horren kalitatea behar bezala baloratzea eta erabiltzea. Euskarri horietan dagoen ezagutza (edo sasiezagutza) iragazkinik gabe iristen da jendearengana, bitartekari kualifikatuen eskuhartzerik gabe. Gezurrak eta aurkikuntza faltsuak zabaldu egin dira izugarri horrela.

Testuinguru normal batean arazo horiek badute beren konponbidea, zientzia-komunitateak zuzentzeko sistemak garatu dituelako. Sistema horiek ez dute beti bermatu zientzia-sistemaren funtzionamendu akasgabea, baina okertze arriskutsu gehienei ekiditen zaie horrela. Oraingoa bezalako larrialdi batean, berriz, sistemak ez du lan onik egiten irtenbide egokiak aurkitzea bereziki beharrezkoa eta premiazkoa delako, hain zuzen ere. Beste paradoxa bat.

Beraz, nahiz eta zientzia-ezagutza ezinbestekotzat jotzen dugun pandemiak ekarritako hondamendia gelditzeko, muga nabarmenak ditu zientziak. Berezkoak ditu batzuk, bere izaerari dagozkiolako: izaera kontingentea da bat eta bere behin-behinekotasuna da bestea. Ziurgabetasuna dakarte bi ezaugarri horiek, eta ahulezia gisa hartzen dira. Eta hori gutxi balitz, zientzia komunitatearen jokaera ere kaltegarria izan daiteke, informazio gehiegi sortzen duelako eta oso zaila delako informazio horretatik baliozko emaitzik ateratzea. Jendeak, bitartean, konponbideak aurkitzeko premia larria dagoela ikusten du, baina zientziak ezin dio horrelakorik eskaini jendeari. Hori dela eta, kaltetuak atera daitezke gizarteak zientzian duen konfidantza eta zientziari ematen dion garrantzia.

Juan Ignacio Pérez Iglesias

EHUko Kultura Zientifikoko Katedra

Categorized | Política

Protagonistas

Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Lemoniz", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Irene Singer, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Eugenia Nobati, Argentina
Canción de París
Jose Horna.
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Refugiados sirios: Mujer cocinando
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Sebastião Salgado
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"El origen del mundo" José Blanco
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
“LIKE”. Eduardo Nave
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Metro de París
Jose Horna.
Txema García
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Porteadoras
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Txema García
Bonill, Ecuador
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Sebastião Salgado

Autores