Ockhamen labana: Zartaginetik sura?

 

(Galde 21, 2018/udaberria). Inaki Irazabalbeitia.
Ale honetako artikulua eskribitzera paratu naizenean dudak izan ditut gaiari buruz. Izan ere, martxoaren 8aren ostean hel nenkiokeen zientziaren munduan emakumeek pairatzen duten diskriminazioaz, hautsi behar duten kristalezko sabaiaz, nobel saridunen artean duten bazter-bazterreko tokiaz edo publikazio zientifikoen alorrean ere gizonezkoekiko duten desberdintasunaz. Halaber, Stephen Hawking zendu izanak badema solaserako motiboa eta Eztanda Handia eta astrofisikaren misterioez jardun nintekeen. Patxadaz mamurtu ondoren leitzen ari naizen liburu baten mamiari lotuko natzaio.
Etxepe berean formazio zientifikoa duten bi lagun bizitzeak solaserako bitxi irudi litzaken gaiak plantatzea dakar noizik eta behin. Horietako bat da hain justu liburuaren mamia. Auto elektrikoen oihartzuna altxatzen hasi zen une beretik, hainbat bider izan dugu emazteak eta biok gaia mintzagai. Segapotoa eskuetan hartuta galdetu izan die lagunei: ‘ba al dakizue zenbat elementu kimiko dauden traste honetan?’ Taula periodikoaren elementuen bi heren da erantzuna eta horren aurrean lagunek harridura keinua egin izan dute. Elementu horiek guztiak behar dituzte gailu mugikorren bateriak, zirkuitu elektronikoek eta enparauek eta antzekoa jazotzen da auto elektrikoarekin. Horretaz gain, beste kezka bat sortu izan zaigu: ‘analizatuko bagenu produktu horien bizitza-ziklo osoa, hots, lehengaia lortzeko prozesutik tresna erabileratik kanpo modu egokian utzi arte, horren berde eta jasangarri izango al lirateke?’. Ez da galdera erretorikoa. Bioerregaien alorrean ezaguna da artotik lortzen den etanolaren balantze energetikoa negatiboa dela, alegia, energia gehiago behar da etanola sortzeko motorrean erretzean ematen duena baino.
Eskuartean dudan liburuak ‘La Guerre des Métaux Rares’ du izenburua 1. Eta gerok geure buruari eginiko galderak eta antzeko beste batzuk egiten eta erantzuten saiatzen da Guillaume Pitron egilea.
Eskolan kimika ikasi genuenean eta taula periodikoa azaldu zigutenean, elementu bakoitzak laukitxo bat okupatzen zuen. Alabaina bazen bitxikeria bat, elementu mordo bat taularen laukietako bitan pilatzen ziren. Horietako lauki bitxietako batean pilatzen zirenei lur arraro edo lantanido esaten zitzaiela ikasi genuen eta beste laukitxoan pilatutakoei aktinido esaten zitzaiela eta erradioaktiboak zirela.
Lehen begiratuan Pitron horiei buruz ari dela badirudi ere, ez dihardu propio lantanidoez horietako batzuk hizpide baditu ere. Pitron lurrazalean urri diren metalez ari da: indioaz, galioaz, germanioaz, tantaloaz, itrioaz eta enparauez. Metal horiek guztiek propietate elektromagnetiko bereziak dituzte, tresna elektronikoak egiteko oso baliagarriak direnak. Alabaina urriak dira, arraroak alegia.
Har dezagun germanioa adibide moduan. Zehaztasunez hitz eginda ez da metal bat, karbonoaren familiako metaloide bat baizik. Abiadura handiko zirkuitu integratuetan, eguzki-paneletan eta LEDetan usatzen da besteak beste. Lurreko gainazalean oso eskasa da, 1,6 milioiko zatiren ugaritasuna du, hots, lurrazaleko milioi bat atomoetan 1,6 baino ez dira germaniozkoak. Oso mineral gutxik dute germanioa proportzio neurgarritan eta ez dira meatzaritzarako interesgarriak. Eskuarki, germanioa beste metal batzuen meatzaritzaren albo-produktua izaten da, zinkarena esaterako. Ikatz-mota batzuen errekuntza-errautsetatik ere lortu ohi da germanioa. Urritasunari beste faktore bat erantsi behar zaio, germanio-produkzioa oso kontzentratuta dago. Txinak germanioaren bi heren inguru produzitzen du!
Elektronikak baldintzatutako gure bizitza honetan ezinbestekoak diren beste elementu batzuk germanioaren arazo bera dute: urritasuna bai ugaritasunean baita eskaintzan ere. Iridioaren % 85 Hego Afrikan ekoizten da, kobaltoaren % 62 Kongon, galioaren % 73 Txinan,…
Bizitza-zikloa amaitzean zer egin da, nola tratatu eta nola birziklatu da elementu horiek izaten duten beste arazoetako bat. Oraingoan seinalatu baino ez dugu egingo.
Horrek guztiak galdetzera nakar ea ez ote garen alaitasun handiegiz iraultza elektronikoaren salgaia erosten ari, etsenplurako, auto elektrikoa dela etorkizuna. Horrelakoetan imajinatzen dugu, edo imajinarazten digute, egungo higikortasun-ereduari eutsi dakiokeela atmosfera zikintzen duten errekuntza-ibilgailuen ordez auto elektriko garbiak baliatuko ditugulako. Kezka dut ez ote dugun salto egingo zartaginetik sura… en alegre biribilketa.

Notes:

  1. Pitron, Guillaume, La Guerre des Metaux Rares, Les Liens que Libèrent, Paris 2017

Categorized | Dossier, Libros, Política

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Txema García
Sebastião Salgado
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Irene Singer, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
“JAZZ for TWO”, José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
"El mal del país" José Blanco
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Txema García
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Metro de París
Jose Horna.
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Alfredo Sabat, Argentina
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Eugenia Nobati, Argentina
Porteadoras
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Txema García
"Lemoniz", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Fotografía de José Horna
Canción de París
Jose Horna.
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)

Autores