Ockhamen labana. Oinarrizko unitateen xarmaz

mundometro

(Galde 15 – uda/2016). Inaki Irazabalbeitia. Gauzak eta objektuak neurtzeko unitateez eskolan ikasi nuenean gogoan dut nola metro, luzera neurtzeko oinarrizko unitatea, honela definitu ziguten: Ipar Polotik ekuatorera doan meridianoaren luzeraren hamar milioirena, hots, 1/10.000.000 distantzia hori. Imajinatu ezinezko irudia zen guretzat ume mokoentzat: nola neurtu distantzia hori? Parisko Pisuen eta Neurrien bulegoan zegoen platino/iridiozko barra baten luzera ere bazela eransten zigutenean lasaiago gelditzen ginen. Ikusteko moduko zera ukigarria zen!

Helduaroan jakin genuen, nonbait metroaren definizio hori ez zela egokia eta beste parametro batzuen arabera definitzen zela oinarrizko unitate hori. Meridianoaren luzeraren definizioa baino imajinezinago bat jaulki ziguten lehen-lehenik: 1.650.763,73 bider kripton-86 atomoaren 2p10 eta 5d5 mailen arteko iragaiteari dagokion erradiazioaren uhin luzera hutsean. Arrapazank!

Ez zuen luze iraun definizio horrek eta laster beste bat eman ziguten aditzera. Sobra ere, zehatzagoa zen. Izan ere, oinarrizko neurriaren zehaztasuna eta errepikagarritasuna daude patroia aldatzearen gibelean. Honatx indarrean dagoen definizioa: segundo baten 1/299.792.458an argiak hutsean ibilitako distantzia. Argiaren abiadura hartzen da erreferentzia moduan, hots, konstante unibertsal bat.

Espero dut definizio horrek luze irautea. Iraungo ez balu, argiaren abiadura ez dela konstante bat esan nahiko luke, hain segur. Horrek metroaren definizioa zapuzteaz gain, fisika modernoaren eraikina eraitsiko luke. Halaber, beheraxeago ikusiko duzuen bezala, beste oinarrizko unitate bat definizioa ere katramilatuko luke.

Eskolako garai hartan pisua/masa neurtzeko unitatea ikasi genuenean argi esan ziguten gramoa zela oinarrizko unitatea. Alabaina, patroia Parisko bulegoan zegoen platino/iridiozko totxo bat zen. Gramoa totxoaren masaren milaren partea zen. Kilogramoa deritzo totxoari. Erraz entenditzeko moduko definizioa, baina zientzialariek ez dute asko maite.

Esan bezala patroia Sevres-en dago, Paristik gertu. Sevreskoa patroi nagusia da. Izan ere, beste toki batzuetan horren klona badira. Pisuen eta Neurrien Bulegoan giltzapean gordetzen da hutsa egin den beirazko hiru kanpaien barruan. Kontuan izan hauts-partikula ñimiño batek edo hezetasunak patroiaren masa alda dezaketela. Munduan dauden gainerako patroiekin konparatzeko 40 urtean behar ateratzen da bertatik. Konparaketa horiek egiten direnean bi patroien artean alderik badago, zein da arrazoia? Sevreskoak kontaminatu egin da eta masa hartu du? Kopietako bati gertatu al zaio hori? Konfusio ederra! Atera kontu nolako kalapita antola daitekeen!

Zientzia modernoarentzat egoera hori ez da erosoa. Teknologia askok neurketa zehatzekiko menpekotasun itzela dute. Ezin dute ametitu masa objektu fisiko baten patroiarekin finkatzea. Urteak daramatzate zientzialariak masarentzat definizio egokiago bat aurkitu nahian; naturaren konstanteren batekin lotzea adibidez. Horrela patroi zehatza eta errepikagarria izango lukete.

Sobra ere, bidea egin da helburu horren bila. Planck-en konstanteak izan dezake giltza. Konstante horrek fotoi baten energia eta bere frekuentzia erlazionatzen ditu eta Einsteinen formula famatuaren bidez masarekin lot daiteke. Plancken konstantea mekanika kuantikoaren adreiluetako bat da; paper printzipala jokatzen duela esan daiteke.

Lerro hauetan ez dut deskribatuko zein teknikaren eta saioren bidez ezarriko den kilogramoaren definizioa Planck-en konstantean oinarrituta, ezta nolakoa izango den definizioaren letra ere. Hori egingo ei dute 2018an Pisu eta Neurrien Batzar Orokorra burutzen dutenean. Orduan jakingo dugu eta bitartean zain egotea fortunatu zaigu.

Ez dut dudarik definizio berri hori xarma gutxikoa izango dela, ukigarritasunik ez duela izango eta eskola umeei imajinatzen nekeza izango zaiela. Ikuspegi horretatik Sevresko totxoa beti garaile irtengo da. Plantino/iridioaren distirak Plancken konstantea bentzutuko du. Zientziak baina,…

Categorized | Cultura

Protagonistas

Ander Goiatxe
Unai Sordo
Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Hugo Vezzetti
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Txema García
Txema García
"El mal del país" José Blanco
Sebastião Salgado
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Canción de París
Jose Horna.
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Metro de París
Jose Horna.
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Irene Singer, Argentina
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Fotografía de José Horna
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
“LIKE”. Eduardo Nave
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Sebastião Salgado
Txema García
"Lemoniz", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Porteadoras
Eugenia Nobati, Argentina
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Bonill, Ecuador
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Alfredo Sabat, Argentina
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Cientificos-Volcán
La Palma 2021

Autores