Ockhamen labana: Energiaz beste behin

Galde 38, udazkena 2022 otoño. Inaki Irazabalbeitia.-

Gaur gosaldu dut Euskaldi irratian entzunez Norvegiako Statkraft multinazionalak parke eoliko handi pare bat jarri nahi dituela EAEn. Bata, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia arteko mugan eraikiko omen da, Aretxabaleta inguruan eta bestea Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo parajeetan. Sustatzaileak Urkullu lehendakariarekin egon direla jakinarazi digute eta baita baita zenbat milaka etxebizitza hornitzeko gai izango diren ere. Notizia ez da horrekin bukatu eta Aretxabaletan zuten kazetariak herritarren iritzia biltzen aritu da. Ez da oso aztia izan behar asmatzeko nolako erantzunak jaso dituen: aldekotasunik ez. Gero Azpeitiko udalaren ohar bat aipatu dute non udalak zioen eskaera ofiziala jasotakoan udalaren eta herritarren artean prozesu bat hasteko asmoa dutela eta blablabla.

Notizia entzutean bizpahiru burutazio izan ditut.

Ez dut zalantza izpirik ohitu beharko dugula gure mendietan aerosorgailuak ikustera trantsizio energetikoa egin, klima-aldaketa borrokatu, burujabetasun energetikoa emendatu eta 0 km filosofia aplikatu nahi badugu. Energia berriztagarriak hedatzea eta indartzea ezinbestekoa da, ondorio kaltegarrik izan ditzakeela jakinik ere. Hori ez da nahikoa izango klima-aldaketari aurre egiteko. Energia berriztagarriak orokortzeaz gain bestelako neurri eta politika beharko dira, bereziki energia-kontsumoa bajatzea nabarmen ekarriko dutenak, adibidez, herrietako argiteria apaltzea edo higikortasun-ohiturak sakon aldatzera. Alabaina, alor horretan etxeko tresna elektrikoen energia-kontsumoaren sailkapena, leiho eta pareta isolatzaileak ezartzeko diru-laguntzak, kontsumo txikiko argiak hedatzeak eta antzeko ekimenak ukitu kosmetikotzar jo daitezke baldin eta gehiegizko argiztapenak (gabonetako argiak kasu) edo tabernen terrazetako berogailuak desagerarazteko zirkinik egiten ez bada,adibidez.

Parke eoliko handi bat edo inpaktu jakingarria duten azpiegiturak bultzatzeko komunikazio eta pedagogia egokia ezinbestekoa da aurka egon daitekeen iritzi publikoa zeureganatzeko. Normalean ez da horrelakorik egiten. Statkraft-ek bultzatutako bi proiektu horiek, antza, bekatu hori egin dute. Zeini adierazi dio lehenik enpresak asmoa? Noiz eta nola jakin dute herritarrek eta bestelako administrazio publikoek asmoa?

Hamar milaka etxebizitza hornituko dituzte! Makroproiektuek bakarrik balio al dute berriztagarriak hedatzeko? Non daude neurri txikiagoko eta bertarako proiektuak? Faltan botatzen dut energia-sorkuntza sakabanatua unibertsalizatzeko ekimen indartsuak. Amets dagit gure industria-poligonoetako eraikinak eguzki-panelez estalita ikustearekin. Zergatik ez daude gure teilatuak eguzki-panelez josita? Duela urte batzuk Eraikingintzaren Kode Teknikoa onartu zenean, etxebizitza-eraikin berrietan eguzki-plaka termikoak jartzea behartu zen. Logika berari segituta zergatik ez obligatu panel fotovoltaikoak jartzea eraikin berrietan eta zaharretan hori egiteko epe bat jartzea? Administrazioek ematen dituzte horretarako diru-laguntzak, Eusko Jaularitzak EVEren bidez esaterako, baina jartzea ala ez norberaren borondatearen menpe dago. Ez dago obligaziorik eta jakina borondateari estutzen ez bazaio, Axularrek hain egoki aipatzen zuena pasatzeko arrisku latza dago, luzamenduz luzamendu ibiltzearen eta gauza geroko uztearen ondorioz inoiz ez ekitea.

Zergatik izan behar du ekimen pribatuak energia-sorkuntzarako proiektuen bultzatzailea? Zergatik uko egiten dio gure administrazio publikoak energia-sorkuntzan agente izateari? Ez al lukete proiektuek izango herri-onarpen errazagoa? Egin zuen bere garaian Nafarroako gobernuak energia eolikoarekin. Statkraft enpresa publikoa da, baina ez dago gure kontrolpean.

Ez naiz inozoa. Ez gara kasualitatez edo patuak bultzatuta honaino iritsi. Bilbon egoitza duen energia-enpresak eta bere kideak dira gorago egindako galdera horiek erantzun zentzuzkorik ez izatearen sustatzaileak. Energia-sorkuntzaren demokratizazioa dakarren sorkuntza sakabanatua ez du oligopolio ahaltsu horrek batere gogoko. Are gutxiago maite du erakunde publikoak merkatu-agente eraginkor bihurtzea. Utikan energia-enpresa publikoa! Eta lagunok Ibaizalbalen ezker erriberan, elkarrengandik ez oso urrun, dute egoitza oligopolioak eta herri hau gobernatzen duen alderdi politikoak! Ahaztu barik ate birakarien fenomenoa…

Categorized | Miradas

Protagonistas

Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"Lemoniz", Mikel Alonso
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Irene Singer, Argentina
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Canción de París
Jose Horna.
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Porteadoras
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
Metro de París
Jose Horna.
Eugenia Nobati, Argentina
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"El origen del mundo" José Blanco
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Sebastião Salgado
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Bonill, Ecuador
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave

Autores