Ockhamen labana. CRISPR

DOMINICAL 700  TEMA ADN

DOMINICAL 700 TEMA ADN

(Galde 13, negua/2016). Inaki Irazabalbeitia. Lehen begi-kolpean kasik osorik letra larriez osatutako berba horrek patata frijituen marka bat, litxarkeria baten izena edo komikietan biraoak ezkutatzeko eufemismoa irudi dakizuke irakurle. Urrun zabiltza lagun! Ingeneriatza genetikoa irauli duen teknika da, ordea.

Izan ere, CRISPR ez da hitza, sigla baizik: Clustered regularly-interspaced short palindromic repeat. Zer ezkutatzen duen ingelesezko esaldi entendigaitz horrek? Bada, besteak beste, gene-terapia erraztu eta merketu duen teknika. 2012an deskribitu zen lehen aldiz. Olioaren maneran zabaldu da. Apur bat exageraturik esan daiteke ingeniaritza genetikoan bazabiltza egunean ez zaudela CRISPR usatzen ez baduzu.

CRISPRk geneak zehaztasun handiz editatzeko balio du. Zer da bada genea editatzea? Geneen DNA-zatiak kentzea eta zati horiek zati berriekin ordeztea. Hori ingeniaritza genetikoaren oinarria da. Lehenik baziren hainbat teknika horixe eskuratzeko. Beraz ikuspegi horretatik berrikuntzarik ez. Nolatan horrelako zalaparta? CRSPRk baditu ageriko abantailak: edizioaren zehaztasuna, erraztasuna eta kostu txikia. Esan daiteke ingeniaritza  genetikoaren demokrazioa ekarri duela.

Teknikari esker nahi den DNA-zatia zehaztasun handirekin erauz daiteke, nahi gabeko zatirik erauzi gabe eta bizidunari bilatzen den ezaugarria emango dion zatia erantsi. Ikuspegi teknikotik CRISPR konplexu ba da RNA gida batek eta Cas9 izeneko entzimak osatzen dutena. Entzimak RNA gidak esaten dion lekuan mozten du DNA eta segidan RNA osagarria bertan sintetizaten da.

Adibide bat jar dezagun. Supermerkatuetako apalategietan egoten diren txanpinoiak nahikoa azkar belzten hasten dira. Batzuetan kolpe txiki bat aski da prozesua abiarazteko. Txanpinoiak belzten direnean erakargarritasuna galtzen dute kontsumitzailearen begitetan. Apalean gelditzen dira saltzeke, jateko egokiak izanik ere. Ezaguna da txanpinoiaren gene baten ondorioz gertatzen dela hori. Txanpinoi-saltzailek pozik zoratzen egongo lirateke, gene hori deskaktibatzea egongo balitz eta zuritasunari denbora gehiago eutsiko baliote. Pennsylvaniako unibertsitateko ikerlari batek lortu du jada hori CRISPR teknikaren bidez. Ez ei zen prozesu konplexua eta luzea izan. Bi hilabeteko beharra izan da belzten ez den txanpinoia lortzea. Lastertasuna: teknikaren beste ezaugarri inportante bat!

Hirugarren ezaugarri azpimagarria: merkea da. Beste teknika batzuren bidez, TALENen bidez etsenplurako, lan bera egin daiteke. Alabaina, teknika horiek baliatzeko proteina bat diseinatu eta antolatu behar duzu. Hori oso garestia da. CRISPRk RNA molekula bat diseinatzea eskatzen du. Hori erraza eta merkea da. Orain arte, laborategi handien esku egon da horrelako ikerketak burutu ahal izatea, saio bakoitzak milaka euroren kostua zuelako. Engoitik, ehunka gutxi euroren kostuan egin ahal dira saioak. Nonoren esku dago.

Ingeniaritza genetikoak pausatzen dituen kezkak ere agertzen ari dira CRISPS dela eta, baita aldekotasunak eta kontrakotasunak ere.

crispr

CRISPRen iraultza alor askotakoa da, baina itxura batean nekazaritzan izango du eraginik  handiena epe motzera, genetikoki eraldatutako organismoak lortzeko gainerako teknikek bezala. Azken hileotan landareak editatzeko teknikaren erabilera deskribatzen duten artikulu zientifiko ugari publikatu da. Denbora kontua izango da horrela lortutako GKEk merkatura iristea.

AEBtan genetikoki modifikatutako organismoei buruzko legislazioa Europakoa baino lausoagoa da. Errazago merkatura daitezke genetikoki eraldatutako organismoak. Merkatura ailegatzeko organismo horiek onartze-prozesu bat segitu behar dute. Itxura batean, prozesua arautzeaz arduratzen diren erakundeak kontsideratzen ari dira CRISPR bidez lortutako organismoek ez luketela izan behar bide ‘tradizionalez’ lortutakoek bezain arautze zorrotzik. Aipatu egiten da arrazoi moduan organismoetan beste organismo baten DNA arrotza txertatzea ez dutela ekarriko kasurik gehienetan; transgeniarik ez dela jazoko. Halaber, ingeniaritza genetikoa kontrolatzen duten legeen erredakzioari estu lotuz gero, CRISPR kanpo geldituko litzateke kasurik gehienetan adituek diotenez. Eztabaidarako tarte zabala dago.

Hala ere, CRISPRek gizakiei aplikatutako balizko terapia genetikoen alorrean sortzen ditu kezkarik gehien. Izan ere, gene bakarraren menpeko diren gaixotasunak sendatzeko bidea asko erraz dezake. Orain arte gene bat gaziki bazegoen, genearen kopia on bat sarrarezten zen genoma. Dena dela, bektore baten bidez sarrarazten zen, zeina ez den oso teknika zehatza. Nolabait gene ona alitziriran txertatzen zen genoman. Gero zain egon behar zen ea geneak bere funtzioak betetzen zuen. CRISPRen bidez itua miran jartzen da eta tiratzaile fina bazara, itua jo egingo duzu. Zoririk ez dago.

Teknikaren zehaztasuna ezaugarri positiboa da jakina, baina Janok bezala bi aurpegi ditu. Izan ere, ezaugarri positibo horrek berak damaio arriskua eta planteatzen du kezka etikoa, eugenasiaren arriskua agertzen baita besteak beste. Orain arte urrun ikusten ziren egoerak, CRISPRk hurbildu egin ditu. Horizontean jarri ditu.

Alabaina, gaixo bat sendatu ahal baduzu CRISPR teknika usatuz, usatzeari uko egitea etikoa al da? Ez esango genuke. Alta bada, teknika horren bidez ezaugarri desiatu batzuk dituen semea edo alaba izateko baliatuko bagenu itaunduz gero, arrapostua ez litzateke horren borobila izango hain segur.

Edozein ikuspegtik ere CRISPRk ingeniaritza genetikoaren erabilerari buruz gogoetatzeko elementu berriak ematen dizkigu, posizio bat eraikitzeko bestelako oinarri batzuk. Apika, oinarri edo funts horiek errazago egingo ditu gure gizarteak bere orain artekoak baino.

Categorized | Miradas

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"El mal del país" José Blanco
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"Lemoniz", Mikel Alonso
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Canción de París
Jose Horna.
Txema García
Sebastião Salgado
Irene Singer, Argentina
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
“JAZZ for TWO”, José Horna
Metro de París
Jose Horna.
“LIKE”. Eduardo Nave
“LIKE”. Eduardo Nave
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Bonill, Ecuador
Sebastião Salgado
"El origen del mundo" José Blanco
Sebastião Salgado
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Eugenia Nobati, Argentina
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Porteadoras
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
Fotografía de José Horna

Autores