Ockamen labana: Nolako osasun-sistema?

 

Galde 44, Udaberria 2024 Primavera. Inaki Irazabalbeitia.-

Lerro hauek irakurlearen eskuetara iristeko unean 3 bat aste faltako dira EAEko legebiltzarrerako hauteskundeak gertatzeko. Ez dut dudarik Osakidetza eta gure osasun-sistema izango direla hauteskunde-kanpainako gai zentraletako bat. Izan ere, gure osasun-sistemaren ajeak agerikoak dira eta herritarren artean kezkarako lehen mailako motiboa da. Ez dira gutxi herritarren kexuak medikuak aurrez aurre atenditzeko dauden luzapenez, anbulatorio hartan edo honetan medikoak ez ordezkatzeaz edo espezialistarengana joateko sarri itxaron behar den denbora luzeaz.

Hauteskundeen emaitzek erabakiko dute zeinek eta, jakina, nola kudeatuko den osasun-sistemarenkrisia. Akaso, Osasunaren Mundu Erakundeak 2023ko udazkenean publikatutako txosten batean egon daitezke konponbiderako ildo batzuk, lehen mailako arretari dagokionez behintzat. Txostenak ‘Lehen mailako osasun-arretaren transformazioa Espainian: egungo desafioak eta aukerak’ du izenburua. Gaian interesa duen irakurleak hemen topa lezake osorik: https://www.who.int/europe/publications/i/item/WHO-EURO-2023-8071-47839-70649.

Lehen mailako osasun-arreta hobetzeko hainbat proposamen egiten dira txostenean. Hurrengo lerroetan proposamenetako batzuk aletuko ditugu. Lau ataletan banatzen dira: gobernantza eta finantzazioa, osasunerako giza baliabideak, zerbitzu-prestazioa eta osasun digitala.

Gobernantza eta finantzazioaren atalean 5 proposamen egiten dira. Nik hiru hauek azpimarratuko nituzke:

  • Osasun Ministeritzan lehen mailako arretari lotutako unitate bat antolatzea, zeinak helburutzat izango duen lehen mailako arretaren kalitate-estandarrak aztertzea eta ebaluatzea.
  • Lehen mailako arretari dedikatutako baliabide ekonomikok handitzea aintzat hartuta etorkizunean osasun-sistemak izango dituen beharrak.
  • Lehen mailako arreta ematen duten osasun-zentroren autonomia eta erabakitzeko ahalmena pausoz pauso emendatzea

Giza baliabideak egokitzearen atalari dagokionez apunte pare bat egingo ditut:

  • Lehen mailako arretako profesionalen lan-baldintzak hobetzea, aintzat hartuta lan-karga egokia, egonkortasuna eta malgutasuna izan behar direla oinarria.
  • Gradu aurreko hezkuntza lerrokatu behar da zerbitzuak dituen beharrekin eta lehen mailako arretako profesionalen parte hartzea unibertsitate-sisteman handitzea bultzatu behar da.

Zerbitzuak emateko moduari buruz koordinazioa eta elkarlana indartzea behin baino gehiagotan aipatzen bada ere, nire ikuspegitik, profano baten ikuspegitik alegia, burokrazia arintzeari eta eraginkortasunari egiten zaion erreferentzia da interesgarriena, izan ere, lotuta baitago zuzendaritza-ekipoen eta administrazio-langileen prestakuntza egokia bermatzearekin.

Osasun digitalaren esparruan osasun-informazioaren interoperatibitatean egiten da indarra. Azpimarratu egiten da osasun-sistemaren atal guztien artean bermatu behar direla interoperatibitatea eta informazio-trukea; hots, lehen mailako arretaren, bigarren mailako arretaren eta zerbitzu sozialen artean.

Osasunaren Mundu Erakundearen adituek eginiko proposamenok hauteskundeen ondoren gure komunitatea gobernatzera iritsikoa direnek kontuan hartuko dituzten ikustear dago. Espero eta desio dut edonor izanik ere atzen urteotan herritarrok eta osasun-sistemako profesionalek jasan behar izan ditugun agintari prepotente, agintzaile eta harroen eskolakoak ez izatea, hori izango delako aukera bakarra proposamen horiek urak ez eramatekoa.

Categorized | Miradas

“JAZZ for TWO”, José Horna
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El mal del país" José Blanco
Metro de París
Jose Horna.
Fotografía de José Horna
Porteadoras
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Eugenia Nobati, Argentina
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Lemoniz", Mikel Alonso
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Txema García
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Bonill, Ecuador
Sebastião Salgado
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Sebastião Salgado
Alfredo Sabat, Argentina
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
“LIKE”. Eduardo Nave
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
"El origen del mundo" José Blanco
Canción de París
Jose Horna.
Txema García
Txema García
Irene Singer, Argentina