Lotsaren irudiak

loirudi

(Galde 11, negua/2015). Ricardo Calero. «Sueños en el mar» proiektua 2001ean hasi zen, eta 10 urte baino gehiago iraun du; izan ere, autoreak ez du amaitutzat ematen. Ideia zen txalupa batetik itsasora ehunka pasaporte-fotokopia botatzea, ondoren jarraitu eta euren ibilbideari argazkiak ateratzeko. Helburua? Itsasoratzean migratzaile batek egiten duen bidaia erretratatzea. «Bota nituen 3.650etik 78 berreskuratu nituen», zehaztu du. Gai-nontzekoak olatuen menpe geratu ziren. «Gustatuko litzai-dake norbaitek baten bat topatzea eta pentsaraztea».

Calerok ez du gai honi buruzko politika europarrengatiko harridura ezkutatzen. Grezia da etorkin gehien jasotzen ari den herrialde komunitarioetarikoa, batez ere Siria eta Irakeko gerratik ihes egiten ari diren errefuxiatuak -124.000 aurten, Acnur-en arabera-, eta Bruselari laguntza eskatzen dionean, ez entzunarena jasotzen du bueltan. «Noiztik da etorkin bat legez kanpokoa?», galdetzen du artistak. «Irregularra izan­go da, baina pertsonak ez dira sekula legez kanpokoak», gehitzen du.

NORTASUNAREN METAFORA. Calerok nortasun pertsonalaren metafora gisa erabili zuen pasaportea: «Erregistro ofizial batetik pasaturiko agiria izanik, norbait bilakatzen gaitu. Bera eskuetan, existitu ez ezik, izan ere bagara; izen eta zenbaki bat gara». «Sueños en el mar» proiektuak «gizateriaren historiari buruzko hausnarketa bat du abiapuntu», «migrazioaren historia» dena, bere ustez. Eta horrelaxe defendatzen du bere ideia: «Sinestuna izanez gero, lehenengo migratzaileak Adan eta Eva izan zirela ikusten da, Paradisutik kanporaturikoak; eboluzionista izanez gero, denok Afrikatik gatozela». «Migrazioari esker gara garena», amaitzen du.

«Sueños en el mar» (paperean)
Ricardo Calero  (ISBN 9788492749317)

Sebastião Salgado
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Porteadoras
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
Txema García
Bonill, Ecuador
Metro de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Eugenia Nobati, Argentina
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Canción de París
Jose Horna.
Irene Singer, Argentina
Fotografía de José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El mal del país" José Blanco
“JAZZ for TWO”, José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"Lemoniz", Mikel Alonso
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
Txema García
Refugiados sirios: Mujer cocinando