Lesbianak legez eta bidez

lesbianakleb

Sasi guztiek gainetik bidea egiten jarraitzeko proposamenak

(Galde 10, Udaberria/2015). Elena Olaortua y Josune Ortiz. LGTB esparrua ondo baino hobeto ezagutzen dugu, eta gure eskarmentua baliatuta lau emakume lesbiana bildu eta Emakunderen beka bati esker, ikerketa-egitasmoa burutu genuen 2014an.

EAEn bizi diren lesbianek pairatzen duten diskriminazio soziala eta mota guztietako baliabide sozialak ezagutzeko eta erabiltzeko, diskriminazioek eragindako ondorioak aztertu genituen, eta baita lesbianentzat arriskutsuak diren lekuak eta egoerak identifikatu ere. Alorrarteko eta zeharkako ikuspegia baliatu dugu, pertsonak aldi berean zapaltzaile aritzeko eta zapalduak izateko mekanismo konplexuak agerian uzten laguntzen duen begirada. Emakume lesbianen errealitate eta identitate anitzak ulertzeko tresna baliagarria dugu ikuspegi hau, adina, migrazio-mugimenduak, buru- eta funtzio-aniztasuna eta transexualitatea kontuan izan genituela.

Baliabide sozial guztiei buruzko hausnarketa baten ondoren, esparruka banatzea erabaki genuen: arlo juridikoa, osasun arloa, arlo ekonomikoa, hezkuntza arloa, lan arloa eta arlo soziokulturala. Eta arlo bakoitzean ematen diren egoera ezberdinen azalpen xehatua egin dugu, ikerketa osoan zehar ageri diren bi gai kontuan izanda:  ikusgarritasuna eta segurtasuna.

Lan honetan honako galdera hauei eta beste hainbati emandako erantzunak izango dituzue:

  • Ba al dute lesbianek oztoporik baliabide sozialetan aukera-berdintasunean parte hartzeko?
  • Lesbiana izatea eta integrazio edota bazterkeria soziala eragiten duten beste hainbat aldagai, batera aritzen al dira? Balizko aldagaiak: zaharra edo gaztea izatea, desgaitasun fisikoa edo psikikoa edukitzea, transexuala edota migratzailea izatea.
  • Baliabide sozialak baliatzeko, garrantzitsua al da erreferentzia kolektiboak edukitzea? Zeintzuk dira lesbianen erreferenteak?

Jakin badakigu gizonen homosexualitateaz baino gutxiago ikertu dela lesbianismoaz. Lesbianen agerikotasun sozial eta emakumeen sexualitatea baztertzeak izan dute zerikusirik prozesu horretan. Horixe izan dugu abiapuntu mingotsa. Baina aldi berean, gozo-punturik ere izan dugu, emakume lesbianen kolektibo osoarekiko jarrera arduratsua sumatu baitugu parte hartzaile guztiengan, ikerlanean parte hartzeko gogoaz gain, modu agerikoan egiteko prest agertu baitira. Esan beharra dugu gogo partekatu honek asebete gaituela, lesbiana guztien bizi-kalitatea hobetze aldera bai maila profesionalean bai pertsonalean dihardugun lesbiana gisa.

Ondorio orokor gisa, emakume lesbianek EAEko gainontzeko biztanleek beste erabiltzen dituztela mota guztietako giza baliabideak esan dezakegu. Hau da, emakume lesbianek etxebizitza, mediku artapen, hezkuntza eta abarreko beharrizanei  erantzuten dietela. Dena dela, emakume lesbianek eta gainontzeko biztanleek ez dutela giza baliabideen erabilera berdintasun balditzetan egiten ikusi dugu; izan ere, modu ikusezinean egiten baita erabilera hori. Aukera lesbikoa edota transexualitatea aipatu gabe egiten dela, alegia.

Ikusezintasun hori, batetik, baliabideen (publizitate eta informazio orokorrerako euskarrien eta material didaktikoen) planteamendu eta funtzionamendu heteronormatiboaren ondorio da, ez baliabideek ez baliabideen kudeatzaile diren langileek eurek ez baitute sexu eta genero aniztasunaren ikuspegia kontuan hartzen. Bestetik, errealitate horren aurrean, emakumeek ikusgarri egiteko duten beldurrak ere badu eraginik. Hortaz, baliabide sozialetan erabiltzaile lesbianak diskriminatu egiten dira.

Herrien eta hirien arteko aldeak aztertu ditugu: biztanle gutxiko herrietan, jarrera ezberdina erakusten dute herrian bertan jaio ala kanpokoak badira. Herri batean jaio eta hazi izanak lesbiana agerraraztea eta giza baliabideak halaxe erabiltzea mugatzen du, izan ere, isolamendua edo bazterketa ekar baitezake araua hausteak. Hiriak atzean utzita baserri inguruetara bizitzera joaten diren emakume nagusiak ahaldundutako lesbianak izaten dira, eta ez diote ikusgarritasunari uko egiten, herri txikietan bizi arren.

Oro har, emakume lesbianek ez dituzte hainbat baliabide erabiltzen edo ez dituztelako ezagutzen edo balizko kalte eta erasoen beldur direlako. Horretaz gain, askotan egiten diote uko euren eskubideak erabiltzeari; hala nola, ezkontzeagatiko edo izatezko bikote egiteagatiko egunak zein amatasunagatiko edo bikotekidearen gaixotasunagatiko baimena hartzeari. Lantokian euren sexu orientazioaren berri zabaltzeko beldur horren ondorioz, bizitza-kalitate eskasagoa pairatzen dute.

DSC_0552

Emakumeen arteko indarkeriari, hau da, genero barneko indarkeriari dagokionez, bada azpimarratu nahi dugun kontu kezkagarria: emakume lesbianek “intentsitate txikiagokotzat” jotzen dute emakumeen artean gertatzen den indarkeria. Ondorioz, askotan ez dute bide legaletara jotzen genero barneko indarkeriak eragindako gatazkak konpontzera.

Esan dezakegu gaurko hezkuntza sistemak gure gizartean egon diren aurrerapen legal eta sozial handiak kontuan hartzen dituela, sexu eta genero aniztasunaren aitortzari dagokionez. Dena dela, hezkuntza sistemak ez du segurtasun sentsazio nahikoa transmititzen eta ikastetxeetan ezagutzen ez diren, edo esku hartzen asmatu ez diren bullying lesbofobikoaren kasuak gertatzen dira oraindik ere.

Krisi eta ezegonkortasun garaia dugun honetan, kontrako ingurune bihurtzen da lan eremua eta beldurra handitu egiten da, zaurgarriago diren horiengan batez ere. Horrek, lanean emakume lesbianek sexu orientazioa ez agertzea eragiten du. Izan ere, ez dute uste tratu ona ematen zaienik baliabide ekonomikoak erabiltzean, instituzioen trataera eta jarrera paternalista hautematen baitute baliabide ekonomikoen kudeaketan.

Osasun arloan ere egoera lazgarriak ematen dira. Emakume lesbianek erabiltzen dituzten osasun baliabideen artean, ginekologia da polemika gehien eragiten dituena. Izan ere, batez ere ugalketari begira zuzentzen zaie eta heterosexualitate ustekizunarekin eta emakumeen arteko sexu harremanen ikusmolde mugatuarekin dago erabat lotua. Eta beraien sexu praktikak ez ezagutzearen ondorioz, tratamendu ginekologikoetatik urruntzen dira. Ez dituzte kontuan hartzen SBGen prebentzio kanpainetan, eta ildo beretik, “arriskurik gabeko gizataldetzat” hartzen dira. Bestalde, generoa berresleitzeko prozesuan dauden lesbiana transexualek, gaixo mentalak balira bezala tratatzen dituztela sentitzen dute. Hortaz gain, Bizitza Errealaren Froga egiteko exijentziak sistema bitarraren hegemonian daude oinarrituta. Ondorioz, ez zaizkie askotariko adierazpen eta genero identitateei egokitzen, eta genero rol estereotipatu, heterosexista eta partziala betetzera derrigortzen dituzte.

Eremu soziokulturaleko baliabideak dira emakume lesbianek beste lesbianekin elkartzeko eta harremanak sortzeko gehien erabiltzen dituztenak. Bereziki kirola izan da sozializazio sareak eraikitzeko gehien baloratu dutenetako bat.

Lesbiana migratzaile askok lesbianen elkarteak bilatzen dituzte harrera herrietan; hau da, sexu aukerari lotutako gaiak lehenesten dituzte, kulturalen aldean. Beharbada, jatorrizko herrialdean ase gabeko presazko beharrizanari erantzuteko.

Politika publikoak egiten eta garatzen laguntzea da ikerketa proiektu honen helburu nagusia, bai eta gizarte ikusgarritasun maila handitzea ere, emakume lesbianen bizi kalitatea hobetze aldera. Xede horrekin hainbat hobekuntza proposamen eta gomendio luzatu dizkiegu baliabide sozial ezberdinak kudeatzen dituzten erakunde publiko zein pribatu, instituzional zein asoziatiboei.

Lesbianok legez eta bidez dagokiguna izan dezagun, eta bide horretan lagungarri izango diren esperantzetan, honako gomendioak azpimarratu nahi genituzke:

  • Gizarte baliabideak kudeatzen dituzten erakundeei sexu orientazioaren aldagaia sartzeko eskatzen diegu, baliabideen erabiltzaileei datuak eta informazioa eskatzen zaienean.
  • Euskal Administrazio publikoari beharrezko neurriak hartzeko deia egiten diogu, bertako langileek sexu eta genero aniztasunari buruzko trebakuntza egokia izan dezaten, errespetua eta berdintasuna oinarri izango duen trataera eskaintzea helburu.
  • Etorkizuneko Berdintasun Planetan sexu eta genero aniztasuna ardatzetako bat izatea proposatzen diegu Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei, eta ondokoak bezalako gaiak landu ditzan eskatzen diegu: emakumeek haien gorputzekiko duten autonomia, lesbianen ikusgarritasuna eta emakume lesbianen ahalduntzea.
  • Garrantzitsua da alderdi politikoen agendan politika eta gizarte dimentsioa izango duen gaia izatea lesbianen ikusgarritasuna.

Ahots hauek guztiak maitekiro entzutea proposatzen dizuegu, eta ziur egon hausnarketarako bide eskainiko dizuetela:
http://www.aldarte.org/comun/imagenes/documentos/LESBIANAKLEGEZETABIDEZ.pdf

Elena Olaortua abokatu lanetan ari da duela hamabost urte eta ALDARTE-Gay, Lesbiana eta Transexualen arreta zentroko abokatua ere bada. Berton LGTB pertsonen eskubideei buruzko lege aholkularitza berezitua eskaintzen du, eta beste hainbat zeregin ere baditu, elkarri laguntzeko taldeen koordinazioa, kasu.

Josune Ortiz formazioz komunikatzaile, berdintasun eta euskara teknikaria da eta bihotzez aktibista lesbiana eta feminista. Sexu eta generoen aniztasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko borroka feministan urte luzeak daramatza. ALDARTE-Gay, Lesbiana eta Transexualen arreta zentroko kolaboratzaile ere aspaldi ari da.

Categorized | Dossier, Política

Tags | ,

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Bonill, Ecuador
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Txema García
"El mal del país" José Blanco
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sebastião Salgado
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Alfredo Sabat, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
“LIKE”. Eduardo Nave
Irene Singer, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Eugenia Nobati, Argentina
Sebastião Salgado
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Fotografía de José Horna
Canción de París
Jose Horna.
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
Porteadoras
"Lemoniz", Mikel Alonso
Metro de París
Jose Horna.

Autores