Justizia feminista

Galde 31, 2021/negua. María del Río.-

Justizia feminista edo ez androzentrikoa eraikitzea lehentasun bilakatu da mugimendu feministan. Bada azken urteetan indarrez agendan sartu den gaia. Dena den, ezin dugu esan ardura berria denik. Akademian proposamen juridiko-feministak askotarikoak izan dira; gainera, antropologiatik edo soziologiatik ere hainbat ekarpen aberasgarri egin dira. Berriagoa da, ordea, kontzeptuak mugimendu feministan hartu duen oihartzuna; aurretik justiziari lotutako hainbat borroketan eskarmentua handia bazen ere. Esperientzia horien artean, nabarmenak izan dira, esaterako, abortua legeztatzearen aldeko mobilizazioak edota indarkeria matxistari aurre egiteko ekimenak. Ildo horretan, denok ditugu buruan mugarri garrantzitsuak, esaterako, “Hamaika eraso, hamabi erantzun. Feministok prest!” manifestazio jendetsua, indarkeria matxistaren hamaika aurpegiak salatuz edo “Nik sinesten dizut. Emakumeen egia aitortuz” ekimena, emakumeok bizi ditugun indarkeria ezberdinen aitortza eginez. Aipatzekoak dira ere, gizarte eragileak martxan jarritako hainbat ekimen, besteak beste, indarkeria matxistaren aurkako protokoloak, eta prebentzioan zein formakuntzan egindako lana. Nobedadea, beraz, proposatzen den gogoetaren sakontasun eta orokortasunean datza. Egiten den hausnarketa ez da oraingoan gai zehatzetan zentratzea, ikuspegi orokorragoa du: Zer da justizia? Zer justizia eredu nahi dugu? Bereziki, zer motatako zigor justizia nahi dugu? Nondik has gaitezke hori eraikitzen? Funtsezkoa bada ere, ez da eskatzen soilik bitarteko gehiago edo eragile juridikoen prestakuntza egokia, sistema osoa irauli eta alternatibak proposatu nahi dira.

Feminismotik egindako urteetako lana eta gizartean justiziarekiko sumina gorpuztu egin ziren Iruñeko Sanferminetako eraso kolektiboaren trataera mediatikoaren eta juridikoaren kontrako protestetan. Ezin da esan kasu bakana zenik, baziren ezaugarri berekoak aurretik; baina bai izan zen lehenengo aldia amorrua horren modu zabalean eta argian adierazten zela, une horretan indarkeria hori jasangaitza bihurtu zen gizartearentzat. Era kolektiboan justizia sistemarekiko asegabetasun sentsazioa modu argian plazaratu zen kaleetan, normalean mobilizazioetan parte hartzen ez zuen jendea ere azaltzeraino, emakumeak bereziki. Testuinguru horretan, adierazgarria da espetxe zigor luzeagoak eskatzen zutenen aurrean, kaleetan gehien entzuten zen leloa “Nik sinesten dizut” izan zela. Deialdien fokua justizia patriarkalaren kontra jarri zen. Mingarriak izan ziren epaiaren hitzen aurrean, biktimak babes soziala zuela argi utzi nahi izan zen. Biktimaren sinesgarritasunari balioa aitortu nahi zitzaion epaileen interpretazio-joeren aurrean, horiek genero-estereotipoengatik baldintzatuta zeudelakoan. Bazen beste mezu argi bat: gertatutakoa ez zen arazo isolatu bat izan, edozein emakumeri gertatu ahal zaion zerbait baizik, gizarte patriarkal baten egiturazko arazoa baita.

Urte horretan bertan, 2018ko Indarkeria Sexistaren aurkako Nazioarteko egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak justizia patriarkalaren kontra eta saretze feministaren alde egin zuen. Hainbat sindikatuek eta eragileek eurena egin zuten mezua eta gogoetarako gonbidapena onartu zuten. Azkenik, aipatzekoak dira iaz Durangon egin ziren Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak. Mugimendu feminista autonomoak ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko antolatu ziren. Bertan, talde feministek lantzen dituzten gaiak jorratu ziren, unean uneko errealitate eta premiei erantzunez. 3.000 emakumetik gora elkartu zituen deialdiak, bost osoko bilkuretatik batek “Indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen” zuen hizpide. Horretan, modu orokorrean, baina bereziki “Justizia Feminista Mintegiaren” eskutik, Justizia Feministaren gaia jorratu egin zen.

Ez ziren definizio borobilak eta mugiezinak proposatu, xedea gaia modu kolektiboan pentsatzea eta eraikitzea zen, ulertuz posiblea dela inpunitatearen kontrako jarrerak eta punitibismoaren kontrakoak uztartzea. Horrela, ulertzen da justizia sistemaren helburu nagusia delitua sortutako minaren aitortza eta erreparazioa izan behar dela, eta horrekin batera, berriro ez gertatzeko bermea lortzea. Egungo ereduak, ordea, errudunaren zigorra erdigunean kokatzen duela salatzen da, biktima babestea ez dela lehentasuntzat hartzen. Zigor-logika horrek gehiegizkoak eta muturrekoak diren zigorrak gero eta ohikoagoak bihurtzen ditu, bitartean, jatorrizko arazoa konpondu gabe geratzen dela.

Kontzienteak izan behar gara zigor-sistemak, zein espetxeak, betetzen duen helburua sistemaren oinarri eta baloreak iraunaraztera mugatzen dela. Lege penalak ez dira neutralak, une historiko bakoitzaren balioen isla dira. Haien boterea ez da soilik debekatutako gertaerak prebenitzea, diskurtsoak ere sortzen dituzte eta errealitatearen interpretazio zehatzak sendotzeko lagungarriak badira. Finean, esan dezakegu justizia patriarkala badela bizi garen gizartearen isla. Gure egungo gizartea patriarkala den heinean, justiziak ere eskema berberari erantzuten dio. Horregatik, funtsezkoa ikusten da justizia sistemaren hobekuntzan sakontzea, baina aldi berean gizartean izaten diren dominazio egitura guztien eraldaketan lanean jarraitzea.

Azkenik, azpimarratu zen espetxeak eta zigor-sistemak delitua burutzen duen subjektua “bestea” bezala definitzen dutela, gizartearen osoko kidea ez balitz bezala. Binarismo horrek arazo sozialen egiturazko jatorria aztertzea oztopatzen digu, gainera, arazo horiekiko kolektiboki dugun erantzukizunetik eta kolektiboki eragiteko gaitasunetik urruntzen gaitu, gure ardura ez balitz bezala. Hori dela eta, proposatzen da eskema horietatik aldentzen diren ereduak aztertzea, esaterako, justizia errestauratiboa edo justizia eraldatzailea, eta, era berean, justiziaren dimentsio kolektiboan eta komunitatearen paperean sakontzea.

Gogoetarekin bukatu nahi dut Sexu-Askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege Organikoaren Aurreproiektuari hurbilketa laburra eginez. Hitzaurrean bertan onartzen da mugimendu feministak sustatutako mobilizazio eta ekintza publikoei esker, sexu indarkeriak ikusgarritasun handiagoa lortu duela gizartean, eta agerian geratu dela botere publikoak arlo horretan duen erronken tamaina. Hori dela eta, interesgarria deritzot aztertzea zenbatetarainokoa izan den bultzada horren isla. Oraingoan, zenbait aurrerapausoen zertzeladak nabarmentzera mugatuko naiz, horrek ez du esan nahi hobekuntzarako tarterik ez dagoenik.

Azpimarratzekoa da sexu erasoen eta sexu abusuen bereizketa desagertzen dela. Ezberdintasun horrekin bukatzea bada oso eskatua izan den aldaketa. Arrazoiak anitzak badira ere, kontuan izan behar dugu legeetan eta epaietan erabiltzen diren hitzak garrantzi handikoak direla, inpaktu sozial handia dutela. Abusu hitzak iraindu egiten ditu bere sexu-askatasunean eraso sakona sentitu dutenei. Bada termino juridikoa gizarte mailan ulertzen ez dena. Eskatutako aldaketekin argiago geratzen da delituaren oinarria dela pertsona baten sexu-askatasunaren aurka egitea haren adostasunik gabe.

Edozelan ere, sexu-indarkeria gizarte arazotzat hartzea eta ez banakako arazotzat, aurrera pausuak emateko lurzorua finkatzen du. Horrela, aurreproiektuak alderdi penalak ez ezik, prebentzio- eta sentsibilizazio-alderdiak ere garatzen ditu, baita biktimei eskubideak aitortzen dizkie ere. Oso konplexua den arazo bat izanik, erantzunak ere konplexuak izan behar direla aitortzen da, erantzunak ez dira zigorra ezartzera mugatzen. Aipatzekoak dira, esaterako, berdintasunean eta aniztasun afektibo-sexualean oinarritutako sexu-hezkuntzari buruzko edukiak sartuko direla hezkuntza-maila guztietan, eragile juridikoentzako formakuntza, laguntza integral espezializaturako eskubidea aitortzea, salaketa beharrezkoa ez izatea eskaintzen diren zerbitzuetan sarbidea izateko, edo kalte-konponketa eskubidea. Ikusteke dago zer motatako aldaketak jasoko dituen aurreproiektuak , eta benetako eredu aldaketarik eragiten duen.

María del Río. EHUko Zuzenbide Penaleko irakaslea eta Justizia Feminista Mintegiko kidea.

Categorized | Dossier, Política

Protagonistas

Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Txema García
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Fotografía de José Horna
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"El origen del mundo" José Blanco
Txema García
Porteadoras
Metro de París
Jose Horna.
"Lemoniz", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
Bonill, Ecuador
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Alfredo Sabat, Argentina
"El mal del país" José Blanco
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Txema García
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Sebastião Salgado
Irene Singer, Argentina
Eugenia Nobati, Argentina
Canción de París
Jose Horna.
Fotografía de José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
“LIKE”. Eduardo Nave

Autores