Ibiltari baten egunkaritik: Euskaldunak, galeperrak, lurrikarak

 

Galde 37, uda 2022. Lourdes Oñederra.-

Euskarak egiten omen gaitu euskaldun. Gaztelaniaz bortitzago gertatzen da. Euskaraz ohituta gaude esaldia kantatzen. Kanta berean esaten da “bota dezagun demokrazia zerri askara”. Horretara ez gara ohitu, ez da bestea bezainbat errepikatzen den leloa bederen. Gaitzerdi. Kantatzeaz gainera sinesgarria da euskara eta euskalduntasunarena: hitz biek, “euskara” eta “euskaldun”-ek erro bera dute. Hitz jokoa.Arinago dirudi edozerk hotsen oihartzunen hegoetan. Gaztelaniaz “el vascuence nos hace vascos” esan beharko litzateke,hitzen antzarekin jokatzeko. Berez “nos hace vascongados” izango litzateke, hori baitzen garai batean euskara izatea adierazten zuen adjektiboa, baina ezjakintasun idelogikoagatik utzi zen adjektibo hori alde batera. Ezjakintasunak dakartzan paradoxak, ironia historikoak: hitz bat izan erdaraz euskaraz jakitea adierazteko eta garbizaletasunagatik desagerrarazi.

Purismoak aurrera darrai: orain gaztelaniazko hitzgehiago ere saihesten ditugu gaztelania jatorragotzeko gurutzadan.Horrela desagertu dira gure hizketatik “vascongado”, “vasco”, “lengua vasca” edo “vascuence” bezalakoak (Fuenterrabía, Pasajes edo Mondragón leku izenen aldapa beretik behera).

Ez dago ezjakintasuna bezalakorik, norberaren sinesmen eta gogoari sendo eusteko.Etimologia “errazek” eskaintzen diguten interpretazio xinpleak mundua konpon dezake di-da batean. Zein ederra “euskaldun” “euskara + du(e)n” izatea. Dena garbi.

Baina, orduan, “galeper” bat (“gari + eper”) gari arteko eper bat al da? Ez, ez da eperra, antzeko hegazti bat baizik eta ez dio uzten galeper izateari “gari”artean ez dabilenean ere.Berdin euskalduna ez da (egun behintzat) euskara duena bakarrik, antzeko zerbait baizik eta ez dio euskaldun izateari uzten euskaraz egiten ez badu ere. Pentsa momentu honetantxe gertatzen ari den bilakaera linguistikoaz: orain arte “lurrikarak” lurrean gertatzen ziren. Zein polita: “lur + ikara”, “terremoto” edo “earthquake” bezalakoxea. Baina duela egun gutxi astronomoek kontatu digute izarretan ere ikusi dituztela “lur-ikarak”.

Bestalde “euskara” bada “euskaldun” egiten gaituena, nola esan “muchos vascos no hablan euskara”? Alex Ubago ez al da euskal kantari bat? Ramón Barea ez al da euskal aktore bat?

Historiaren puntu honetan, uste dut hobe litzatekeela jatorrizko “euskaradun” erabiltzea euskaraz dakienaz hitz egiteko. Esango nuke Atxagaren aspaldikoproposamena dela, baina ez dakit gerora berak erabiltzen duen. Horrela “euskaradun” bereiziko genuke “euskaldun”-etik, gaztelaniaz “vascoparlante” bereiz daitekeen bezala “vasco” edo “vasca”-tik.Horrela euskara pixka bat normalduko genuke, hizkuntzarekin batera geure buruak normalduz, esentzialismoetatik libratuz.

Tentazioa ulertzen da: euskara da nazionalistek Euskal Herria osatzea nahi duten herrialdeetan gertatzen den zerbait. Guztietan objektiboki eta ezbairik gabe gertatzen da.Neurri handiago edo txikiagoan baina presente dago eta, gainera,aldameneko lurraldeetan ez dago!Desberdintasunaren bikoka, mugaren lilura, binarismoaren tranpa.

Zer egin ordea herritar euskaragabeekin? Ikasi nahi izan ez dutenekin? Ezin izan dutenekin? Ahalegindu arren euskaradun oso izatera iritsi ez direnekin? Edo ez direnekin nobela bat euskaraz irakurtzeko gauza eta,erosotasunagatik edo enteratu ahal izateko, euskarazkoen itzulpenetara jotzen dutenekin? Horiek ere euskarak egiten al ditu euskaldun?Euskararen aldeko gogoa, “kaixo”, “zer moduz”, “agur” esatea aski, nahiz eztabaida sakon bat ezin garatu euskara duinean?Euskaldun izatea gogo kontua al da orduan? Ideologia politiko-linguistikoa, pentsamendu mota bat behar al da euskaldun izateko?

Hala bada, arrazoi guztia zuen Egibarrek esandakoarekinizutu zenak eta denoi komeni zaigu esaldia gaztelaniaz jartzea, esan nahi duenaren pisuaz ohartzeko.

Categorized | Miradas

Revistas

Bonill, Ecuador
Sebastião Salgado
Txema García
Txema García
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Txema García
"Lemoniz", Mikel Alonso
Eugenia Nobati, Argentina
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"El origen del mundo" José Blanco
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El mal del país" José Blanco
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Txema García
Porteadoras
Fotografía de José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sebastião Salgado
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Sebastião Salgado
Canción de París
Jose Horna.
Alfredo Sabat, Argentina
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Metro de París
Jose Horna.
Irene Singer, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave