Herrigintza Algoritmikoa eta Adimen Artifiziala. Post COVID-19 Gizartean

Galde 29, verano/2020. Igor Kalzada.-

Herrigintza Algoritmikoa eta Adimen Artifiziala
Post COVID-19 Gizartean

Gobernanza Algorítmica e Inteligencia Artificial
en la Sociedad Post COVID-19

Algorithmic Governance & AI
in the Post COVID-19 Society

Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
Gizarte Zientzilari Seniorra
www.igorcalzada.com/about
igor.calzada@compas.ox.ac.uk
igor.calzada@ec.europa.eu
@ICalzada

University of Oxford / European Commission DG JRC

To cite this article/Artikulua erreferentziatzeko (Preprint):

Calzada, Igor (2020), Herrigintza Algoritmikoa eta Adimen Artifiziala Post COVID-19 Gizartean // Algorithmic Governance & AI in the Post COVID-19 Society. Galde 29.
DOI: 10.13140/RG.2.2.33413.58081/1.
Available at/Retrieved from: https://www.galde.eu/es/
Online publication date: 7th July 2020

—————

Algorithmic Governance & AI
in the Post COVID-19 Society

ABSTRACT:

We may dare to ask about rationale behind the recent devotion caused by Artificial Intelligence (AI). Whether it could be produced by the fear or, by contrast, it stems from the inner ignorance and uncertainty that blind us by attempting to give a quick explanation to a massive technological disruption directly caused by COVID19. AI is not a new phenomenon as such, despite the fact that what it could be new is the way AI is already interfering in citizens’ daily life functions and services shaping them with a deep intensity as a result of the processing capacity of AI. Nonetheless, (i) little is known so far about the relationship between AI and governance, or what is worst, (ii) AI is being deployed without considering democratic accountability and far from our public eye and scrutiny. Acknowledging the complexity of such topic, this article constructively aims to analyse the ongoing technopolitical transformations occurring in the aftermath of the coronavirus crisis for the governance model of the Basque Country. This article is targeted to the political left (either Basque or Spanish nationalist) in pursuit of avoid delaying the work that should be implemented in response to questions, challenges, and policies for XXI. century algorithmic governance. The article concludes through three-intertwined-layer approach: (i) the first approach lists AI functional uses; (ii) the second approach presents brefly several AI projects being currently developed in different European countries; (iii) ultimately, a strategic roadmap lead to stakeholders in the Basque Country is outlined.

KEYWORDS:

Algorithmic governance; Pandemic citizenship; Post COVID-19 societies; Algorithmic nations; Technological sovereignty; Basque Country; EU; Digital transformations; Artificial intelligence; Data ecosystems; Post-GDPR; Public sector

———–

Herrigintza Algoritmikoa eta Adimen Artifiziala
Post COVID-19 Gizartean

ABSTRACT:

Ez dakigu Adimen Artifizialarekiko bapateko miresmena, COVID-19ak sortu duen izuarengatik izan ote den, edo-eta ezjakintasun eta ziurgabetasunak itsutu ote gaituen, disrupzio teknologikoei erantzun azkarra soilik bilatu nahirik. Adimen Artifiziala ez da berria baina agian berria dena zera da: hiritarren bizitzetan eragin zuzena duten zenbait funtzio eta zerbitzuak inoiz baino intentsitate handiagoarekin prozesa ditzakeela. Hala ere, adimen artifiziala eta herringintzaren arteko lotura, (i) oraindik garatu gabe dago edo (okerragoa dena) (ii) gure erabakimen-demokratikoa kontuan izan gabe burutzen ari da. Egoera konplexua izanik, artikulu honek post COVID-19 gizartean jazotzen ari diren eraldaketa teknopolitikoen inguruan Euskal Herriko herringintzarako oinarrizko analisi batekin ekarpen eraikitzailea egitea du xede nagusi. Artikulua, bereziki (euskal) ezker politikoei (abertzale nahiz ez-abertzale) zuzentzen zaie, berandu baino lehen XXI. mendeko herrigintza algoritmiko batetarako landu beharko lituzketen, GALDEra, erronka, eta politikak proposatuz. Artikulua hiru geruzatan amaitzen da: (i) adimen artifizialaren erabilera funtzionalak zerrendatzen dira; (ii) Europako zenbait herrialdeetako sektore publikoan adimen artifiziala aplikatuz garatzen ari diren zenbait proiektu labur azaltzen dira; eta (iii) euskal eragileei zuzendatuko bide-orri estrategiko bat zehazten da.

HITZ-GAKOAK:

Herrigintza algoritmikoa; Hiritartasun pandemikoa; Post COVID-19 Gizartea; Nazio algoritmikoak; Subirautza teknologikoa; Euskal Herria; EB; Eraldaketa digitalak; Adimen artifiziala; Datu ekosistemak; Post-DBAO; Sektore publikoa

Testuinguru geopolitiko, digital, eta post COVID-19 pandemiko globala

Zein ote da jada normalitate hitzaren esanahia orain? Ia oharkabean, 2020ko Martxo-Ekainaren artean esponentzialki jazo diren azken lau hilabeteetan, ez ote dugu jada zentzuz hustu edo agian beste zentzu batekin bete dugu hitzaren esanahia (Calzada 2020a)? Agian, erresilientzia globalizatuz, gure bizitzak, harremanak, eta lanak hauskorrak bihurtuarazi ditugu jada: hori da guztia. Honen aurrean ordea, badira duintasunaren aldeko deia egin dutenak ere: #DemocratizingWork manifestuan bildu diren akademiko eta sinatzaileak, beste gauza askoren artean, ekonomia digitalaren araubideak birplanteatzea eskatzen dute (#DemocratizingWork 2020). Abagune sistemiko honen aurrean, zer egin beharko luke ezker politikoak (Beckett 2019; Schneider 2020)? Balizkoak al zaizkio jada garai bateko kontsigna eta sozio-ekonomia digitalizatua ulertu, aztertu eta oldartzeko moldeek?

Tartean, adimen artifiziala eszenatoki globalean sartu eta erdi-erdian kokatu da, mirakulu algoritmiko gisa guztia konpondu eta bideratzeko promesarekin (teorian; Van Roy 2020). Sortu dira berau kudeatu eta eskeintzen dituzten enpresak eta hamaika egitasmo. Hala ere, gutxiago hitzegiten da balizko garapen aukeren ingurun bezala alboko kalte/ezjakintasunak behartutako ondorioen inguruan. Sarri kode binario bat planteatzen digute, alternatibarik ezpalego gisa: gure libertate zibilen edo osasun publikoaren artean aukeratu beharko dugu zelatatze-teknologikoaren begirada algoritmikoaren pean (Kitchin 2020)? Zer ‘normalitate klase’ ekarri digu beraz post COVID-19 gizarteak? Gizabanakoaren aukerak eta ekintza kolektiborako bideak murrizten dituen normalitatea? Ez dirudi oso normalitate adimenduna, horrela bada behintzat.

Testuinguru globalean, post COVID-19 gizartearen oldarketak, adimen artifizialaren norgehiagoka areagotu egin du, hiru paradigma digitalak lubakituz heuren artean (Butollo 2020; Samoili et al. 2020). Halaber, post COVID-19 gizartearen kudeaketan azaleratu eta anplifikatu egin dira aspalditik herrigintza eta demokrazia ulertzeko somatzen ziren joerak eta kontraesanak paradigma ezberdinen artean (Allam & Jones 2020; Amat et al. 2020; Frey, Chinchih & Presidente 2020; Grundholm 2020):

(i) Txina aspalditik ari da esperimentatzen Social Credit System (SCS) delakoa, hiritarren kontrola gailendu eta totalitarimo/nazionalismo teknologiko gisako paradigma bati gradualki helduz (Kostka 2019; NESTA 2020; Sun & Yan 2020). Bestalde Huawei enpresa berritzailearen, 5G teknologiaren aitzakipean, estrategia oso esanguratsua izaten ari da EB-rekiko hurbiltze-estrategiko bat aurreikusten delarik. COVID-19a, Txinaren estrategia geopolitiko global osoaren abiapuntua izan da. Harrigarria dirudi oraindik Txinak berariazko informazioa partekatu ez izana krisiaren hasieran, eta kontrara, diplomazio lehun bat abian jartzea Europako zenbait herrialderekin, beraien irudia zaindu eta ziber-diplomaziaz apaintze-aldera.

(ii) Shozana Zuboff (Zuboff 2019), Harvard University-ko adituak maixuki azaldu bezala, GAFA gisa ezagunak diren Google, Apple, Facebook eta Amazon, zelatatze-kapitalismoa (surveillance capitalism) aspalditik praktikatzen darraite. Orainartean ezinezkotzat genituen aliantzak ere ikusi ditugu ere: Apple eta Google-en arteko elkarlanak konfirmatu baino ez du egiten norgehiagoka eta paradigmen arteko lehia. Contact tracing egitasmoaren arira, lanketa eta estrategia parekide eta amankomuna darabilte. Itzelezko inflexio puntua da gure pribatasun eta datuen erabilgarritasunari dagokionez, Silicon Valley-ren esku utziz gure datu eta subirautza teknologikoa aurrerantzean. Non geratzen da estatuen soberania? Eta zein da Europaren erantzuna honen aurrean? Alternabarik Europan, Europar Batasunaren (EB) alderik?

(iii) EB-k lan aintzindaria egin du azken urteotan Datuak Babesteko Arautegi Orokorra (DBAO, GDPR bezala ezaguna dena) sortzeko. Une honetan debate interesgarri bat sortu delarik pribatasuna bermatu vs etekin soziala ahalbidetu teknologiek COVID-19-a antzematen laguntzeko. Contact tracing-aren aitzakipean, eredu zentralizatu eta dezentralizatuak egon dira ezbaian. Hala ere, berriki, eta agian hori da orain erronka nagusia, Alemania eta Frantziako ekonomia ministroek, Europako subirautza teknologikoaren abiapuntua litzatekeen Gaia-X proiektua aurkeztu dute (GaiaX 2020). Zeresan handiko neurria da dudarik gabe eta Europar Komisiotik datu eta ekonomia digitalaren perspektiba ‘progresistagoa’ landu nahi dugunon zientzilarientzat (bederen) (Calzada 2019a, 2019b). Europar Komisioa aspaldi ari da bide estrategiko hau atontzen (European Commission 2018, 2019a, 2019b, 2020a, 2020b). Azken batean, hiri eta eskualde mailako datu-ekosistemak izango baitira gure bizimodua ‘gobernatuko’ duten lehengaiak (Calzada & Almirall 2020); adimen artifiziala elikatuko duen lehengai berbera. Alegia, gure herrigintza (eta ekonomia) zeharo baldintzatuko duena. Konturatzen al gara honen garrantziaz?

Herrigintza algoritmikoa, nazio algoritmikoa

Honek zerikusia du Euskal Herriaren herrigintza, estrategia digitala eta subirautza teknologikoak bete beharko lukeen paperaz (Calzada 2019b), aurrean dugun ekonomia eta gizarte digitala ulertu eta gutxieneko berme demokratikoei eusteko bada ere (Calzada 2019a). Agian hemen, stakeholder-rak diren sektore publiko, pribatu, zibila, baina baita-ere akademia eta gizarte ekintzaile/aktibistak lerratzea falta litzatete euskal nazio algoritmiko bat erdietsi nahiko lukeen ezker politikoari (Calzada 2018a, 2018d). Hemen, EBren aterkipean, blockchain bezalako arkitektura tekno-politikoak oso baliagarriak suerta litezke gure hiru eremu administratiboen artean (eta batipat gure metropolizatze-prozesua kontuan edukiz; Calzada 2018c) protokolo dezentralizatu eta sareratuak egikarizatzeko. Helburua hiritarrenganako gerturatze eta zerbitzu publikoen hobekuntza litzateke. Nola jarri adimen artifiziala euskal nazio algoritmiko baten zerbitzura gizarte ongizatea bermatuz? (Floridi et al. 2020; Keating 2020) Nola ekidin Euskal Herria eta bere hiritarrak zelatatuak daudela etengabe Big Tech edota estatuaren (egungo espainiarraren baina baita ere etorkizuneko balizko euskal-estatuarenaren) kontrolaz? Halaber, hiritar digitalen emanzipatze-sozial eta digitala jomugan (Calzada 2018b), desiragarria/beharrezkoa litzateke euskal estatu bat, hain zuzen ere, panoptiko digitalaren kontzeptutik urrun? Ba al da holakorik? Estonia al da eredua? Seguru? Posible al da egungo mundu konplexu, interkonektatu, interdependiente, eta mugaz jositako honetan estatu bat izatea (Calzada 2020b; Khanna 2014)? Ondorioz, euskal estatu batek demokratizazio eskeintza zabalena egitea ezinbestekoa litzateke. Beraz, estatugintza demokratikoa ez da posible izango nazio algoritmiko moduan operatzen hasten ezpagara behintzat. Estatu espainirrak babesten al ditu egun euskal hiritarron eskubide digitalak? Baina…eta balizko euskal estatu batek, babestuko al lituzke? Horratx eztabaida eraikitzaile batetarako osagaiak: estatugintza-ereduak, balizko hiritarren eskubide digitalen babesa eta ondorioz, abertzale/ez-abertzaleen ezker paradigmaren berrikusketaren beharra.

Gure hartueman guztiak daude zipriztinduta kodetutako sare, datu, eta hartuemanez (Ho & Chuangt 2019): tekno-hiritar gara tekno-post-COVID-19 gizartean. Determinismo teknologikoa ekiditeko bidea subirautza garatzea da, baina Europar hiri-eskualde, nazio eta estatuekin elkartasun eta lankidetza internazionalisten bidez (izan Estonia, edo izan Katalunia). Euskal errepublika bat nazio algoritmiko gisara operatzen irudikatu ahal dugu Europar federazio batean? Kontzertu berri honetan jokatzeko baliatu behar ditugu gure aukerak eta datu azpiegitura, erakunde eta ekosistema egituraturik gabe, gureak egingo du (Calzada & Almirall 2020). Ezingo ditugu euskal hiritarren eskubide digitalak babestu aurreratzean, ezta beraien lan, bizi, eta duintasun baldintzak bermatu (Calzada 2018b). Eta…ez al dira nahiko arrazoi euskal naziogintzaren narratiba berritu ez-dogmatiko bati ekiteko (izan abertzalea edo-ta nazio tekno-politiko kripto-kulturalaren bertsio vasquista, akaso)? Euskal hiritar digitalok, balizko erabakitze-eskubidea, eskubide digitalen aldarriarekin artikulatzea egokitu zaigu aurki; post COVID-19 gizarteak jarri digun abiadura da honakoa. Gai al gara erronkari heltzeko?

Adimen artifizialaren erraminta-kaxa, Europako zenbait proiektu eta bide-orri estrategikoa Euskal Herrirako

Sarritan iruditzen zaigu, gurean ezagunak ez direnak, beste inon garatzen ari ez direnik, etorkizuna eraikitzen ez direnik. Adimen artifiziala gertatzen ari da Europako leku askotan eta batipat sektore publikotik abiatuta, herrigintza diseinatzen den botere publikoetatik. Hori da hain zuzen AI Watch proiektuan garatzen diharduguna zientzilari eta aditu talde batek (AI Watch 2020). Erabilerak asko dira: (i) audio prozesadoreak, (ii) chatbots-ak, (iii) robotika kognitiboa, (iv) ikuspen konputerizatua, (v) aditu/arauetan oinarritutako erakimenerako sistema adimendunak, (vi) ezagutzaren kudeaketa, (vii) machine learning/deep learning, (viii) hizkuntza naturalen prozesamendua, (ix) analitika prediktiboak, simulazio eta datu bisualizatzeak (Calzada 2020c), eta (x) segurtasun analitikak. Erabilera guztia hauek, ondorio teknopolitiko garbiak dituzte (Calzada 2020d; Rupert, Isin & Bigo 2017).

Europan, Estonia, Belgika, Suedia, Lituania, Holanda, Polonia eta estatu espainiarrean, maila administratibo ezberdinetako erakunde publikoak adimen artifiziala aplikatzen dihardute. Egitasmo guztiek, hiritarren ongizate eta datu-kudeaketan eragina izango dute. Estoniako gobernu zentrala, ‘Satikas’ proiektuarekin, gai ekonomikoetarako datuak depuratzen ari dira. Belgikan, gobernu federala, osasunean ‘Predictive system’ delakoa garatzen dihardu. Suedian, maila lokaletan ari da zaintza eta hautaketa prozesuetan txertatzen. Lituanian gobernu zentraletik hiritarren esperientzia hobetzea dute xede. Holandan, maila lokalean, ongizate politiken fondoen erabilera egokitzen dabiltza. Polonian, maila lokalean ere, gai ekonomikoen esleipena nola gauzatzen den hobetzea dute helburu. Azkenik, estatu espainiarrean, txosten faltsuen identikatzean ari dira adimen artifiziala aplikatzen.

Euskal Herrian, hiru eremu administratiboen egoeratik eta egoera ezberdinetik abiatuta (aukera eta mehatxuak, ahulguneak eta arnasguneak, kontuan izanda), bide-orri estrategiko baten proposamenarekin amaitu nahiko nuke. Euskal eragileei dagokie lanketa eta lehentasunak finkatzea:

1. Naziogintza eta estatugintzan: datu-estrategia eta gure tokia agentzia pan-Europearretan (Prainsack 2020).

2. Hiru barruti administratiboen arteko proiektu piloto eta esperimentalak blockchain teknologiarekin.

3. Eskubide digitalen (pribatasuna eta jabetza) inguruan egun abian dauden manifestu eta hiri-koalizietan sartzea gure hiriburuen bitartez (Calzada & Almirall 2020; Morozov & Bria 2017).

4. Sektore publikoan berrikuntza aplikatu hiritar algoritmikoak jada kontsiderazio zentrala izanik (Estoniako ereduari jarriki).

5. Historian zehar garatu ahal izan dugun eredu sozio-ekonomiko komunitarista eguneratzea, kooperatibagintza jatorrizko eredua, plataforma eta datu kooperagintza bilakatuz, eragile anitzen artean (Bauwens, Kostakis & Pazaitis 2019; Parker, Van Alstyne & Choudary 2016).

6. Subirautza teknologikoa, erakunde eta aparailuetatik harago, hiritartasunean zentratzea (gizarte berrikuntzan).

7. Etika, datu pertsonal geolokalizatu, soslaiatze, modelizazio, eta testu semantikoen analisiak, gure politika publikoen zerbitzura jartzea: populazio sintetikoen modelizazioak eta digital twins-ak erabiltzen hastea politika publikoak diseinatzeko, esperimentazio partehartzailearen bidetik.

8. Europear esparruan kasu, proiektu eta egitasmo propioekin lehen lerroan egotea, berrikuntza sozialean puntako gune bat garela ekintzekin demostratuz.

Erreferentziak

AI Watch (2020). Retrieved from https://ec.europa.eu/knowledge4policy/ai-watch/topic/ai-public-sector_en

Allam, Z., & Jones, S. D. (2020). On the Coronavirus (COVID-19) Outbreak and the Smart City Network: Universal Data Sharing Standards Coupled with Artificial Intelligence (AI) to Benefit Urban Health Monitoring and Management. Healthcare, 8(1). DOI: 10.3390/healthcare8010046

Amat, F., Falcó-Gimeno, A., Arenas, A., & Muñoz, J. (2020). Pandemics Meet Democracy: Experimental Evidence from the COVID-19 Crisis in Spain.

Bauwens, M., Kostakis, V., & Pazaitis, A. (2019). Peer to Peer: The Commons Manifesto: University of Westminster Press.

Beckett, A. (2019). The New Left Economics: How a Network of Thinkers is Transforming Capitalism. Retrieved from https://www.theguardian.com/news/2019/jun/25/the-new-left-economics-how-a-network-of-thinkers-is-transforming-capitalism

Butollo, F. (2020). Digitalization and the geographies of production: Towards reshoring or global fragmentation? Competition & Change, DOI: 10.1177/1024529420918160.

Ho, C. & Chuangt, T. (2019). Governance of Communal Data Sharing. In Daly, A, Devitt, K, & Mann, M. (Eds.), Good Data (pp. 202-213). Amsterdam: Institute of Network Cultures.

Calzada, I. (2018a). ‘Algorithmic nations’: Seeing Like a City-Regional and Techno-Political Conceptual Assemblage. Regional Studies, Regional Science, 5(1), 267-289. doi:10.1080/21681376.2018.1507754

Calzada, I. (2018b). Deciphering Smart City Citizenship: The Techno-Politics of Data and Urban Co-operative Platforms. Revista International de Estudios Vascos, RIEV, 63(1-2), 42-81. doi:10.13140/RG.2.2.24498.35524/6

Calzada, I. (2018c). Metropolitanising Small European Stateless City-Regionalised Nations. Space and Polity, 22(3), 342-361. doi:10.1080/13562576.2018.1555958

Calzada, I. (2018d). Algorithmic Nations: Towards the Techno-Political (Basque) City-Region. Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies, 1(1), 1-22. doi:territories_41508

Calzada, I. (2019a). Data Spaces and Democracy. RSA Journal(2), 40-43. doi:10.13140/RG.2.2.35392/89601/1

Calzada, I. (2019b). Technological Sovereignty: Protecting Citizens’ Digital Rights in the AI-driven and Post-GDPR Algorithmic and City-Regional European Realm. Regions eZine(4). doi:10.1080/13673882.2018.00001038

Calzada, I. (2020a), Will Covid-19 be the end of the global citizen? Apolitical. DOI: 10.13140/RG.2.2.11942.27208/1.

Calzada, I. (2020b). Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorithmic, Liquid, Metropolitan and Stateless Citizenship Ideal Types. In S. Moisio, N. Koch, A. E. Jonas, C. Lizotte, & J. Luukkonen (Eds.), Handbook on the Changing Geographies of the State: New Spaces of Geopolitics. Cheltenham, UK and Northampton, MA, USA: Edward Elgar Publishing. DOI: 10.13140/RG.2.2.17301.6832/1.

Calzada, I. (2020c). Gizarte Mugimenduen Rola Gizarte Berrikuntzan (GB): Euskaraldia, Panoptiko Digital Gisa // The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia as a Digital Panopticon. Bat Aldizkaria/Journal, 115(2). doi:10.13140/RG.2.2.35980.05763/2

Calzada, I. (2020d), Tekno-Politika/Techno-Politics, Retrieved from https://www.sarean.eus/tekno-politika/ DOI: 10.13140/RG.2.2.27126.22086/1.

Calzada, I., & Almirall, E. (2020). Data Ecosystems for Protecting European Citizens’ Digital Rights. Transforming Government: People, Process and Policy, 14(2). DOI: 10.1108/TG-03-2020-0047

DemocratizingWork. (2020). Retrieved from https://democratizingwork.org/

European Commission (2018). Blockchain Technologies. Brusseels: EC.

European Commission (2019a). Digital Innovation Hubs (DIH). Brussels: EC.

European Commission (2019b). Manifesto for Europe’s Digital Future: A Way Forward for the EU Mandate 2019-2024. Brussels: EC.

European Commission (2020a). A European Strategy for Data. Brussels: EC.

European Commission (2020b). White Paper on AI – A European Approach to Excellence and Trust. Brussels: EC.

Frey, C., Chen, C. & Presidente, G. (2020). Democracy, culture, and contagion: Political regimes and countries responsiveness to COVID-19. Oxford: Oxford Martin School.

Floridi, L., Cowls, J., King, T. C., & Taddeo, M. (2020). How to Design AI for Social Good: Seven Essential Factors. Science and Engineering Ethics. doi:10.1007/s11948-020-00213-5

GaiaX. (2020) Retrieved from https://www.data-infrastructure.eu/GAIAX/Navigation/EN/Home/home.html

Grundholm, A. T. (2020). Taking it Personal? Investigating Regime Personalization as an Autocratic Survival Strategy. Democratization, 1-19. DOI: 10.1080/13510347.2020.1737677

Keating, M. (2020). Beyond the Nation-State: Territory, Solidarity and Welfare in a Multiscalar Europe. Territory, Politics, Governance, 1-15. doi:10.1080/21622671.2020.1742779

Khanna, P. (2014). Dismantling Empires Through Devolution. The Atlantic. Retrieved from https://www.theatlantic.com/international/archive/2014/09/stronger-than-democracy/380774/

Kitchin, R. (2020). Civil liberties or public health, or civil liberties and public health? Using surveillance technologies to tackle the spread of COVID-19. Space and Polity. DOI:10.1080/13562576.2020.1770587.

Kostka, G. (2019). China’s Social Credit Systems and Public Opinion: Explaining High Levels of Approval. New Media & Society, 21(7), 1565-1593. DOI: 10.1177/1461444819826402

Morozov, E., & Bria, F. (2017) Roundtable session – a new deal on data: What role for cities? Smart city expo world congress. Smart City Expo Barcelona, Barcelona.

NESTA (2020). The AI Powered State: China’s approach to public sector innovation. London: NESTA.

Parker, G. G., Van Alstyne, M. W., & Choudary, S. P. (2016). Platform Revolution: How Networked Markets Are Transforming the Economy and How to Make them Work for You. NY: Norton.

Prainsack, B. (2020). The Political Economy of Digital Data: Introduction to the Special Issue. Policy Studies, 1-8. doi:10.1080/01442872.2020.1723519

Ruppert, E., Isin, E., & Bigo, D. (2017). Data Politics. Big Data & Society, 1-7. doi:10.1177/2053951717717749

Samoili, S., López Cobo, M., Gómez, E., De Prato, G., Martínez-Plumed, F., & Delipetrev, B. (2020). AI watch. Defining Artificial Intelligence. Towards an Operational Definition and Taxonomy of AI. Brussels: EC.

Schneider, N. (2020). Tech New Deal: Policies for community-owned.

Sun, U., & Yan, W. (2020). The Power of Data from the Global South: Environmental Civic Tech and Data Activism in China. International Journal of Communication, 14, 2144-2162.

Van Roy, V. (2020). AI watch: National Strategies on AI: A European Perspective in 2019. Luxembourg: EC.

Zuboff, S. (2019). The Age of Surveillance Capitalism: The Fight for a Human Future at the New Frontier of Power. London: Profile.

Categorized | Política

"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
Txema García
Txema García
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
"El mal del país" José Blanco
"El origen del mundo" José Blanco
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Porteadoras
Eugenia Nobati, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Fotografía de José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Irene Singer, Argentina
“JAZZ for TWO”, José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Bonill, Ecuador
Alfredo Sabat, Argentina
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Sebastião Salgado
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores