Ba al da zuzenbidea emakumeen aliatu bat?

(Galde 16, udazkena/2016). Miren Ortubay.
Orain del gutxi Alcalá de Henaresera egindako bisita batean, Zuzenbide Fakultatearekin topo egin nuen. Kanpoko hormako adreilu gorrian oroitarri txiki batzuk daude, Espainiako zuzenbidearen historian gailendu diren juristen izenekin. Normala iruditu zitzaidan lehen oroitarriek soilik gizonak aipatzea, baina, berrogei izen eta gero, jurista garaikideak agertzen hasi zirenean eta horiek guztiak ere gizonezkoak zirela ohartzean, haserretzen hasi nintzen. Eskerrak kale-kantoia eta gero beste bi oroitarri agertu zirela (besteak baino altuago eta irakurtzen zailago) eta horietan Concepción Arenal eta Clara Campoamoren izenak hauteman zitezkeela…

Anekdota bat da, baina errealitatea ederto islatzen duena: emakumeok legegintzatik at egon gara. Zuzenbidea, boterearen beste adierazpen asko bezala, gizonen esku egon da historian zehar. Gaur egun, emakume parlamentariak daude -gutxi dira, ordea, bozeramaile-, bai eta emakume epaileak ere -baina ez auzitegien buru-. Hala eta guztiz ere, zuzenbideak kutsu androzentrikoa izaten jarraitzen du, bai bere idazketan, bai, eta batez ere, bere ezarpenean. Izan ere, mende asko dira emakumeok «legetik kanpo» egon garenak.

Komeni da gogoan izatea lehen eskubideen adierazpena, «Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena» (1791), orokorra izateko helburua bazuen ere, hori baino ez zela: gizonen eskubideen aldarrikapena… eta ez pertsona ororena; gizon zuri eta jabe zirenen adierazpena, zehazki. Olympe de Gougesi burua moztu zioten, bere irizkideen aurrean esklabotzaren aurkako ideiak adierazteagatik eta, bereziki, «Emakumearen eta Emakume Herritarraren Eskubideak» manifestua defendatzeagatik.

Zuzenbidezko estatua finkatzearekin batera, botere publikoak legearen mende jarri ziren, baina lege horrek naturaltzat jotzen zituen gizonen eta emakumeen arteko aldeak. Ez hori bakarrik, ezberdintasun horiek mantentzeko natura nahikoa izango ez zelakoan, zuzenbidea erabili zen, tresna eraginkor bezala, desberdintasunak finkatzeko: emakumeak ezgaitzat hartzen ziren boto-eskubidea gauzatzeko, bere ondasunak kudeatzeko -aitaren eskuetatik senarraren eskuetara pasatzen ziren-, bai eta bere bizitza antolatzeko ere (betiereko adingabeak zirelako). Gainera, lan-legediari dagokionez, sexu ahula babesteko aitzakiarekin, zenbait lanetan aritzeko debekua ezarri zieten emakumeei; ezkonduz gero, lanetik kanporatzen zituzten -hori bai, «ezkonsari» batekin-, eta soldata txikiagoak ematen zizkieten. Bere aldetik, zuzenbide penalak ez zuen emakumeen askatasuna babesten, baizik eta beren zintzotasuna. Horrek esan nahi zuen emakume bat bahitzeak edo bortxatzeak «barkamena» jaso zezakeela, egilea biktimarekin ezkonduz gero; emakumeen adulterioa zigortzen zela, -baina ez gizonena-, eta emazte adulteriogilea hiltzea onartuta zegoela praktikan -erbestearekin baino ez baitzen zigortzen-.

Demokraziak aurrera egiteak eta, batez ere, borroka feministak, pertsona guztiak legearen aurrean berdin garelako aitorpen legala eta edozein jokabide diskriminatzaileren galarazpena lortu zituzten. Berdintasun formal hori beharrezko oinarria bada ere, ez da nahikoa desberdintasun sozialak erauzteko. Zeharo desorekatuta dauden botere-harremanen eta -posizioen gainean ezartzen dira legeak eta, ondorioz, ezinezkoa da berdintasuna lortzea. Horra hor 9.3. CE artikuluan jasotako mandatuaren garrantzia, botere publikoei pertsonen eta kolektiboen artean «berdintasun eraginkorra sustatzea» agintzen diena, bai eta berdintasun material hori galarazten duten «oztopoak kentzea» ere.

Berdintasuna lortzeko prozesuan, jarrera aktiboa izateko agindua «ekintza positiboko» politika eta plangintzen oinarria izan da, bai eta «diskriminazio positiboa» erabili dituzten neurriena ere -gure herrialdean azken baliabide hori oso gutxi erabili da, askotan aipatzen den arren-. Horiek eta beste tresna batzuk -besteak beste, kuotak- aurrerapausoak emateko balio izan dute, baina helmuga oraindik urrun dago.

Egia esan, jada Pekingo Konferentziatik (1995) argi geratu zen berdintasunaren aldeko politika sektorialak gainditu behar direla, eta horien ordez zeharkako ikuspegi bat garatu, ekintza publiko eta politika ororengan eragina duena. Genero-perspektiba deritzo horri. Gizartearen arlo guztietan, egoera orotan eta kolektibo guztietan emakumeak gizonak baino baldintza txarragoetan aurkitzen direnez, hartzen den edozein neurrik edo erabakik kontuan izan behar du desabantaila hori eta, hortik, bi kolektiboengan sortzen diren efektuak hauteman eta ebaluatu.

Genero-perspektiba praktikan gauzatzeko, neurri legalen «genero-inpaktua» ebaluatzeko agindua ezarri da. Betekizun horrek estatuko gobernuak 2003tik aurrera eman dituen xedapen normatibo guztiei eragiten die eta lege ezberdinen bidez gainerako administrazioetara zabaldu da. Adibidez, euskal erakundeek 2005eko Berdintasunerako legean jaso zuten. Haatik, legeen «genero-inpaktu» ezberdina behatzeko -eta ekiditzen saiatzeko- betebeharra ia sistematikoki saihesten da, egiaztapenik gabeko baieztapen soila baliatuz: arauak ez duela ondorio ezberdinak eragiten gizon eta emakumeen kolektiboengan.

Baina errealitatea egoskorra da. Genero-harremanen oinarrian dagoen bidegabekeriak eragiten du, maiztasun larregiarekin, ustezko lege neutroek -gizonen eta emakumeen artean ezberdintasun espliziturik egiten ez dutenak- efektu edo ondorio ezberdinak sortzea praktikan, pertsonon abiapuntuko baldintza desberdinen arabera. Azaltzen da, orduan, zeharkako diskriminazioaren fenomenoa. Berebiziko garrantzia du fenomeno horren kontzeptualizazioak, oso zaila baita antzematea eta bere existentzia frogatzea.

Zeharkako diskriminazioaz ari gara neurri, erabaki edo praktika batek, modu neutroan idatzita egon arren, emakumeen ehuneko bati kalte egiten dionean eta ehuneko hori gizonena baino nabarmenki handiagoa denean. Salbuespen bakarra da neurri horren oinarrian faktore objektiboak egotea, sexuagatiko diskriminazioarekin zerikusirik ez dutenak. Kontzeptu horri esker, adibidez, berdintasun-printzipioaren aurkakotzat jo ahal izan zen lanaldi laburraren gizarte-segurantzako neurketari buruzko arauketa legala. Erregulazio murriztailea zela eta emakumeak kaltetzen zituela ezarri zen, emakumeak baitira gehienbat lanaldi laburreko lanak izaten dituztenak.

Laburbilduz, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak ez dira iraganeko auzi bat. Gure gizartean diraute, sakonki errotuta baitaude gure pentsamoldean eta kulturan. Esparru guztietan estereotipo sexistak errepikatzen dira eta genero-araberako eginkizunen banaketa desberdina -eta hierarkikoa- mantentzen da. Horrenbestez, zuzengabeko errealitate hau kontuan hartzen ez duten bitartean, arauek eta politikek ez dute aldaketarik sortuko, eta diskriminazio egoerak larritzeko arriskua izango dute.

Egoera penagarri honen aurrean, aipagarriak dira hiru lege, genero-berdintasuneranzko bidean bultzada objektiboak izan direnak. Hauetaz ari naiz, kronologikoki: Genero-indarkeriaren aurkako babes osoko neurrien legea (1/2004 LO), Norberaren autonomiaren sustapenerako eta mendetasuneko egoeran dauden pertsonenganako arretarako legea (39/2006 LO) eta Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerako legea (3/2007 LO).

Arau horiek aztertzeari ekin gabe -ezinezkoa da espazio honetan-, azpimarratu behar da hirurak, modu ezberdinean bada ere, berdintasun eraginkorraren aldeko tresna juridiko irmo bezala aurkeztu zirela… eta hirurak -neurri ezberdinean ere-, proiektu bat bezala gelditu direla, benetako aldaketa soziala sortu beharrean.

Alde batetik, indarkeria sexistaren aurkako «lege integrala» delakoa une gogaingarria izan zen, indarkeria hori emakumeek pairatzen duten diskriminazio historikoaren adierazpenik basatiena dela aitortzeaz gain, botere publikoei emakumeen duintasuna, bizitza eta askatasuna bermatzeko betebeharra esleitu baitizen. Lege horrek alde eztabaidagarriak dituen arren -hala nola, tratu txarren aurrean bide penalari oraindik ematen dion protagonismoa- balio ukaezinak ere jasotzen ditu. Nabarmentzekoa da prebentzioaren eta sentsibilizazioaren aldeko apostua, zenbait arlotan (hezkuntza, publizitatea, hedabideak, profesionalen heziketa…) neurri zehatzak garatzea aurreikusten duena. «Makila magikorik» ez dagoenez, ez eta konponbiderik epe motzera, ekintza eraginkor bakarra pentsamolde soziala aldatzea da, haurtzarotik berdintasunean heziz.

Tamalez, legearen zati hori -berriena eta sakonena-, gutxien garatu dena da, bai eta krisi ekonomikoaren ondorioz murrizketa gehien jasan dituena ere. Hori dela eta, ez du ezarpen praktikorik izan. Aurrekontuko diru-hornidura falta hori da, halaber, aipatutako beste bi legeen garapena geldiarazi duena, berdintasunaren aldeko xede-adierazpen hutsetan bihurtuz.

Gaizki izendatu den «Mendetasun legeari» dagokionez, -izen esanguratsu horrek norberaren autonomia ezeztatzen du erabat- arriskua zegoen salbuespen moduan aurreikusten zuena -senideen zaintza- betiraunkorra bihurtzea; hots, emakumeek zaintzailearen eginkizuna betetzen jarraitzea. Hori da, hain zuzen ere, gertatu dena. Gainera, hasierako abantaila (?) bat zena -emakume horiek gizarte-segurantzan kotizatzea-, ezabatu egin da, krisi ekonomikoa dela eta. Horrekin batera, mendetasunaren arretarako aurreikusita zeuden zerbitzu publiko guztiak bertan behera utzi dira. Horrela, autonomiaren sustapena eta, hortaz, pertsona ororen berdintasun eraginkorraren sustapena, asmo hutsetan gelditu dira.

Antzekoa esan daiteke Berdintasunerako legeaz. Agerian gelditu da benetako borondaterik ez zegoela legea ezartzeko, ez baita inolako baliabiderik erabili legea garatzeko. Berriro ere, legea diskurtso polit bat baino ez da izan. Legearen aurreikuspen bat bera ere ez da modu eraginkorrean ezarri. Xedapen xumeenek edo ezarpen-epea zutenek ere -hala nola, aitatasun-baimen besterezinen luzapena- ez dute argia ikusi.

Aurreko guztia kontuan hartuta, zaila da modu pesimistan ez amaitzea: legeak beharrezkoak dira genero-berdintasunerantz aurrera egiteko, baina ez nahikoak. Gure gizartean eta kulturan oso barneratuta dagoen sexismoa erauzteko, borondate irmoa behar da. Horrek bakarrik lor dezake -inbertsio ekonomiko egoki batekin- generoaren araberako sozializazioa aldatzea eta emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna ezartzea.

Categorized | Dossier, Política

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
Metro de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"El origen del mundo" José Blanco
Fotografía de José Horna
Txema García
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Txema García
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Eugenia Nobati, Argentina
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Lemoniz", Mikel Alonso
"El mal del país" José Blanco
Alfredo Sabat, Argentina
Fotografía de José Horna
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
“LIKE”. Eduardo Nave
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Bonill, Ecuador
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Canción de París
Jose Horna.
Irene Singer, Argentina
Porteadoras

Autores