Estaturik gabeko nazioak eta komunikabideak

Olivia Dalla Torre, Germa Capdevila, Danier Turp (moderatzailea), Edorta Arana eta Ifan Morgan Jones

Galde 19 (uda/2017). Inaki Irazabalbeitia.
Joan den irailaren 28an Europako Parlamentuaren Bruselako egoitzan ‘Stateless Nations and Media. Is a National Communication Agenda Possible?’ izeneko jardunaldia burutu zen. Jill Evans europarlamentario galesa,izan zen konferentziaren anfitrioia eta Centre Maurits Coppieters europar fundazioaren eta Ezkerraberri fundazioaren elkarlana izan zuen jardunaldia antolatzeko.

Jardunaldian Euskal Herritik, Kortsikatik, Kataluniatik, Galiziatik eta Galestik etorritako kazetariak, komunikazio-adituak eta unibertsitate-irakasleak aritu ziren solasean.

Zein da da arazoa?

Estaturik gabeko nazioetako mugimendu politikoek eta sozialek bi motatako desafio komunikatiboak dituzte beren mezua eta helburuak gizarteari transmititzeko unean.

Lehenik, komunikabide nagusiek sarritan mugimendu horien imajina desitxuratua ematen dute, zenbaitetan xenofobiari, terrorismoari edo atzerakoikeriari lotuta. Kataluniako prozesuan estatuko komunikabide nagusietan independentismoari buruz ematen den irudi negatiboa eta gaiaren beraren trataera sektarioa dira desitxuratze horren etsenplu klarua.

Bigarrenik, mugimendu horiek beren agenda komunikatibo propioa ezartzeko zailtasuna handia edo ezintasuna dute. Oro har, metropoliak, hots, estatu mailako komunikabideek eta botere-gunek, ezartzen dute estaturik gabeko komunikabideetan beren agenda, naiz eta maila lokaleko edo erregionaleko komunikabideak egon. Hego Euskal Herriko komunikabide nagusiek, Vocento taldea idatzikoetan eta Tele 5 ikus-entzunezkoetan, ezartzen dute agenda eta agenda hori logika estatal bati dagokio. Gainera, atzen hamarkadan globalizazioaren ondorioz agenda global bat ere ezarri da eta are zailagoa egiten du agenda propioa eratzea.

Adibidez, Hego Euskal Herriko komunikabideetan errazagoa da Murtzian gertatutako auto-istripua notizia izatea Hazparnen gertatukoa baino. Oraindik orain, ETBk Frantziako Asanblearako hauteskundeen emaitzei buruz emaniko informazioa logika estatalari segitu dio. Zergatik? Ezein Espainiako katek emango liokeen trataera bertsua eman dio. Frantzia osoko emaitzak ea horren ondorioak azaldu ziren. Iparraldeko emaitzei buruz aipamen llabur bat baino ez; hautetsien hitzik ez. Are gehiago, Kortsikan gertatutakoaz aipamenik ez, hori zenenean Frantziako Asanblea berriaren datu deigarrietako bat, are gehiago euskal herritarren zati handi baten ikuspegitik.

Bruselako jardunaldiak kezka horien inguruko gogoeta bultzatzea zuen helburua.

Dibertsitatea zaintzea

Jardunaldiari hasiera Günther Rautz-ek eman zion. Rautz Europako hizkuntza minorizatuetan idatziriko komunikabideak biltzen dituen MIDAS elkarteko idazkari nagusia da. Hedabideetan ere dibertsitatea zaindu egin behar dela azpimarratu zuen. Hizkuntza gutxituetako komunikabideek beren komunitateen beharrei erantzuna emateko egiten diharduten lana oso inportantetzat jo zuen. Europako erakundeei eskaera zuzena egin zien: aniztasunaren aldeko konpromiso handiago eskatu zien. Izan ere, merkatu librearen paradigman ibiliz gero nekeza lukete komunikabide horiek irautea. Hortaz galdera zuzena jaulki zien Europako erakundeei. ‘Zer da inportanteagoa merkatu librea edo gutxiengoak zaintzea?’

Zein da egoera Europako nazioetan?

Jardunaldiaren lehen mahai-inguruan Euskal Herriko, Galesko, Kortsikako eta Kataluniako sistemak aztertu ziren. Lehen ondoriotzat esan daiteke nazio bakoitzak ezaugarri propioak dituela eta beren komunikazio-sistemek puntu batzuetan antzekotasunak badituzten ere, metropoliaren menpekotasuna kasu, lau egoera guztiz desberdinen aurrean gaudela esan daiteke.

Euskal Herriko Unibertsitateko Edorta Arana irakasleak gure herriaren egoera esplikatu zuen. Esandakotik ondorioetako bi ekarriko nituzke hona. Batetik, Aranak azpimarratu zuen nazio baten komunikazio-espazioa egituratzerakoan egunkari, irrati- ala telebista-saioetan zabalduko diren edukiak bezain garrantzitsuak direla komunikazio bera posible egiten duen azpiegitura, legedia eta komunikabide-sistema sendo eta bizia edukitzea. Bigarrenik beste hau ere adierazi zuen: ‘Euskal Herriak komunikabide-sistema desorekatu eta planifikatu gabea dauka eta sektore pribatuaren gaindimentsioak bideragaitza egiten ditu hainbat komunikabide publiko zein ekimen sozialekoak, euskara eta euskal erreferentzialtasun informatiboa galgatuz eta aniztasun linguistikoa eta ideologikoa oztopatuz.’

Esguard gailu mugikorretarako aldizkariaren zuzendari Germa Capdevillak argi utzi nahi izan zuen komunikabidearen hizkuntzak berez ez diola ematen komunikabide horri ikuspegi nazional bat. Bere hitzetan. ‘No hem de caure en l’error d’identificar els mitjans amb un marc de referència nacional propi amb la llengua pròpia. Catalunya és un exemple en aquest sentit. Hi ha mitjans amb l’idioma català com a llengua vehicular que són tanmateix espanyols en la seva cosmovisió. Hi ha mitjans que quan diuen “govern” es refereixen al poder executiu català, i hi ha mitjans que quan diuen “govern” estan parlant del poder executiu espanyol, amb seu a Madrid.’

Bestetik, laguntza publikoen ezinbestekotasuna azpimarratu zuen. Hala ere, beste faktore bat oso inportantetzat jo zuen espazio komunikatibo propio hori antolatzeko. Nabarmendu zuen estaturik gabeko nazioetako komunikabideak tamaina txikiko ekimenak direla, muskulu ahulekoak eta berrikuntzarako ahalmen txikiarekin. Hortaz, komenigarria iruditzen zaio kontzentrazio-prozesuak bultzatzea komunikazio-enpresak sendoak, berritzaileak eta lehiakorrak osatu ahal izateko.

Bangor-eko unibertsitateko ikertzaile Ifan Morgan Jones-ek adibide argigarri batekin agerian jarri zuen Galesko komunikabide-sistema propioaren ahuldadea. Adierazi zuenez Galesek Europako Batasunetik 4 mila milioi libra jaso ditu 2.000 urteaz gero azpiegiturak garatzeko eta Galeseko esportazioen % 65a EBra doaz. Zergatik erdietsi zuen Brexitak % 52 erreferendumean? Erantzunaren zati bat izan daiteke Galesko komunikabide-sistemaren ahulezia. Horren ondorioz Batasunaren ekarpena ez zen eztabaidatu, jendeak Londresko komunikabideak kontsumitzen baititu. Izan ere, 2016ko inkesta batek erakutsi duenez Galesko populazioaren % 16 Daily Mail egunkari ingelesak leitzen dut eta, ordea, Daily Post egunkari galesa % 2,5ek soilik. Ifanek seinalatu zuen BBC-Cymru-k sarbide handia duela, % 30a iristen baita, baina berrien % 3,6 baino ez dagozkio Galesi, Ingalaterrari % 82 dagozkiolarik.

Kortsikako unibertsitateko ikelari Olivia Martina Della Torre-k adierazi zuen irlako komunikabide-sistema oso ahula dela gaur egun: egunkari erregional bat, Corse-Matin, Telebista frantsesaren tokiko antena eta irrati publiko deszentralizatu bat. Horri erantsi beharko litzaioke irrati asoziatibo batzuk eta mugimendu politiko abertzaleen agerkariak. Komunikabide horietan gehienetan kortsikerak toki sinbolikoa baino ez du gehienetan betetzen

Sare sozialak eta hizkuntzaren faktorea

Sare sozialak agenda komunikatibo nazionala osatzeko lagungarriak izan ote daitezkeen aztertu zen bigarren mahai-inguruan. Rocio Castro kazetari galiziarrak eta Pilar Kaltzada euskal komunikatzaileak ekin zioten zeregin horri. Bi-biak ados zeuden sare sozialak beti ere komunikabide tradizionalen osagarri direla, ez ordezkatzaile, eta ikuspegi horretatik planteatu behar dela sare sozialek tokia espazio komunikatiboan.

Azkenik Beatriz Zabalondo EHUko irakasleak eta Jordi Sebastia europarlamentario ohi eta kazetariak hizkuntza nazionalaren tokia komunikazio-espazioan izan zuten aztergai.

Jardunaldia trinkoa eta oso interesgarria izan zen. Gehiago jakin nahi izanez gero esteka honetan jardunaldiaren bideoa ikus daiteke: https://efa.greens-efa.eu/en/article/event/stateless-nations-and-media/

 

Categorized | Dossier, Política

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"Lemoniz", Mikel Alonso
Eugenia Nobati, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"El mal del país" José Blanco
Bonill, Ecuador
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
Irene Singer, Argentina
Txema García
Sebastião Salgado
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
“JAZZ for TWO”, José Horna
Alfredo Sabat, Argentina
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Porteadoras
Canción de París
Jose Horna.
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Fotografía de José Horna
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Metro de París
Jose Horna.
Refugiados sirios: Mujer cocinando

Autores