ETA eta euskal sozialismoa: erresistentzia baten historia

(Galde 21, 2018/udaberria). Sara Hidalgo García de Orellán*.
Enrique Casas hil zutenean, 1984an, argazki bat atera zen. Nire ustez, argazki horrek “berun urteen” esanahia oso ondo irudikatzen du. Argazki horretan adineko gizon batek bere ukabila altxatzen du Casas doan zerraldoa bere aurretik pasatzen denean. Gizon horrek, seguru asko, frankismoa pairatu zuen eta, manifestazioan zeudenen hitzetan, zenbaitek “fascista” deitu zieten gizon hori bezala ukabila altxatuta zeukatenei. Sozialista askorentzat ulertezina zen norbaitek haiei “fascista” deitzea, hango batzuk nazi kontzentrazio esparruetan –Mauthausen adibidez- egon zirela kontuan izanda. Sozialistek ezin zuten ulertu Donostiako gotzainak, Jose María Setienek, Casasen hiletaren elizkizuna egiteari ezetz esatea. Halaber, sozialista askok ezin izan zuten ulertu zergatik Casas-en hilketa salatzeko Donostiako kaletik ia bakarrik sozialistak zeuden, ETAren kontra zeuden zenbait herritarrekin batera. 1984ko otsailaren arratsalde euritsu eta haizetsu horretan, euskal sozialismoak zerbait ulertu zuen: garai berri bat hastear zegoela, non sozialistak ETAren jomugan egon ziren beraien ideologia “bekatu” izateagatik. Hortik aurrera sozialistak ETA eta gizartearen arteko “artekari” bilakatu ziren: sozialistak mehatxatuz –eta hiltzen- ETAk gizarte guztiari mezu bat bidaltzen zion, beldurra sorraraziz eta desmobilizazioa eragiten.

Casasen hilketak, 1984ko otsailaren 23an, sozialismoak ETA eta terrorismoa ulertzeko modua erabat aldatu zuen. Ordura arte terrorismoak polizia eta guardia zibilaren kontra egiten zuen bereziki. Aldi berean, zenbait zibil erail zuen “txibatoak” edota “kolaboratzaileak” zirela argudiatuz. Eta justifikazioa aurkitzen ez zutenean, “zerbait egingo zuen (biktimak)” esaldiarekin justifikatzen zen, biktima irainduz eta lotsatuz. Euskadiko sozialistak beti ETAren terrorismoaren kontra jarri ziren eta, hala ere, Casas asasinatu ostean, beraien errealitatea guztiz aldatu zen.

ETAren helburua euskal gizartean beldurra zabaltzea izan zen – izan ere, terrorismoaren definizioan beldurra eta ikara aipatzen dira honen ondorio bezala, Gonzalez Calleja historialariak aipatzen duen bezala El laboratorio del miedo (2013) liburuan-. Nahiz eta ETAk euskal sozialismoan beldurra zabaldu nahi izan, beldur horrek ez zuen partidu honen lan politikoa moztu. Izan ere beldurra modu batean gainditu zen, eta hori PSE-EEren ezaugarri bat izan zen ETA desagertu arte, 2011an.

“El día que mataron a Casas yo me decidí. Antes colaboraba con el PSE puntualmente porque era afín pero ese día dije ‘es el momento, hay que dar el paso’, y me afilié” (Casas erail zutenean ni PSE alderdikide bihurtu nintzen)”. Hitz hauek Arrasateko sozialista batek esanak, alderdikide askoren ahoan ere egon litezke. Ele hauek erakusten dute sozialismoaren erresistentzia kultura aztertzerakoan ezin ditugula bakarrik zergati arrazionalak bilatu, ezta helburu politikoak ere. Emozioek, prozesu hau ulertzeko zenbait zantzu ematen digute: hain zuzen, politizatzen diren emozioek, barneratzen diren emozioek eta giza esperientzia osatzen duten emozioek. Eta hiru elementu horiek ulertarazten digute ETAren terrorismoak zein inpaktu izan duen eta zer nolako eragina izan duen euskal sozialismoan. Izan ere, Randal Collins historialariaren aburuz, gizakiok erabakiak hartzen ditugunean ez dugu arrazoizko kalkulu bat bakarrik egiten, baizik eta atxikimendu emozionalak ere bere papera jokatzen du. Sozialista batek horrela esan zuen: “si algún día nos hubieran pagado por estar en la política, por hacer lo que hacíamos, yo creo que jamás lo hubiéramos hecho. Lo haces por sentimiento” (ordaindu baligute, ez genuen hau egingo. Sentimenduak gidatuta egiten genuen).

Joanna Bourke historialariak, bere liburuan Fear, a cultural history (2001), aztertzen du nola terrorismoak histeria kolektibora eraman dezakeen gizartea. Era berean, terrorismoak ez du bakarrik biolentzia politiko modu bat deskribatzen, baizik eta izugarrizko eragina dauka estrategia zehatz bat -beldurrezkoa- bermatzean. Egia esanda, eta ikerketek horrela erakusten dute, beldur sozialak gelditasuna eragin dezake, eta askotan isiltasuna ezartzen du (Noelle-Neuman-ek dinamika hori “isiluneko kiribila” izendatu zuen). Ordea, dinamika hau ez zen eman euskal sozialismoan, eta horrela azaltzen da liburu honetan, Los resistentes. Relato socialista sobre la violencia de ETA (2018). Alderdi honek eutsi zuen, ez zuen amore eman, hautagai-zerrendak aurkezten zituen (batzuetan arazo asko izanda zerrenda betetzeko), hauteskundeak irabazten zituen eta bere papera betetzen zuen euskal politikan. Hau da, PSE-EE ez zen bazterreko partidu bat edota ezkutuan zegoen erakunde bat. Urte horiek gogoratzerakoan, Jesus Eguiguren sozialistak esaten du: “hiltzen gintuzten eta guk jarraitzen genuen gure politika egiten”, eromena zela azpimarratzen.

Baina ETAk ez zuen bakarrik hiltzen. 1990ko hamarkadaren erdialde aldera, “jazarpen indarkeria” orokortu egin zen Euskadin. ETAk estrategia berri bat sortu zuen, “sufrimenduaren sozializazioa”, eta horren ondorioz biktimen kopurua izugarri handitu zen. Mikrohistoria aztertuz, estrategia honen ondorioak noraino iritsi ziren ikusi dezakegu. Adibide asko daude: udal biltzarretan liskarrak, mehatxuak eta, zenbait kasutan, eraso fisikoak sozialisten kontra; pintadak zinegotzi sozialista bizi zen herriko kaleetan diana bat irudikatuz zinegotziaren izena barruan idatzita; zenbait auzokideren kexak eskolta zeukan pertsona batek auzoan edota eraikin berean bizi zelako, “gu guztiok arriskuan jartzen gaituzu” esanez; eskoltarekin joatea ezinbestekoa zen eta, horren ondorioz, zenbait lagunek ez zuten geratu nahi kuadrilakide sozialistarekin “badaezpada gertatzen dena ere”; gizartekoitasunaren haustura; hitz batez, bizitza normal bat izateko ezgaitasuna. Eta egoera pertsonal honen harantz, “sufrimenduaren sozializazioaren” ondorioz, PSE-EEk ere arazo askori aurre egin behar izan zien. Hauteskunde-kanpainak leku itxietan egitera behartuta zeuden, eta aktibitate hauek ia alderdikideentzat bakarrik ziren. Horren ondorioz hiritarrenganako hurbiltasuna galtzen zen –eta ez ahaztu politikak hiritarren hurbiltasuna behar duela-. Hilketa bat gertatu eta gero horren kontrako manifestazioa egiten zen eta, askotan, sozialistek leihoak itxiak ikusten zituzten, saretak jaitsiak, eta enpatiarik gabeko begirada gehiegi sentitzen zituzten. Garai hori gogoratzean, sozialista askok bakartasuna azpimarratzen dute. Sentimendu hori gogora ekartzerakoan, beraien soziabilitatea egiten den lekua, Casa del Pueblo, aipatzen dute: leku militarizatuak, gehienetan erasotuak, askotan itxi egin beharrekoak. Izan ere, Casa del Pueblo-ko egoera hori, euskal gizartearen metafora bihurtzen da: euskal gizartea ongizate gizarte bat zen, arazo sozial askorik gabe, baina itxurazko oparotasun horrek errealitate bat ezkutatzen zuen: giza eskubide eza zenbait pertsonarentzat, kasu honetan, sozialistentzat, eta ez hori, isiltasun-belo batekin estaltzen zen.

Ahozko historiak sarbidea ematen du sozialisten esperientzia aztertzeko –eta terrorismoa bizi izan duen edozein gizatalderena-. Historia oralak bakarrik ez du historia eraikitzen, baina biribiltzen du, eta artxiboetan dagoen dokumentazioaren osagarria da, Maurice Halbwachs soziologoak esaten duen bezala. Bestalde, ahozko historiak kultura sozialista eraiki dituen interesak, sentimenduak, sentipenak, esperientziak eta memoria adierazten ditu. Eta horrek izugarrizko garrantzia dauka, gizatalde baten memoria identitatea eraikitzen duelako, adierazgarria dena azaltzen duelako. Hemen aipatutako kasu honek biziki adierazten du zergatik ETAk ezartzen zuen beldurraren kontra sozialismoak konpromisoa jartzen duen lehenengo eta, horrek, erresistentziako kultura politiko baten sorrera eragiten du.

*UPV/EHU. ZientziaPolitikoetan Doktore.

 

Categorized | Política

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Canción de París
Jose Horna.
Eugenia Nobati, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
"El mal del país" José Blanco
Sebastião Salgado
Txema García
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"Lemoniz", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
Porteadoras
Bonill, Ecuador
Sebastião Salgado
Txema García
Metro de París
Jose Horna.
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
“JAZZ for TWO”, José Horna
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
"El origen del mundo" José Blanco
Txema García
Irene Singer, Argentina
Fotografía de José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Fotografía de José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020

Autores