Espio-film ezberdin eta hunkigarria

Sergio Chamy aktorea

Galde 33 uda/2021. Sabiñe Zurutuza.-

Zahar-egoitza batean infiltraturiko pertsonaia bati buruzkoa da Maite Alberdi txiletarraren film liluragarria. Detektibe pribatu batek kontratatuta, infiltratuak bere lanerako behar duena baino gehiago deskubrituko du, eta filma espioi-thriller korapilatsu baten moduan garatuko da. Pertsonaia honi (izaera gozoko 83 urteko alarguna) gaizki aterako zaio plana, mota guztietako ondorio komiko eta hunkigarriekin.

Ondo funtzionatzen duen genero konbinaketa arraroa da «El agente topo». Ezohiko eskaera batekin hasten da: Rómulo Aitken detektibeak, krimen-ikertzaile ohiak, iragarki bat jarri du egunkarian 80 eta 90 urte arteko gizon batek hiru hilabeteko lana burutu dezan. Rómulok Sergio Chamy xaloa aukeratuko du, bere isilpeko agenda aurrera eramateko pertsona egokia dirudiena. Detektibeak azaltzen duenez, bezeroa San Francisco zahar-etxeko emakume baten alaba da, kezkatuta dagoena ama, Sonia, tratu txarren biktima izan daitekeelako. Zahar-etxean infiltratu, emakumearengana hurbildu eta aurkitutakoaz berri eman beharko du Sergiok.

Rómulok ezkutuko kamera sortaz hornituko du bere agentea, eta punta-puntako tresneria teknologiko hori 007 lanean has dadin aproposa izan badaiteke ere, Sergioren erronka nagusietakoa telefono inteligentea erabiltzen ikastea izango da. Txantxak bata bestearen atzetik errepikatuko dira, berak jostailu berrien funtsa ulertu arte. Filmazio-talde profesional batek, zahar-egoitzari buruzko ohiko dokumental bat egiteko aitzakiarekin, bere aurrerapenak grabatuko ditu.

Esanekoa da Sergio, baina behin zahar-etxera iritsita, misioak mota guztietako eragozpenei egin beharko die aurre, batez ere, hain xarmangarria izanda, ezinbestean bilakatuko delako arretaren erdigune.

Sergioren misioak emaitza errealak eragingo baditu ere, hauek norabide berri eta erakargarrira eramango dute istorioa, ordura arteko misterioan baino gehiago egoera bakartiari buruzko ohar hunkigarrietan jarriz ardatza. Soniak kasurik egiten ez dion bitartean, bertako beste askoren lagun egingo da Sergio, telefonoz hildako amarekin aritzen den emakume senil batena, edo Sergiorekin maitemindu eta ezkontzaz espekulatzen hasiko den betiko ezkongabearena, kasu. Denborak aurrera egin ahala, hain ezagun bilakatuko da Sergio, ezen eginbeharrekotik are gehiago urrunduko duen ikuskizun barregarrian zahar-etxeko errege koroatuko duten.

Azkenean, ikerketa bera da gutxien inporta duena, eta garrantzitsuena senideen utzikeria pairatzen duten (eta ez horrenbeste zahar-egoitzan gertatzen den ezer) pertsona hauen erretratu bikoitza da, enpatikoa eta apur bat tristea. Agian «El agente topo» filmak ez dirudi dokumentala, baina egiazkotasun emozionalean nahasiriko amaiera poetikoan oinarritzen da.

Alberdiren dokumentalek maiz baliatzen dute ukitu delikatu hori ezohiko istorio pertsonalak aztertzeko, hala 2011ko «El salvavidas»en nola 2016ko «Los niños»en (adin ertaineko Downen sindromedun eskolakide batzuen inguruko istorio alaia). «El agente topo»k indar hori hartu eta argitu egiten du, narrazio-klixeak birdefinitu istorio esanguratsu bati gaitasun berria emateko. Baliteke Sergiok James Bonden harrotasuna ez izatea, baina bere bidaia bertutetsuak badu kualitate suspergarri bat, batez besteko heroiaren bidean pauso bat haratago doana. Sergiok ez ditu pista guztiak aurkitu behar benetako erruduna nor den jakiteko: arima zahar abandonatuekiko enpatia falta.

«DESCUIDA, YO TE CUIDO». Alberdiren lan honek «I care a lot» film britaniarrarekin egin du bat pantailetan, sarietarako hautagaitzan eta gaian. Beste kasu honetan, garapena komedia ilun moduan ematen da, Trump garaiko pertsonaia moralgabeekin. Epaileek ez ikusiarena egin bitartean, legezko tutore batek bere postua erabiliko du zaharrei lapurtzeko, eta gupidarik gabe arituko da horretan bere neskalagun gaizkidearekin; zainketa-etxeetako administratzaile eta mediku-sare bihozgabeak arazorik eta eragozpenik gabe jarduten utziko die. Kapitalismo neoliberalari buruzko satira, edo, besterik gabe, zinismo hutsa.

Categorized | Cultura

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Fotografía de José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Bonill, Ecuador
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
"Lemoniz", Mikel Alonso
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Irene Singer, Argentina
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Sebastião Salgado
Txema García
Eugenia Nobati, Argentina
Canción de París
Jose Horna.
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Porteadoras
"El origen del mundo" José Blanco
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
“LIKE”. Eduardo Nave
Alfredo Sabat, Argentina
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Sebastião Salgado
Metro de París
Jose Horna.
"El mal del país" José Blanco
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
“JAZZ for TWO”, José Horna
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García

Autores