Cannes’69: azken urteetako Sail Ofizial onena

cannes-the-end-magazine-03

(Galde 14,udaberria/2016). Kristina Zorita Arratibel. Canneseko zinemaldiko 69. ediziko Sail Ofiziala azken urteetako borobileena izan da. Pelikula handi asko ikusi ditugu. Horregatik prentsak hotz hartu zuen Mad Maxeko zuzendariak, George Miller australiarrak, buru zuen epamahaiak adostutako palmaresa. Prentsa aretoan txalorik ez sariak irakurtzen ziren heinean. Apenas entzun ziren Ken Loach beteranoak zuzendutako «I, Daniel Blake« salaketa-filmak Urrezko Palma jaso zuenean. Sarien errepasoa egin ordez, Sail Ofizialean arreta eman didaten hiru aipatuko ditut. Bata emakume batek zuzenduta, besteak emakume pertsonai indartsu bi dituztenak.

TONI ERDMANN

Maren Ade zuzendari alemanarraren hirugarren filmak komedia moduan ematen ditu berez garratza diren bi gai: seme alaba-gurasoen harreman konplikatua eta gizonen munduan lan egiten duten emakumeek pairatutako jazarpena.

Sandra -Huller

Toni Erdmann asmatutako pertsonaia da, txantxak egitea maite duen aita batek (Peter Simonisch) sortutako pertsonaia urrun dagoen alabarengana hurbiltzeko. Alabak (Sandra Huller) Bucaresten lan egiten du enpresei langileak kaleratzen laguntzen dien kontsultora batean. Gizonez ingurutatu emakumea arrakasta lortzeko borrokatuko da, familia albo baten utzita.

Gidoi oso sendo batekin emakume zuzendariaren lan honek hasieratik harrapatu zuen prentsa. Kazetarientzako saioetan txaloak eta guzti izan ziren filmaren hainbat pasartetan. Berehala bilakatu zen prentsaren faboritoa eta bukaeran kritikoen FIPRESCI sari garrantzitsua eskuratu zuen. Sari banaketa ofizialean esku hutsik joan bazen ere.

 

AQUARIUS

Zoragarria Kleber Mendoça Filho zuzendari brasildarrak burututako bigarren film luzea ere. Aurrekoak, “Sonidos de Barrio” (2014) filmak, jada kritikoen txaloak jaso zituen eta Brasilek Oscar sarietara aurkeztu zuen.

Sonia-BragaCannesen lehiatutako honetan protagonista nagusia Sonia Braga da. Clara gorpuztu du, alargundutako musika kritiko ohia eta hiru seme alaben ama. Recifeko familia aberats batean jaiotakoa da. Egun hondartza parean dagoen bi solairuko edifizio bitxi bateko biztanle bakarra da. “Aquarius” deritzan edifizoaren beste apartamentuak erosi ditu eraikuntza-enpresa batek. Edifizioa bota eta apartamentuen dorrea egiteko. Clarak baina ez du bere etxea saldu nahi. Ondorioz, eraikuntza-enpresa jazartzen hasiko da.

Gertaerak egun daraman, izan eta izango duen bizitzaren erreflexiora eramango du. Aldi berean, zipriztinak bezala azaltzen dira egun Brasilek pairatzen dituen gaitzak: nepotismoa, prentsaren ustelkeria, eliza ebangelistaren indarra, …

Errebindikazio film ederra da Aquarius. Eta errebindikatzeko beta hartu zuten Palais des Festivals-en, zinemaldiaren egoitza zuzendariak, aktoreek eta lan taldeko kide askok. Dilma Roussef kargutik kentzea salatu zuten alfonbra gorridun eskaileretan Kleber Mendonçak eta Sonia Bragak, besteak beste. “Estatu Kolpea salatzen zuten kartelak agertu zituzten eskaileratan eta areto barruan zeuden taldekideek.

Ukitzen zaituen filma da. Oso eszena indartsuekin. Gainera musika tarte izugarriak ditu: Queen, Roberto Carlos, Maria Betania, … entzun daitezke ia bi ordu terdiko filmean. Braga aktore onenaren sarirako hautagai nagusia izan zen, baina ez zuen eskuratu.

ELLE

Isabelle-HuppertEta emakume oso indartsua, berezia, Isabelle Huppertek Elle komedia beltzean burutzen duena. Ia 80 urte dituen Paul Verhoevenen eskutan jarri da, zuzendari holandarrak frantsesez egin duen lehen filmean. Huppert bideo joko enpresa baten nagusia da. Negozioen tiburoia da. Bizitza pribatua ere zorrotz kudeatzen du. Egun batean, etxean, auzo aberats batean bortzatzen dute. Iragan tragikoa duen emakumeak baina poliziarengana jo ordez bere kabuz egingo dio aurre egoerari. Zitala izango da eta tarteka egoera komikoa bilakatuko da.

Filma Phillipe Dijan egilearen “Oh …” lanean dago oinarrituta. Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan lan egin duen Verhoevenek moldaketa hau AEBn filmatu nahi zuen. Baina aktore estatubatuarrek ez zuten “Elle”ko pertsonai amoral hori gorpuztu nahi. Horregatik Isabelle Huppert handiak, egun Europan dagoen aktore onenetakoak, hartu zuen erronka.

Onartu behar dizuet: filma ezinegon pittin batekin ikusi nuen. Bortxaketa oso gai latza iruditzen bait zait. Baina komedia puntua ulertu ezkero onargarri egiten da. Verhoevenek gainera konbentsionalismoei egiten die farre. Filmaren ironia hasieratik ikusten da. Lehen eskena ikuspuntu berezi batetik du aurkituko du ikusleak.

Agian hiruetako baten bat Donostia Zinemaldian, Perlak sailean, ikusteko aukera izango dugu. Orduan ez bada, lasaia, hirurek banatzailea dute Espainian jada. Gure areto komertzialetan hiruak disfrutatzeko aukera izango dugu.

Kristina Zorita Arratibel

Categorized | Cultura

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Irene Singer, Argentina
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"Lemoniz", Mikel Alonso
Metro de París
Jose Horna.
Bonill, Ecuador
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"El mal del país" José Blanco
Porteadoras
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Txema García
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Sebastião Salgado
Txema García
Canción de París
Jose Horna.
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Eugenia Nobati, Argentina
Fotografía de José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
“LIKE”. Eduardo Nave
Fotografía de José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Alfredo Sabat, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sebastião Salgado
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada

Autores