2015eko departamentalak Iparraldean

Iraultza ez baina…

DepartLogo

(Galde 10, udaberria/2015). Allande Boutin, Telebista frantseseko kazetaria da.
“Lehen itzulian hautatzen da. Bigarrenean, kanporatzen da” erraten ohi da Frantzian eta beraz Iparraldean, botoa eman orduko. Hau baita Pirinioz iparreko eskrutinioaren ezaugarria: hauteskundeen behin betiko emaitzek ez dituztela arrunt islatzen herritarren nahiak. Zeren eta bi itzulitan eginik eta maioritario izanik indar politiko tipienak biltzarretarik kanpo geratzen baitira nagusiki.
Hala gertatu zen joan den martxoko departamendurako hauteskundeen karietara. Erraterako Frente Nazionala eskuin mutturrekoa Pirinio Atlantikoetan zinegotzi bat bera izan gabe gelditu da nahiz % 20 inguru lortu hainbat hautesbarrutitan. 64 zenbakidun departamenduan, 27 kantonamendu badira: 15 Biarnon; 12 Ipar Euskal herrian. Kantonamendu bakoitzean, bi hautetsi aukeratzen ziren, bikote politiko bat alegia, kolore berekoa, emakumezkoa eta gizonezkoa, departamenduko batzarretako parekotasuna lehen aldikotz segurtatuz. Pauen dagoen departamenduko kontseiluak arlo soziala, zahar-etxeak, hiri arteko eta eskolako autobus garraioak, departamenduko errepideak, eskola-kolegio eraikinak, Donibane-Ziburuko portua eta turismoa kudeatzen ditu. Ez da gutti. Hegoaldeko foru aldundien antzeko egitura, baina errekurtso askoz guttiagorekin. Zergak ez ditu altxatzen, Estatutuak nagusiki diruztatzen duelarik departamendua.
Beste bitxikeria bat: Nafarroako Parlamentu deitzen da Paueko biltzarra. Historiaren aztarna. Frantziako erregeak Nafarroakoak baitziren, Baxe Nafarroakoak alegia. 1620an, Bearnoa eta Baxe Nafarroa Frantziako koroak bildu zituelarik, Pauen, Nafarroa horren Justizia gortea jarri zen. Hortik dator izendapena.
Baina 2015era itzul gaitezen, departamenduko gehiengoaren aldaketaren berri emateko. Pirinio Atlantikoak bere historia osoan, behin baizik ez zen ezkerraraz pasatu: 2011an. Aurten berriz ere zentro-eskuinaren esku gelditu da, 16 eserleku irabaziz. Ezkerrak 10. Eta EH Bai-k 1.
Iparraldeko emaitzak hauexek dira: zentro eskuinak 8. Ezkerrak (PS) 3. EH Baik 1. Iparraldean berriz ere eskuina nagusi. Ezer ez dela aldatzen adierazle ote ?
Ez. Ezen primaderako hauteskundeak, lurrikara politikoa izan gabe, eboluzio baten seinale izan baitira : lehen aldikotz, bigarren itzulian, Euskal Herria Baiko hautagaiak present izan dira: 12 hautesbarrutietarik 5etan. Hautagaitza sozialista zein zentrista, ekologista, eskuin eta ultra eskuindarrei aurrea harturik, bigarren bueltarako kalifikazioa erdietsiz. Baina bada gehiago, bigarren itzulian, bozen % 38-z gorako emaitzak lortu dituzte. Hautagaitza abertzaleak ez dira gehiago testimonialak. Iparraldeko Jeltzaleak aurkezten ziren lau kantonamenduetan % 3,5 batazbestekoa egin zuelarik EAJ-k. Europar hauteskundeetan baino askoz guttiago halere.
EH-Baira itzuliz, eta ezkerreko kandidatura izanda, zera azpimarra daiteke Frantxua Maitiak hautetsi sozialistak dioenez: ezkerraren diskurtsoa eta ideiak Iparraldeko barnealdean hedatzen eta indartzen ari direla abertzaleen bitartez. Salbu Zuberoko kasuan zeren eta probintzi hartan denboran sozialistak baitziren nagusi, Mauleko indar komunista ahantzi gabe (industria baitzen garaian ere, zapata, espartina eta kautxurena). Luzaz, Donibane Garazi ondoko Izpura herria super salbuespena izan zen: udal arrosa bakarra (Maitia auzapeza zela), lurralde zuri zurian, Arberatzeko auzapez euskaltzale ezkertiarra izan ezik. Gero heldu ziren Azkarate, Urepele, Aldude, Banka, Izura alkate ezker abertzaleekin eta iaz, Baigorri. Arrosako auzapez jeltzalea gehituz. Eta abar luze bat Zuberoan zein Lapurdin.
Ezkerra. Hau da puntua. Zer nolako ezkerra? Zer nolako ezkerrak? Zer nolako entendimenduak? Nik uste hau dela azken bozek mahai gainean ematen duten eztabaida.
Abertzaleen boto kopurua, abertzaletasun moderno politikoa 60ko hamarkadaren hastapenean Enbatarekin sortu zenetik, idi uztartuak gidatzen dituen itzainaren pausoen erritmoz aitzina joan da. Emeki bada emeki. Baina aurrera jo du. Eten gabe. Noski hasieran, abertzaletasunak talka egin zuen ordurarteko euskaltzaletasunarekin. Zeinek arazorik gabe meta zitzaken euskalduntasun kulturala eta frantzestasun politikoa. Aberri txikiak Frédéric Mistral poeta proventzala (eta frantses Literatura Nobel sariduna) zioenez, frantses patriarekin bat egiten zuelarik. Bi munduko gerlak egin zituen Frantziak, eta deskolonizaziokoak, batez ere Aljeriakoa, zeinean Iparraldeko 101 gazte hil ziren. Zaila zeukan abertzaletasunak bere bidea egitea kontestu horretan. Erantsi behar zaio gainera abertzaleen arteko eten gabeko tira birak: Enbata barnean abertzale eta “posibilisten” artean. Eta ondoko alderdien sorrerak: EHAS, Euskal Batasuna, Herri taldeak, EMA, Oldartzen, Abertzaleen batasuna, Batasuna, EAJ … Nagusiki baziren bi adar: bata Hegoari lotzen zitzaiona, bestea, Iparraldeko borrokaren autonomia lehenesten zuena. Horrezaz gain, ETA ala IKri lotzen zitzaiona. Eta borroka armatuarekiko jarrerek eragiten zituzten aldentzeak. Orduko emaitza elektoralak % 10etako batez bestekora iristen ziren 30 urtetan.

departamendua2015_1
Bake testuinguruan, 2015eko emaitzak ondokoak izan dira: EH Bai, 12 kantonamenduetan: botoen % 16. Hirugarren postua atxikiz. Baina bada gehiago. Honetan betiko zatiketa neurri batean ezabatu delakoan nago. Hau da. Lehen alde handia bazen kostalde eta barnealdearen artean. Orain, kostaldea konkistatu behar den lurraldea gehiago ez da. Donibane Lohitzunw aaldea edo Errobi-Aturrialdea kasu. Baiona, Angelu eta Miarritze gelditzen dira abertzalegoarentzako eremu itxienak. Baina kosta hegoan eta Lapurdi barnean zein Baxe Nafarroan eta Zuberoan abertzalegoak pisua badu. Eta eskrutinio maioritarioan, bigarren itzuliari begira nolaz ez. Bi itzulien artean, alderdi sozialistako arduradun batek komentatzen zidanez, goiz ala berant, elkar ulertzea ezinbestekoa izanen da ezkerren artean, Ezkerra, aukera baldin bada. Hots zentro-eskuina oposiziora bidaltzea bada indar hauen helburu konpartituetako bat.
PSko zinegotzi horrek deitzen duen “eremu partekatze” bat dakusa. Bokale, Baiona, Angelu eta Miarritzen, ezkerreko lehen indarra PS da. Baina ezker abertzalearen sostengu gabe, zaila dauka bigarren txanda (udal, departamendu zein hauteskunde orokorretan). Barnealdean eta kosta hegoaldean aldiz, ezker abertzalea da zentro-eskuinaren lehiakide nagusia. Garaitzekotan aldiz, “ezker ez abertzalearen” laguntza baitezpadakoa du. Ikus besterik ez Donibane Lohitzunaldean gertatu dena: alderdi sozialistaren boto emailegoak EH Bai bozkatu du nagusiki. Eta Ziburuko herrian, EH Bai hautagaitza hautatuena bilakatu da! Azkenez, eremu honetan, % 45,5 lortuz. Gainontzeko hautesbarrutietan bezala, ezker abertzalea ez dela gehiago mamua, argi eta garbi adierazi da hauteskundeotan.
Errobi-Aturriko etsenplua oraindik ere argiagoa da. Hor EH-Baiko Hiriburuko auzapeza, Alain Iriart, bere “txartel politikoko” kide independientearekin, bozen %38 erdietsi zuen lehen itzulian. Oso urrun gelditu ziren, PS, UMP (Frantziako PP) eta Modem (lehenengo Espainiako CDS). Bigarren bueltan, bozen % 78 bildu zuten, Fronte Nazionalaren aurka. Bada zer ikastekorik ene aburu apalaz.
Baiona ondoko Hiriburu hiri “ez hain euskaldunean” gauzak diren bezala errateko, Alain Iriarten udal kudeaketa baloratuta dago aspalditik. Lehen ere kontseilu orokorreko kide zen, Pauen, oposiziotik aukera erabat posibilistak eginaz, Iparraldearen defentsan. Baina ez bakarrik “euskal gaietan”: abiadura handiko trenaren aferan, ekonomia alorrean, lur antolaketa dosierretan. Hondakinen birziklatze politika berak hainbat urtez berak eraman zuen, Bil ta Garbi sindikatuburua izanda, Iparralde osoaren mailan.
Bukatzeko, azkenengo hauteskundeetan, hautagaitza irekia proposatu zuela azpimarratu behar da. Alain Iriart EH-Baikoa baina bere hautagaikidea, Beskoitzeko alkatesa independentea. Nik uste, horrela uler daiteke lorpen hori.
Azken hitz gisa, boto abertzalea ez dela gehiago “boto etniko” bat erran daitekeelakoan nago. Jende ez euskaldunak hautu hori egiten du herri honentzako proiektu koherente, global eta alternatibotzat hartuz. Gainontzeko alderdien eskasiaz eta ezintasunaz baliatzen da ere bai mugimendu abertzalea. Baina nagusitzeko, ezinbestekoak iruditzen zaizkit indar ezkertiarren arteko itunak PS, Berdeekin besteak beste. Nahiz PSrekin aspaldiko kontentziosoa hor dagoen (euskal departamendua -1981. Euskal Instituzioa -2014. Bertako hizkuntz Europako karta …). Tirabira hauek gaindituz, elkar lana bultzatuz, norberaren diferentziak errespetatuz, Iparraldeko lema hartzen ahalko du Ezkerrak, abertzaleak eta ez-abertzaleak. Elkar aditzera “kondenatuak”, oposizioan behin betiko edo luzaz bederen ez egoteko.

iparralde610x225

Categorized | Política

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
Irene Singer, Argentina
Sebastião Salgado
Txema García
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Metro de París
Jose Horna.
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Txema García
Fotografía de José Horna
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
“LIKE”. Eduardo Nave
“LIKE”. Eduardo Nave
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Porteadoras
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Txema García
Eugenia Nobati, Argentina
Txema García
"El mal del país" José Blanco
"El origen del mundo" José Blanco
Bonill, Ecuador
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Sebastião Salgado
Canción de París
Jose Horna.
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Lemoniz", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
Alfredo Sabat, Argentina

Autores