Gero eta estuago

(Galde 18, udaberria/2017).  Aiala Elorrieta. Sistema kapitalistak mugarik ez balu bezala funtzionatzen du, mugarik ez duen fikziozko ekonomia- eta kontsumo-hazkundean oinarrituta. Hegemonikoa den sistema ekonomiko honek, “mugagabeko” hazkunde hori bideragarri egiteko, bide asko maneiatzen ditu. Hau da, kapital-metaketa amaigabe hori soilik da posible ama lurra esplotatuz, langile-klasea zapalduz, zenbatezina den ordaindu gabeko lanaren jabe eginez, etab. Sistema estraktibista horrek, gainera, bere alde ditu bestelako dominazio-sistema batzuk ere: patriarkatua eta neokolonialismoa ditugu horietako bi.

Enpleguaren prekarizazioa Hego Euskal Herrian

Kapitalismoaren esplotazioak dauzkan dimentsio anitzak aintzat hartuz, goazen guzti horien artean Hego Euskal Herrian enpleguak pairatzen duen esplotazioa aztertzera. Jarraian enpleguaren prekarietatea marrazten duten bi ezaugarrietako marraztuko ditugu.

Lehena: soldaten erosahalmenaren galera

Hego Euskal Herriko soldataren bilakaera jorratu du ELA sindikatuak bere azken argitalpenen artean. Txostenak datu eta ildo anitz jorratzen dituen arren, komenigarria da emaitzarik esanguratsuenak nabarmentzea. Abiapuntu gisa, har dezagun dokumentuaren izenburua bera, izan ere, ondoriorik nagusiena barnebiltzen baitu: Soldaten bilakaera Hego Euskal Herrian: erosahalmenaren beherakada.

Soldaten balioa erabat erlatiboa da eta lurralde jakin batean horien ibilbidea aztertzen denean ezinbestekoa da soldataren balioa bertako bizi-mailarekin lotzea. Erlazio hori kalkulatzeko bide bat da soldaten eboluzioa eta kontsumorako prezioen bilakaera alderatzea, horrek ematen baitugu erosahalmenaren irudi bat.

Ikus dezagun zenbakitan, zelako emaitzak jasotzen diren txostenean. 2008-2014 epealdian, EAEn soldaten hazkundea txikia izateaz gain (% 8,8koa izan da), igoera hau prezioen igoeraren azpitik gertatu da, prezioen igoera (KPI metatua) % 11,2koa izan baita. Datu horrek esan nahi du EAEko soldaten erosahalmen galera % 2,4 puntukoa izan dela. Datuak are latzagoak izan dira Nafarroaren kasuan: denbora-tarte horretan soldatak KPIa baino %5,4 puntu gutxiago hazi dira. Erosahalmenaren galera hori bereziki larria da, azken urte0tan aberastasuna nabarmen handitu dela kontutan hartuta.

Bigarreana: lan-kontratuen iraupena

Erosahalmenaren galerarekin batera, prekarietatearen beste ezaugarri bat nabarmendu beharra dago: lan-kontratuen iraupena. Fordirsmoaren “bizi-guztirako” enpleguen garaia bukatua dagoela esatean, ez gara ekarpen berririk egiten ari. Baby-boomerren seme-alabok, gure larruan bizi dugun errealitate bat da hori: lan-merkatura sartzen garenean, ez dugu espero betirako lanpostu bat aurkituko dugunik. Alabaina, datuak aztertuta, beste muturreraino igaro garela ikusiko dugu.

Lehenik eta behin, 2016 urteko lehen hiruhilekoan egindako kontratu berrien % 92,5 aldi baterakoak izan ziren. Horri gehitu behar zaio, kontratu guztien herena baino gehiago denbora partzialekoak izan zirela. Prekarietatea neurtzen duten bi adierazle horiek larriagoak dira emakumeentzat: % 46,4ra iristen da partzialtasuna beraien kasuan.

Baina goazen enpleguaren aldi baterako izaera horren erraietara: aldi baterako bai, baina zenbaterako? Emaitzak izutzekoak dira: sinatzen diren kontratu berrien ia erdiak (% 47,4) hilabete baino iraupen murritzagokoak dira. Oso kontratu mugagabe gutxi sinatzen dira; soilik kontratu berrien % 8a. Horretaz gain, kontratuen ia herenak ez du zehaztuta luzera nahiz eta aldi-baterakoak diren, ziurgabetasuna areagotuz.

Sortzen den enplegu berriaren ezaugarri hauek ikusita, sortu baino enplegua zatitu egiten dela esan genezake. Horrela langile berberak kontratu asko sinatu ditzake, bata bestearen atzetik, inolako enplegurik sortu gabe. Fenomeno hori Gizarte Segurantzaren kutxan agerikoa egiten da: altan dauden langileen kopurua hazi den arren, kotizazioek gora egiten ez dutelako.

Behin-behinekotasuna, gero eta gehiago ematen da sektore publikoaren esparruan. Osakidetzan esate baterako, langileen % 40a aldi baterako kontratuekin ari dela estimatzen du ELA sindikatuak, hau da, 14.000 bat. Behin-behineko lanpostuekin iraunkorrak diren lanak eta egiturazkoak diren lanpostuak betetzen direla salatu du sindikatuak. Era honetan, errazagoa zaio sektore publikoari zerbitzuak pribatizatzea eta lanpostuak deuseztatzea. Sindikatuak argitaratu dituen datuen arabera, EAEko sektore publikoa bere osotasunean hartuta 45000 langile lirateke aldi-baterako kontratuekin dihardutenak: Osakidetzan, irakaskuntzan, autonomia-administrazioan, Lanbiden, EiTBn, Eusko Trenen eta tokiko eta foru aldundietako administrazioan besteak beste.

Behin-behinekotasunak diskriminazio erraldoiak sortzen ditu . Hasteko, soldataren bitartez langile-klasearen artean desberdintasun nabaria suposatzen du. Aldi-baterako kontratua duen EAEko langile batek kontratu mugagabea duena baino 860 euro gutxiago irabazten ditu, batez beste. Baina distortsiorik handiena langile-klasearen bizitza proiektuei eragiten die. Izan ere, zein eragin dauka behin-behinekotasun horrek gazteon bizitza proiektuetan? Zer bizitza proiektu eraiki daiteke horrelako ziurgabetasunean eraikita?

  1. Laneko errenten doikuntza bikoitza

Lan-merkatu erregulatuan eta ordainduan jarduten duen langile-klasea gero eta zapalkuntza handiagoa pairatzen ari da bi norabidetatik datozkion tentsio-indarren bitartez. Alde batetik, sortutako aberastasunaren zati txikiagoa bideratzen da lan-errentak ordaintzera. Bestetik, zerga-bilketaren geroz eta zati handiagoak laneko errentetan du jatorria. Hau da, laneko errentek bi bidetatik ari dira doikuntza sofritzen: langile-klaseak gero eta gutxiago jasotzen duen bitartean gero eta gehiago ordaindu behar du zergatan. Azter dezagun egoera xeheago.

Aberastasunaren zein zati dagokie lan errentei?

Aberastasunari dagokionez, gero eta zati txikiagoa bideratzen da laneko errentetara eta gero eta gehiago, beraz, kapitalaren errentetara. Galera hau begi-bistakoa da grafikoan, bai EAEren eta baita Nafarroaren kasuan ere. 2010 urtean, laneko errentak aberastasunaren % 49,2 izatetik 2015ean % 46,7 izatera pasa dira EAEn. Hau da, langile-klaseak aberastasunaren % 5,1 galdu du. Nafarroan, denbora-tarte berean, laneko errentak aberastasunaren % 50,1 izatetik % 46,9 izatera igaro dira. Kasu honetan beraz, langileen galera are handiagoa izan da: aberastasunaren % 6,5 alegia.

Zerga bilketan lan-errenten ekarpen hazkorra

Zerga-bilketa da esparru publikoaren finantziazio-iturria: bildutakoaren kopuruak baldintzatzen du gure “ongizate estatua”. 2016ko diru-bilketaren datuek eztabaida piztu dute gizartean, batez ere Sozietateen Gaineko zergaren inguruan.

Egoeraren larritasunak bi ezaugarri ditu. Batetik, azken urteotan hazkunde ekonomiko nabarmena egon den arren, (2016ko BPG historiako altuena izan da EAEn) eta enpresen mozkinak hazi badira ere, behera egin du sozietateen zerga bidez bildutakoak.

Datua oso esanguratsua da, ez baita horrela gertatzen gainerako zergekin. Laneko errentek ordaintzen duten PFEZarekin, alderantzizko joera gertatu da; azken urteotan gero eta gehiago bildu da laneko errenten zergaren bidez. Zenbaki potoloekin erraz despitatu gaitezke; baina konparatze aldera, laneko errenten bidez 1997 milioi gehiago bildu den bitartean, sozietate zerga bidez, 34 gutxiago bildu da.

EAEn biltzen diren zerga guztietatik, enpresen mozkinetatik oso kantitate txikia dator, %7,7 baino ez. Bitartean laneko errentek (PFEZ bidez) diru-bilketari % 35,5eko ekarpena egiten diote, aurreko urtean baino %2,8 gehiago.

Emaitzak antzerakoak dira Nafarroan. Azken finean, ondorio nagusia hauxe da: bi komunitateetan, diru-bilketan egon den hazkundea langile-klaseak ordaintzen duen PFEZren eskutik dator.

Ondorioak

Ideologia neoliberalaren indarrari esker eta bereziki azken krisiaz geroztik aplikatu diren politiken bitartez, kapitalismoaren askotariko esplotazio-bideak biziagotu egin dira. Krisiaren hasieran finantza sistema nolabait “gizatiartu” edo balaztatuko zela iradoki zitzaigun arren, krisiari konponbide hobeagoa atera zaio: are gehiago estutuz, lurra are gehiago esplotatuaz, baliabideak azkarrago eta merkeago erauziz, planetako Hegoaldeko herrialdeak basatiago ustiatuz. Zerrenda luze horretan enpleguari dagokionez, beste horrenbeste: kapitalismoak langile-klasea ahal duen alderdi guztietatik geroz eta gehiago estutzen jarraitzen du.


Bibliografia

Diru-bilketa HEHn, EAEko aurrekontuak 2017an eta gizarte babesa, Azterketak 35, ELA Sindikatua eta Manu Robles Arangiz Institua, 2017.

Soldaten bilakaera Hego Euskal Herrian: eros-ahalmenaren beherakada, Azterketak 36,ELA Sindikatua eta Manu Robles Arangiz Institua, 2017.

Azterketa bulegoko 48. buletina, ELA sindikatua, 2016.

Categorized | Miradas, Política

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Eugenia Nobati, Argentina
Txema García
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Txema García
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Irene Singer, Argentina
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Canción de París
Jose Horna.
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
Bonill, Ecuador
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
Metro de París
Jose Horna.
Refugiados sirios: Mujer cocinando
“LIKE”. Eduardo Nave
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Alfredo Sabat, Argentina
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Porteadoras
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
"Lemoniz", Mikel Alonso
"El mal del país" José Blanco

Autores