Himar Bethencourt Reyes. (Berlín)
Itzultzaileak: Unai Casas Antia
(Galde 09, negua 2015).
‘TAXI‘. Zuzendaria: Jafar Panahi. (Irán). 20 urtez ez errodatzera zigortua izan zen zuzen-daria 2010ean. Bere estilo berezi eta bitxiaz, ordea, zigorra saihestu eta hau bezalako pe-likulak aurkeztea lortzen du: krediturik gabe, ez dela film bat nabarmentzeko; kamera bakar batez eta sitcom baten eszenatokia dirudien auto batekin. Panahik berak egiten du taxi-gidariarena, eta bere hiriko kaleetako gaina eta bikaina garraiatzen du: hilzorian dagoen eta emazteari bere ondasun guztiak uzteko bideo bat grabatu nahi duen gizona, Iranera iristen ez den zinema pirateatu eta bizilagunei alokatzen dien ipotxa, edo bere ideiak defendatzen dituen borreroa.
‘EL BOTÓN DE NÁCAR‘. Zuzendaria: Patricio Guzmán (Chile). Erreakzio ezberdinak eragin zi-tuen emanaldian: hala entusiasmo gorenena, nola Morfeoren deia. Ura, nakarrezko botoi bat eta genozidioa oinarrizko elementu gisa erabi-liz, berezko narratiba eraikitzen du berbera di-ren bi istorio kontatzeko: Patagoniako herri indigenen sarraskia eta Txileko diktadurapean izandako ehunka pertsonaren desagerpena. Ura hartuta bizitza-iturri gisa lehenengoentzat, eta heriotza-sinbolo azkenekoen senitarteko eta bizirik dirautenentzat, kode-bisual parega-bea ezartzen du, baita gizakiek euren parekoen kontra egin ditzaketen krimen lazgarriekin bar-ne lotura ere. Garai bateko ahazturiko biktimei zentzu berria ematen zaie, historia beste begi batzuen bidez ikusarazten duen mina kataliza-tzailetzat harturik.
“BODY”. Zuzendaria: Malgorzata Szumowska (Polonia). Pro-zesu gogorra da ama, seme-alaba edo gertuko norbaiten he-riotza gainditzea. Zaila da aurrera egitea. ‘Body‘ ez da mamu-istorio bat. Edo beharbada bai, baina beste mota batekoa: galera onartu aurretik iraganera hertsiki loturik jarraitzeko geure baitan daramatzagun horiei buruzkoa. Emakume psiko-logo batek jendeari laguntzen dio maite dituenekin komu-nikatzen; auzitegiko mediku zoli batek vodka botilaren sakon-tasunean bilatzen du atseden, eta bere alaba anorexikoak ezin du jasan amaren heriotzaren ostean aurrera jarraitzea. Hautsiriko gizaki-triangelua, heriotzari ahal duen moduan egi-ten diona aurre, bakarrik. Szumowskak bere bizitzak ehotzen ditu, isiltasunez eta minez beterikoak, baina zentzu baikor nabarmenaz: barre eta begirada batek dena alda dezakete.
‘IXCANUL‘. Zuzendaria: Jayro Bustamante. (Guatemala). Aurrez adosturiko ezkontza baten biktima da filmeko protagonista gaztea. Errealitateak ez dio uzten zoriontsu iza-teko aukera emango liokeen bizitza bere kabuz aukera-tzen, emakumeek bere komunitatean duten gizonen interesekiko menpekotasun iraingarria dela-eta. Herriak sumendi bati egiten dio otoitz, beti presente dagoen paisaia indartsua, botere suntsitzailearen oroigarri eten-gabea. Izadi etsaia, interes pertsonal eta ekonomikoak arriskuan daudenean besteenganako konfiantzaren arriskuaz ohartarazten gaituena. Gezur eta burokrazia-ren aurrean babestuko dituen beste hizkuntzarik ez ikas-teko akatsa izan dutenen duintasunaren kontrako eraso zuzenean gauzatzen den mehatxua.
Semen divino. Con El Club, Pablo Larraín ha vuelto a lograr el éxito tras su película No, basada en la dictadura chilena y nominada al Oscar, con un crudo, inteligente e hilarante filme centrado en los pecados –o más bien delitos- cometidos por un grupo de sacerdotes católicos.
Cuatro curas conviviendo junto a su cuidadora, a modo de purga, recuerdan su pecaminoso pasado con la incursión de un quinto, que hará retorcer los cimientos del hogar.
Larraín intercala la seriedad característica de un drama de estas proporciones -que versa sobre la pedofilia, la dictadura, el robo de niños o incluso la homosexualidad en la iglesia- con destellos de humor negro que contrastan con la indiferencia mostrada por los personajes. No han hecho nada. Son tan inocentes como cualquiera. Dios, además, lo sabe.
La casa, a modo de purgatorio, es también análoga a la iglesia católica, donde el director quiere mostrar (y muestra) la corrupción y la falta de moralidad existente en la institución.