Benetako zinema

(Galde 23, negua/2019). Sabiñe Zurutuza.- 

Isaki Lacuesta zuzendariaren «Entredosaguas» filmak Gironako zuzendariak «La leyenda del tiempo» (2006) bere filmean kontatutako Jose eta Israel anaien istorioari berriro ekiten dio.

«Entredosaguas» filma Andaluzian kokatzen da, eta izenburua izen bereko musika-piezari lotuta dago. Hori gitarra flamenkoaren maisu zen Paco de Lucíaren lan ospetsuenetako bat da; flamenko-kantarien eta ijitoen benetako unibertso erromantikoa.

Nolanahi ere, Lacuestak benetako Andaluzia, Espainiako hegoalde behartsua eta mespretxatuairudikatzen duen istorioa kontatzen du, eta lehenengo sekuentzian bertan oso argi azaltzen du erabaki hori. Bertan, Gómez Romero anaia gazteena den Israelen alaba baten erditzea ikusten da. Hori ez da aurreko filmean bere aitaren heriotza traumatikoaren dolua pasatzen zuen gazte kizkurduna, ia 30 urteko gizona baizik. Erditu ondoren, Israel ebakuntza-gelatik irten, eta bi polizia ditu zain. Horiek bilurtu egiten dute eta gartzelara daramate berriro; izan ere, hainbat urtez espetxeratuta izango duen zigorra betetzen ari da.

Film osoko zatirik ederrena agian Lacuestak «La leyenda del tiempo» filmaren beste eszena bat errepikatzen duenean gertatzen da, Isra eta Cheítoren arteko elkarrizketa, hain zuzen ere, lehena errezelaren beste aldean dagoela. Filma errezelak Israren irudia estaltzen duen unean mozten da, eta hori zabaltzen duena Isra heldua da. Pertsonaia berriz agertu arte, ez dugu ikusten planoa aldatu dela eta, muntaketarenari dagokionez, pertzepziozko ebakiduraren atzerapen txiki horrek mirari txiki bat gauzatzen du.

«La leyenda del tiempo» filmean nabaritzen zen dolua hamabi urte beranduago ikusten da «Entredosaguas» filmeko Isra definitzen duen amorruan. Bi Isrengan, umea izateari utzi ez dion haurra dago, eta horrela agertzen da zenbait eszena zoragarritan; adibidez, bi anaiek berriz topo egiten dutenean, Israk bere zigorra amaituta, eta bi anaiek bainua eta jolasak partekatzen dituztenean errioan. Badirudi Lacuestari baliagarria zaiola,hamabi urte beranduago, Cádizeko eszenatoki beretara itzultzea, ez bere pertsonaiak berriz hartzeko soilik, baizik eta berak filmatutako bere irudietara itzultzeko, orain bakarrik interpretatu daitezkeen orainaldiko seinale batzuk filmatutako iraganean aurkitzeko.

«Entredosaguas» filmak naturaltasun osoz lortzen du teorian konprometituak diren hainbat zuzendarik lortzen ez dutena: kapitalismo berriaren paisaia marjinaletara zintzotasunez gerturatzea. Kontuan hartzen ez dituen sistema ekonomikoaren txatarraren artean bizi diren bi pertsonaiaren errealitatea filmatzea.

Gainontzean, «Entredosaguas» filmak aurrekoa baino lan zainduagoa dirudi nolabait. Aldi berean, badirudi oraingoan fikzioak zati dokumentalak baino garrantzia handiagoa duela (nolanahi ere, argi dago euren buruak interpretatzen dituzten bi pertsonaiaren aurrean jarraitzen dugula). Lacuestak eskuan hartzen du kamera espanturik gabe, baina ez die uko egiten Andaluziako itsas-paisaiari onura izugarria ateratzen dioten paisajismo puntuei (bainuaren sekuentzian, kamera bi anaiekin bainatzen da hasieran, ondoren, ertzean dagoen ontzi batetik filmatzeko).

Langabezia-egoeraren aurrean, Israk eta Cheítok boterearen sare handien izpiak jarraitu baino ezer gutxi egin dezakete: lehenengoak Itsasarteko trafikari handien aginduetara, bigarrenak Armadaren sukaldeetan, eta biek euren familiak hausteko arriskuan, diru-sarrerak bermatzeko. Baina egilearen posizionamenduaren diskurtsoa zein egolatria behartu gabe, Lacuesta haiei gerturatzera mugatzen da. Haien existentziaren berri ematera, euren afektuak eta nahiak adieraztera eta horiek edozer etiketaren gainetik gelditzen uztera. «Entredosaguas» filma «beharrezko zinema»hain erabiliaren haraindian doa, eta benetako zinemaren mailara igotzen da. Zentzu guztietan.

Atalak | Kultura

"Lemoniz", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
“JAZZ for TWO”, José Horna
Metro de París
Jose Horna.
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Eugenia Nobati, Argentina
Bonill, Ecuador
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“LIKE”. Eduardo Nave
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Fotografía de José Horna
Txema García
Txema García
Irene Singer, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
Canción de París
Jose Horna.
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"El mal del país" José Blanco
Porteadoras
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Fotografía de José Horna
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
Cientificos-Volcán
La Palma 2021