Galde 34, udazkena/2021. Inaki Irazabalbeitia.-
Duela lau urte Galderen 19. aleko atal honetan zientzialarien jardunean aipuek eta publikazioek duten garrantziaz eta eragiten duten presioaz idatzi nuen (https://www.galde.eu/eu/euskera-aipuez-eta-presioez). Gaiari helduko diot berriz ere, hori bai, beste ertz batetik oratuko dio auziari, sinesgarri- tasunaren ikuspegitik, hain justu.
Nature aldizkariaren twitter kontuari errepaso bat ematen niharnuela artikulu interesgarri batekin egin nuen topo (https://www.nature.com/articles/d41586- 021-02486-7). Izenburua erakargarria zen Reproduci- bility: expect less of the scientific paper eta lotuta zegoen inguruko zientzialarien ezpainetan noizik edo behin entzun dudan kezka batekin, alegia, artikulu zien- tifiko batean azaltzen den prozesu bat errepikatzeko, erreakzio kimiko bat adibidez, ematen diren esplika- zioak nahikoak ote diren. Esan nahi baita prozesua erre- pikagarria ote den.
Olavo B. Amaral eta Kleber Neves izeneko bi iker- larik Brasilen argitaratzen diren artikulu biomedikoen errepikagarritasuna ikertzeko ekimen baten berri ema- ten dute. Izan ere, Brasilgo 60 laborategi elkarlanean arituko dira errepikatu asmotan estatu horretako pu- blikazioetan atzen bi hamarkadetan argitaratu di- ren 60 esperimentu. Esperimentu horiek aliritzira aukeratu dira laborategiko ohiko teknikak baliatzen zituztenen artean.
2018an ekin zioten proiektua abiatzeari. Urte hauetan proiektuan parte hartuko dutenen artean adosten aritu dira nola egingo duten lan, nola kon- tsideratuko duten esperimentu bat arrakastaz erre- pikatu dutela eta bestelako prozedura-xehetasunak. Esperimentu bakoitza 3 laborategi diferentetan saiatuko dira
eta 2022aren bukaera aldera lana amaituta izatea espero dute.
Metodo eta prozedura esperimentalen errepika- garritasun sendoa izatea ezinbesteko baldintza da zientzia-sistema sinesgarria izateko eta gizartea- ren konfiantza jasotzeko. Sistema ez da ahultzen soilik aldian behin urliak edo sendiak maula egiten duelako emaitza zientifikoak aurkezteko unean datu mozorrotuak ematen dituelako (frogatu nahi dena egoki doitzen diren datuak aukeratuz taulak osatzeko adibidez) edo zuzen-zuzenean asmatu dituelako. Norberak esandakoak besteek ezin errepikatzea metodo esperimental ahula adierazten du gutxien gutxienik. Urte batzuk ditugunok gogoan dugu fusio hotzaren bideragarritasunari buruz Pons eta Fleischmann elektrokimikariek eginiko aldarria eta nola gaueko ahuntzaren parekoa izan zela inork ezin izan zuen errepikatu beraiek eginiko lan esperimentala (https://es.wikipedia.org/wiki/Fusi%C3%B3n_fr- %C3%ADa#La_fusi%C3%B3n_fr%C3%ADa_de_Pons_y_Flei- schmann_(1989)).
Ez dago dudarik esperimentu zientifikoen errepika- garritasuna emendatzeko praktikak sendotu behar direla, publikatutako zientziak sinesgarria behar duelako izan. Zeregin horretan komunitate zientifikoaz gain, argitaletxeek ere badute parte, bazter batean laga gabe aipu -eta publikazio- kopurua kalitatearen eta eginiko lanaren ia neurgailu bakartzat duten autoritate akademikoak eta erakunde publikoak. Zeinek jarriko dio txintxarria auziari?
Zientzia biomedikoen alorrerako Amaralek eta Nevesek neurri eta praktika egoki batzuk iradokitzen dituzte aipatu artikuluan, neroni bezalako ez jakin batentzat zen- tzu handia dutenak. Bidea seinalatzen ari al dira?
errepikatzen. Lanean hasi berri dira