Nolako irakasleak beharko genituzke?

 

Galde 36 – udaberria/2022. Iñigo Salaberria.-

Noiz eta nola erabakitzen ote da hezkuntza gaia egunkarietako gizartea ataletik politika atalerako jauzia?/ Zergatik eraldatzen zaio hezkuntzari bere dimentsio humanistiko, kultural edota formatiboa oihartzun mediatiko zabalagoa duen izaera politikora? Esparru ezberdinetako hainbat kideekin eztabaidatu ondoren erantzuna akaso zerbitzu publiko ezinbestekoa delako da. Ildo horretan Aristotelesen pentsamendua aurkitzen dugu non «gizakiari eragiten dion eta gizakiak e(ra)giten duen guztia politika da» dioen. Denboran hurbilagokoa zaigun Timothy Sneyderren aburuz ere: «…bizitza politika da. Ez munduari zu nola sentitzen zaren axola zaiolako, munduak zuk egiten duzunarekin erreakzionatzen duelako baizik». Ur haundi filosofikoetan sartu gabe, bilakaera «natural» bati erantzungo dion prozesutzat har dezakegu hezkuntza-gizarte-politika hirukotasuna.

Arestian aipatutako galdetzaileek (zer, nola, zergatik…) berebiziko garrantzia dute irakasleon izaeran, geure buruarekin edota gure kideekin batera hezkuntzaren izanaren inguruan hausnartzera bultzatzen gaituzten ezinbesteko baliabideak dira eta.

Hezkuntzak, eta oro har egungo gizarteak, aurrean dituen erronkak ez dira makalak. Ziurtzat jotzen eta sentitzen genituen hainbat esparru ezbaiaren eremu labainkorrera amiltzen ikusten ditugu egunez egun. Sarritan ez dakigu ziurgabetasun hauei nola aurre egin. Hortaz, egiazki dakigunetik abiatzea izan ohi da zuhurrena eskura ditugun helduleku ustez sendoei atxikita.

Helduleku ziur horietako bat irakaslea eta berau inguratzen duen dimentsiotik abiatzea da. Irakaslearen ekintzapean hezkuntza jarduna gauzatzen den heinean, inguruko gizartea eraldatzen da, nahitaez. Freirek adierazia da: «hezkuntza ez da neutroa, neutraltasun hori aldarrikatzea gezurretan aritzea da…». Ondo dakigu gezurra ez da dela bidelagun ona, ez hezkuntzarako ez eta bizitzaren beste edozein esparrurako ere. Hezkuntzaren egiak non dauden bilatzen jarraitzea komeni beraz.

Zer esanik ez, lehen kokapen honek irakasleriaren beharren eta eskakizunen esparrura garamatza. Hasierako galdetzaileak osatuz: nolako irakasleak beharko genituzke? zer ezaugarri beharko lituzkete? zein litzateke beraien papera hezkuntza-sisteman?

Bibliografia eta ikerketa zabala dago irakasleriaren izaeraren, formakuntzaren eta sarbidearen inguruan eta ikuspegi ezberdinetatik ekin zaio galdera hauen erantzunen xerkari. Lekuan leku eta dagokion herrialdeko gizarte ereduaren arabera berezko ñabardurak lotu zaizkio bilaketa horri. Guztietan topatu ahalko izango dugu betikotzen doan galdera ordea: zer nolako gizartea nahi dugu? Galdera horrek berez justifikatzen du idazlan honen hasierako ideia, hezkuntza ekintza politikoa dela alegia. Ondorioz, hezkuntza ekintza orok ondorio sozialen bat duenezeta ingurua eraldatzeko gaitasuna duenez hezkuntza politiketan eragina eta islada izan beharko du.

Idazki hau osatzeko erabilitako iturri emaritsuen alboan euskal eskola publikoan hogei urtetik gora aritutako maisu baten iritzia plazaratzen dut. Izandako esperientzietan eta bidean ezagututako kideen erakutsiei jarraituz iritzi propio bat eraikitzera iritsi naizela uste dut. Burura datorkit andereño horietako batek maiz aipatzen zidana: Kasu Iñigo! usteak, erdia ustel…

Aurrera joaz,ikerketa desberdinek azaldu dute ikaslearen emaitzen eta hezkuntza kalitatearen hobekuntzarako irakaslea elementu gakoa dela, baina ez irakasleabakarka era isolatuan. Izaera anitzeko kide ezberdinen elkarrekintzari esker osatzen da ikaslearen hezkuntza jardun esanguratsua; ikasleak, familiak, ikastetxeko lankideak, hezkuntza politikak, ikastetxearen inguruko bestelako eragile kultural, sozial, kirol zein aisialdikoekin batera modu koordinatuan eraikitzean dago gakoa. Dimentsio ugari horien ezagutzaketa elkarlanean sakontzeak, ikasgela barrukoak zein kanpokoak, irakasleak ikaslearekin/ikasle taldearekin aurrera daraman hezkuntza jarduna aberasten du. Ikastetxearen inguru sozialarekin elkar-konektatua behar du beraz gaur egungoirakaslea, makroan eta mikroan. Fineanaktibista soziala bilakatzen da.

Maiz entzun izan dugu hezkuntzak bakarrik ezin duela gizarteak planteatzen dizkion erronkei aurre egin. Bada,irakasleak bakarka ezta ere. Inguruarekin eraikitzen den elkarrekintza hori norberaren gaitasun kritikoaren garapenarekin bat egin behar du: zergatikgure geletan eraikitzen dira ematen diren halako edo bestelako giza harremanak, zein dira ikasle horiengan eragiten duten prestigio erreferenteak, nola gauzatu ikasle norbanakoaren ikuspuntu moral-etikoaren garapena eta sakontzea irakaslearen ikuspuntu moral-etikoa derrigortu eta inposatu gabe, eta abar. Lehen aipatu bezala, desafioa ez da nolanahikoa.

Zuhurtziaren eremura hurbilduz, bizi dugun gizartearen etengabeko eraldaketekin ustezkohobekuntzaren dirdirak eta hezkuntza jardunen gehiegizko mailaketak hezkuntzaren izaera bateratzailean arrakala eragin du. Arlokako jardun bakartiek, ordutegi eta taldekatze «ustez» alda ezinek, irakasle eta ikasleen ordutegi zurrunek, etapen arteko harreman urriek… egiazki erantzuten al diete ikasleen beharrei eta hartu al dugu horri buruzko hausnarketarako denbora? Akaso azken honetan dago gakoa, denbora.

Sarri entzun dugu ere egunerokoak jan egiten gaituela. Ikastetxeetan hausnarketa eta eztabaida eraikitzaileei eskaintzen diogun denbora urria da; ez soilik irakasle kideen artean baita familia eta ikasleen artean ere. Denbora tarte nahikoa eskaini behar zaio zein nolako eskola nahi dugun amesteari. Ondoren, amestutakoa konpromiso bihurtuz gauzatzeko denbora, baliabideak eta erabakiak hartzea ezinbestekoa da. Esate baterako, beharrezkotzat ematen den antolakuntza eta denboraren banaketak ohiko jardunarekin talka egiten badu, eraldatzeko prozesuak inplementatua mestutako hori gauzagarri bihur dadin egindako prozesuaren ebaluazio zorrotzarekin batera.

Arestian irudikatu dugun hezkuntza komunitateak irakasleri izaera eta gaitasun espezifikoak beharrezkoak ditu; moldagarria, malgua, ausarta, sortzailea, emotiboa, enpatikoa, ikerlaria eta hezkuntza jardunaren xedea argi izango duea, besteak beste.Lehen esan bezala, azken buruan zer nolako gizartea era(lda)tu nahi dugun ideiari erantzun behar dio.

Desio hauek gauzagarri bihurtzeko bidelagun ezinbestekoak dira hezkuntza politika eta politika sozial uztartu eta lerrokatuak. Bata bestea gabe erren uzten baititu eraldaketa sakonak, garapen nahiak zein berrikuntza gaitasuna. Politika horien bat ez-etortze horrek sor dezakeen frustrazio eta etsipena bidelagun aktibo ezinbestekoa den irakasleria desaktibatzea ekar dezake. Indar galera hori larrutik ordain dezake euskal hezkuntza sistemak eta modu zabalagoan, euskal gizarteak.

Bestalde, hezkuntza sistemak ikastetxeetako ikasleen emaitzen diagnostikorako hainbat datu bilduma zabalakditu zeinak ikaslearen bidearen hobekuntza errazteko baliagarria zaizkigun. Irakasleonkasuan berrizikasgelan egunerokoan eraikitzen dugun jardun praktikoaren nondik norakoenberri handirik ez da biltzen. Egiari zor, aurreko mendetik aldaketa handirik gabe datorrensarbiderako hautaketa prozesuan bildutako kalifikazioa eta ibilbide profesionalean egindako formakuntza ikastaro zerrendatik haratago ez da jardun praktikoaren bestelako gainbegiratze sistematikorik egiten. Jardunaren hobekuntzaren xedearekin noraino arakatu eta baloratu daiteke irakasle, maistra edo maisu baten jardun profesionala ikasgela barruan egiten duena? Are gehiago, nola baloratu dezakegu etengabeko formakuntza ibilbidean argitaratutako artikulu, parte hartutako ikerketa zientifiko, aurrera eramandako ekimen sozio-kulturalen edo formakuntzen eragin positiboa jardun profesional horretan. Lehen aipatu bezala eta ikasleekin hantzera,irakaslearen jardunaren hobekuntzaren mesedetan.

Jakina, Irakasleguneko plataformako espediente pertsonalean biltzen dira ziurtagiri horiek guztiak, baina zalantza beste bat da: Nola islatzen du ziurtagiri bilduma soil horrek irakasle, maistra-maisu jardun profesionalaren egokitasuna ikasleen beharrei neurriz erantzuteko?

Argi dago beraz jardun profesionalaren dimentsio honi dagokion garrantzia eman behar zaiola. Maiz entzun izan dugu ere gure ikastetxeetan egiten den lan onari ez zaiola dagokion aitortza ematen. Irakasleon norbere buruarekiko eskakizunetik hasi beharra agerikoa da; halaxe egiten dute inguruan ditudan profesional bikain asko eta asko. Bakarka aritzearen ahultasunean erori gabe eta formakuntza eraginkortasunaren ikuspegipetik, sistemak bide-laguntza estuagoa eta gelako praktikatik hurbilagokoanola egin dezakeen da erronka.

Halaber, bide horri dagokion denbora eta tarte lasaia eskaini behar zaio; hausnarketa horretan partaideen aniztasunak emaitza egokia emango du. Lan prozedura horren arabera irakasle-funtzioaren hasierako eta etengabeko formakuntzaren birpentsatzea ezinbestekoa da. Gure ikastetxeetako ikasleekin gertatzen den hantzera non jakin badakigun zein diren hobekuntza errazten duten lan prozesu emankorrenak, irakasleon formakuntzan ere lagungarriak izan daitezke honako hauek: berdinen arteko ikaskuntza, egungo gizarteak planteatzen dizkigun erronka sozio-kulturalei erantzuteko ikuspegi kritikoa, gaitasun digital-metodologiko jasangarri eta esanguratsuaren garapena, hobekuntzara bideratutako planifikazio eta ebaluazio prozesuak, …

Laburbilduz, bizi ditugun erronka berriei erantzuteko irakaslearen egokitasuna ziklikoki birsortzen den eztabaida da. Erronka honen erantzuna ikastetxeko eguneroko beharretatik hurbil eraiki beharreko ibilbidean topatuko dugu, hasierako eta etengabeko formakuntzaren birpentsatzearekin batera. Ikasleen beharretatik hurbil egon behar dugun moduan, formakuntza prozesuek ere irakasleon jardunetik gertu behar dute. Hobekuntzarako eraldaketa esparru ezberdinetako hezkuntza ikerketek eskainitako egitateen eta ditugun datuen diagnosi zorrotzetan oinarritu behar dugu. Finean, gure hezkuntza formakuntza prozesuek beti egon behar dute ikasleen beharretatik hurbil haien etengabeko hobekuntza bermatzeko.

Iñigo Salaberria irakaslea da

Atalak | Txostena, Politika

Protagonistak

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Metro de París
Jose Horna.
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
“LIKE”. Eduardo Nave
Fotografía de José Horna
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Sebastião Salgado
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Eugenia Nobati, Argentina
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Porteadoras
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
Txema García
Fotografía de José Horna
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
Canción de París
Jose Horna.
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
"El mal del país" José Blanco
“JAZZ for TWO”, José Horna
Irene Singer, Argentina
Bonill, Ecuador
Alfredo Sabat, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta

Egileak