(Galde 18, udaberria/2017). Kristina Zorita. Zinema entretenimendua da. Baina aldi berean, erramienta politikoa izan daiteke. Propaganda bidea edota kontzientziak suspertzeko, gizartea eraldatzen saiatzeko medioa. Canneseko Zinemaldian ikusitako bi film sozietate konkretu biren erretratu gordinak dira. Bata komikoagoa baina bietan zuzendarien gizartea gogor kritikatzen dira. “The Square” filman Ruben Östlundek Suediako ustezko tolerantzia barregarri uzten du. Desegiten ari den errusiar gizartea marraztu du Andrey Zvyagintsevek “Nelyubov“ (Maitasunik ez) pelikulan. Biak saritu zituzten Frantziako Kosta Urdineko zinemaldian.
“The Square”
¨Play” eta “The Turist” (Fuerza Mayor) aurreko luzeetan argi utzi duenez, Ruben Östlund zuzendari suediarrak gizakiak gizartean nola jokatzen duen aztertzea maite du. Hori kontatu zuen Tabakalerak gonbidatuta bere lana esplikatu zuenean 2015ean Donostian. Orduan “The Square” luzearen mamia kontatu zidan. Suediako gizartearen tolerantzia ezbaian jarri nahi zuen. Horretarako karratua zen arte lana sortu zutela esan zidan. Karratua santutegi bat izango zen, tolerantzia eta elkartasunaren santutegia. Proiektu horren estrenalida Cannesen izan da. 2014ean “Fuerza Mayor”rekin “Un Certain Regard” saila irabazi ondoren, aurten lehen mailara igo da, Hautapen Ofizialeko Lehiaketan aritu da.
Filma Christian aurkeztuz hasten da. Dibortziatutako aita eta arte garaikideko museo bateko kontserbatzailea dugu (Claes Bang danimarkarra). Ingurugiroarekin kezkatua, gizarte erakunde hainbatetan kolaboratzailea da. Tolerantetzat joko genukeen gizona. “The Square” erakusketa prestatzen ari da. Bertan bisitariei gonbitea egiten zaie: urkoarekiko betekizunak gogoratzeko. “The Square” karratuan sartuko denak urkoa lagundu beharko du. Baina Cristiani telefonoa eta dirua lapurtzen diotenean bere erreakzioa elkartasunetik urrun dago.
Christianen istorioak filmaren hezurdura da. Bere inguruan gertaturiko hainbat pasartek gizarte tolerante hori barregarri uzten du. Gehiago espero nuen egia esan. Film irregularra dela deritzot, sketchez sortua. Batzuk oso onak, gizartean erretratu krudela, erreflexiora behartzen zaituen horietakoak. “Mad Men” telesaileko Elisabeth Moss estatubatuarra eta Dominic West britaniarra antzeztaldean daude. Arrazoi komertzialak tarteko esango nuke. Bi ordu eta hogei minutuko metrajearekin, luzeegia iruditu zitzaidan. Epaimahaiak baina bestelako iritzia izan zuen eta Urrezko Palma eman bait zion.
“Nelyubov”
Epaimahaiaren saria berriz Andrey Zvyagintsevi eman zioten. Nire uste apalean gehiago merezi zuen Errusiaren egungo erretratu latz honek. Duela sei urte, “Elena” zoragarriarekin “Un Certain Régard” saileko Epaimahaiaren saria jaso zuen zuzendari errusiarrak. Duela hiru edizio, Gidoi Onenaren saria jaso zuen Hautapen Nagusian, “Leviathan”ekin. Horietan bezala honetan Putinen Errusiaren erretratu lazgarria irudikatu digu. Errusiaren erretratu burutsua eta indartsua berriz.
Zvyagintseveren ohiko aktorea, Aleksey Rozin, Boris da. Bera eta Zhenya emaztea (Maryana Spivak) dibortziatzeko bidean daude. Elkarrekin duten apartamendua saldu nahi dute berehala, dituzten egungo erlazioekin jarraitzeko. Gizonak haurdun utzi duen neskarekin bizitzera joan nahi du. Emakumeak dirua duen gizon batekin. Ez dira ohartzen Alyosha, hamabi urtetako semearen beharrez. Ahaztuta dute desagertzen den arte. Puskatutako familia desagertze horrek gehiago puskatuko du.
“Leviathan”en bezala elurtutako paisaiak, pertsonai barregarri batzuk eta elizaren boterea ditugu hemen ere. Horretan ustelkeri politikoa bazen gaia, hemen familiaren ustelkeria azpimarratzen du. Honako hau sotilagoa da eta aurreko filma baina borobilagoa esango nuke.
“The Square” filmak Urrezko Palma lortu duenez litekeena da Donostiako Zinemaldian, “Perlak” sailean ematea. “Nelyubov” ere programatzea espero da. Edozein kasutan, Espainiako zine aretotan emango dira, espainiar banatzaileek erosi baitituzte.