Alegia bat adar-jotze minorrean

Boterea, gaitz erabatekoa (Cannetti)

Aspaldi handian, gaur egun bezalaxe, jan egin behar biziko baziren, estalpea behar babesteko, ugaldu eta gozatzeko. Lehoiak ziren indartsuenak, eta onenetik jaten zuen, eta gainerakoaentzat, mailaz maila, hondakinak geratzen ziren. Indartsuenak jotzen zuen larrua ere, eta gainerakoek ahal zutena. Eta halaxe garatzen ziren espezieak, ez gehiegi baina.

Gerora, gauzak aldatuz joan ziren, ez indargeak elkartu eta indartsuak bota zituztelako, nahiz eta azken horiek oso gutxi izan, ez Margulisen sinbiosi ebolutiboa praktikatu zutelako, baizik lehoiek indarra erakusten ibili beharrik gabe jarraitu zutelako agintzen; indargeak hain zeuden ohiturik men egitera, non erraz onartu baitzuten aldaketatxo ebolutiboa.

Orduan zer gertatuko, eta indartsuenak, indarra erabiltzeko beharrik gabe, indargetzen hasi zirela. Leoiak baino, zerriak ziruditen. Hala, lehoien botere mitikoa kolokan jarri zen, berez.

Egoerak okerrera egin aurretik, lehoi zerri batzuk bizkor ibili ziren, eta beste espezie indartsuak hartu zituzten zerbitzari, eta haiek ere ahaltsu zirela sinetsarazi zieten, batik bat diziplina militar baten mende jarriz gero, mailaz maila. Noski, mailarik gorenean, lehoi zerritua eseri zen; oraingoan, hitzezko ingeniaritza bihurri bat asmatu zuen, eta hortik atera zituen lege, zientzia, eta ezin konta ahala hizkuntza- nahiz aritmetika-bihurrikeria.

Lehoi zerriek gozamena zuten orain helburu nagusi: zerriek bezala jan, zerriek bezala txortan egin, estalpea zerri-aska bihurtu, eta gozamen berriak asmatu etengabe, gainerakoen janari, estalpe eta txortakizunen kontura. Zerriek gero eta gozamen gehiago behar zuten, mugarik gabe, zerrikieriarik zerrienak alegia. Azken aldi honetan, jolas berri bat asmatu dute, eta gero eta gogotsuago jolasten dira. Gozamen-krisia deitzen diote; gozamen pixka bat banatzen due gozagabetuen artean; horiek nola zoratzen diren ikusi, eta kolpetik kentzen diete gozamena, gozamenak ere bere mugak dituelako aitzakian, gozakeriak hondamendira eraman ez gaitzan.

(jarraituko du… ez ipuinak, zerrikeriak baizik)

Atalak | Kultura

Argazkiak

Sebastião Salgado
Txema García
Fotografía de José Horna
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Eugenia Nobati, Argentina
“JAZZ for TWO”, José Horna
Alfredo Sabat, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
Metro de París
Jose Horna.
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Bonill, Ecuador
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
Txema García
Sebastião Salgado
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Txema García
Porteadoras
"El mal del país" José Blanco
"El origen del mundo" José Blanco
Canción de París
Jose Horna.
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
“LIKE”. Eduardo Nave
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Lemoniz", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Irene Singer, Argentina
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
“LIKE”. Eduardo Nave
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).