Archivo de la etiqueta: %s | "ockhamen labana."

Antropozenoa280

Tags: , ,

Ockhamen labana. Antropozenoa

Autor 28 junio 2015 by inaki

Antropozenoa

(Galde 10, Udaberria/2015). Inaki Irazabalbeitia. Eguzki-sistemaren hirugarren planeta duela 4.500 milioi urte sortu zen gure izarraren inguruan jiraka zebilen hautsaren akrezioaren ondorioz. Ordutik honako denbora-tarte luze horretan gertatutakoen errelatoa egiteko geologoek eskala kronoestratigrafikoa usatzen dute. Eskala horren unitate bakoitza Lurraren historiaren liburuaren orrialde baten parekoa da, bertan idatzita baitago gure planeta gertatutako fenomeno biologikoen eta geologikoen kronika. Interpretatzen jakitea da gakoa.
Eskala kronoestratigrafikoa unitate estratigrafikoetan zatitzen da eta arroka-klase baten multzo gisa definitzen da. Multzo hori osatzeko behar izan den denbora unitate geokronologikoaren bidez adierazten da. Unitate horiek dira jendeak normalean ezagutzen dituenak. Zeinek ez ote du jurasiko, pleistozeno edo kuaternario hitzak entzun? Unitate horien mugak fenomeno biologikoek edo geologikoek markatzen dituzte; halako espezie desagertzea, kretazeoaren eta tertziarioaren muga adierazten duen dinosauroen suntsipenaren modukoa edo arroken ezaugarri fisikoak aldatzea, magnetismoa adibidez.
Goraxeago aipatu ditudan izen horiek ez dira denak maila berekoak. Unitate geokronologikoek hierarkia dute elkarren artean. Hauxe da hierarkia handienetik hasita: eoia, era, periodoa, epoka, adina eta krona.
Lau eoi baino ez daude gure planetaren historian: hadearra, arkearra, proterozoikoa eta gu bizi garen fanerozoikoa. Gure eoia duela 541 milioi urte hasi zen. Halaber, fanerozoikoa hiru eratan banatuta dago: paleozoikoa, mesozoikoa eta gu bi garen zenozoikoa, zeina duela 65 milioi urte hasi zen, hots, dinosauroak desagertu zirenean. Hurrengo estaia periodoa da eta zenozoikoak hiru ditu: paleogenoa, neogenoa eta gu bizi garen kuaternarioa. Kuaternarioa duela 2,59 milioi urte hasi zen. Homo generoa agertu berria zen Afrikako sabanan. Gure periodoak bi epoka ditu: pleistozenoa eta gu bizi garen holozenoa, zeina duela 12.000 mila urte hazi zen. Pleistozenoak adinak badituen arren (gelasiarra, kalabriarra, joniarra eta goi-pleistozenoa hurrenez hurren), holozenoak ez du adinik eta, ondorioz, ezta kronik ere.
Komentatu dugunaren arabera, holozenoan bizi gara 2015eko gizakiok. Alabaina, batzuen ustez ez da horrela. Holozenoa bukatu da. Epoka berri batean sartu gara. Antropozeno deritzo eta ‘antropos’ erro grekoari erreparatuta klaru dagoke zergatik.
Eugene F. Stoermer ekologistak egin zuen terminoa ezagun. Antropozenoa gizakion Lurraren ekosistemetan eragin adierazgarria duen epokari fortunatuko litzaioke. Errealitatea da jada gizakion eragin hori. Berotegi efektua edo leherketa atomikoek utzitako elementu erradioaktibo artifizialak izango lirateke eragin horren bi adibide.
Bi eztabaida daude aldi berean gai honi buruz. Antropozenoa baden ala ez den epoka berri bat. Bada, noiz hasi zen?
Lehenengo eztabaidan ez naiz sartuko. Izan ere, Nazioarteko Antropozenorako Lan-taldea 2016an batzartuko da erabakia hartzeko.
Hasiera-dataren eztabaida iruditzen zait interesgarriagoa. Joan den urtarrilean Antropozenokorako Lan-taldeko 38 kideetatik 26k artikulu bat publikatu zuten antropozenoa 1945eko uztailaren 16an hasi zela aldarrikatuz, lehen bonba nuklearraren jaurtiketaren egunean. Aise arrazoitzen duten: sedimentuetan zesio-137 edo plutonio-139 bezalako elementu erradiaktibo artifizialak agertzen direlako data harez geroztik.
Denak ez dira ados. Autore batzuk duela 8.000ra atzeratzen dute hasiera. Gizakia ehiztari-biltzaile izateari utzi eta nekazari bihurtzen hasi zenean. Horretarako eginiko suteak eta baso-soilketek markatuko lukete hasiera. Irizpide horrek holozenoaren iraupena asko laburtuko luke.
Beste autore batzuk duela bi mila urtera eramaten dute antzinateko zibilizazio handien garaira. Erromak Europaren zati handi bat menderatzen zuen. Txinan dinastia klasikoak loratzen ari ziren. Indian erresuma handiak zeuden. Ameriketan Olmeken eta Txabinen erresumak ere ikustekoak ziren. Horiek guztiek eragin handia izan zuten ekosistemetan nekazaritza edo meatzaritzaren bidez.
Industria-iraultzarekin ere batera daiteke antropozenoaren hasiera, gizakiok makinen bidez ahalmen berri handia lortu baikenuen. 200 urte atzera egin beharko genuke.
Gorago aipatutako artikuluaren erantzun moduan beste geologo batzuk artikulua publikatu zuten joan den apirilean Nature aldizkarian, 1610 edo 1964 antropozenoaren hasierako data moduan izendatzeko arrazoiak emanez. 1610ak holozenoko atmosferako C02 kontzentrazioaren minimoa markatuko luke. 1964an, C-14 isotopoaren banaketan globalean tontor bat agertzen delako.
Neronek lehen bonba atomikoaren leherketa eguna jarriko nuke hasiera bezala. Ba al da natura eraldatzeko eta planeta honen etorkizuna baldintzatzeko modu eraginkorragorik gatazka nuklear bat baino?
Zein da zure iritzia irakurle?

Comments (0)

Neand280

Tags:

Ockhamen labana. Neandertalak inozoak? Bai zera!

Autor 10 abril 2015 by inaki

Neand

Inaki Irazabalbeitia. (Galde 09, negua 2015). Homo generoko espezieak direla eta saltsa egon ohi da antropologoen artean. Hominidoen eboluzioaren zuhaitza ez da jendeak pentsatzen duen bezain argia eta klaroa. Haren adarrak eta adarrondoak ez dira finkoak eta betierekoak. Zuhaitzaren eitea aldakorra da, ordea. Antropologoek egiten diharduten aurkikuntzak medio adar berriak botako ditu edota zaharren bat inausiko zaio.

Gure lehengusu gertuenen kasua da saltsa horren etsenpluetako bat. Zientzialari batzuentzat Homo neanderthalesis esan behar zaio. Gure arbolatik bereizitako beste adar bat izango litzateke, hots, beste homo espezie bat. Aitzitik, beste batzuek Homo sapiens neandertharlensis esaten diote, alegia, gure adarraren aldaera bat baino ez. Gizaki modernoa eta neandertala espezie bereko bi azpiespezie baino ez lirateke izango; Homo sapiens sapiens diote gure azpiespezieari.

Ez ditugu gizaki moderno harrook gure gertuko ahaide horiek oso uste onean. Gure iruditerian neandertalak familiako lehengusu baldarrak, itsusiak eta traketsak dira; gorila aurreratu batzuk baino deus gutxi gehiago izango lirateke. Ez ziratekeen hizketarako gai izango, marru batzuk baino ez zituzten egingo eta beren maila kognitiboa ere oso apala izango zatekeen. Irudi hori nagusia izan da baita zientzialarien artean ere. Gizaki modernook eboluzioaren gailurra izango ginatekeen, bakarrak izango ginatekeen eta neandertalak bidean gelditutako lehengusu tontoak.

Zientzia oker geundela demostratzen ari da. Neandertalak gizaki modernoaren inbidiarik ez zutela ikasten ari gara. Tresna aurreratuak egiteko gai ziren; arte-lanak ez zituzten arrotz eta, hain segur, hitz egiteko gai ziren.

Ustea zegoen, bestalde, gizaki modernoak erratza baten moduan eskobatu zituela neandertalak Europako beren bizitokitik. Gizaki modernoak Afrika utzi eta duela 45.000 mila urte Europara ailegatu zenean bertan bizi ziren neandertalak baino gehiago izanik di-da batean suntsitu zituela dogma zen. Are gehiago, bi espezieon arteko hibridazioa ere ez zela gertatu pentsatzen zen. Elkarrekin bizitzea fortunatu izan bazitzaien, ez ziren nahastu, ez promiskuitaterik egon. Horixe izan da historia ofiziala.

Aitzitik, DNA analisiek frogatu dute uste hori ere okerra zela. Endemas, gizaki modernoon genomaren % 1,5-2.1 bitartean neandertalen genoma da. Halaber, pertsona-kopuru handi batez osatutako lagin bat hartuko bagenu, neandertalen genomaren % 35-70 bitartean berrosatu ahal izango litzateke. Kalkulatu izan denez bi espezieok 5.000 mila urte bizi izan ziren elkarrekin Europan. Beraz, hibridazioa gertatzea ez da harritzekoa.

Arkeologiak ere aztarna adierazgarriak eman ditu. Neandertalek uste baino ahalmen kognitibo eta sinboliko handiago zituzten. Italiako Veneto eskualdean dagoen Grotta di Fumane izenekoan barraskilo-maskorrak gorriz tindatuta eta zulatuta zeudenak aurkitu dituzte, hots, lepoko baten aleak izan zitezkeenak. Bertan ere lumak aurkitu dira. Beraz pentsa daiteke beren burua apaintzeko ohitura zutela. Espainia hegoaldeko hainbat leize zuloetan pigmentuak usatzen zituztela ikusi da bertan utzitako aztarnetan. Pareta-margoak ei diren pigmentu-orbanak ere aurkitu dituzte Herbehereetako Maastricht hiritik gero. Duela 200.000 bat urte eginikoak dira.

Neendartalen elikadura-ohiturei buruz eginiko azken azterketek iradoki dute beren dieta ez zela soil-soilik ehizatzen zituzten mamutaren antzeko animalia handiez osatzen. Animalia txikiak, arraina eta landareak ere bere dietaren parte ziren.

Zergatik desagertu ziren bada neandertalak? Uste nagusiari jaramon eginez gero, gizaki modernoa kulturalki aurreratuagoa izateak ekarriko zuen ingurugiroa eskaintzen dituen baliabide aldakorrak hobe ustiatzeko gaitasun handiagoa izatea, baliaideaz eraginkorrago usatzea eta ingurugiroaren aldaketetara errazago moldatzea. Hortaz neandertalak baino moldagarriagoak izatea abantaila ebolutiboa eman zion gizaki modernoari. Beste faktore bat ere egon zitekeen. Neardertalen populazioa urria zen eta talde bakandutan bizi ziren. Hori berrikuntza kulturalak transmititzeko arazoa da. Bestelakoa zen egoera gizaki modernoaren baitan, populazioa hagitzez handiagoa zelako eta giza taldeek elkarren artean harreman gehiago zituztelako.

Aditu batzuek, hala ere, pisu handiagoa ematen diote bi gizakion populazioaren tamainaren alde handiari. Uste dute neandertalen populazio txikia gizaki modernoaren populazio handian diluitu zela besterik gabe eta gure DNA dauden neandertal DNAren aztarnak utzi dizkigutela oroigarri moduan.

Umiltasun lezioa iruditzen zait kontatutako hau. Duela 5 mende gure planeta unibertsoaren zentroa zela uste genuen. Zientziak oker geundela irakatsi zigun, zientzialari batzuk odoletan ordaindu bazuten hala ere. Unibertsoaren mugagabetasunean galdutako galaxia arrunt baten adar marjinal batean dir-dir egiten duen izar korriente baten inguruan jira-biraka ari den harkaitz-puska baino ez dela gure planeta hau ikasi genuen. Orain homo generoko espezie inteligenteen artean beste bat baino ez garela ikasten ari gara. Eta seguruenik ez gara ez inteligenteenak, egiten dihardugunari erreparatuta behinik-behin.

Comments (0)

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Fotografía de José Horna
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Txema García
Irene Singer, Argentina
"El origen del mundo" José Blanco
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Sebastião Salgado
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
"Lemoniz", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Bonill, Ecuador
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sebastião Salgado
"El mal del país" José Blanco
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Alfredo Sabat, Argentina
Eugenia Nobati, Argentina
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
Fotografía de José Horna
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Sebastião Salgado
Txema García
Canción de París
Jose Horna.
“LIKE”. Eduardo Nave
Porteadoras
Metro de París
Jose Horna.

Autores