Ilusioa eta handinahia

Galde 24, udaberria/2019/primavera. Jenofa Berhokoirigoin.-

Hamaika egunez zazpi lurraldeak batu dituen ekimen handi eta handinahia arrakastatsua atera bada, parte handi batean ondoko ezaugarriari esker dela erranen nuke : tokian toki, lekuko errealitatea oinarri, bertako euskaltzaleekin baturik marrazturikoa eta gauzaturikoa izan delako EUSKARALDIA. Bilbon buruturikoa Behorlegi puntan egin ahal izana baldintza horri esker dela iduritzen zait. Euskalgintza soziala eta instituzionalaren arteko elkarlana izanik ere, herritarrei eman zaielako protagonismoa.

Ipar Euskal Herrian behintzat, herritarren inplikazioa izan da erdiespenaren gakoa. Ez zen loratuko bestela. Oinarria behar duelako oinarri aldaketa orok. Plazan bezainbat norberaren barrenetan eragitea ardatz duen ariketa hau hurbilekoari, hots, konfiantzazkoari entzunik egiten delako. Hizkuntza ohiturak aldatzea ez delako erraza. Hori horrela da. Baina, gure lurraldeñoari doakionez, hirugarren arrazoi bat gehituko nioke : gure errealitate politiko-linguistikoak hau behartzen duelako. Orain azaltzen saiatuko natzaizue, begirada gerorantz jarriz.

Elkarlana. Ezaugarri berria eta berritzailea izan da euskalgintza instituzional eta sozialaren arteko elkarlana. Beharrezkoa nire ustez, indar guztiak batuz garelako azkarrago eta eraginkorrago (helburu bera eta determinazio puntu argi bat ukanki, noski). Gureari doakionez, goiko esparruan eraman da, hots, Euskararen Erakunde Publikoa (15 urte dituen egitura), Euskal Hirigune Elkargoa (2 urte ditu) eta Euskal Konfederazioaren (24 urte ditu eta azken 50 urteetan euskararen alde dabiltzan elkarte eta federazioak biltzen ditu) artean. Azpiko mailan ez dugulako elkarlana garatzeko aukera errazik. Batetik, Donapaleuko Zabalik elkartea ala Hendaiakoa salbu, ez dugu euskara elkarterik. Bestetik, Miarritze, Baiona eta Hendaian salbu, ez dugu euskara teknikaririk udaletxeetan. Euskara ez da ofiziala Ipar Euskal Herrian eta euskara planik ez da ageri herriko etxeetan. Horregatik, lehenetsi izan ditugu herritarren arteko batzarrak.

158 herri ditugu eta hauetarik 64etan egon da jende multzo bat prest bertako errealitatetik bertako EUSKARALDIA antolatzeko. Herrien % 40, ez da gutxi. Euskal hiztunak gutxiengoan gara (16 urtez goragokoetan %20,5 gara, zehazkiago, Baxe Nafarroa eta Zuberoan % 49,5, Lapurdin % 16,1 eta Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %40 biltzen dituen Baiona Angelu Miarritzen %8,4). Gutxiengoa gara baina euskaraz bizi nahi duen gutxiengoa gara (salbuezpen potoloa salbuezpen, hots, Xalbadorren Herria eta hizkuntza bertso-sortakoaren gisara, frantsesez diharduten euskal hiztun anitz ditugulako, batez ere baserri munduko gazte eta helduetan). Anitz lan dugu egiteko, baina lehen edizioaren balorapen baikorra eginik, aitzina segitzeko nahia ahobatekoa dugu.

Ondokoan: entitateen neurriak. EUSKARALDIAren bigarren edizioak bi ardatz izanen ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea. « Urrats bat aurrera egin eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera eta praktikak babesteko konpromiso zehatzak hartzeko eskaria egingo zaie parte hartzen duten entitateei  ». Hastetik zehaztu nahi dut xantier potoloa dugula hau Ipar Euskal Herriarentzat. Baina ez gaitu horrek ikaratu behar eta ederki atera daitekeela gehituko nuke. Ilusioa eta handinahia beharko ditu ondokoak. Bi multzotan banatuko ditut entitateak : batetik, erakunde publikoak eta bestetik, elkarte, enpresa, komertzio zein gizarte eragileak.

Elkarte, enpresa zein komertzioak batetik. Euskararen presentzia bermatzeko ofizialtasunik ez egon arren, Ipar Euskal Herrian ere dauzkagu euskaraz lan egiten dabiltzan entitateak. Ezerk ez ditu horretara behartzen, nahiak ditu gidatzen. Egitura ttiki-ttikiak ala ttikiak gehienak. Seguruenik ia denak jada Eusko monetaren sarean edota Bai Euskarari ziurtagiriarekin. EUSKARALDIAn parte hartu eta urrats bat harago egiteko aukera dute. Euskal hiztunak daude frantses hiztunak nagusi dituzten entitateetan ere, gehienetan gutxiengo ttikian ez bada bakarrik. Gehiengo zabala dira entitate hauek. Lantegian zein elkartean euskaraz dakienaz jakinean ote gara ? Ez beti, gure testuinguru ultradiglosikoan usu lehen hitza frantsesez egin ohi dugulako (horregatik dugu hain beharrezko EUSKARALDIA). Jakinean egonda ere euskaraz eginen ote diogu ? Ez beti, gure testuinguru ultradiglosikoan urrats hau emateko ez garelako beti eroso (horregatik dugu hain beharrezko EUSKARALDIA). Langileen/kideen %95 erdalduna duen entitate batek zein interes du EUSKARALDIAn parte hartzeko ? Bezero euskalduna kausitzeko suertea ñimiñoa duen enpresa batek zergatik euskaraz komunikatuko du ? Errealitate honetara ere jarri beharko ditugu soak. Hau da gure errealitatea, 16 urtez goragokoen artean, %8,1ak du euskara frantsesa bezainbat ala gehiago erabiltzen (%0,8 Baiona-Angelu-Miarritzen).

Lan handia izango da entitate hauen konbentzitzea. Baina egin beharrekoa. Urtez urte, ahobizi edota belarriprest eremuak gutxituz doaz, frantses elebakarreko ozeanoa zabalduz doa. Nola transformatu errealitate hau ? Ofizialtasunik gabe, ariketa zaila dugu eta bidea luzea. Baina egingarria ere dela sinetsi nahi dut. Mahai baten inguruan eseri eta has gaitezen gaurdanik bidea marrazten.

Bigarren multzoan ditugu erakunde publikoak. EUSKARALDIAren lehen edizioan, twitter eremu zabaleko bati irakurri nion elkarlana zela batzuentzat elkar besteentzat lana. Errealitate bat irudikatzeko hitz joko polita zela pentsatu nuen, nonbait triste, halakorik ez dudalako nahi. Ez dut uste horrela definitu daitekeenik eraman den lehen ariketa, heldutasun handiz eta ederki eraman delako elkarlana. Baina noski, arriskua hor da ariketa berri honetan. Herrien arteko batzarretan behin baino gehiagotan entzun nuen « eta instituzioak zer ? Zerbait egin beharko dute ere… ». Hiztunak aktibatu gaitezke, euskaraz bizitzeko nahi kartsua dugulako. Baina, plazak bidea erraztu behar digu. Bigarren edizio horrek bidea erraztu beharko digu. Besteak beste, EUSKARALDIArekiko hiztunek duten ilusioak pizturik segitzeko.

Euskalgintzako egituren adinak zehaztu ditut nahitara, islatzen digutelako Parisek euskararen aitortza errefusaturik, azken mende erdian herritarrak direla aritu normalizazioarentzat ezinbesteko diren tresnak sortzen. Hizkuntza politikaren eskumena bere esku hartu berri du Euskal Hirigune Elkargo gazteak. Berri ona da, lehen aldikotz, Euskal Herritik soilik delako marraztuko. Politika ausart bat garatzeko bidea erraztu behar lukeen aldaketa dugu. Funtsean, ofizialki aitortu berri du bertako hizkuntza dela euskara. Ez da ofizialtasuna, berez euskarak eta euskal hiztunak ez du babes gehiago lortu. Frantziako Estatuaren izpiritu jakobinoarekin talkarik egin gabe, atxikimendua adierazteko bidea izan da nolazpait. Indar politiko eta sinboliko azkarra du adierazpenak baina euskarak berdin segitzen du. Bideratuko dituzten neurri eta aurrekontuek islatuko digute zer nolako mamiz betetzen dituzten hitz eder hauek. Ilusioa eta handinahia.

2020eko udazkena izan daiteke esperimentatzeko ala giroa neurtzeko une. Hizkuntza politika proiektuaren aurkezpenean lehentasunetan dute erabilpenaren aktibazioa. Amets egin dezagun eta ametsak errealitate bihurtu ditzagun : ausardia martxan jarri eta 2020eko udazkenean euskararen presentzia emenda dezagun udaletxeetan. Laguntzen dituen entitateetan bultza dezala EUSKARALDIA Euskararen Erakunde Publikoak. «Erakunde publikoak eredugarri izan behar dira, neurriak hartuz eta egunerokoan erabilera praktikara eramanez» zion Euskal Konfederazioko Hur Gorostiagak 2016ean Baionan burutu Jagon jardunaldian. 2020eko udazkena izan dadila esperimentatzeko une. Euskalgintza soziala eta herritarrak lagun, EUSKARALDIA aukera ezin hobea dute. Hizkuntza politika ausart bat martxan jartzeko bidea erraztu lezake gainera ariketak.

Ezagupenik gabe eta diglosia bortitz batean biziraun behar duen hizkuntza honi ez zaiolako nahiko izango euskal hiztunen ilusioa eta handinahia.

Una característica novedosa e innovadora ha sido la colaboración entre la euskalgintza institucional y social. Pero se ha producido en el ámbito institucional: la Oficina Pública de la Lengua Vasca (estructura de 15 años), la Comunidad de aglomeración del País Vasco (de 2 años) y Euskal Konfederazioa ( estructura de 24 años que coordina las organizaciones sociales del euskara). En el nivel inferior no había opciones fáciles para desarrollar la colaboración. Aparte de la asociación Donapaleu Zabalik o la de Hendaia, no tenemos ninguna asociación de euskera a nivel local. Por otro lado, a excepción de Biarritz, Baiona y Hendaia, no hay técnicos de euskera en los ayuntamientos. El euskera no es oficial en Iparralde y no hay planes de euskera en los ayuntamientos. Por eso hemos impulsado la colaboración sobre la base de los propios ciudadanos.

Atalak | Kultura, Txostena

Protagonistak

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Sebastião Salgado
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso
Porteadoras
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Fotografía de José Horna
Eugenia Nobati, Argentina
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Sebastião Salgado
Txema García
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"El origen del mundo" José Blanco
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El mal del país" José Blanco
Irene Singer, Argentina
Metro de París
Jose Horna.
Fotografía de José Horna
Canción de París
Jose Horna.
“LIKE”. Eduardo Nave

Egileak