Fraternité galduaren bila

31FRATERNITEKongresu batean izan zen, duela gutxi. Hizlariaren hitzetan, herrialde bat benetan demokratikoa izateko, askatasun eta berdintasunaz gain, anaitasuna ondo errotuta egon behar du printzipioetan nahiz instituzioetan. “Anaitasunik gabe ez dago demokraziarik”, laburtzen zuen. Galderen garaian, berehala etorri zitzaion astindua. Lehenengo eta behin, astindu feminista: zer zuen berak “elkartasun” (solidaridad) hitzaren kontra, zergatik fraternidad gora eta fraternidad behera? Ez al zekien akaso -etimologikoki, bederen- termino horrek anaiartekotasuna bakarrik adierazten zuela, hau da, sororidad (ahizpatasuna) aldarrikatzea bezalakoa zela? Beste entzule batek terminoari erlijio-kutsua hartzen zion eta, eztabaida kontzeptualarekin jarraituz, berdintasuna ondo ulertzearekin, hau da, ondo definitu eta eduki egokiz betetzearekin, nahikoa zela argudiatzen zuen.

Ikus dezagun. Euskaraz behintzat, genero-kritika nahiko erraz gaindi daiteke, anaitasun ordez anai-arrebatasun erabiliz edo, agian hobe, senidetasun. (Edonola ere, ez du zentzurik honetan gehiegi tematzeak. Termino batzuk aise egoki daitezke, hizkuntza gehiegi bihurritu gabe, baina beste batzuk ez, eta kitto. Gaztelaniazko patria edo euskarazko aberriaba, aita + herri-, esaterako.) Zergatik ez erabili elkartasun, edozein kasutan, hain neutroa eta biribila dirudiena? Hizlariak (Ángel Puyol filosofoak) solidaridad horren kontra ez zuela ezer, noski, eta sinonimotzat ederki zetorrela, erantzun zuen; baina anaitasun edo senidetasun edo dena delakoak beste kutsu epelago bat zuela, jatorri ederrago bat: guztiok familia bereko kide garenaren ideia.

Metafora ederra, bai. Jatorria seguraski erlijio monoteistetan izango du; kristautasunean behintzat argi eta garbi. Gizaki guztiok Jainko-aita bakar baten seme-alaba ginateke eta, ondorioz, anai-arrebak gure artean (bai -esango du maleziatsuren batek-, Kain eta Abel bezala). Ondoren iraultzaile frantsesek liberté eta égalité-ren maila berean jarri zuten, eduki politiko argi bat eman eta guztiok ere familia sozial bereko kide gisa aldarrikatuz, jatorri eta klase ezberdinekoak izan arren. Geroztik metafora testuinguru sekularizatuan makina bat aldiz erabili da, bai, baina egia da indarra galtzen joan dela… Izan ere, elkartasun kontzeptuak ez bezala, beste honek berezko edo haragizko lotura bat ematen du aditzera, nahitaezkotasun bat, batasun jatorri-jatorrizko eta ukaezin bat. Solidaritatea, aldiz, gure artean erabiltzen den moduan behintzat, hautazko moduan agertzen da, bertute pribatu soila.

Tradizio liberalak, homo economicus-aren goraipamenak edo izaki autointeresatu eta ziztrinon ikuspegiak ez du, noski, apenas bultzatu elkartasun hori. Asko jota ere, hau da, kasurik onenean ere, demokrazia liberalaren definizio ideal hau plazaratu izan du: “hiritar aske eta berdinen autogobernua”. Ez dago gaizki! Baina galderak berehala datoz: zer da hiritar libre izatea? Eta berdinak zertan? Eta autogobernua nolakoa? Lehenengoaren erantzunean dago agian adostasun handiena: oinarrizko eskubide edo askatasun zibil eta politikoak segurtatuak izatea. Bigarrengoaren erantzun posibleak zabalagoak dira: berdinak duintasunean, berdinak legearen aurrean, berdinak eskubideetan, berdinak oinarrizko beharrak asetzeko orduan, berdinak aukerak egiteko? Eta autogobernua nolakoa? Ordezkapen bidezkoa, bai, baina ordezkapena benetan ordezkapen al da?

Gaur egun bizi dugun krisialdi petralak galdera guzti hauek -eta beste hainbat- berpiztera garamatza. Hasteko, argi geratu zaie hiritar gehientsuenei agintaritza politikoa ez dagoela inondik inora ere agintaritza ekonomiko-finantzieroaren gainetik, eta bigarren honi dagokionean ez dugula inongo kontrol demokratikorik. Gure ustezko autogobernua erdi ustela dela, beraz. Eta jendearen atsekabea handiagoa da ohartzean ez dela, neurri handian, alderdi politiko bat edo bestearen gobernu-moduaren kontua, arazoa benetan estrukturala dela baizik. Are, krisi honen ondorio nagusia ongizate-estatua mehetzea, hezurretara eramatea, dela. Hau da, idealetik errealitatera jauzia emanez, gurea “ez hain hiritar libre eta berdinen erdizkako autogobernua” litzatekeela.

Jakin badakigu ez dela gauza bera askatasun eta berdintasun formala eta askatasun eta berdintasun materiala. Legeetan askatasun guztiak bermatuak edukitzeak ez du askorik balio bat itota bizi baldin bada, hipoteka ordaindu ala seme-alabei egunean hiru jatordu ematearen artean aukeratu ezinean; edo lanposturik nazkante edo ankerrenean baldin badirau, miseria bat irabazi arren, kale gorrian ez geratzeko. Legearen aurrean ere formalki berdinak izateak ez du gehiegi balio, estatuak ez badu bere gain hartzen serioski justizia berbanatzailaren eginkizuna, kalitatezko zerbitzuak ez baditu eskaintzen hiritar guztientzat, aukera-berdintasunaren idealera hala nola behintzat ez bada hurbiltzen saiatzen. Gainera, berdintasun formal horrek ere sinesgarritasuna galtzen du, eguna joan eta eguna etorri, ustelkeria kasuetan belztuta daudenak auzitegietan halako tratu adeitsuak jasotzen dituztela ikusita.

Edonola ere, hiritar aske eta berdin izatearen printzipio horrek malgutasun handia jasan dezake, formaltasun hutsa eta materialtasun betearen artean kolore-espektroa zabala baita benetan. Baina garbi dagoena da, jende gehienarentzat, ongizate-estatuaren kalitateak behera egitea eta demokraziaren kalitateak ere behera egitea eskutik doazela; bereiztezinak direla edo, beste era batera esateko, demokrazia gure ordezkariak aukeratzeko prozedura arautu bat baino askoz gehiago dela. Justiziazko antolamendu bati egiten diola -edo egin beharko liokeela- erreferentzia.

Hor dago gakoa, justizia ondo gauza ote daitekeen gizabanakoen askatasun eta berdintasunari erreparatuz soilik. Hasteko, bistan da estatu sozialaren ideiaren atzean ez dagoela soilik guztientzat berdintasun material minimo bat ziurtatzea: zalantzarik gabe, senidetasun edo elkartasun gogoa ere bada atzean; gogora dezagun, besteak beste, Dependentzia Legea. Krisi garaian jendeak gehien txalotu dituen iniziatibak ere halakoak izan dira. Ikusi, bestela, hipoteka ezin ordaindu eta egunero gertatzen ari diren kaleratzeen aurrean dagoen elkartasun giroa; kaleratutako pertsona horiek kontratu bat sinatu zuten beren banketxeekin eta, seguruenik, hor ez zen askatasun eta berdintasun printzipioen urraketarik gertatu.

Nahitaez, eta ekitateaz haraindi, justiziak elkartasuna eskatzen du. Izan ere, gizakia izaki burujabe eta ahalmentsu gisa erretratatzen badugu, besterik gabe, photoshop hiperlatiboa egiten diogu. Aldiz, izaki hauskor, sentikor eta kaltebera garela gogoratzean, justiziari oinarri sendoak ezartzen dizkiogu. Hortxe dauzkagu makina bat gaitz, makina bat kalte, gutako edonor astintzeko prest: gaixotasunak, erasoak, istripuak, botere-gehiegikeriak, lan-galtzeak, baztertzeak, kaleratzeak… Dependentzia egoeran jaio eta bizitzen gara luzaroan, eta zahartzaroan, sarri askotan, hartara bueltatzen gara. Elkarren beharreko gara, lehentxeago edo beranduago, gehiago edo gutxiago.

Noski, normalean familiaren altzoan ematen diogu baldintzarik gabeko laguntza hori elkarri. Edo elkarte partikular edo pribatuen eskutik, karitate gisa. Demokrazia liberalaren ikuspuntutik, esan dugu, elkartasuna norbanakoak arlo pribatuan garatu dezakeen bertutea da, inondik ere ez bertute instituzionala. Bizi dugun krisi garaiak, ordea, kontrakoa erakusten digu: hiritarrei eskatzeaz gain, elkartasunak -askatasun eta berdintasunarekin batera- justiziazko gobernu baten oinarri-oinarrian egon behar duela, eta ez gehigarri edo plus moduan  hazkunde ekonomikoko garaietarako.

Eta zergatik ez oraindik gehiago eskatu (ematen zuen aditzera hasieran aipatutako hizlariak)? Zergatik ez berpiztu berriz, honez gero milurtekoak dituen metafora ederra? Guztion anai-arrebatasuna edo senidetasuna edo fraternité delakoa? Ba ote dago halakorik egitera ausartzen den gobernaririk?

 

Un mundo en cambio, Iñaki Gabildondo | STM Galde

UKRANIA

Protagonistak

Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Sebastião Salgado
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Sebastião Salgado
Alfredo Sabat, Argentina
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Fotografía de José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Porteadoras
"El origen del mundo" José Blanco
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Sebastião Salgado
Canción de París
Jose Horna.
Fotografía de José Horna
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Bonill, Ecuador
Metro de París
Jose Horna.
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Txema García
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Lemoniz", Mikel Alonso
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
“LIKE”. Eduardo Nave
Eugenia Nobati, Argentina
"El mal del país" José Blanco
Irene Singer, Argentina
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso

Egileak