Bihotz karrankaria duen lo-kanta

“CINCO LOBITOS”

Galde 37, uda 2022. Sabiñe Zurutuza.-

Alauda Ruiz de Azúaren opera prima arreta osoa eskatuko digun Bizkaian girotutako ama-alaba drama da. Ruiz de Azúak idatzitako gidoia ama bezala igarotako bere lehen urtean izandako esperientziatik abiatzen da; horren arabera, «ikaragarria, magikoa, aspergarria eta eroa», hain zuzen ere. «Cinco lobitos» Amaiari buruzko filma da –Laia Costak hauskortasun hunkigarriz interpretatutakoa–; hori ama berria da hiri handi batean, eta bere bikotekidea kanpoan dago hainbat astez. Filmaren lehen eszenek jaiotza osteko kaosaren erretratu ederra egingo dute, lan ezegonkorrarekin zein negar egiten duen haurtxoarekin eta, arrakastarik gabe, malabarismoak egiten saiatzen den Amaia nekatuarekin.

Bitartean, harrigarriki animatuta dagoen Javik lan-bidaia luzeak egiten ditu, hainbeste behar duten dirua lortzeko.

Beraz, Amaiak bere bizitzako urterik onenak izatea espero zituen horiek okerrenak bezala sentituko ditu. Eta errudun sentituko da ondorioz; oso gaizki fisikoki, psikologikoki zein emozionalki. Eta jadanik ez daki nor begitan hartu. Haurtxoa sofatik erortzen den eszenaren ondoren, erru sentimenduarekin abiatzen da bere familiaren etxera. «Zoriontsua izan behar duzu!», esaten diote Amaiari; hori gogorarazten diote, hori errezetatzen diote. Esan gabe doa horrek ez duela funtzionatuko; egiatan, erremedioak sintomak larriagotzea besterik ez du egingo. Amatasuna bere gordintasunean.

Aiton-amonak, autoritarioa eta pragmatikoa agertzen den Begoña –Susi Sánchez miragarria–, eta Koldo, –«etxeko elbarriaren» rola bikain egiten duen Ramón Barea–, laguntza baino, aparteko karga dira. Baina bere ama gaixotu egingo da: Amaiak ama eta etxea zaintzen amaituko du, adin bera zuenean bere amak zuen antzeko bizitza eramanez. Orain hasiko da bizitzan egindako aukerak ulertzen. Amak bere alabari buruz hainbat gauza pentsatzen eta isiltzen baditu ere: eskas samarra dela, hain zuzen ere. Amaiak kidetasun berria lortuko du bere amarekin; Ruiz de Azúak segurtasunez, graziaz eta zorroztasunez gidatuko du gaia.

Idazle zein zuzendariak zuhurki saihestu ditu klixeak, lentea egia emozionaletan kokatu duen bitartean. Bi aktoreek ñabarduraz betetako lan itzela egingo dute, batez ere, elkarrekin daudenean. Emakumeak argi zein itzal gehiagorekin agertzen dira eta bidaia emozionalei ekiten diete, Koldok ez bezala; izan ere, bere emazteak «senar beldurgarria baina aita ona» bezala deskribatuko du. Amaiaren amatasunak berak ahalbidetuko du 30 urte bete berri dituen Amaiaren eta, familian ardaztuta eta bere amets pertsonalak alde batera utzita, mundu guztiz ezberdina bizi izan duen amaren belaunaldiarteko harremanari buruz hitz egitea. Amaiaren eta bere amaren arteko ulermen handiagoak bigarren zatia beteko du, bere bigarren amaiera zoragarriekin.

Sekuentzia gehienak gela ilunetan garatuko dira: horietako une batek modu bikainean nahasten ditu telebistako beldurrezko musika eta haserre zein mehatxatzaile agertzen den Begoñaren presentzia. Aire zabaleko sarraldiak noizbehinkakoak besterik ez dira; horietako batek Iñakiren -José Ramón Soroiz– forma duen eskeletoa aterako du armairutik. Hura Begoñaren antzinako maitea izan zen eta bere amaren ezagutza sakonagoa eragingo dio Amaiari.

Jarrera (edo itxura) bakoitzaren atzeko histeriak, xalotasunak, zorroztasunak, gertutasunak… pertsona bakoitzaren konplexutasun hauskorraz jabetzea eta hori maitatzen ikastea eragingo digute. Denboran aurrera egiteko duen moduarekin (batzuetan, lehen begi-kolpean ikusezinak diren saltoekin), «Cinco lobitos» filmak teorian mugitzen den egunerokotasunaren gainetik jartzea lortuko du. Erretratatzen dituen gorabeheren haraindian doa, agian, mirariz dena konponduko duen besarkada antzemateko eta lortzeko.

Hau ere emakumezko zuzendari gazteentzat nazioarteko aintzatespena gorantz egiten ari denaren beste froga bat da. Adibidez, Berlinetik pasatuz Malagara iritsi den Alauda edo «Alcarràs» filmarekin Urrezko Hartza irabazi zuen Kataluniako Carla Simon. Ruiz de Azúaren filmak bost biznaga lortu zituen Malagan.

Atalak | Kultura

Protagonistak

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
“LIKE”. Eduardo Nave
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sebastião Salgado
Txema García
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El origen del mundo" José Blanco
Txema García
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
"El mal del país" José Blanco
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Porteadoras
Txema García
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Irene Singer, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Alfredo Sabat, Argentina
"Lemoniz", Mikel Alonso
Eugenia Nobati, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
Txema García
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Metro de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
Bonill, Ecuador
Canción de París
Jose Horna.

Egileak