2030 Agendaren hizki txikia

 

Galde 27, negua/2020/invierno. Juan Tellería.-

Edozein akordio sinatu baino lehen, komenigarria izaten da azpikaldean dagoen hizki txikia ondo irakurtzea. Bestela, espero eta nahi ez genituen ondorioak etorri daitezke eta kontratuaren bitartez konpondu nahi genuen arazoa okerrera jo dezake. 2015ean New York-en adostu zen Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda ez genuen guk sinatu, gure agintariak baizik. Gainera, ez da kontratu bat, interpelatzen gaituen ‘pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza‐plana’ (5)[1] baizik. Beraz, ez dauka irakurri beharreko hizki txikirik. Hala ere, gure konpromisoa eta gure laguntza eskatzen dizkigun heinean, komenigarria da akordio horren oinarriak eta inplizituki onartzen diren baldintzak aztertzea, egiten dugun esfortsua alperrikakoa izan ez dadin edo, okerrago, gure lanak arazoa konpondu beharrean sakondu ez dezan.

2030 Agendaren zilegitasuna bi zutabetan oinarritzen da. Lehenik eta behin, agendak behin baino gehiagotan dio bere helburuak eta erronkak unibertsalak diren printzipio eta balioetan oinarritzen direla. Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, unibertsalak izanik, balio hauek kultura guztien arteko ulermena, tolerantzia eta errespetua sustatu dezakete, eta baita munduko biztanle guztiak batu ditzakeen etika global bat sostengatu (14)[2]. Horregatik, Agendaren arabera, printzipio eta balio hauek guztion arteko elkarlana antolatzeko eta koordinatzeko baliogarri dira. Bigarrenik, eta aurrekoaren ondorio gisa, Agendak dio munduko biztanle guztiak subjektu politiko bakar bat osatzen dugula. Gure artean egon daitezkeen ezberdintasun eta gatazken gainetik, amankomunak diren printzipio eta balio horiek daudela. Hau da, banatzen gaituzten elementuen gainetik, elkartzen gaituztenak daudela. Horregatik, testua ikuspegi kolektibo unibertsal batetik idatzita dago: gure helburuetaz, gure printzipioetaz, gure erronketaz, gure garaiaz edota gure etorkizunaz hitz egiten du testuak (jakin ez bazenekien ere, zu eta ni ‘gure’ unibertsal horren barnean gaude). Hau guztiagatik, NBEk agendaren neutraltasuna eta guztion interes oinarrizkoenak bete ahal izateko gaitasuna goraipatzen ditu.

Zentzu honetan, 2030 Agenda, Milurtekoko Garapen Helburuen (Objetivos de Desarrollo del Milenio gazteleraz) jarraipen bat da. Azken hauek ere bi zutabe horietan oinarritzen bait dituzte beraien zilegitasuna. Eta, aldi berean, Milurtekoko Garapen Helburuak aurreko hamarkadetan, 1961an hasita, NBEk bultzatutako Garapenerako Hamarkaden (Development Decades, inglesez) jarraipen bat dira. Hau da, nahiz eta edukia eguneratu, garapena sustatzeko eta pobrezia amaitzeko akordio unibertsalak egiteko idea ez da batere berria, eta akordio horien zilegitasunaren oinarriak ere ez.

Dena den, aurreko ahalegin guztiak ez dira eraginkorrak eta arrakastatsuak izan: 1961an munduan oro har genituen arazoak 2020an ere oraindik konpontzeke bait daude. Zergatik? Zelan izan daiteke bere helburua lortu ez duen tresna (garapenerako nazioarteko lankidetza antolatzen duten akordio unibertsalak) oraindik ere erabiltzen ibiltzea? Ez da erreza erantzutea, eragile eta arrazoi asko elkartzen bait dira horrelako arazo konplexu baten. Dena den, aurretik aipatu ditudan bi zilegitasun iturri horien azterketa kritikoak erantzun bat bilatzen lagundu gaitzake.

Zeintzuk dira 2030 Agendak aipatzen dituen printzipio eta balio unibertsal horiek? 10. Artikuluan testuak argi adierazten du: ‘agenda berria Nazio Batuen Gutunaren asmo eta printzipioetan oinarritzen da’ (8.). Hau da, printzipio eta asmo horiek Nazio Batuen Gutunaren lehen eta bigarren artikuluetan (asmoak eta printzipioak hurrenez-hurren) jasotzen direnak dira. Zentzu honetan ere, 2030 Agendak aurreko akordio unibertsalen ildoa jarraitzen du, hauek ere bi artikulo horietan jasotzen diren balio eta printzipioetan oinarritzen bait ziren. Milurtekoko Garapen Helburuen testuak, adibidez, betierekoak eta unibertsalak direla esplizitoki aipaten du (3. Art.). Ez bakarrik hori, 2030 Agendaren testuan, agenda berak jasotzen duen akordioa eta NBEren sorrera konparatzen dira, bien garrantzi historikoa maila berean jarriz:

Duela 70 urte, mundu‐mailako liderren aurreko belaunaldi bat batu egin zen, Nazio Batuak sortzeko. Gerraren hautsen eta banaketaren ondorioz, eratu ziren Erakunde hau eta oinarri dituen bakearen balioak, elkarrizketa eta nazioarteko lankidetza. Nazio Batuen Gutuna balio horien adierazpen nagusiena da. (…) Gaur hartu dugun erabakiak ere garrantzi historikoa du (49. eta 50. Art.).

Baina, zergaitik dio agendak unibertsalak eta guztionak diren balio eta printzipiotean oinarritzen dela, hori egia ez bada? Nazio Batuen Gutuna ez zen egoera baketsu eta egonkor baten idatzi, herrialde guztien partehartzea eta iritzia kontutan izanik. Gutun horren zirriborroa bigarren Gerrate Mundiala bukatu baino lehen idatzi zen, 1944 eta 1945 tartean, Churchill eta Roosvelten gidaritzapean eta Stalinen oniritzia bilatuz. Zergaitik dio 2030 Agendak printzipio eta balio horiek unibertsalak eta guztionak direla, bigarren Gerrate Mundialaren ostean herrialde boteretsuenen liderrak proposatutakoak baldin badira? Hau da, munduko elite boteretsuenak idatzi baldin bazituzten?

Galdera hau erantzutea funtsezkoa da garapenako nazioarteko lankidetzaren porrota ulertzea nahi badugu. Zeren eta erantzunak kontraesan bat erakusten digu. Alde batetik, azken hamarkadetan sistema ekonomiko eta politiko globalak sortutako pobrezia eta bazterkeria bukatzeko ahalegina da garapenerako lankidetza. Baina, bestalde, elkarlan horren zilegitasuna sistema ekonomiko eta politiko horren printzipio eta balio oinarrizkoenetan sostengatzen da, baita bere erakundeetan ere. Hau da, sistema baten emaitza negatiboak konpontzea nahi da, baina, aldi berean, sistema horren zimenduak konpartituz eta errespetatuz. Beste modu baten esanda: NBE 1945an sortu zen munduan sortutako orden berria egonkortzeko (hori da bere asmo nagusia, lehen artikuluan jasotzen dena), ez orden hori aldatzeko. Beraz, NBEren baitan ematen diren ahalegin guztien sine qua non balditza hori da: bigarren Gerrate Mundialaren ondoren sortutako ordena ez aldatzea. Horra hor NBEk sustatzen dituen akordio unibertsalen arazoa: mundua aldatzea nahi dute… mundua aldatu gabe!

Horregatik 2030 Agendak ez ditu arazoen zergatiak bilatzen eta ez ditu azken hamarkadetan munduari forma eman dioten botere-egiturak aztertzen. Agendak ez du arazoaren ikuspegi historiko bat lantzen eta etorkizunera begiratzen du soilik. Bestalde, herrialde guztien oniritzia eta sinadura lortze aldera, agendak ez ditu errudunik bilatzen: guztiok bat garela eta elkarrekin etorkizunera begiratu behar dugula proposatzen du.

2030 Agendaren ‘hizki txikiak’ dio mundua aldatzen saiatu gaitezkela eta baldintza bakarra jartzen du: ahalegin hortan mundua ez aldatzea. 2029an, NBEk hurrengo akordio globala prestatzea proposatzen duenean, komenigarri izango litzateke hizki txikiz idatzitako klausula hori berridaztea. Edo bestela akordioaren lehenengo artikuluan argi eta garbi idaztea, gero inor engainatuta sentitu ez dadin.

Juan Tellería.
Filosofia Saila eta HEGOA Institutua (UPV/EHU).

  1. Unesco Etxeak euskaratutako 2030 Agenda-ren bertsioaren aipuak erabiliko ditut soilik. Beraz orrialdearen zenbakia edo aipatzen dudan testuaren artikulua (adibidez: 5. Art.) aipatuko ditut kasu bakoitzean. Testua hemen aurkitu daiteke: http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/2030_Agenda_garapen_jasangarrirako.pdf
  2. Euskerazko itzulpenean akats bat dago: 36. Artikuluan (14. orrialdean) ingelezko “ethics” euskerako “etniko” hitza erabilita itzuli da, artikuluaren zentzua nolabait aldatuz.

——————

Galdek argitaratua
Argitaratzailea: Ezker Kulturgintza Elkartea Lege-gordailua: SS-551-2013 ISSN: 2255-5633

Atalak | Txostena, Politika

Protagonistak

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Porteadoras
Canción de París
Jose Horna.
“LIKE”. Eduardo Nave
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
“JAZZ for TWO”, José Horna
Alfredo Sabat, Argentina
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"El mal del país" José Blanco
Irene Singer, Argentina
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador
Metro de París
Jose Horna.
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Sebastião Salgado
Fotografía de José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"Lemoniz", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Refugiados sirios: Mujer cocinando
“LIKE”. Eduardo Nave
Eugenia Nobati, Argentina
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Fotografía de José Horna
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta

Egileak