Migranteak, mugak eta bideak

 

(Galde 22, 2018/udazkena). Anaitze Agirre Larreta. Gipuzkoako SOS Arrazakeria.-

Bada ordua itsasoan erreskataturiko pertsonekiko erantzukizun txikiena izan nahian Europako herrialdeek darabilten lehia amaitzeko». Adierazpena Filippo Grandi ACNUReko Goi mandatariak egin zuen joan den abuztuaren 25ean.

EBren immigrazio politikaren ikurra izan da jarrera hori azken urteotan. 2015ean agerian jarri zuten ez zegoela politika bateraturik eta migranteen bizkarrean jarri zuten bere porrotaren zama. Errefuxiatuen krisia deitu zioten immigraziorako eta asilorako politika bateratu bat aurrera ateratzeko ezintasuna zenari. Ordutik, hildakoak pilatzen doaz Mediterraneo hondoan eta Ebren kanpoaldeko muga eta hesietan. 2015etik 10.000 lagundik gora hil dira Mediterraneoan IOMen datuen arabera.

Uda honetan ere ikusi ditugu EBko estatuen arteko desadostasunak migranteak hartzeko. Italiak disimulurik gabe erakusten du ez dituela migranteak bere lurraldean hartu nahi, eta horregatik ekainaren 11n Espainiako estatuak hartu zuen Aquarius ontzia Valentziako portuan. Keinu baikorra dudarik gabe. Abuztuaren 13an, ordea, Sanchezen gobernuarentzat «Espainia ez zen portu segurua».

Testuinguru honetan eta etengabean, migrazio gaietan edonolako erantzukizuna duten instituzio askok inbasioa eta uholdeen diskurtsoa eraiki eta komukabide ugarik barreiatu eta indartzen dute. Helena Maleno aktibistak dioen bezala, alarma eta beldurra elikatu, antsietate soziala sustatu, bere ezintasuna ezkutatu eta migrazio kontrol politika arrazistak justifikatu eta aplikatzeko: beroan eginiko kanporaketak, erreskatea ukatzea, teknologia militar geroz eta sosfistikatuagoa erabiltzea barne eta kanpo mugetan pertsonak atzeman eta geldiarazteko.

Diskurtso eta eraikuntza sozial horrek aurkezten dituzte migranteak ilegalak bezala, mehatxua diren kriminalak alegia, edo salbatu ezin ditugun biktimak. Edo biak batera. Uda honetan ere horixe gertatuko litzateke narratiba horren arabera. Estatuko hegoaldean gainezka daude iritsi diren migranteekin, migranteengatik. Txintik ere ez behin eta berriz errepikatzen diren etorreren aurrean erakundeek erakusten duten aurreikuspen eta baliabide faltari buruz. 2006an ere kontua bera zen, orduan kaiukoekin eta Kanarietan. Ordutik ez ote dute administrazio desberdinek egonkorra eta egiturazkoa den fenomeno bati erantzun egokia emateko denbora izan? Azken finean migrazioen atzean dagoena mundu mailako sistema ekonomiko globala da. Ez da berria, ezta puntuala ere. Iraunkorra da, eta Iparralde eta Hegoalde globalaren arteko desorekan oinarritzen den sistema ekonomikoak eragina.

2005 urriaren 12an El País egunkariak azalean atera zuen Marokon 30.000 migrante zeudela Ceuta eta Melillara «salto egiteko zain». 2014an datu berdina atera zuen portadan. Hamabi urteren ondotik kontakizuna berbera da. Kontesturik gabeko datuak barreiatzen dituzte, baina ez digute azaltzen Afrikan migrazio gehienak bertako herrialdeen artean gertatzen direla. Eta kontinente horretako biztanleei bisak ukatzen dizkiela sistematikoki Europak. Horrek eragiten dituela migrazio klandestino eta hilgarriak. Emakumeentzako zer esanik ez. Ahaztu egiten zaie aipatzea politika horiek sustatzen dituztela nagusiki pertsonen trafiko sareak, mafiak eta salerosketa. Azken horiek ondorio bat direla, ez migrazioen kausa.

Inbasio egoera etengabean bizi bagara, nola ulertu IOMren datuak? 2015ean milio bat inguru pertsona heldu ziren EBra Mediterraneoa zeharkatuz. 2018an eta orain arte, 71.000 lagun. Estatura 27.000. Iritsitakoei buruz, joan den abuztuan zioen Estatuan ACNUReko zuzendariak zifra horiek ez zirela arazo bat. Azken hilabeteotan Italiak Mediterraneo zentrala itxi du, Libia geroz eta hilgarriagoa da bidaian daudenentzat. Beraz, Espainia hegoaldeko bidea indartu da uda honetan. Eguraldiak ere lagunduta, migranteek bide hori hartzen dute. Gainera, Maroko eta Estatua arrantza akordioa negoziatzen ari ziren, eta Maroko negoziazioen norabidearekin pozik ez dagoenean migrante gehiago iristen dira Espainiako kostaldeetara. Eta ez dezagun ahaztu, migrazio bide hau ez da berria. Berria ez den bezala Euskal Herria zeharkatzen duen bidea. Adibidez, Irun eta Hendaia arteko trantsito hori aspaldikoa da. Uda honetan pertsona gehiago pasatu direla bistan da, eta mugan sistematikoki polizia frantsesak txuriak ez direnei kontrol arrazistak egin eta bueltarazten dituztela, Schengeneko ituna kolokan jarriaz. Horregatik, jendea Irungo aldean geratzen da egun batzuetan blokeaturik, jarraitzeko aukera topatu arte. Baina, berriz ere, zenbakien dantza nahaspilatsuaren atzean ezkutatzen dena da, asko jota mugalde honetan 70 lagun inguru daudela egoera horretan, eta pertsona horiek modu duin eta integralean artatzea ez dela arazoa, baliabideak badaudelako. Borondate politikoa da behar dena. Beste hainbeste gure artean gelditu nahi dutenei buruz.

Hala ere, kontrol politikak dira bultzatzen direnak, askotan eskubideak urratuz. Nahiz eta kontraesan argia egon demografo eta ekonomialariek esaten dutenarekin: immigrazioaren beharra dugula gure gizarte sistemari eutsi ahal izateko. Munduko Bankuak ere hori aitortu du joan den ekainean argitaraturiko txosten batean. Hemen, Beatriz Artolazabal Gizarte gaietako sailburuak ere antzeko zeozer azaldu du aste honetan. Euskadik jasotzen dituen 10.000 pertsonak behar dituela. Nahiz eta elkarrizketa berean gaineratu iristen diren adin txikikoak erkidegoen artean banatu beharra dagoela, ezin ditugula hartu.

Hori guztia gertatu eta kontakizun tranposo hau saltzen diguten bitartean pertsonek, bizitza hobeago baten bila edo babesa behar dutelako, euren herrialdeak utzi eta bizitza arriskatzen jarraituko dute. Horren aurrean, gizarte zibilak geroz eta ozenago eta argiago adierazten du zein den bidea, Euskal Herrian uda honetan gertatzen ari diren mugimenduak ikusi besterik ez dago. Ea instituzioek arreta jartzen duten.

Berria: berria.eus 2018-09-12:  Migranteak, mugak eta bideak

Categorized | Política

"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Alfredo Sabat, Argentina
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Porteadoras
Txema García
Fotografía de José Horna
"El mal del país" José Blanco
Irene Singer, Argentina
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Fotografía de José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
Bonill, Ecuador
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso
Eugenia Nobati, Argentina

Autores