Erakartzen al gaitu besteek jasaten duten krudeltasunetik gertu egoteak?

18.pmd

(Galde 02, primavera/2013). Erakartzen al gaitu besteek jasaten duten krudeltasunetik gertu egoteak?

Uneoro azaltzen dira gatazka eta bortizkeria hedabideetan. Albert Kientzek: “…goizean goiz, artean lo dagoela, egunkaria eramaten diote etxera jaikitzen denean eguneroko gatazka platerkada har dezan”. Henning Mankellek, Kurt Wallander polizia pertsonaiaren bitartez, ondorengoa dio krimenen bat gertatu den tokiko begiluzeei buruz: “Nik uste dut, gehienbat, krudeltasunetik gertu daudela jakiteak erakartzen dituela; lasai, norbera ez delako kaltetua, jakina”.

Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitateko irakasle Teun Van Dijken ustez, gure beldurren adierazpen gisa ikus daitezke negatibotasun forma ezberdinak, “eta hala arindura nola tentsioa sortzen ditu besteek pairatzeak, besteengan utzitako parte hartze molde hori dela-eta”.

Bortizkeria da hedabideak gehien erakartzen dituen errekurtsoetako bat. Bortizkeriaren espektakuluan berebiziko lotura dute ikusleekiko bai telesailek, bai marrazki bizidunek, bai albistegiek. Eva Aladró ikertzaileak bi mota bereizten ditu: bortizkeria pasiboa, hedabideek dagoen bortizkeria aurkeztu eta honen efektuak profitatzen dituztenean; eta bortizkeria aktiboa, hedabideek beraiek eragin edo sortzen dutenean.

EDUKIAK. Espainiako umeek, batez beste, egunean 150 minutu baino gehiago ikusten dute telebista, eduki bortitz ugarirekin (marrazki bizidunetan zein telesaioetan). Estatu Batuetako Psikologia Elkarteak dio haur batek, Lehen Hezkuntza amaitzerako, 8.000 hilketa eta 100 indarkeria-ekintza ikusi dituela telebistan. Eta bideojokoak gehitu behar zaizkio horri. Eta bortizkeria ideologikoa; adibidez, The Incredibles pelikulako eszena hura: “Gure gurasoak bizitza arriskuan jartzen ari dira… edo, are okerrago, euren ezkontide-harremana”.

Bukatu gabeko eztabaida da hedabideetako bortizkeriak adin txikikoengan duen eraginari buruzkoa. Paula Ricaurtek lau adierazi ditu: “bortizkeriaren izugarriarekiko immune bilakatzea; arazoak konpontzeko bidetzat hartzea indarkeria; telebistan eta bestelako hedabideetan ikusitako bortizkeria imitatzea; eta hainbat izaerarekin identifikatzea, hala biktimenarekin nola erasotzaileenarekin”.

BANGLADESH. Bestalde, gertatzen den lekuaren arabera, sentiberatasun ezberdina agertzen dute bortizkeriaren aurrean hedabideek. Duela gutxi ikusi ahal izan genituen ezberdintasun ikaragarriak Bostongo maratoiko atentatuen tratamenduan eta aste berean izandako antzeko ekintzen tratamenduan, hildako eta zaurituak hamar bider areagotzen zituztenak. Berdin gertatzen da 1.200 pertsona baino gehiagoren heriotzarekin Bangladesheko ehun-tailer batean, non Espainiako marka ezberdinek ekoizten duten, batzuek hedabideetako publizitatean presentzia handia edukita.

Beste bortizkeria-forma bat da informazioaren manipulazioa, testuetan nahiz argazkietan, eta ez oso fina. Nabarmen bizi izan genuen Irakeko gerra zuritzeko diskurtsoarekin, zeina existitzen ez ziren Saddam Husseinen suntsipen handiko armetan oinarrituta zegoen. Petroliotan blaitutako ubarroi bat sartu ziguten Golkoko lehen gerran, eta argazkia Exxon Valdez ontzia hondoratu zenekoa zen, hau da, urte batzuk lehenago eta nahiko urruti gertatu zen, Alaskan.

Stalinek jada egiten zuen, zoritxarreko kamaradaren bat desagerrarazteko orduan, photoshopen ezarpena baino mende erdi lehenago.

Baditugu gertuagoko adibideak ere. Horien artean, ABCk Venezuelari buruzko artikulu bat arabiar udaberriko errepresioaren argazki batekin ilustratu zuenekoa; edo langabeziaren igoerari buruzko informazioa lantzeko modu desberdinak,  Gobernuan dagoenaren arabera: Zapateroren langabetuak bere ardurakoak baino ez ziren; Rajoyrenak, berriz, Merkelen errua dira.

Finean, gizartearen bortizkeria islatzen dute hedabideek, ikuskizun bihurtu, handietsi ala ezkutatu (gerren tratamendua, esaterako). Eta, gainera, badago beraien baitan ere manipulazio ideologikoaren eta politikoaren bortizkeria.

Enrique Bethencourtek La Lagunako unibertsitatean duela gutxi egindako Bortizkeriaren Prebentzio eta Tratamenduari buruzko II. Kongresuan izandako parte hartzearen laburpena.

Categorized | Derechos Humanos, Política

“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
“LIKE”. Eduardo Nave
www.eduardonave.com
Alfredo Sabat, Argentina
Bonill, Ecuador
Eugenia Nobati, Argentina
Irene Singer, Argentina
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Fotografía de José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso

Autores