Elkarrizketa: Mikel Reparazekin solasean

 

‘Zuri guztiak beltz bilakatzen direnean konponduko dela arrazaren gatazka’

Galde 32 udaberria/2021. Inaki Irazabalbeitia.-

Aitortu behar dizut ‘Las grietas de América’ zure liburuaren liburuaren irakurketa oso atsegina gertatu zaidala. Zure kazetari-lan bikaina korrespontsal moduan ongi ezagutzen nuen. Asko estimatu izan dizut zure kronikak, baina banuen kezka liburua paraje amankomunetatik eta topikoetatik harantzago ez joatea. Ez da horrela, ezta hurrik eman ere! Neroni AEBtako politikaren jarraitzaile interesatuta izanik, zure liburuak ikuspegi berriak zabaldu dizkit, ahaztutako gauza batzuk gogora ekarri dizkit, nazio itzel horren errealitate sozio-politikoa sakonago entenditzeko elementu asko eman dizkit eta zoragarria iruditu zait armiarmaren irudia. Zorionak bene-benetan!

Galde.- Liburuaren izenburutik hasiko dugu elkarrizketa. Amerikaren arrakalez ari zara, pluralean. ¿Zure iritziz zeintzuk dira gizarte estatubatuarraren arrakala nagusiak?

Mikel Reparaz.- Ikusgarriena, dudarik gabe, Trumpen agintaldiak utzi duen zatiketa itxuraz gaindiezinaren arrakala da. Esan liteke polarizazio politikoak bi gizarte paralelo sortu dituela Estatu Batuetan, elkarren arteko komunikazio bide guztiak etenda. Desinformazioak, sare sozialek eta hedabide tradizionalen hutsegiteak zabaldu dute arrakala hori, funtsean errelatoaren inguruko polarizazioa baita, munduari eta errealitateari begiratzeko bi moduren arteko gatazka. Baina zarata guztiaren azpitik Estatu Batuak nolabait definitzen dituzten bestelako arrakalak daude. Sakonena, aita fundatzaileek sortutako herrialde independentearen jatorritik datorrena, gerra zibil odoltsu bat eragin zuena eta gaur gaurkoz bizi-bizirik jarraitzen duena: arrazaren gatazka. Gatazka politiko bat da, esklabotzak eragindako gutxiengo zapaldu horrek hor jarraitzen baitu, eskubide zibilen alde borrokan. Nagusitasun zuriaren botereak baldintzatzen ditu gainerako arrakala guztiak: kapitalismo estatubatuarrak eragindako desberdintasun sozioekonomiko ikaragarriena, osasunarena, hezkuntzarena, espetxeena, justizia sistemarena, poliziaren indarkeriarena…

Galde.- Liburuaren hasierako orrialdeetan zure buruari galdetzen diozu ‘Egiatan, zer da zuri izatea’? Klaru dago ez dela galdera erretorikoa. Zer erantzun ematen diozu?

Mikel Reparaz.- Koloregabekoen pribilegioa: hori da zuri izatea. Jokoa abantailaz hastea. Alegia, zure azalaren edo jatorriaren motxila astunak bizitzan egiten duzun guztia ez baldintzatzea. Horrek ez du esan nahi zurien artean bazterkeria edo pobrezia esistitzen ez denik, jakina. Esan nahi duena da New Yorkeko Flatbush auzoko familia beltz batean jaio bazara, jai duzula, amets amerikarraren mitoa ez dela zuretzako. Eta hori sistemikoa da AEBetan. James Baldwin eskubide zibilen iraultzaren garaiko pentsalariak idatzi zuen estatubatuar zuri guztiak beltz bilakatzen direnean konponduko dela arrazaren gatazka; hau da, pribilegio zuriaren kontzientzia hartzen dutenean, enpatia ariketa batean.

Galde.- Testuan zehar askotan baliatzen duzu armiarmaren irudia. Gaizki entenditu ez badut, supremazismo zuriaren irudi moduan darabilzu. Supremazismoa AEBren berezko DNAn txertatutako birusa al da?

Mikel Reparaz.- Ez dakit DNAn daraman ala ez, baina bistakoa da hor egon dela hasiera-hasieratik. Nik nahiago dut definitu “fabrikatik datorren akats” gisa. Jefferson, Washington eta enparauek munduko lehen demokrazia modernoa sortu zutenean gizateriak aurrerapauso historikoa eman zuen. “Gu, Estatu Batuetako herria…” hitzez hasten da konstituzioaren hitzaurrea. Kontua da “gu” hori klase pribilegiatu bat zela: gizonezkoak eta zuriak, funtsean. Areago, lehen demokrazia hori eskulan esklaboaren gainean eraiki zuten. Alexander Hamilton zen esklaborik ez zeukan aita fundatzaile bakarra, beste guztiak jauntxo esklabistak ziren. Horregatik, nik liburuan diot “araknido erraldoi” bat gelditu zela estruktura demokratikoaren zutabe eta habeen artean ezkutatuta, eta munstro horrek behin eta berriz eraikitzen duela bere armiarma-sarea. Bi mende eta erdiko historian behin baino gehiagotan saiatu dira sare hori deusezten, Gerra Zibilaren ostean Abraham Lincolnek esklaboak askatu eta Berreraikuntzaren urteak etorri zirenean, edo 1964an Kongresuak eskubide zibilen legea onartu zuenean. Baina beti esnatzen da araknidoa. Berreraikuntzaren ostean Jim Crow lege segregazionistak etorri ziren, eta eskubide zibilen ostean Nixonen politikak. 2016an ere antzeko momentu historikoa bizi izan genuen: Barack Obama historiako lehen presidente beltzaren ostean iritsi zen Donald Trump, talde supremazistak indartu eta diskurtso arrazista onargarri egin zuen presidentea.

Galde.- Segregazio terminoa orrialde askotan agertzen da. Eta azpimarratzen duzu ‘Segregazioa errealitate bat da eta hesiak gero eta altuagoak dira’. Ikuspegi horretatik AEBtako gizartea 1960ko hamarkadan baino zatituagoa dago? Orduan eskubide zibilak lortu zituzten beltzek, zerk egin du huts?

Mikel Reparaz.- Martin Luther King eskubide zibilen martiriaren semearekin izan nuen elkarrizketa batean galdera hori bera egin nion. MLK hirugarrenak esan zidan komunitate beltzak aurrerapauso ikaragarriak eman dituela besteak beste bere aita zenaren lanari esker, baina borroka haren jatorrian dauden arazoek hor jarraitzen dutela, konpondu gabe. Eskubide zibilen legeaz geroztik segregazioa eta arrazakeria ez dira legezkoak, hori egia da, baina neurri handi batean afroamerikarren egoera ez da hobetu. Pobreziak kolorea du Estatu Batuetan, eta beltza, indigena edo latinoa bazara poliziak zu tiroz hiltzeko 250% aukera gehiago duzu. Zerk egin duen huts? Sistema ez dela errotik irauli. Justizia sistema edo polizia eraldatzea ezinbestekoa da berdintasuna lortzeko.

Galde.- Obama, AEBtako lehen presidente beltza. Hala ere, kritika bat baino gehiago agertzen da testuan bere agintaldiari buruz eta aukera galdua aipatzen da han eta hemen. Zergatik da aukera galdua? Zertan egin zuen huts Obamak?

Mikel Reparaz.- Hasteko, Obamak itxaropen ikaragarria piztu zuen. Gehiegi. Hedabide askok gatazka konpondutzat eman zuten Etxe Zurian presidente beltz bat ikusi zutenean. Egia da saiatu zela zenbait aldaketa egiten, ezagunena osasun sistemaren erreforma, baina Obama ez zen presidente iraultzaile bat izan. Justizia sistema ez zuen ukitu, esaterako. 2012tik aurrera etorri zen gainbehera, bere onarpen mailak behera egin zuen eta fenomeno berri bat etorri zen kameradun telefono mugikorrekin. Orduan hasi ginen ikusten poliziak nola hiltzen zituen gazte beltzak erabateko inpunitatez. 2014an Misuriko Ferguson herrian Mike Brown gaztea poliziaren esku hil zenean hasi ziren lehenbiziko protestak, eta gero etorri zen Baltimoreko matxinada. Obamaren garaian sortu zen Black Lives Matter mugimendua, ez Trumpen gobernuaren aurka. Afroamerikar askori entzun diot ordutik Obamak abandonatu egin zituela eta Trump nahiago dutela, badakitelako harengandik zer etorriko den. Egia da, hala ere, Obama komunitate beltzaren ikono ere badela, bere agintaldia urruntzen ari den heinean, seguru aski, maitatuagoa.

Galde .- Black Lives Matter mugimendua arraza-gatazkan inflexio-puntua markatuko duela uste al duzu edo fondoko joerak aldatuko ez duen fenomeno puntual batean aurrean gaude?

Mikel Reparaz.- BLM mugimendua eskubide zibilen defentsaren tradizioaren jarraipena da, eta beraz ez nuke esanen inondik inora fenomeno puntuala denik. Belaunaldi berri oso bat ekarri du borroka horretara, eta mugimendua indarberritu du. Nire ustez, gainera, Alderdi Demokrataren eraldaketa ekarriko du, gazte asko mugiarazi dituelako eta alderdiaren sektore ezkertiarrei pisuzko argudioak eman dizkielako. Alexandria Ocasio Cortez bezalako hautetsiek BLMren aldarrikapenak Kongresura eraman dituzte eta Joe Biden berak ere bere diskurtsoa aldatu du, besteak beste poliziaren indarkeria salatuz edo arrazakeria sistemikoaren arazoa aitortuz. Gatazkaren soluzioa urrun dago, baina bide horretan Black Lives Matter inflexio-puntua izan daiteke, bai.

Galde.- Momentu batean kontatzen duzu nola Baltimoreko polizian dauden bi polizia puertorrikoar kexu diren bere lankide zuriek gutxiesten dituztelako hispanoak direlako, baina aldi berean haien aipu bat egiten duzu ‘Zaila da beltzekin tratatzea’ ‘Gezurretan aritzen dira, zu engainatzen, konfunditzen, probatzen saiatzen dira…’ Arrazakeria agerian. Nolakoak dira AEBtako gutxiengoen arteko harremanak?

Mikel Reparaz.- Estatu Batuak etorkinek eraikitako herrialdea da, hasieratik bertan ziren indigenak eta behartuta ekarri zituzten afrikarrak salbu. Bi kolektibo horiek beti izan dira baztertuenak, baina bata bestearen atzetik etorri diren gizatalde berriek harreman konplikatuak izan dituzte haien artean (New Yorkeko irlandar, italiar edo Europa Ekialdeko judutarren arteko liskarrak aski ezagunak dira). AEBtan zehar bidaiatu dudanero konturatu naiz baztertuenen artean beti dela norbait zapalduagoa, gizakia horrelakoa delako. Hala ere, iruditzen zait immigrazioaren aurkako Trumpen politikek gutxiengoak nolabait batu dituztela. Eskutik ikusi ditugu mobilizazio askotan latinoak, asiar-amerikarrak, afroamerikarrak eta indigenak.

Galde.- Azken urteotan hauts asko harrotu ditu Antifa mugimenduak. Bere ekimenei eskuinetik eta ezkerretik kritika egin zaio. Zure testuan maiz aipatzen dituzu. Jasotzen duzun lekukotzaren batean eskertzeko hitzak daude mugimenduarekiko. Zer ordezkatzen du? Zeintzuk dira? Zer ezaugarri ditu mugimenduak? Aurrekaririk ba al du?

Mikel Reparaz.- Antifa bezala ezagutzen den mugimendua ez da talde antolatu bat, Trumpek behin eta berriz dioen bezala (erakunde terroristen zerrendan sartzen saiatu zen bere agintaldiaren amaieran). Mugimendu heterogeneoa da eta beraz definitzen zaila, baina talde anarkisten topikoaz haratago doa. 2017tik aurrera, eskuin muturreko taldeak monumentu konfederatuen alde mobilizatzen hasi zirenean ikusi genituen, besteak beste Charlottesvilleko kaleetan, kontramanifestazioak antolatzen. Redneck Revolt bezalako milizia antifaxista armatuak ere atera ziren orduan kalera, baita black bloc taldeak ere. Mark Bray adituak dioen bezala, supremazisten indarkeriaren aurrean indarkeria erabiltzeko prest dauden herritarrak daude haien artean, “faxistek haien auzoko meskitari su eman ez diezaioten”.

Hala ere, inportantea da oroitzea antifaxismoak tradizio luzea duela Estatu Batuetan. Espainiako gerra zibilera Abraham Lincoln batailoian borrokatzera joan ziren brigadistetatik hasi eta Woody Guthrie bezalako artista konprometituen laneraino.

Galde. Donald Trump eta trunpismoa dituzu zure lanaren beste ardatzetako bat. Zer ordezkatzen du Donald Trumpek? Nola definituko zenuke bere mugimendua? Zentzuk dira bere oinarri sozialaren ezaugarri nagusiak?

Mikel Reparaz.- Donald Trump New Yorkeko milioidun showman lotsagabe bat izatetik Estatu Batuetako nazionalisten ikono izatera pasa zen oso denbora gutxian. Atzeraldi ekonomikoak kolpatutako langileak eta pobretutako klase ertaina bereganatzea lortu zuen Steve Bannon nazionalpopulismoaren guru nagusiari esker. Formula denok ezagutzen dugu honezkero: desinformazioa eta beldurraren diskurtsoa erabiliz lider indartsu bat sortu eta kontserbadore zuri amorratuak haren inguruan batu. Hortik abiatuta, errepublikanoen hauteskunde-esparrua inoiz ez bezala hedatu du Trumpek, eta Alderdi Errepublikanoa betiko eraldatu du.

Galde.- Trumpen garaia bukatu da. Alabaina, trunpismoarena? Nola eragingo dio horrek partidu errepublikarraren etorkizunari? Bitan zatitu al daiteke?

Mikel Reparaz.- Buruzagi eta hautetsi errepublikanoen artean zatiketa dagoela ezin da ukatu. Kapitolioko oldarraldiaren ostean Mike Pence presidenteordeak edo Mitch McConnell Senatuko errepublikanoen buruak bizkar eman zioten presidenteari, eta Joe Bidenen garaipena onartu zuten. Trumpen errelatoa —iruzurrarena— bertan behera erori zen, bere gezurrak agerian geratu ziren, eta askok uste izan zuten hori izanen zela bere amaiera. Baina errepublikanoek Trump politikoki inhabilitatzeko aukera izan zutenean ez zuten aurrerapausoa eman. 50 senatari errepublikanotik zazpik baino ez zioten “traizio” egin. Trump politikoki bizirik atera zen impeachment prozesu horretatik, eta CPAC kontserbadorearen bilkuran jaun eta jabe dela erakutsi zuen, alderdia bere oinetara duela oraindik ere. Errepublikano “traidoreen” izenak banan banan irakurri zituen eta boto-emaileei haien eserlekuetatik kanporatzeko deia egin zien. 2024ko hauteskundeetan berriz ere aurkezteko atea zabalik utzi du gainera. Horrek gero eta argiago uzten du trunpismoa Alderdi Errepublikanoaren barruan geldituko dela, eta momentuz behintzat ez dela alderdia zatituko.

Galde.- Bidenek irabazi ditu hauteskundeak, demokratek bi ganberak kontrolatzen dituzte. Hala ere, agerikoak dira partidu demokratan bi arima gutxienez badaudela: aparatua eta ‘sozialista’ Sandersek edo AOCek ordezkatzen dutena. Nola ikusten duzu bi arima horiek elkarbizitza? Uste al duzu adar ezkerzaleak bere agenda Bideni ezartzea lortuko duela? Zer punturaino? Itzuli al da Washintongera betiko politika?

Mikel Reparaz.- Alde batetik Bidenek agindu du estatubatuarrak batzen saiatuko dela, eta horrek ezinbestean esan nahi du eskuinerantz begiratuko duela gai askotan, trunpismoarekin deseroso dauden errepublikanoengana hurbildu nahian. Hala ere, Alderdi Demokratak dagoeneko onartu ditu lehen ezkerrarenak ziren planteamendu asko. Bernie Sandersek Joe Bideni babesa eman zionean adostu zituzten hainbat egitasmo, besteak beste immigrazioaren erreforma, “Medicare denentzat” osasun erreforma edo justizia sisteman aldaketak. Ikusi beharko da nola uztartzen duen “betiko politika” sozialistek baldintzatutako agenda horrekin. Oreka zail horri eutsi beharko dio Bidenek. Momentuz pandemia du lehentasun, eta hor badirudi txertaketa helburuak beteko dituela.

Galde.- Azken puntu bat politikaz. Zure liburuan agertzen da AEBtako mugimendu progresista oso anitza dela, polihedrikoa, kausa askoren defentsa hartzen dituela eta alderdi demokrataren esparrua gainditzen duela. Zer ezaugarri nagusi dauzka amalagama horrek?

Mikel Reparaz.- Trumpen aurkako “erresistentziak” agerian utzi ditu ezaugarri horiek. Trumpek gizarteko kolektibo eta gutxiengo guztiak iraindu ditu Twitterren eta bere kanpaina mitinetan. Zuzentasun politikoaren aurkako bere gurutzadan, eskuin muturrak aldarrikapen asko mugiarazi ditu: antirrazismoa, feminismoa, LGTB+ mugimendua, antikapitalismoa… Aniztasun horrek definitzen du XXI. mendeko mugimendu aurrerakoia AEBtan.

Galde.- En temas de política exterior Biden ha dado pasos que pueden indicar un alejamiento de la política de Trump, por ejemplo las suspensión de ayuda militar a Arabia Saudí en la guerra del Yemen. ¿Hasta donde piensas que pueden llegar estos cambios? ¿Qué hará en el conflicto sirio o sobre una posible revocación del traslado de la embajada a Jerusalem? ¿La relación con Irán?

Mikel Reparaz.- La política exterior de Biden se debate entre echar por tierra el legado de su predecesor y reforzar las alianzas tradicionales de EEUU en el mundo. Lo hemos visto con claridad en su primer acercamiento a Arabia Saudí. Por un lado, acusa al príncipe heredero Mohamed Bin Salmán de descuartizar al periodista disidente Yamal Khashoggi y denuncia las vulneraciones de derechos humanos en una conversación telefónica con el rey saudí, y mientras bombardea posiciones de milicianos proiraníes en Siria, dejando claro que el enemigo común de EEUU, Israel y Arabia Saudí sigue siendo Irán. Sin embargo, Biden está forzado a posicionarse, y la vuelta o no al acuerdo nuclear con Teherán marcará su política en Oriente Medio.

Por otro lado, con Israel las cosas están más claras. Ahí no hay fisuras. El nuevo secretario de Estado Antony Blinken ha dejado claro que mantendrá los Acuerdos de Abraham y nada parece indicar que se vaya a reconsiderar la ubicación de la embajada estadounidense en Jerusalén.

Galde.- Con Biden habrá algún cambio en la llamada Guerra contra el Terror que ha estado activa con Bush, Obama y Trump, y que entre otras modalidades de intervención se ha concretado en el uso letal de drones especialmente en Afganistan, Irak, Yemen y Somalia, causando numerosas víctimas civiles, sin que haya tenido mas éxito que el evitar muertes entre los soldados norteamericanos?

Mikel Reparaz.- Bueno, de momento Biden ha tardado menos que Trump en ordenar un bombardeo. Lo ha hecho a cinco semanas de su toma de posesión, en Siria. No obstante, también es cierto que el nuevo Gobierno ha limitado el uso de drones militares fuera de Siria y Afganistán. Durante el mandato de Trump, igual que con Obama, la CIA y el Pentágono tenían autonomía a la hora de ordenar ataques con aviones no tripulados. Biden ha puesto un veto temporal a ese tipo de operaciones en países como Yemen o Somalia. Bajo su mandato, la Casa Blanca tiene que aprobar ese tipo de ataques.

Galde.- ¿Y las relaciones con China, Rusia y UE?

Mikel Reparaz.- Frente a las políticas proteccionistas de Trump, Biden ha prometido poner a EEUU en una posición de liderazgo en el mundo. Reforzar la alianza trasatlántica con Europa es su gran prioridad, porque es la que más ha sufrido durante el mandato de Trump. Desde las instituciones de la UE no se ha disimulado el alivio de ver a Biden en la Casa Blanca. Esa alianza, que incluye reforzar la OTAN, aleja a Washington de Moscú. Biden ha endurecido su discurso contra Putin y ha impuesto nuevas sanciones por el envenenamiento del opositor Alexi Navalny.

Sobre China hay un silencio clamoroso en la Casa Blanca. De momento no se ha revertido ninguna de las medidas puestas en marcha por Trump y todo indica que la “guerra fría comercial” seguirá vigente con el nuevo presidente.

Categorized | Entrevista, Libros, Política

Porteadoras
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Txema García
Txema García
Fotografía de José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
"Lemoniz", Mikel Alonso
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Irene Singer, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sebastião Salgado
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El mal del país" José Blanco
"El origen del mundo" José Blanco
Sebastião Salgado
Eugenia Nobati, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
Bonill, Ecuador
Alfredo Sabat, Argentina

Autores