Elkarrizketa Lurdes Imazekin

 

«Egun indarrean dagoen curriculuma zabalegia da. Datuen metaketa entziklopedikoan eta memoristikoan oinarritutako eredu honek ez du balio paradigma sozial berrirako.»

Galde 36 – udaberria/2022. Lurdes Imaz elkarrizketatuko du Inaki Irazabalbeitiak.-

Lurdes Imaz EHIGE elkartearen koordinatzaiea da. EHIGE Euskal Herriko ikasleen gurasoen konferderazioa da eta hezkuntza-sistema publikoan gizarte-agente inportanteena. EAEko hezkuntza-sistemaren desafioei buruzko beren iritzia izatea garrantzitsua iruditu zaigu eta horregatik jo du beraiengana.

Galde- Egun EAEko Hezkuntza Lege berria lantzeko eztabaida publikoko prozesu batean gaude. Eusko Legebiltzarrean ponentzia propioa eratu da; Eusko Ikaskuntza gogoeta-prozesu bat garatu du, komunikabideetan hamaika iritzi-artikulu publikatu dira,… Zuk nola ikusten duzu gertatzen ari den prozesua? Modu egokian garatzen ari dela uste al duzu? Elementuren bat sentitzen al duzu faltan?

Lurdes Imaz- Benetako prozesu parte-hartzailea bota dugu faltan berriro ere, 2018an bezala. Orduan mugatu egin ziren eztabaidarako gaiak eta oraingoan, Eusko Legebiltzarreko ponentzian parte hartzeko aukera izan dugun arren hainbat eragilek, eztabaida maila politikora mugatu da. Zilegitasun osoa dute partiduek adostasun politikoetara iristeko, nola ez, baina benetan hezkuntza-sistema eraldatzeko asmoa baldin badago, ezinbestekoa da hezkuntza-eragileen parte-hartzea, geu garelako ikastetxeetako eguneroko errealitatea hobekien ezagutzen dugunak.

Guk bide propioa egingo dugu etaEuskal Eskola Publikoaren eztabaida-prozesu propio batean murgilduta gaude, Heize zuzendarien elkartearekin batera. Bi helburu ditu prozesu honek: hezkuntza-komunitatearenahalduntzea eta Euskal Hezkuntza Legean eragitea.

Galde- Hilabete hauetan hainbat aspektu seinalatu dira hobetzeko hala nola segregazioa edo hizkuntza ereduena. Baita beste asko ere. EHIGEren iritziz zeintzuk dira EAEn indarrean daukagun hezkuntza-ereduaren gabezia nabarmenenak? Zeintzuk desafio nagusiak?

Lurdes Imaz– Lehenik eta behin hezkuntza-sistemaren egituraketa. Europan anomalia bat den publiko-pribatu sistema dualarekin jarraituko dugu edo eskola publikoa ardatz izango duen hezkuntza-sistema eraikiko dugu?Eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemaren erreferente bihurtzen ez dugun bitartean, ez ditugu konponduko sistemaren arazoak eta ez diegu helduko ere ditugun erronkei.

Lehen gai hau guztiz lotuta dago bigarrenarekin: segregazioa. Estatu mailan etorkinak gehien segregatzen dituen erkidegoa gara eta bigarrena maila sozio-ekonomikoa kontuan hartzen badugu, Madrilen atzetik. Eredu dualarekin jarraitzen dugun bitartean ez da konponduko segregazioaren arazoa, lotuta daudelako bi gaiak.

Euskararen gaia ere klabea da. Eskola publikoak izugarrizko apustua egin duen arren D ereduaren alde, ikerketek eta ebaluazioek erakusten digute asko dugula oraindik hobetzeko. Horretarako metodologia berriak eta inbertsioak behar ditugu, baita espazio ez-formala indartzea ere, eskola euskararen arnas gune delako ikasleen gehiengoarentzat.

Bestalde, publikotasunak berrikusketa bat behar du, ez gaituelako asetzen egungo ereduak. Ikastetxe publikoen erabaki-ahalmena handitu behar da, alde batetik, baina ez da egon horretarako nahirik azken 30 urteetan. Horrekin batera, ikastetxe publikoen demokratizazioan sakondu behar dugu. Egun ditugun parte-hartze organoak berrikusi behar ditugu eta kide guztien parte-hartze eraginkorra lortzearen helburuari heldu behar diogu, hori delako benetako erronka.

Eskola publikoaren kalitatean sakondu behar dugu ere, egungo ikasleek eta familiek dituzten beharretara egokituz. Hor ditugu, besteak beste, irakasleen formakuntza, ikerketa zientifikoa, plantillen egonkortasuna edo praktika onak konpartitzearen erronkak, elkarrekin konpetitzen duten ikastetxeak egin ordez, elkarrekin lan egiten duten ikastetxe publikoen sarea osatu ahal izateko.

Eta guzti hori, adostu eta konpartitutako diagnostiko batetik abiatuta, gure sistemaren gabeziak eta erronkak identifikatuko dituena.

Galde- Egun EAEn dagoen eredua dual moduan definitzen duzula leitu dizut, hots, sare publikoa batetik eta sare kontzertatua bestetik. Lege berriak eredu hori gainditu behar duela adierazi izan duzu. Posible ikustenal duzu? Nola egin beharko litzateke? Nahikoa indarrik ba al dago?

Lurdes Imaz- Dudarik gabe. Goian aipatu bezala, eskola publikoa hobetzen ez dugun bitartean ez da hobetuko hezkuntza sistema, eskola publikoa indartzen dugun heinean aurre egingo diegulako hezkuntza-sistemaren erronkei: ikasle guztien eskubideak bermatzea, gizarte-kohesioa, euskalduntzea, errendimendua hobetzea eta parte-hartze eredu demokratikoa.

Horretarako egin behar direnak, besteak beste:

  • Eskola publikoaren eskaintza handitu eta ez itundu baldin eta plaza publikoak badaude.
  • Eskola publikoaren finantzazioa hobetu.
  • Itunpeko sareari mugak ipini: segregazioa sortzen duen gaineskaintzarekin amaitu eta gizarte-kohesioari egiten zaion ekarpenera egokitu finantzazioa.

Gizartearen aldetik badago indarra, orain ikusi behar dugu partidu politikoak gai diren gizartearen eskaera horri erantzuteko. Herri honek merezi du erreferente izango den eskola publiko indartsua.

Galde- Zure iritziz zeintzuk dira sare publikoaren defizit edo gabeziak nabarmenenak? Zein aspektutan sakondu beharko luke lege berriak defizit horiek gainditzeko?

Lurdes Imaz- Eskola publikoak dituen gabeziak eta erronkak hezkuntza-sistema osoak dituen berdinak dira. Eraldaketa eta gizarte-kohesioaren alde lan egingo duen hezkuntza-sistema behar dugu, eta horretarako ondorengo gaiei heldu behar die araudi berriak:

  • Ikastetxeen kalitatea eta errendimendua hobetu behar dira, ikasleen emaitzak oso lotuak daudelako oraindik euren maila sozio-ekonomikora.
  • Ikasle guztien aukera berdintasunean sakondu behar da, ikasle guzti guztiek izan ditzaten aukera berberak.
  • Euskararen ezagutza bermatu behar da eta euskal kulturaren garapenerako espazio bihurtu behar dira ikastetxeak.
  • Finantzazioa, baliabideak, autonomia, deszentralizazioa eta kogobernantzan sakondu behar da, orokorrean.
  • Curriculuma pisutsuegia eguneratu behar da.
  • Irakasleen jardunaren kalitatea hobetu behar da.
  • Ditugun helburuak lortzen lagunduko diguten pedagogiak bilatu behar ditugu.

Galde- Segregazioa eta ghetto terminoak aipatu dira maiz atzen garaian: eskola publikoa ghetto bihurtzea adibidez. Errealitatea hor dago eta ezin da ukatu. Zer egin beharko litzateke horrelakoak ebitatzeko eta eskola integrazio-erreminta izan dadin?

Lurdes Imaz. Hala da. Sare publikoa da ISEK baxuena duten ikasleak hartzen dituena, baitahezkuntza behar berezi gehien dituztenak, atzerritarrak eta bekadunak ere.

Horretaz gain, publikoak dira maila sozio-ekonomiko baxueneko ikasleen konzentrazioak ematen diren ikastetxeak.

Egoera hauek ekiditeko, eskola publikoa ardatz izango duen hezkuntza-sistema eraiki behar da. Kohesioan oinarritutako planifikazioa eta matrikulazio prozesua behar ditugu ere. Herri batean diru publikoz finantziatutako bi ikastetxe baldin badaude, oreka bermatu beharko da. Eta ez naiz ari behar bereziak dituzten ikasleak banatzeaz, banaketaz hitz egitekotan, ikasle guztiak banatu beharko dira. Gizarte-kohesioaren helburua, ikastetxea aukeratzeko eskubidearen gainetik egon behar da, ikasle guztien eskubideak bermatu nahi baditugu.

Galde- Hezkuntza aipatzen delarik euskal curriculuma da aldarria agertu izan da sarri. Zer deritzozu egun eskoletan indarrean dagoen curriculumari? Egokitzen al zaio zure irudiz gure gizarteak ditueen beharrei? ikasleek garatu beharreko trebetasunei? Irakaste-prozesu berari?

Lurdes Imaz- Gure proposamena “Euskal Herrirako Curriculuma” dokumentuan jasoa dago, zeinek ikuspegi sozio-kritikoa duen curriculuma proposatzen duen.

Egun indarrean dagoen curriculuma zabalegia da. Datuen metaketa entziklopedikoan eta memoristikoan oinarritutako eredu honek ez du balio paradigma sozial berrirako. Bizitzako arazoek curriculumaren parte izan behar dute.

Curriculum-eredu zehatz eta itxiaren aurrean, funtsezko curriculum irekia defendatzen dugu, irakasleen ikerketetan eta esperientzietan oinarritutako metodologia-garapenetan gauzatuko duena, bai eta ingurune berritzaileetan sortutako irakaskuntzako ohiko praktiken behatokien bidez ere.

Hezkuntza-jarduna eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da curriculum-eredua bi zentzutan aldatzea. Alde batetik, erreferentziako curriculumak funtsezkoa eta oinarrizkoa izan behar du (gutxieneko ezagutzak), irakasleek tarte zabala izan dezaten testuinguru errealak eta ikasleen interesetik hurbilen dauden edukiak hautatzeko (curriculuma eraikitzen duen irakaslea). Bestalde, hezkuntza-metodologiek eta -jarduerek lagundu behar dute ikasleak gizartearen benetako arazo eta erronketan kokatzen, betiere ikaslearen garapen-mailara egokituta eta dimentsionatuta (genero-ikuspegia duen curriculuma eta orientazio soziokritikoa).

Galde- Hezkuntza-sistemaren oraingo gobernantza egokia iruditzen al zaizu? Nolako gobernantza beharko genuke? Zer paper jokatu behar du eskoa-komunitateak? Ze toki dute gurasoek? Irakasleek? Tokiko administrazioak?, Zentroen autonomía? ….

Lurdes Imaz- Eskola publikoak gobernantza-eredu berri bat eskatzen du, deszentralizatua eta parte-hartzailea, hainbat ikuspegitatik garatu beharrekoa: hezkuntza-komunitatearen ikuspegia, ikuspuntu komunitarioa eta sistemikoa.

Hezkuntza-komunitatearen ikuspegiari dagokionez, koordinatuta lan egiten duten hezkuntza-komunitateek osatuko dute sare publikoa eta bere kide guztiak hezkuntza-eragile izango dira. Ikastetxearen autonomia-eredua ez da deserregularizatzailea, eta komunitateko kideen parte-hartze koordinatua ikastetxearen gobernantzaren oinarrizko baliabideak dira. Bestalde, ikastetxearen hezkuntza-proiektua, curriculum-proiektua, hizkuntza-proiektua eta kudeaketa ekonomikoko proiektua, zuzendaritza-proiektua, etab. dira ikastetxearen nortasuna eta funtzionaltasuna zehazten duten elementu nagusiak, eta hezkuntza-komunitateko kideen atxikimendua dute.Eskola publikoak garatzen duen hezkuntza integralaren ereduaren helburua ikaslea ahalduntzea da, autonomoa izateko eta bere ikaskuntza-prozesua zuzentzeko, eta ikasleak hezkuntza-jardueren diseinuan, antolaketan eta garapenean parte hartzea funtsezko baliabidea da ikasleak ahalduntzeko eta hezkuntzan eta gizartean txertatzeko.

Ikuspegi komunitarioa eta ingurunearekiko harremanari dagokionez, eskola publikoak gizarte-eragileekin lan egiten du (auzo-elkarteak, kultura-elkarteak, kirol-elkarteak, ingurumen-elkarteak, elkarte feministak eta etnikoak), eskolaz kanpoko hezkuntza-jarduerak eta jarduera ez-formalak elkarrekin garatzeko.Eskola publikoa lehentasunezko gizarte-eragilea da euskararen erabileraren normalizazioan eta euskal kulturaren garapenean eta hezkuntzako udal-batzordeetan parte hartzen du. Azkenik, auzoko eta hiriko hezkuntza-proiektuak garatzen ditu, ikaskuntza sozial eta multikulturalerako.

Ikuspuntu sistemikoari dagokionez, hezkuntza-komunitateak koordinatzeko eta hezkuntza-arrakasta duten proiektuak garatzekoelkarte-eredu bat defendatzen dugu eta hezkuntza-komunitateek Justizia soziala eta gizarte kohesiorako hezkuntza zerbitzu publikoa osatzen dute.

Deszentralizazioari dagokionez, azkenik, udal-eskumenak garatu behar dira hezkuntzan, beti ere marko komun baten baitan, desberdintasunak ez areagotzeko. Herri eta hiri hezitzaileak behar ditugu, haurren eta nerabeen beharren araberako herriak diseinatuz.

·

En castellano:

Inaki Irazabalbeitia entrevista a Lurdes Imaz.

Galde- En una entrevista en la revista Argia ya en 2015 señalabas que los alumnos y alumnas obtienen mejores resultados en las escuelas donde las madres y padres participan en las decisiones. ¿Estás satisfecha con el papel que otorgan las  políticas públicas y el sistema educativo a las representaciones de  padres/madres? ¿Propondrías algún tipo de medida para fomentar la implicación de las familias?

Lurdes Imaz- Sí, es algo que está estudiado e investigado a nivel europeo. Cuanto más efectiva es la participación de las familias (y me refiero a su participación en las decisiones en el centro), mejores son los resultados de sus hijas e hijos. Las familias cumplen también un papel muy importante en la mejora de la convivencia de los centros y deben ser aliadas en la resolución de conflictos.

Los centros ya cuentan con órganos de participación de las familias, pero muchas veces estas sienten que no son tenidas en cuenta. Además, estos órganos están muy “burocratizados” y es necesario crear nuevos espacios de debate y participación. Echan en falta también formación para poder participar de forma efectiva.

Por último, tenemos dos retos importantes: lograr la participación de las familias más desfavorecidas, teniendo en cuenta las barreras económicas, culturales y de tiempo existentes, y lograr que los hombres se impliquen más. Aunque es verdad que cada vez hay más padres participando en las AMPA, sigue siendo un espacio voluntario mayoritariamente femenino.

Galde- Alberto López Basaguren y algunas otras voces han proclamado que una posible redefinición del sistema de modelos lingüísticos de la CAV y el avance hacia un único modelo en euskara como lengua vehicular ‘rompería la paz lingüística. ¿Cómo valoras este tipo de manifestaciones? ¿Consideras necesario modificar los actuales modelos? ¿En qué sentido?

Lurdes Imaz- Creo que hay que acabar con la idea de que los malos resultados están relacionados con nuestro sistema bilingüe, porque no es verdad y tenemos pruebas de ello.

Las familias han optado claramente por la enseñanza en euskera, porque es la que garantiza el bilingüismo y el profesorado de la escuela pública ha hecho un esfuerzo enorme para poder responder a la demanda de las familias, hasta llegar hasta la situación actual en la que el 90% del alumnado de la red pública estudia en modelo D.

El alumnado que ha tenido garantizadas más horas de euskera en la escuela es el que ha logrado los objetivos y quien tiene mejores resultados en todas las materias.Además, no se ha perdido el nivel de castellano en ningún caso.

Los modelos educativos sí han generado desigualdades, e incumplimiento de los derechos recogidos en nuestra normativa que tiene el alumnado.

Por todo ello planteamos un modelo de inmersión generalizado con el euskera como eje de un sistema plurilingüe adecuado a la realidad y el contexto social a través del proyecto lingüístico de cada centro.

Categorized | Dossier, Entrevista, Política

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
“JAZZ for TWO”, José Horna
Fotografía de José Horna
Txema García
Txema García
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
“LIKE”. Eduardo Nave
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Metro de París
Jose Horna.
"El origen del mundo" José Blanco
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Irene Singer, Argentina
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Canción de París
Jose Horna.
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Alfredo Sabat, Argentina
Fotografía de José Horna
Porteadoras
Txema García
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador
Sebastião Salgado
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“LIKE”. Eduardo Nave
"Lemoniz", Mikel Alonso
Txema García
Eugenia Nobati, Argentina
"El mal del país" José Blanco
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés

Autores