Ibiltari baten egunkaritik: Gizatxara… eta ona

 

 

Galde 35 negua 2022 invierno. Lourdes Oñederra

Udazken azkeneko hotza Gasteizen, goizeko 9ak gutxi gorabehera, egun lanbrotsua, hezea. Bide bazterreko belarra bustita dago. Pozik noa, eder gertatzen zaidalako momentua eta parkeko aintzira txikira laster iritsiko naizela dakidalako. Izugarri gustatzen zait ura ukitzen duen zubi esekitik pasatzea. Zubia laburra da, ahateak janari eske iristen direnerako, beste aldean zaude (bide batez, ez zaie ogirik eman behar ahateei, kalte egiten omen die!). Umeekin nagoenean, haien aitzakiaz, pausu indartsuak egiten ditut gehiago mugi dadin. Umerik gabe nagoenean baina ez dudanean inor inguruan, beste horrenbeste.

Gaur horietako egun bat izango dela dirudi. Ez dabil inor inguruan eta urrutiagotik ez ninduke inork ikusiko laino honekin. Ez bada! Zubira iristeko metro gutxi gelditzen zaizkidala, hor datorkit baten bat aurrez aurre. Zubira iristen naizenerako nire zeharkatuta izango du berak, edo ia. Zakur handi bat dakar lotuta. Aterki berde loreduna. Gizonezkoa da eta, gehixeago hurbildu ahala, zehaz dezaket ez dela gaztea. Zein ondo, gizonezko bat guardasola koloredun batekin, zakur baten ondoan lanbroan zehar ibiltzen parkean udazken goiz batean.

Baina, aski hurbildu garenean,bat batean plazer estetikoa pikutara joan zait, edertasun ametsa hautsi egin zait: guardasola loredunaren gizona ez da nik irudikatutako izaki sentibera poetikoa, zakur otzanari zakar tira egiten dion gizatxar erretxina baizik. Nabaria da zakurra beldurtu egiten duela zubiaren dantzak. Beldur horrez gain lepoko uhalaren tiraldiak eta bere jabearen orruak jasan behar ditu. Gaixo zakurra. Eta gaixo ni.Zer eskubide ote du gizon horrek berari bizia eta niri goiza hondatzeko?

Zerbaitegatik lurralde arteko autobusetako zakarkeria etorri zait gogora, gero eta deserosoago otzan-otzan onartzen dugun zerbitzua, zakarkeria kutsakorra balitz bezala. Niri oinak bermatzekoa kendu didatela, ziurtasun uhala hondatuta dagoela, ez dugula lekurik eserlekua etzateko edo ondokoa ez ukitzeko… ba nik oihuka hitz egingo dut, telefonoa nahi bezala erabiliko dut, aurpegi txarra jarriko diot ondoan eseritzera ausartzen denari… eta denok iritsiko gara helmugara bidaia hasi baino pixka bat haserreago munduarekin, geure buruarekin, gizatxarrago.

Barne aterpera ihes egitea gelditzen da. Ahal delarik, irakurtzera, babesa eta plazera batera ematen dituen jarduera horretara. Iñaki Uriarteren (El País, 2021.XI. 28) artikulu batean murgildu naiz eta berriro gogoratu naiz goizeko gizatxarra eta zakurraren gertakizunaz. Artikuluaren azken aldera dio katu pare batekin bizitzearen alderik onena ez dela maiz izaten dugun antropomorfizazio jolasa(gizakiak balira bezala hitz egitea eta halakoak, alegia) horren kontrakoa baizik. Onena omen da (eta da) ohartzea beste espezie bateko animalia batzuekin bizi zarela naturaltasun osoz; oso desberdin, ulergaitz eta arrotz izanagatik ere, zeure antzeko diren izakiak, senideak. Eta denok kontent. Katuak bizikide dauzkagunok gozatzen duguna ez omen da haiekiko identifikazioa, baizik eta hain desberdin gertatzea. Borgesen aipu bat dator gero eta, ondoren, haiku baterako inspirazioa eman zion bere etxeko korridorean izan zuen bizipena: katua eta bera gurutzatu omen ziren, bakoitza bere norabidean. Katuak ez omen zion kasurik ere egin eta berak, agerkunde moduko batean, galdetu omen zion bere buruari, “nolakoa ote da honen bizitza?”

Pixka bat sendatu nau jakiteak halakoak ere gertatzen direla, badirela gure espeziean horrelako oharmenak. Nahiago nuke aintzirako gizonak bere zakurraganako Uriartek bere katuenganako duen errespetua izango balu (eta autobusak zerbitzu direla esaten dutenek hitz horren esanahiaz pentsatzeko bakea izango balute… bere espeziekideenganako gutxieneko begirunea, alegia).

Categorized | Miradas

Protagonistas

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Canción de París
Jose Horna.
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"El origen del mundo" José Blanco
Sebastião Salgado
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Porteadoras
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Bonill, Ecuador
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso
Alfredo Sabat, Argentina
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Metro de París
Jose Horna.
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Eugenia Nobati, Argentina
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
"El mal del país" José Blanco
Irene Singer, Argentina
Sebastião Salgado
Txema García
Sebastião Salgado
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
“JAZZ for TWO”, José Horna
Txema García
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Fotografía de José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave

Autores