Ez, ez gara euskara

Lourdes Oñederra
_____________________

Aldizkari honetarako idatzi nuen aurreko zutabea ere euskarari buruzkoa zen, “Euskera por qué, euskera para qué” zuen izenburu. Ez zen oraindik gertatu Comisiones Obreras/Langile Komisioak sindikatuari Korrikan parte hartzeko eskubidea ukatzea antolatzaileek.

Korrikaren leloa “Euskara gara” bi eratara uler daiteke. A: gu garena euskara da, euskarak osatzen gaitu; B: guk osatzen dugu euskara. Ohartu hemen, “osatu” esatean, “constituir” ari naizela adierazten eta ez “complementar”.

A ulerkera

Ez da zuzena hiztunak hizkuntza direla aldarrikatzea. Sinetsi daiteke, nahi edo ahal bada, baina erlijioaren eremuari dagokion fedeaz. Ez da zientifikoki egia. Rajendra Singh hizkuntzalariak irakatsi bezala, hizkuntza baino handiagoa da hiztuna (hizkuntza bere tresna du), hizkuntza baino txikiagoa da hiztuna (hizkuntzak hiztunez aparte berezko izaera eta egitura ditu). Esango nuke pentsamolde hau aski hedatua dela gure inguruan. Liburuaren eskaintzan “euskaraz maitatzea” opa duen autorea, adibidez, fede horretako sinestuna delakoan nago.

B ulerkera

Gu gara euskara: guk hiztunok osatzen dugu euskara, ahoskatu eta idatzi egiten dugunok. Guk elikatu eta birsortzen dugu eten gabe hizkuntza.

Teknikoki, linguistikoki, aurrekoa baino errazago defenda daiteke iritzi hau, ez baitago hizkuntza bizirik hiztunik gabe, erabiltzailerik gabe. Gauzak horrela ulertuta, euskara gu da edo gu gara euskara: hizkuntza hiztunek osatzen dute. Baina, orduan, denok: sindikatu zigortuko kide eta lagunek, PPko edo UPNko zenbaitek, EHren independentziaren kontrakoek edo bost axola zaienek… Bestalde, ez “dira” euskara Korrikan parte hartu bai, Korrika diruz lagundu bai, baina euskaraz mintzatzen ez direnak.

Ez dirudi hala pentsatzen dutenik Euskararen kontrako oldarraldia salatzen dutenek, Korrikaren antolatzaileek eta babesten dituztenek. Horien arabera, euskara gara, baina ez guztiok. Batzuek ez bide dute balio. Euskara “izateko”, modu batera jokatu eta pentsatu behar da. Adibidez, –nik bezala– pentsatzen bada, euskararen berreskuratzeak erritmo geldoagoan joan behar lukeela (besteak beste, hizkuntzaren nortasuna zaintzeko itsumustuan erdaratu gabe)?

Halaber, uste dut, gizarte elebiduna errealitate funtzionala izan dadin (eta hartuko genuke!), nahikoa litzatekeela herritar guztiek euskara ulertzea… eta ahal duenak nahi duen guztietan erabili ahal izatea. Denok hizkuntza biak ulertuko bagenitu, ez genuke inor behartuko erabili nahi ez duen hizkuntza bat erabiltzera (izan euskara edo erdara). Gainera, defendatuko nuke ulertze horrek aitortza ofiziala merezi lukeela. Ni ere kanpora, orduan, eskakizun-maila jaistea aldarrikatzen dudalako? Ni ere ez naiz euskara?

Euskararen alde egoteko baimena baldintzatua bada… Hurrengo zer… hitz egiteko baimena kenduko ote digute ideologia politiko jakin bat ez izateagatik, edo iritzi desberdina izateagatik irakas-ikaskuntzen helburuez, eskakizun maila eta erritmoez?

Euskara gara nor? Nork erabakitzen du euskara nor den? Nor da jabea, ebazlea, epailea? Nork ematen du baimena? Kentzen duena argi agertu da oraingoan. Euskal identitate bakarraren eta hizkuntzaren jabetzaren arteko lotura biunibokoa ote autoritate morala eman diena Korrikaren antolatzaileei egin dutena egiteko?

Korrikatik botatzea edo Argiaren Larrun gehigarriko irainak mingarri dira bertan salatutako euskaltzaleentzat, baina euskararen biziraupenerako ere ez da inondik ere emankor hizkuntza ideologikoki zedarritzea. Okerrak, gezurrak bezala, itxurazko arrakasta izan dezake, baina epe luzean poto egiten du, eta hizkuntzen bizitzak gizaki gaixoonak baino bide askoz luzeagorako behar du arnasa. Denon indarrak batu gabe, jai du euskarak.

Korrikarena, zoritxarrez, ez da azken aldian munduan gertatu den gauza larriena, baina larria da oso. Berta-bertatik harrapatzen gaitu hausturak, hemen, gure gizartean, ezagun eta senideen artean. Berri izan nuenean, aitortzen dut, poz triste bat sentitu nuen, egia latza argitzeak ematen duen bake mingarri hori, errealitatea estaldurarik ukitzearen sendotasuna: euskararen aldeko batasunaren globoa zulatu zuten. Amoña otsoa zen.

Txema García
Sebastião Salgado
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“LIKE”. Eduardo Nave
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Bonill, Ecuador
“LIKE”. Eduardo Nave
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
"El origen del mundo" José Blanco
Eugenia Nobati, Argentina
Porteadoras
Txema García
Fotografía de José Horna
Txema García
Fotografía de José Horna
Irene Singer, Argentina
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El mal del país" José Blanco
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Txema García
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Txema García
Canción de París
Jose Horna.
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
"Lemoniz", Mikel Alonso
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
“JAZZ for TWO”, José Horna
Alfredo Sabat, Argentina
Metro de París
Jose Horna.
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sebastião Salgado
“JAZZ for TWO”, José Horna