Brexit-a ito-puntuan: ziria ala saria?

«Fuera de servicio»

 

(Galde 25, uda/2019/verano). Maite Iturre.-

Zalantza gutxi dago Europako politikak garai nahasiak bizi dituela. Erronka nagusien artean agintari europarren agenda monopolizatzen ari den Erresuma Batuaren irteera nagusitzen da. Theresa May Lehen Ministroak berriki dimisioa aurkeztu izanak ziurgabetasun osagai berri bat ekarri die Brexit-en inguruko gorabehera guztiei. Europar Batasunetik ateratzeko akordioa hirutan onartarazia izateko saiakeretan kale egin ostean, ekainaren 7an Mayk kargua utzi du; ondorioz, Brexit-a gauzatzeko apirilean eskuratutako sei hilabeteko luzapena praktikan erdirat murriztuko da negoziatzaileen gorabeherak direla eta.

Londresen dagoeneko 11 dira Alderdi Kontserbakorraren buru berria izateko aurkeztu diren hautagaiak. Bai, 11: Brexit-a nola gauzatu definitzeko zailtasunak, lidergo argi baten eza eta alderdiaren barne zatiketa agerian uzten dituen datu argigarria bezain kezkagarria. Izan ere, hauteskunde orokorrak deitzeko ekimena hartu beharrean, Mayk etengabeko tirabiretan murgilduta diren torien esku utzi du hurrengo lehen ministroa zein izanen den ebaztea, eta horrekin batera, Erresuma Batu osoa dibortzio zail honetan gidatuko duen pertsona nor izanen den erabakitzea. Egoeraren konplexutasuna ikusita, berriki Alderdi Kontserbakorrak barne prozedura martxan jarri ahala berau aldatzea erabaki du, hautagaiek aurkeztu beharreko abal kopurua 2 parlamentaritik 8rat goratuz, barne lehia murrizteko asmoz.

Hau guztia, gainera, Downing Street-ek egin nahi ez zituen europar hauteskundeetako emaitzek toriak bosgarren indar gisa kokatu dituzten honetan, bozen % 9,1 eskasarekin eta 15 eserlekuren galerarekin – orain bakarrik 4 eurodiputatu dituzte, SNPk baino apenas bat gehiago. Erakutsitako etengabeko anbiguitateak direla eta, hauteslegoak nabarmen zigortu ditu bai kontserbakorrak bai laboristak (laugarren indarra) ere, Brexit ala “Remain” (geratu) muturreko alternatibak sarituz. Brexiten alderdia lehen indar izanik ere, europazale argiek (Liberal Demokratak, Berdeak eta, bertzalde, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako SNP, Plaid Cymru, Sinn Fein eta Alliance Party of Northern Ireland) eserleku gehiago eskuratu dituzte Bruselan. Portzentaiak ikusirik ere, eta laborista eta kontserbakorrak alde batera utzita, Brexiten aurkakoek bozen %40,4 lortu dituzte, eta aldekoek, %34,9.

Bereziki aipagarria izan da SNPk lorturiko emaitza: Eskozia osoan alderdi bozkatuena izan da, eurodiputatu bat gehiago lortuz. Areago, SNPko Alyn Smith eurodiputatuak aukera handiak ditu European Free Allianceko Presidentea bilakatzeko, eta ondorioz, Europarlamentu berrian eragin nabarmena izatera deitua den Berdeak-EFA taldearen presidenteordea ere izateko.

Europar hauteskundeetarako erabilitako hauteskunde sistema proportzionalak agerian utzi du duela hainbat urte hasitako bipartidismo britainiar tradizionalaren gainbehera eta paradoxa handia mahaigaineratu du: Erresuma Batuak Europar Batasunetik ateratzeko gidatu behar duen alderdia da, hain zuzen ere, Europarlamenturako babes gutxien jaso duen estatu mailako alderdia. Eta gainera, gaur gaurkoz ez du ezlidereztabide-orriargirik ere ez. Halako baldintzetan, biziki zaila da aurreikustea Downing Street-eko egoitzatik nor aterako den Europar Batasunaren ate joka joateko.

Baina Bruselan ere atea nork irekiko duen ez da batere argi. Hauteskundeetako emaitzen ondorioz hor ere orain arte nagusi izan den popular eta sozialdemokraten arteko Europar Batasuna gidatzeko binomioak gehiengoa galdu du. Lehenengoz berrogei urtetan ez dute eserlekuren erdia baino gehiago eskuratuko, bereziki Berdeak-EFA, ALDE (liberaldemokratak) eta ENF (nacionalista baztertzaileak) ordezkaritza igoera portzentual nabarmenak direla eta.

Izan ere, hauteskunde europarrek zenbait datu interesgarri utzi dizkigute. Lehenik, aipatu beharra dago parte-hartze tasaren igoera nabarmena. Oraindik herrialdez herrialdeko gorabehera handiak badiren arren, batezbertzeko parte-hartzea % 50,95ekoa izan da, azken 20 urtetako handiena. Batetik, Europarlamentuaren komunikazio sailak bultzaturiko kanpaina, eta bertzetik – eta seguru aski eragin handiagoa izan duena – herrialde mailako berezko zirkunstantziak batu dira parte-hartzea 28 estatutatik 20tan igoarazteko, batezbertzekoa 2014ekiko 8 puntu baino gehiago handituz.

Bigarrenik, emaitzek Europarlamentu zatikatuagoa eta anitzagoa taxutu dute. Aipatu bezala, Espainiako salbuespena alde batera utzita, herrialde guztietan ezker eta eskuin tradizionalek gibelerat egin dute; zentzu honetan, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua azpimarratzekoak dira. Kasuaren arabera, herritarren babesa zentroko posizio, indar nazionalista baztertzaile edota alderdi ekologistetara bideratu da. Honela, liberaldemokratek haien ordezkaritza %56 inguru handitu dute bereziki Macronen mugimendua, Erresuma Batuko Liberaldemokraten garaipen historikoa, Espainiako Ciudadanosen eserleku igoera eta USR-PLUS liberal errumaniarren emaitz onei esker. Honek Europarlamentuaren gobernagarritasunerako giltzarri bihurtu ditu. Bertzalde, klima aldaketaren inguruko kezka globalak eta azkenaldian buruturiko kanpaina transnazionalek isla izan dute zenbait herrialdetako hauteslegoaren hautuan – nabarmenki gazteenean –: Alemanian berdeak bigarren indarra bilakatu dira, Frantzian espektatibak baino askoz ere gainetik kokatu dira eta emaitz inportanteak izan dituzte Erresuma Batuan, Irlandan, Belgikan, Herbehereetan, Danimarkan eta Finlandian. Olatu berde honek Berdeak-EFA taldea %42 handitu du; ez da zalantzarik horrek bere eragin ahalmenaren areagotzea ekarriko duela. Azkenik, alderdi nazionalista baztertzaile edo natibistak biltzen dituen ENF talde parlamentarioak ere aitzinatze garrantzitsua izan du: Italiako Salviniren Lega eta Frantziako Marine Le Penen Rassemblement National buru, orain arteko ordezkaritza %57 inguru handitu du.

Hirugarrenik, nahiz eta, ohi den bezala, estatu mailako gaiek pisu nagusia hartu duten europar hauteskundeen tokian tokiko kanpainetan, migrazio afera, aldaketa klimatikoa, defentsa europarra, Brexit-a edota eurozonaldearen erreforma bezalako gai europar komunak nahiko present egon dira Batasun osoan zehar, intentsitate aldakorrean izan bada ere.

Beraz, laburbilduz, hauteskundeen emaitzek Bruselan legegintzaldi konplikatua aurreikustea ahalbidetzen dute: Ipar-Hegoa eta Ekialde-Mendebalde ardatzen araberako eragin aldakorra dituzten Europa mailako gaiei aurre egitea gero eta zailagoa izanen da zatiketa-parlamentario handiagoko Europarlamentu honetan. Eta hortxe segitzen du Brexit-aren afera.

Lehen froga bezala, egoera berriak sozialdemokratak eta popularrak Batzorde Europarraren Presidentea eta goi kargu nagusiak izendatzeko akordio zabalagoak bilatzera behartuko ditu, eta horretan ere ez dirudi erraza izanen denik Europako herrialdeen lurralde eta ekonomia-aniztasuna orekatzea. Horrela, beraz, kasurik hoberenean, uztail amaierarako Mantxako Kanalaren alde bateko eta bertzeko agintari berriak izendatuak izanen dira, baina erran bezala, hortik aitzin bertze deus ez dago argi.

Londresek teorikoki dituen aukerak Europar Batasuna akordiorik gabe uztea, akordio berria erdiestea edo Brexita ezeztatzea dira, eta horietara iristeko tarteko pausu posible ezberdinak ere badaude: hauteskunde orokorrak deitzea, konfiantza-eza mozioa eztabaidatzea edo bigarren erreferendum bat burutzea (kontuan izan behar da egindako erreferenduma ez zela juridikoki loteslea baizik eta soilik aholku-emailea). Aukera horien guztien artean lehen ministro berriak zein hautatuko duen ez dago aurreikusterik, ezta horretarako zein babes maila lor lezakeen ere ez. Halaber, ikusteke dago Brexit-aren inguruan zein jarrera negoziatzailea izanen duten agintari europar berriek: Erresuma Batua Europar Batasuna uzteko urriaren 31ko datari tinko eutsi adostutakoa batere berrikusi gabe ala malgutasun handiagoa eskaini epea luzatuz edo ateratzeko akordioa bere osotasunean birnegoziatuz?

Haien arteko harremanarekiko deserosotasuna oinarri, Erresuma Batuak zein Europar Batasunak soberako zurruntasuna erakutsi dute orain arte; ondorioz, bideragarriak diren akordioetara iristeko duten ezgaitasuna agerian geratu da. Ito-puntuan daude. Epe luzera begiratuta, larriagoa dena: zer-nolako auzotasun harremanak eraiki nahi dituzte eta horretarako zein engaiamendu hartu eta zein lagatze egiteko prest daude? Funtsean, horrenbertze itzuli-mitzulik norabide eza erakusten dute bi aldeetan; eta bitartean, denbora aitzin doa.

Urriak 31a da zirt edo zart egiteko epemuga. Aferak dauden bezala egonda, ironikoki pentsa liteke ez dela kasualitatea izan dataren hautaketa: izan ere, badirudi ordurako agintari europarrek Halloweeneko haurren “trick or treat” (“ziria ala saria”) formulan kateaturik jarraituko dutela.

Maite Iturre.
Politologoa, nazioarteko harremanetan aditua.

Categorized | Internacional, Política

Un mundo en cambio, Iñaki Gabilondo. STM | Galde

UCRANIA

Protagonistas

Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Sebastião Salgado
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"El origen del mundo" José Blanco
Sebastião Salgado
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Metro de París
Jose Horna.
Txema García
Alfredo Sabat, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Porteadoras
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador
"Lemoniz", Mikel Alonso
Irene Singer, Argentina
“JAZZ for TWO”, José Horna
Canción de París
Jose Horna.
Fotografía de José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Txema García
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Fotografía de José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Eugenia Nobati, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El mal del país" José Blanco
Sebastião Salgado
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta

Autores