Elkarrizketa. Aitzpea Goenaga

 

«Gizartean sorkuntza gehiago falta zaigu»

Galde 26 udazkena/2019. Manu González eta Inaki Irazabalbeitia.- Aitzpearekin Kristina Enea Fundazioaren egoitzan jarri genuen hitzordua iraileko arratsalde eguzkitsu batean. Beti bezain alai eta positibo agertu zitzaigun. Gure galderei ez zien iskin egin eta hori estimatu egiten diogu…

Zure familia-inguruneari buruz izango da gure lehen galdera. Izan ere, zure familia-giroa ez da ohikoa: artistak batetik eta euskaltzaletasunaren eta antifrankismoaren habia izan zen Aurrera taberna bestetik. Nola eragin dio horrek zure bizitzari?
AITZPEA GOENAGA.-
 Gure familia apur bat atipikoa zen. Anaia-arreba asko ginen, bakoitza zur desberdineko ezpala. Gurea etxe irekia zen. Klase askotako jendea ibiltzen zen, jarrera politiko desberdinekoak… Bi zutabe zeuden gure familian. Lehena, antifrankismoa eta horren ondorioz gure etxean jendea aterpetzea; jende asko pasa zen gure etxetik errepresiotik ihesi. Gure etxeko gazteei hau kontatzen diedanean haluzinatu egiten dute. Bigarrena, euskaltzaletasuna. Uste dut Iñaki hau zurekin inoiz aipatu dudala. Gure gurasoak zer arrisku handia hartu zuten. Gurea bezalako burgesia txikiko familiek normalean umeak bidaltzen zituzten eskolara, ba, jesuitetara, marianistetara edo prestigioko ziren horietara. Eta gure gurasoek bidali gintuzten eskola ilegal batzuetara; gero, examinatu behar genuela ‘por libre’, alegia, arrisku ikaragarri batekin, nota jaisten zizulako edo ez zenekielako oso ondo nola aterako zinen hartatik eta niri iruditzen zait hori arriskua. Nik beti esaten dut: ikastolei omenaldia ez, gure generazioko gurasoei egin behar zaie omenaldi bat beraiek izan zirelako arriskatu zutenak beraien seme-alabak ikastoletara bidaltzen.

Bestetik irekitasuna. Eta horren barruan dago, ba, klaro, zuk etxe horretan esaten duzu, ikusten duzu zure seme zaharrenak, ba, pintatzeko sekulako abilidadea daukala, eta ikusten duzu badaukala joera hori. Ba, gure amak egiten zuena zen: nora joan daiteke ikastera? Non dago Massana? Bartzelonan: mugitu, eta hara joan anaia ikastera, gero Parisera… Ez zen hori oso ohikoa garai hartan. Eta hori eskertzekoa da.

Etxepare institutua abian jartzea egokitu zitzaizun. Zer azpimarratuko zenuke garai hartatik?
A.G.- Ia 7 urte egin nituen zuzendari moduan. Etxeparerako deitu zidatenean, nik ezezkoa eman nuen, ez nuen… «utzi iezadazue bakean, nik nahiko lan daukat. Eta berriz insistitu zidaten. Eta gogoratzen naiz, nire ahizpa zaharrena oso gaixorik zegoen orduan, eta esan zidan: «Ba deitu baldin badizute, zerbaitegatik izango da, ez bakarrik deitu dizunak, baizik eta… igual, egin ezazu kasu eta joan, eta beti zaude atzera egiteko aukeran.» Eta orduan, horrela, aurrera egin nuen.

Kultura oso zabala da: diziplina asko eta, diziplina bakoitzean dauzka forma eta espresio modu asko, eta bakoitzak erreklamatzen du bere lekua. Eta nazioarteratzean… oso zaila da. Neurrira lan egin behar izaten da. Nik banekien fondoko karrera bat zela, hau da, epe luzekoa, eta beti esaten nuen: “epe motzean egin behar dira gauza batzuk,oso in extremis; epe ertainean beste batzuk, eta epe luzean besteak”. Eta beno, orain ikusten ari naiz, esaterako, Edinburgon, Eskozian, ba, Etxepare egiten ari denak guk hasitako kontaktuetan duela jatorria.

Nire ekarpenik handiena Etxepare institutuari kontzeptualizazioa izan zen, nik uste. Ez zen erreza, oso herri txikia gara, eta baliabideak, urriak.

Gure artean bada eztabaida bat euskal kultura zer den. Alegia, euskaraz bakarrik ekoitzitakoa edo hori baino gehiago al da?
A.G.- Badago kultura bat, gurean sortzen dena, hitzik gabekoa, ezta? Arte plastikoa, arte eszeniko batzuk, musikak… ez dute hitzik, baina, gure kulturari lotuta dago: kultura tradizionalari eta kultura kontenporaneoari. Esan nahi dut, gure kultura ez da bakarrik tradizionala, kontenporaneoa ere bai. Eta horren inguruan, badago bigarren satelite bat, bueltan, gure kulturaren inguruan. Lehenengo satelitea hitzik gabekoa da. Gero badago beste satelite bat bueltan, eta satelite hori euskararen ingurukoa da, euskaraz egindako kultura. Eta hor badaude beste diziplina batzuk: zinea, antzerkia, literatura… Eta gero badago beste satelite bat bueltan: gaztelaniaz egiten den euskal kultura. Hori ere lotuta tradizioari edo ez, edo hemengo errealitateari edo ez, baina hemendik sortzen dena. Eta badago beste satelite bat, dela hemendik egiten den edo sortzen den kultura bat, ez daukana zer ikusirik gure kulturarekin, baizik eta, ba, beste zerbaitekin… baina hemen egiten dena. Eta hori ere hor dago. Badaude satelite horiek elkarrekin bizitzen. Orduan, niretzat zer den kultura? Ba, kultura dena da. Nik zeri eusten diodan? Edo nik zertan lan egin dudan? Ba, dudarik gabe, askoz gehiago lan egin dut nik pertsonalki, nire bizitza profesionalean, gehiago lan egin dut euskaraz egindako kultura horretan.

Zure obran emakumea eta ikuspegi feminista protagonista dira neurri adierazgarri batean. Nola ikusten duzu emakumearen tokia kulturan?
A.G. 
Baditut lan asko non emakumea protagonista den; niri natural ateratzen zaidan gauza bat da. Beste kontu bat da profesioa bera. Nik gogoratzen dut Elena Irureta eta biok telebistan hasi ginenean. Eskaini egin ziguten programa bat eta esan ziguten: «Ba, zuek zuzentzeko.» Eta guk, lehen erreakzio modura: «Ez, ez, ez, ez.» Baina Elenak esan zuen: «Aber, halako eta halako bagina, hau da, mutilak bagina, guk ezezkoa emango al genuke? Ez.» Eta hori izan zen, gogoratzen dut, momentu hura izan zela klak bat, aurrera egiteko. Eta klak asko egin behar izan ditugu bizitzan, aurrera egiteko. Normalean, gu, emakumeok, eredurik gabe eta jasotako zera guztiarekin, beti joera izan da ezezkoa ematekoa. Lehenengoa da “ez: ni ez naiz gai, nik ez dut ezer egin, nik ez dakit”. Hori da lehenengoa. Erreakzio hori txertatuta dugu nolabait gure DNAan, ez?, odolean sartuta daukagu.

Nola ikusten duzu politikaren mundua?
A.G.-
 Ba, ni pertsona konprometitua naiz, ez partidista, ez daukat askatasun… iruditzen zait, gainera, nire sorkuntzan ez dudala inoiz zertan lotu partidu bati, eta hori da nik sentitzen dudana. Ez naiz inoiz lotu; baina egia da, bai, konprometitua naiz

Gizartean falta zaigu sorkuntza gehiago. Behar genuke eduki sorkuntza emozional hori, jakiteko… ba, esate baterako, sareetan, nola konportatu behar duzun, noiz pasatzen duzun marra bat, pasa ezin dena. Horretarako, zuk oso sortzaile izan behar duzu. Jakin behar duzu arriskatzen, eta arrisku horrek nora eraman behar zaituen. Baina arriskatzea ez da besteak erasotzea. Arriskatzea da zure buruaren hausnarketa, edo zure buruaren garapena garatzea haratago. Ez gelditzea mugatuta. Ez erreproduzitzea estandar batzuk eta gizartean egiten ditugunak. Baina nik faltan botatzen dut, eta asko gustatzen zait, eta beti oso errekonfortatuta sentitzen naiz, jende sortzailea daukadanean inguruan. Baina sortzailea anbito guztietan: izan daiteke tailer batean, auto tailer batean, edo izan liteke egunkari batean, edo izan daiteke politikan, edo izan liteke eskola batean, ez? Irakaskuntzan. Asko gustatzen zait jende sortzailea, jende konprometitua, jendea disfrutatzen duena egiten duenarekin eta bizitza ematen duena, eta arima. Hori iruditzen zait, gure gizartean, falta zaigun eredu bat.

Arte eszenikoetan denetarik egin dugu: aktore, zuzendari, idazle, itzultzaile, produktore,… Esperientzia horretatik nola ikusten dituzue euskarazko arte eszenikoak? Zein beharko luke izan administrazio publikoaren eta EITBren paperak?
A.G.-
 Ba, ni oso kritikoa naiz ETBn dagoen modeloarekin, erretransmisioak, teleberriak, talk-showak… Fikzioa falta da. Egiten diren fikzioak oso murriztuak dira. Falta dira euskaraz garatutako, kontzeptualki garatutako proiektuak. Ba, ETBk eduki-ontzian inbertsioa daukan bezala, edukian ez dauka.

Arte eszenikoekin, jakina, nola ez naizen kritikoa izango? Gu gara autonomia bakarrenetako bat ez daukagunok produkzio propiorako erakunderik. Ez daukagu zentro dramatikorik, Kataluniak, Galiziak edo Andaluziak duten bezala. Horrek zer dakar? Ba, Gobernuak edo Diputazioak ematen duten dirua konpainiei ematen diete, eta konpainiek eredu bat eraiki dute: eredu elebiduna, hots, “modelo euskera-erdera”. Orduan, zeini pasatzen zaio ardura hori? Konpainietako aktore eta zuzendariei. Eta zer gertatzen da? Ari gara gure hizkuntza dramatikoa pobretzen, ze itzulpen horiek izan behar dute ahalik eta parekatuenak. Ze, klaro, aktore batek egun batean euskaraz eta hurrengoan erdaraz egin behar baldin badu, ba, “mesedez, erraztu iezadazue lana”, logika guztien arabera. Eta horrek zer dakar? Ba, musikalitate guztia galtzen dela esaldi batzuetan, eta ez da inolako inbestigaziorik egin hor, ez da inbertitu hor. Zergatik? Ba, askoz erosoagoa da konpainiei ematea.

‘Zu txarra zara’. Barkatu, txarra, baina inbertsio bat egin behar da. Sorkuntza guztietan, badago errore-marjina bat beti. Enpresa batean badaukazu arrisku-marjina bat, eta hori ez da aplikatzen euskaran eta kulturan. Nik hori ez dut inoiz ulertu. Utzidazue hanka sartzen, utzidazue proba egiten. Garai batean, jendeak arriskatzen zuen eta, publiko fidela genuen bezala, gaur egun eredu berrietan beharko genuen: plataforma egonkor bat antzerkian, plataforma egonkor bat telebistan, eta produkzio garantizatu bat ETBk koproduzituko lukeena. Aurkitzen ari gara hori dena ez dagoela.

Zinea dugu, ‘a pesar de’; aktoreak, teknikoak eta idazleak dauzkagu, ‘a pesar de’. Eta orduan, esaten duzu… Baina, falta da benetan sinistea daukagun potentzialitatean, badugu zer esateko, badugu jende asko zer esateko asko daukana eta, behar dugu espazio bat jende horrek hanka sartzeko beta izan dezan. Ezin duzu zure lehen liburuarekin Nobel saria jaso, eta bigarrenarekin bigarren Nobela, eta hirugarrenarekin hirugarren Nobela, ezta? Ba, berdina da. Orduan, hor, arriskua gizarteak eman behar dio. Ez politikoek, politikoek gestionatzen dute, baina gizarteak eman behar dio arriskatzeko oportunitate hori. Eta klaro, plataforma horiek baldin badaude, hor egin dezakezu, momentu batean egin ditzakezu, esperimentatu euskararekin; egin ditzakezu esperimentuak hizkuntza dramatiko propio bat sortzeko…

Orain, zoritxarrez, arte eszenikoen produkzioa amateurizatzen ari da. Zergatik? Ba, udalek baliabide mugatuak dituzte. Profesionalak ordaintzeko eta urteko egitaraua betetzeko arazoak. Zer gertatzen da? «Pailazo batzuk behar ditut, aldameneko herrian badira batzuk… total, umeak dira». Eta, zer ari gara? Ba, hori estandarizatzen, eta hori… pailazo horiek, aldameneko herrikoak egon behar dute, ze egon behar du teatro amateur batek. Egon behar du produkzio amateur batek. Herri guztietan. Eta egon behar du maila eratinekoak, esperimentalak, eta egon behar du goi-mailako produkzioak. Eta hori ez daukagun bitartean, eta arrisku hori jendearen gain dagoenean, ba, askotan, jendea asko nekatzen da, asko. Eta normala da nekatuta egotea.

ERDERAZ

«Cuando era niña sufrí abusos por parte de un profesor de música. Luego lo tapas; porque esas cosas… la mente trabaja así, y se reactiva cuando tu hija tiene la misma edad. Entonces aparece la alarma, y sí, eso se activó con la ayuda de una psicóloga. En el entorno cercano digo quién fue, para mí también es sanador.»

Últimamente están surgiendo desde el mundo artístico denuncias por acoso por abusos sexuales. ¿Cómo lo ves?
A.G.-
 Tengo que decir que cuando era niña sufrí abusos por parte de un profesor de música. Luego lo tapas; porque esas cosas… la mente trabaja así, y se reactiva cuando tu hija tiene la misma edad. Entonces aparece la alarma, y sí, eso se activó con la ayuda de una psicóloga. En el entorno cercano digo quién fue, para mí también es sanador. Entiendo la necesidad de decirlo cuando has sufrido, te has sentido machacada… sí. Es verdad que, en mi caso, era una niña, no tenía recursos en aquel momento. Es tremendo, ¿no?

Se mezclan muchas cosas, pero creo que estamos cambiando en muy poco tiempo muchas percepciones y muchos comportamientos, y es muy necesario dar esos pasos. ¿Que en esos pasos, en un momento dado, hay ciertas denuncias? Que dices “jo, igual, no sé”… Se ha ido muy lejos, o no hay pruebas para demostrarlo, o es tu palabra contra la mía, y entonces estás haciendo daño a alguien de una manera que él lo entiende de otra manera. Son temas delicados, ¿no?

Plácido Domingo reconocía que eran otros momentos y otras maneras de comportarse. En el fondo reconoce que eran unos comportamientos inadecuados, pero es que esos comportamientos, así como están cambiando para nosotras, también están cambiando para ellos, ¿no? Para los hombres. Es decir, que ese trabajo lo tenemos que hacer todos juntos. Ese reconocimiento de Plácido Domingo le honra. Quizás tiene que ir un poco más, pero él, igual, en esa situación no es consciente de haber hecho un daño… o igual sí, y entonces tiene que dar un paso, ¿no? Es un tema abierto. Ahora, me parece muy necesario, sobre todo, como se dice en euskara, plazaratzea, es decir, sacarlo a la luz. El sacarlo a la luz te da un modelo, te ayuda a expresar tus propias vivencias y a sanar tu dolor.

Episodios como los sufridos por tu sobrina Bárbara en las redes sociales ¿cómo los interpretas?
A.G.-
 Me parece, y vuelvo a la primera pregunta de la entrevista… En una familia en la que nuestros valores son el respeto, la apertura de mente, la convivencia, es sangrante, sangrante, que las redes sociales se conviertan en un tipo de violencia de la que no hablamos. Hay violencia física, violencia psicológica… Pero hay una violencia que es de las redes, que es bestial, hace un daño que no se puede ignorar. Es verdad que, como va todo tan rápido, tampoco tenemos mecanismos. Pero es un momento de decir también: “oye, vamos a analizar esto, porque hay demasiadas víctimas de las violencias de las redes”. A mí me parece tremendo, tremendo, que a una persona, por dar su opinión, le puedan atacar de esa manera. O porque tenga la pareja que tenga, le ataquen de esa manera.

Esa sociedad no la quiero para mí. Prefiero vivir de otra manera. A mí me gusta discutir y me enfado, pero desde un lugar donde yo pueda volver a relacionarme. No desde un lugar de bronca continua. Esas rupturas, y en un país como el que hemos vivido, me preocupan muchísimo, las rayas que saltan. Hay líneas que tenemos que aprender que no se pueden cruzar, y tras esas rayas se hace mucho daño físico y psicológico, o incluso internáutico.

Mi sobrina es una valiente. Es una valiente y yo la admiro muchísimo, porque me parece que modelos como el de ella, pueden abrir en un momento las puertas a otra gente pero lo que ha tenido que aguantar no es humano.

Atalak | Elkarrizketa

Txema García
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
Refugiados sirios: Mujer cocinando
“LIKE”. Eduardo Nave
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Fotografía de José Horna
Eugenia Nobati, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Porteadoras
Irene Singer, Argentina
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El origen del mundo" José Blanco
Sebastião Salgado
"El mal del país" José Blanco
Sebastião Salgado
Alfredo Sabat, Argentina
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Lemoniz", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
Txema García
Bonill, Ecuador
Txema García
Txema García
Sebastião Salgado

Egileak