Ockhamen labana. Joanes Leizarragarengandik  Jauregi’tar Gabirelenganaino

Kimia


(Galde 12 udazkena/2015). Inaki Irazabalbeitia.
2015. honetan hainbat jazoera gogoangarriren 40. urte hurrena da: Franco hil zenekoa, saharauien patu malapartatua markatu zuen Ibilaldi Berdearena edo traiektoria bikaina izan duen Donostiako Kimika Fakultatearen sorrerarena. Nire ikuspegi pertsonaletik Altzako Don Boscoko eraikin trakets haietan bidea egiten hasitako fakultateak garrantzia edo gertutasun handiagoa du. Estudiante garaiko oroimen goxo haietaz aparte, nire ibilbide profesionala markatu duen Elhuyar taldeari eta euskararen normalizazioari bertan hurreratu nintzaielako.

Elhuyar aipatzea, euskara zientifikoaren normalizazioa aipatzea da, besteak beste euskarazko terminologia zientifiko-teknikoaren zati adierazgarri bat bertan kuzinatu zelako. Kuzinatu diot, ez aliritziran alajaina, zeren eta bertan eginiko lana ez baitzen soil soilik hitz-zerrendak paratzea. Aitzitik errebistan eta liburuetan usatuz frogatzen ziren balekoak ote ziren, eltzea sutan legez.

Kimika-fakultate hartako irakasle gazte eta ikasle ausartok atontzen hasi ginen kimikaren euskarazko terminologia, beste fakultatea batzuetan beste batzuk fisikakoa, natur zientzietakoa edo matematikakoa prestatu zuen bezala, ausardiaz eta beharrak bultzatuta: euskaraz ikasi nahi genituen optika, kimika, erreologia eta gainerakoak.

Garai hartan antzeko langintzan ibilitakoa den Kepa Altonaga lagunak Back to Leizarraga liburu estimagarria publikatu berri du euskarazko terminologia eta prosa zientifiko-teknikoaren ajeei buruzko gogoeta sakona eginez. Arrazoirik ez zaio falta Kepari egiten dituen kritika gehienetan.

1970eko hamarkadaren bukaeran garatu genituen terminologia eta fraseologia ez ziren munduko ederrenak izango. Hain segur, ikuspegi linguistikotik errore eta proposamen txar bat baino gehiago egin genituen gure jakintza kamutsaren ondorioz. Alabaina, kimikaz euskaraz aritzeko eta gure artean entenditzeko moduko lengoaia garatu genuen. Euskararen jeinutik urrun puntu batzuetan, jakina, baina usu hizkera zientifiko-teknikoak hizkuntzaren jeinutik urrun ibiltzen dira. Eredurik edo tradiziorik ez genuen apenas; ez genituen denak ezagutzen, Jean Etxepare etsenplurako, eta ezagutzen genituenetatik, Jauregi’tar Gabirelen Kimia eta Pisia obretako purismo itogarritik, eskapo egin nahi genuen. Denborak ematen duen perspektibatik derradan, ihes horretan urrunago joango ginatekeela gaurko eskarmentuarekin hasi izan bagina. ‘Molartasun’ moduko hibridoen ordez, non ‘tasun’ atzizkiak euskalduntasuna zemaion, ‘molatitate’ nazioarteko forma elejituko genukeen, seguru aski.

Hala eta guztiz ere, hainbat urte geroago jipoi ederra jaso genuen jakintza linguistiko handiagoa zutenen aldetik. Gogoan izan Koldo Mitxelenak Muga aldizkarian (1981) UZEIren hiztegiei eginiko eraso gordina edo Ibon Sarasolaren Tinajera muerta vacuando la carpeta artikulu iraingarria Deiako orrialdeetan (1982). Gure zientzietako testuak konprenitzeko gaztelaniaz jakin behar zela akusatu gintuzten, besteak beste. Erantzunaren tamainari eta tonuari erreparatuta nago posizionamendu horren gibelean nolabaiteko jelosia profesionala zegoela: nor dira bada, kimikari, ingenieru, fisikari edo profesional horiek hizkuntzaren alorrean araua ipintzeko? Gogoan izan behar da 1980ko hamarkadaren hastapeneko urteetan euskararen normalizazioa askoz ere garatuagoa zegoela, unibertsitate mailako testu-liburugintzan esaterako, zientzia-tekniketan humanistiketan baino eta bereziki linguistikan baino.

Ondorioak izan zituen horrek. Atea zabaldu zion edonori norma hausteko, kreatzen eta usatzen ari zen terminologia zientifiko-teknikoa zalantzan jartzeko eta lexiko propioa proposatzeko zeinak ez zuen kontuan hartzen alor horretako adituek baliatzen zutena. Urek neurri batean atzera egin badute ere, botere eta eragin handiko gotorlekua aurkitu dute jatortasun garbizalearen heraldoek gure unibertsitate publikoaren zerbitzu batean, noren bedeinkazioa behar duten unibertsitateak publikatzen dituen dibulgazio zientifikoko obrek. Kepa Altonagak oso egoki salatzen du bertan egiten diren triskantza terminologikoak. Ebidentea da horrek dagien kaltea. Iratiko bolizko dorrean gotortuta dagoen Mitxelena XVI.aren pareko pope linguistikoek ez diote jaramonik egiten unibertsitate horretan bertan irakasle euskaldunek eskolak emateko darabilten terminologiari.

Gerok ere nozitu genuen oldearen indarra. Neurri batean, gure buruak kamustu eta zentsuratu genituen gure prosaren jatortasuna irabazi guran. Adibide baterako, menpeko perpausak josteko arazorik gabe usatzen genituen, ‘zein’, ‘zeren eta’, ‘non’ eta modukoak urritzen joan ziren gure izkribuetan. Gure idazle klasiko handiek barra-barra baliatu bazituzten ere, jatortasun-eskalan nahikoa baxu ote dauden susmoagatik edo. Hortaz zeharo ados nago Altonaga doktore euskaltzain urgazleak esaten duenarekin, nire buruan bertan nozitu dudalako kaltea:
‘Gorago esan dugu purismoak XX. mendean troka sakona zabaldu zuela aurreko mendeetako tradizioarekiko. Ez dut uste mesedegarria izan deník prosa-eredurako; areago, uste dut damututa egon beharko ginatekeela norabide-aldaketa makur horrengatik.’

Hortaz, nire burua Joanes Leizarragaren hizkuntza-eredutik asko ere gertuago sentitzen dut, Jauregi’tar Gabirelenetik baino. Kamioa hori dela deritzot, besterik ez dagoela euskara noranahiko bilakatzeko.

Keparen liburua leitzea gomendatzen dizuet, asko ikasteaz gain, gogoetarako bidea emango baitizue.

Atalak | Kultura, Begiradak

Protagonistak

Montserrat Comas
Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
“LIKE”. Eduardo Nave
“LIKE”. Eduardo Nave
“JAZZ for TWO”, José Horna
Alfredo Sabat, Argentina
Txema García
Sebastião Salgado
Eugenia Nobati, Argentina
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Sebastião Salgado
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Porteadoras
Fotografía de José Horna
Refugiados sirios: Mujer cocinando
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Fotografía de José Horna
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
"El mal del país" José Blanco
Canción de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
Txema García
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
Irene Singer, Argentina
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador
Metro de París
Jose Horna.
Txema García
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"El origen del mundo" José Blanco
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Lemoniz", Mikel Alonso

Egileak