Artxibatu | "Josebe Iturrioz “Itu”"

Laverne-Cox-Time-Front

Tags: ,

Zertan datza transfeminismo izeneko hori?

Bidali iruzkina 28 June 2015 egilea inaki

descarga

(Galde 10, Udaberria/2015). Josebe Iturrioz “Itu”. Transfeminismoaz ari garela, pluralean hitz egin behar dugu feminismoari buruz. Ezin dugu hitz egin transfeminismo bakar bati buruz, kontuan izan behar baitugu aniztasunaz hitz egin behar dugula, ez dagoelako transfeminismoa ulertzeko era bakarra. Transfeminismoek gai berriak proposatzen dituzte. Arazo zaharren inguruko ikuspegi berria ematen dute, eta aldi berean erreminta berriak eskaintzen dituzte. Feminismoak eta filosofiak proposatzen dituzten arazoen inguruko erantzunak emateko erreminta berria eta erabilgarria da transfeminismoa.
Debatearen erdigunean nortasunaren ikusmolde bat dago. Zer da nortasuna/identitatea? Identitatea da gauzak zer diren definitzeko daukagun erreminta bat. Horri atxikiak sexu eta generoarekin lotutako galderak daude: Zer da gizon bat? Zer da emakume bat? Zer da gizaki bat? Zer da animalia bat? Azken finean identitate horiek erabiltzen ditugu eta horien inguruko erantzunak emateko baliagarria da.
Transfeminismoak badu filosofiaren edo pentsamenduaren historian egon den gatazka batekin harremana, eta modernitate/postmodernitatearen arteko eztabaidarekin badu zer ikusia. Modernitateak erabiltzen dituen kategoria batzuk transfeminismoan ez dira erabilgarriak arazoak sortzen dituztelako, eta postmodernitatean ematen diren beste proposamen batzuk hartzen ditugu. Modernitateak emantzipazioaren diskurtsoa eskaini zigun: arrazionalak ziren gizon ilustratuek esaten zuten subjektuek arrazoia daukaten heinean aske izateko aukera daukatela, edo behintzat subjektu izateko eta gizartean parte hartzeko eta erabakitzeko aukera. Baina ilustratuen abstrakzioaren atzean gorputz normalizatu bat zegoen, gorputz hegemoniko zehatza: gizon zuria eta heterosexuala. Feminismoak kritika egin zion subjektu horri eta emakumea subjektu gisa sortu zen.
Batzuek pentsatzen dute emakumeak txertatzearekin nahikoa dela, baina emakumeak txertatzean konturatu gara kategoria gehiago sartu behar ditugula, eta zer gertatu zaigu? Subjektu ilustratu horri kategoria gehiago sartu dizkiogunean apurtu egin zaigu. Hortaz, orain mugimendu feministaren subjektua ez da soilik emakumea, eta feminista batzuentzat gatazka handia ekarri du kontu honek. Emakume kategoria ez da desagertzen, baina orain esan daiteke feminismoaren subjektuak gorputz zapalduak, gorputz baztertuak, gorputz arrazializatuak, gorputz baliaezinak direla. Horrelako gorputzak egon badaude, generoak ere zeharkatuak daude eta mugimendu feministaren subjektu edota aliatu izan daitezke.

Laverne-Cox-Time-Front

Laverne Cox* se convirtió en la primera persona transexual en aparecer en la portada de Time. La revista tuvo que hacer frente a numerosas críticas tras pasar por alto a la actriz cuando elaboró su lista de las 100 personas más influyentes, pese a que Laverne lideró las votaciones. La publicación reparó el error y Cox terminó siendo portada de la revista.

Transfeminismoaren etimologia edo transfeminismoaren atzean dagoena queer hitza da: ingelesez maritxua, marikoia, arraroa, gorputz ez-normalei botatzen zaien iraina. Queer mugimenduaren edo transfeminismoaren oinarrian hainbat subjektu daude, horien artean maritxuak, lesbianak, transexualak, transgeneroak, trabestiak,…
Simone de Beauvoirrek badu oso esaldi famatua: emakumea ez dela emakume jaiotzen baizik eta emakume egin egiten dela. Ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen da, heziketak eta gizarteak sortu edo eraikitzen duten zerbait da emakumea. Simone de Beauvoirrek pentsatzen zuen bazegoela gorputz biologiko bat eta gorputz biologikoaren gainean eraikitzen dela emakume hori. Zentzu horretan Monique Wittig aktibista lesbianak “Pentsamendu heterosexuala” liburua idatzi zuenean, esaldi probokatzailea bota zuen: “Lesbiana bat ez da emakume bat”. Lesbiana bat ez bada gizon batekin ezkontzen, ez baditu bere umeak erditzen, ez badu hori guztia egiten ez da emakume bat, horra hor Wittigek adierazi nahi zuena.
Angela Davisek “Genero, clase y raza” izenburuko liburua idatzi zuen, eta liburu horretan oso ondo azaltzen du intersekzionalitatearen kontzeptua. Ez dago identitate bakarra, ezinezkoa da identitate bakarra egotea, ezinezkoa da feminismoan subjektu bakarra egotea eta emakume bat izatea. Emakume asko daude subjektuaren azpian eta agian maritxuak ere badira mugimendu feministaren subjektuak, heteroarautik kanpo egon nahi duen gizon bat ere mugimendu feministaren subjektu izan daiteke, transexualak mugimendu feministaren subjektu izan daitezke.
Transfeminismoan “performance” kontzeptuak garrantzi handia dauka. Judith Butlerrek “El genero en disputa” liburua idatzi zuen eta arrakastatsua izan zen oso, “performance” kontzeptua filosofikoki eta politikoki erabili zuelako. Hizkuntza ez da mundu abstraktu batean sortzen, testuinguruetan lotu egiten da eta errealitatea sortu egiten du. Butlerrek honakoa esan zuen: “Generoa eta generoa sortzen duten esaldiak performatiboak dira, ez dira deskriptiboak”. Hizkuntza performatiboa da. Butler konturatu zen feminitatea errepresentazio bat zela, performance bat zela, antzerki bat. Beraz, generoak gorputzaren gainean inskribatu egiten dira. Azken finean, zein da Butlerren proposamena? Sexua bera eraikia dela guk banatutako sexuen eta generoen artean. Gorputzak eraiki egiten dira eta esanahiez hornitu egiten dira.
Transfeminismoak irain gisa erabiltzen zen queer hitza hartu zuen eta hitz horretaz jabetuta, esanahi berriez hornitu egin zuen. Stonewallen egon ziren maritxu, lesbiana eta trabesti horiek mugimendu lotsagabe bat sortu zuten, irainean oinarritutako mugimendu bat, eta harrez geroztik, aliantza ezberdinak egin dira gorputz normatiboetatik at sortu edo definitzen garen gorputzen artean. Oinarri teoriko ugari dituzten aliantzak sortzen dira, baina baita praktikak ere. Modernitatean erabili ditugun kategoria finkoak, subjektu finkoak (emakumezkoak, immigranteak, lesbianak,…) desagertzen dira,… Horiek guztiek mugak apurtu egiten dituzte elkarlanean aritzeko.
Zeintzuk dira transfeminismoak mahai gainean jartzen dituen gai politikoak?
1.-Transpolitika: Transfeminismoak ez du transexualitateaz soilik hitz egiten, oso garrantzitsua da despatologizazioaren mugimendua. Hainbat talde eta aktibisten arteko aliantza sortu zen lelo baten inguruan: “Ez gizon, ez emakume, binarismoak gaixotzen gaitu”. Gorputza ez dago gaixo, gizartea da gaixo dagoena, gizartea da sexu eta generoaren inguruko balio batzuk sortzen dituena, genitalei atxikiak.
2.- Intersexualen errealitatea: Intersexualitatearen kontzeptuak binomio sexualarekin bukatu egiten du. Intersexualak hermafrodita gisa izendatzen ditugun gorputzak dira, hau da, jaiotzean genitalitate argia ez dutenak.
3.- Post-pornografia: Pornografia hegemonikoaren diskurtso kritikoa beharrezkoa da. Post-pornografia pornografia hegemonikoarekin kritikoa den pornografia da.
4.- Lan sexuala aldarrikatzea: Mugimendu feminista abolizionisten eta erregulazionisten arteko debate amaigabean aritu da. Orain transfeminismoak binomio horiek apurtu egin ditu: orain ezin da prostituzioa abolitu, ezin dugu erregulaziorik egin prostitutarik gabe. Beraz, helburua da putak feministak izatea, hau da, gorputz horiei, langile sexualei gure asanbladetan eta taldeetan sarrera ematea. Kapitalismoan denok gure gorputzak saltzen baditugu, zergatik pentsatu behar dugu langile sexualek haien gorputzak besteok baino gehiago saltzen dituztela?
Donostian izan genituen jardunaldietan batu egin ginen: transexualak, langile sexualak, pornografia egiten dutenak, feminista klasikoak, Latinoamerikatik datozen lesbiana beltzak,… eta manifestu bat idatzi genuen: “Matxinada transfeministarako Manifestua”. Granadako jardunaldietan transfeminismo hitzaren inguruan gehiago lotu ginen, bertan eta leku guztietan manifestua irakurri genuen eta jende ugarik sinatu zuen. Feminista askorentzat, Granadako jardunaldiak identitatearen ingurukoak izan ziren, debate horrek protagonismo handia izan zuelako. Orduan aliantza bat sortu zen aktibista, feminista, trans, bollera eta emigranteen artean. Eta ezaugarri nagusi gisa, zeharkakotasuna. Zergatik da zeharkako aliantza? Ez dugulako generoa irakurtzen emakume arazo bezala, baizik eta zeharkako ardatz bezala, leku guztietan txertatzen den ardatz bezala. Transgresorea, erabat irreberentea den mugimendua delako eta transmugakidea, transformatzailea, iraultzailea. Mugimendu transfeministak praktika politikoa martxan jarri du, oraingo aktibismoa orain egiten ari diren ekintzen bidez antolatzen da.
Josebe Iturrioz.
Urte askotan Medeak-eko Itu izan da. Gazte-gaztetan hasi zen feminismoaren inguruan mugitzen; 8 urte ibili zen Plazandrok taldean, eta ondoren beste kide batzuekin Medeak sortu zuen, lesbianen talde transfeminista da. Urte luzez Medeakek Drag King lantegiak eman zituen, eta “Trabesti bolloen” kultura ere zabaldu du. Hortaz, askorentzat Itu Pepo edo Borja ere bada. Filosofian lizentziatu zen eta doktoretzako bi ikasturte egin zituen. EHUko Berdintasunerako eragile Masterra egin zuen, eta 7 urtez berdintasunerako teknikari egin du lan Tolosan. Horren ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Zuzendaritzan aholkatu du 2 urtez.

Iruzkinak (RSS)

Un mundo en cambio, Iñaki Gabildondo | STM Galde

UKRANIA

Protagonistak

Juan Gutiérrez
Cristina Monge
Pedro Arrojo Agudo
Iñaki Gabilondo
Ana Valdivia
Dora María Téllez
Pedro Miguel Etxenike
Marta Cabezas
Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Canción de París
Jose Horna.
“LIKE”. Eduardo Nave
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Metro de París
Jose Horna.
“JAZZ for TWO”, José Horna
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Txema García
Eugenia Nobati, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"El origen del mundo" José Blanco
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Irene Singer, Argentina
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
"El mal del país" José Blanco
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Porteadoras
Sebastião Salgado
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Alfredo Sabat, Argentina
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Lemoniz", Mikel Alonso
Fotografía de José Horna
Txema García
Txema García
Refugiados sirios: Mujer cocinando

Egileak