Ockhamen labana: Metal alkalinoen sorginkeria

 

Galde 43, Negua 2024 Invierno. Inaki Irazabalbeitia.-

Lerro hauen irakurleek gogoan izango dute, hain segur, nerabe garaian eskolan elementu kimikoen taula periodikoa izeneko bat azaldu ziela irakasleak. Garai hartan ikasitakoa lanbroan oso galduta ez dutenak, akordatuko dira taula horren itxura xelebre samarrez, izan ere, altuera desberdineko zutabeak zituen eta zutabe horietako bakoitzak izen ponpoxo bat. Horietako bati, ezkerrenen kokatuta dagoenari, ‘metal alkalinoak’ esaten zitzaiola gogoratuko dute, apika. Memoria oso bizkorrak edo gerora eginiko estudioek, metal alkalinoak zeintzuk diren ez ahaztu izana ekarri dioteke gure irakurleetako hainbati. Memoria flakoagoa duenari laguntzeko hona metalon zerrenda: litioa, sodioa, potasioa, rubidioa, zesioa eta frantzioa.

Elementu alkalino horietako lehen hirurak ezagunak izango zaizkio irakurleari, atzen hirurak ordea, X espendiente baten gisakoak dirateke. Zeinek ez du entzun litio-bateriez edo -pilez? Irakurleak ikasi zuenean, adin batekoa bada behintzat, litioa rubidioa bezain ezezaguna zen gehienentzat, ordea. Sodioa, aitzitik, gertuko adixkidea zen eta da. Gatza (sodio kloruroa) eta soda kaustikoa (sodio hidroxidoa) gehienon etxeetako maizterrak dira. Potasioa gure osasunaren egokitasunarekin hertsiki harremanduta dagoela ikasi dugu osasun-zentrora eginiko bisitetan.

Litioa elementu geoestrategikoa dela jakinarazi digute hedabideek; litioaren eskuragarritasuna bermatu ahal izatea trantsizio energetikoa burutzeko giltzarria dela ere bai. Etsenplurako, litiozko bateriak dira, gaur egun, higikortasun elektrikoaren bihotza.

Naturan litioa ugaria da, baina ez da oso kontzentratuta agertzen toki zehatz batzuetan izan ezik, Boliviako gatzagetan adibidez. Hortaz, ez da harritzekoa litio-bateriak ordezkatzeko beste sistema batzuen bila aritzea.

Teknologoek aspaldi jarri zituzten begiak litioaren lehengusu batengan: sodioarengan. Litioak eta sodioak ezaugarri fisiko-kimiko oso antzekoak dituzte; berdintsu jokatzen dute gainerako elementuekin erreakzionatzean adibidez. Gainera, lurrazalean sodioa oso ugaria da (litioa baino 10.000 bider ugariagoa), banaketa demokratikoa du —nonahi aurki daitekeelako— eta sodio purua ekoizteko teknologia ohiko prozesu industriala izan da atzen 150 urteotan. Dena alde, ezta?

Ba, ez? Koxka bat dago: elementuaren tamaina. Sodioa handiagoa da litioa baino eta horrek muga bat jartzen dio baterien eraginkortasunari. Zergatik? Bateriek polo positibo bat eta beste negatibo bat dute; aurrenari katodo esaten zaio, bigarrenari anodo. Sistemak funtzionatzeko ezinbestekoa da elementu bat elektroiak hornituko dituena korrontea elektrikoa ekoizteko. Katodoan litioak elektroi bat ematen du ioi positibo bihurtuz .Litio ioia anodorantz, polo negatiborantz, abiatzen da eta bertan kokatu. Bateria kargatzeko prozesuan litio ioiak elektroiak hartzen ditu eta katodorantz bueltatzen da, bertan pausatuz.

Joan-etorri horietan litioak anodoan zein katodoan pausatzeko toki egokiak behar ditu. Litio-atomo bakoitzak ‘logela’ bat behar du propio. Anodoa eta katodoa hainbat materialez egin daitezke, baina beti bilatzen da azalera unitateko litio gehien har dezakeena. Horrek markatuko du bateriaren karga-ahalmena eta, ondorioz, eman dezakeen energia.

Zer pasatzen da litioaren ordez sodioa usatzen badugu? Sodioa handiagoa denez ‘logela’ zabalagoa behar du eta azalera berdineko karga-ahalmen txikiagoa egongoa. Tamaina berarekin sodiozko bateriak litiozkoak baino energia gutxiago ekoiztuko du. Hortaz, bateria handiagoak behar dira, pisuagoak,… Horrek, noski, sodio-baterien kontra egiten du, beren erabilera asko mugatuz.

Sodio-baterien bidea finitu al da? Ez. Aurten bertan Northvolt bateria-ekoizle suediarrak sodio-bateria eraginkor bat garatu duela aldarrikatu du, laster merkatuan jarriko duena. Beraz, sodio-baterien geroa argitzen hasia dela ematen du.

Dena den, trantsizio energetikoa burutzea, berotegi gasen isurketa gutxiagotzea eta klima-aldaketari muga jartzea ez dute ez litioak ezta sodioak ere ekarriko, benetako paradigma-aldaketa batek baizik. Eta hori ez dago teknologiaren esku.

 

Atalak | Begiradak

Txema García
Txema García
Refugiados sirios: Mujer cocinando
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Txema García
"El origen del mundo" José Blanco
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
Bonill, Ecuador
"El mal del país" José Blanco
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Eugenia Nobati, Argentina
Porteadoras
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Sebastião Salgado
Alfredo Sabat, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sebastião Salgado
Canción de París
Jose Horna.
Sebastião Salgado
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Metro de París
Jose Horna.
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
Irene Singer, Argentina
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
"Lemoniz", Mikel Alonso