Warning: Use of undefined constant galde_enqueue_script - assumed 'galde_enqueue_script' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /homepages/3/d529693199/htdocs/galde/wp-content/plugins/galde/galde.php on line 30

Warning: Cannot modify header information - headers already sent by (output started at /homepages/3/d529693199/htdocs/galde/wp-content/plugins/galde/galde.php:30) in /homepages/3/d529693199/htdocs/galde/wp-content/plugins/qtranslate-x/qtranslate_core.php on line 388

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /homepages/3/d529693199/htdocs/galde/wp-content/plugins/qtranslate-x/qtranslate_frontend.php on line 497
'Moonlight': Hau al da urteko pelikularik onena? - Galde

‘Moonlight’: Hau al da urteko pelikularik onena?


Warning: Use of undefined constant woothemes - assumed 'woothemes' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /homepages/3/d529693199/htdocs/galde/wp-content/themes/premiumnews/single.php on line 21
Egilea: Sabiñe Zurutuza

Warning: Use of undefined constant woothemes - assumed 'woothemes' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /homepages/3/d529693199/htdocs/galde/wp-content/themes/premiumnews/single.php on line 33

 

(Galde 17, negua/2017). Sabiñe Zurutuza. Moonlight aurrekontu txikiko pelikula da, baina bikaina. Miamiko auzo txiro batean hazten den beltz gay gazte bati buruzkoa da. Istorioa Chiron-en bizitzako hiru ataletan kontatua dago; Alex Hibbert-ek antzezturiko begi handiko mutila, Ashton Sanders-en azalean nerabe gaztea eta hazitako gizona Trevante Rhodes-en hezur-haragitan. Ez dago pertsonaia zuririk pelikulan. Bere burua gobernatzen duen gizarte beltz baten istorioa da; filmean garrantzi gutxiago du zein hautsia dagoen.

Tarell Alvin dramaturgoaren antzezlan batean oinarritua, pelikula Barry Jenkins zuzendariaren hirugarren lana da; 80ko hamarkadako Miamin hasi eta hiriko gune beltzetan izandako gatazka garaian amaitzen da, hala nola, polizia zuriek gazte beltz bat eraili ondoren hauen absoluzioko garaian. Panorama honetan zaila dirudi kale eguzkitsuetan dabilen jende beltzarentzat atzera ez begiratzeak. Ibilera hori James Laxton-en argazkian bilduta geratzen da, kolore aberats eta distiratsuko plastika batean.

CHIRON MUTILA. – Bortizkeriako mundu horretan, droga banatzaile eta kaleko nagusi den Juan (Mahershala Ali) eta bere bikotekide Teresa (Janelle Monaé abeslaria) Chironen gida bilakatzen dira: arrotza eskolan eta bere etxean; mutiko isila, suminez eta lotsaz beterikoa, eta berarengan zer edo zer ezberdina den sentsazioarekin. Bizileku publiko batean bizi da Paularekin (Naomie Harris), drogan harrapatutako ama ezkongabearekin. Chiron amaren gaitzespen eta beharretatik urrundu ahal den momentuetatik Juan eta Teresak eskaintzen dioten etxe-egonkortasunaren oasira pasatzen da, otordu bero, maindire garbi eta elkarrizketako etxe batera.

Baina Chiron mutilak ez du ahazten erosotasun hori amaren miseriaren truke erosten dela. -”Amak drogak hartzen ditu?”- galdetzen du Juanek mahaian. -“Eta zuk droga saltzen duzu?”-. Lazgarria da bere begiradan dedukzioa ikustea, baita Juanen erreakzioa ere. Pelikularen eszena onenetako batean, Chironek banatzaile eta neskalagunari galdetzen die zer den “marikoia”. Juanek erantzuten dio: “Gayak gorrotarazteko diseinaturiko hitz bat”-. Filmaren egileek Juan humanitzen dutela esan liteke, baina Juanen, Chironen edo Paularen egoeran egondako inor ez da inoiz gizakia baino izan.

CHIRON GAZTEA. – Institutuko kideen homofobiaren eta Chironen desira nahasien arteko lotura ezartzea da Chiron gaztearen kronikak azaltzen duen pistetako bat. Bakardadea, beldurra, bere gizontasunaren eta sexualitatearen nahasmena… Hau guztia, aurkako mundu intolerantearen aurrean, Jenkinsek kontatzen du une gordin eta errealak konbinatuz bestelako kutun eta poetikoekin. Eskolan Kevinekin baino ez du kontatzen, sexualitatean sarbidetzen duen ikaskidearekin, zeinaren adiskidetasuna laguntasunaren eta traizioaren artean garatzen den. Bat-batean bere pasibotasuna hautsi egingo da…

CHIRON HELDUA.- Pelikularen hirugarren partean Chiron heldua da, baina oraindik arduratzen da amaz. Juan bezala, droga-trafikatzailea da eta maskulinitate afroamerikarrekoa. Baina ez du Teresarik, ez du inor. Gorputz gihartsuan hil-oihal moduan darama bere sentsibilitatea. Tratu txarrak jasoriko semea, zabar eta isila, hazi egin da bere buruarekiko eta bere munduarekiko ulermenerantz.

Aktore ezberdinen interpretazioek ezin hobe egiten dute bat pertsonaia nagusia sortzeko; paleta bisuala aberatsa da; Nicholas Britell-en musika egokia, hip-hopetik klasikora. Gehiegizko klixeak saihestean, horren maiz erabilitakoak zineman estatubatuar beltzen bizimodua irudikatzeko, Barry Jenkins zuzendariak harri-bitxi txiki bat sortu du drama ilun eta eder honetan.

Urteko pelikularik onena? Ez dakit, eta ez zait axola.


Warning: Use of undefined constant woothemes - assumed 'woothemes' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /homepages/3/d529693199/htdocs/galde/wp-content/themes/premiumnews/single.php on line 39
Atalak |
Kultura

Alfredo Sabat, Argentina
Sebastião Salgado
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Eugenia Nobati, Argentina
Txema García
Irene Singer, Argentina
Txema García
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
Txema García
Refugiados sirios: Mujer cocinando
“LIKE”. Eduardo Nave
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Porteadoras
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Fotografía de José Horna
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Fotografía de José Horna
"El origen del mundo" José Blanco
"Lemoniz", Mikel Alonso
Sebastião Salgado
"El mal del país" José Blanco
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
“JAZZ for TWO”, José Horna
“JAZZ for TWO”, José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Txema García
Bonill, Ecuador

Egileak