Ibiltari baten egunkaritik: Okerrago litzateke bestela

 

Galde 31, 2021/negua. Lourdes Oñederra.

Juan Zubillagaren omenez, Zubi bihotzean, hasten dut urteko azken zutabe hau berak, duela hogei urte baino gehiago, gomendatu zidan El hombre anumérico. El analfabetismo numérico y sus consecuencias liburua gogoratuz. Izan ere, garai hauetako kezka eta gogoeta askori moldea emateko balio duen irakatsia dakarkigu liburu horrek, asko baitira gure pentsamendu ez-zenbakizkoa, “anumerikoa”, salatzen duten gauzak eguneroko bizitzan.

John Allen Paulos autoreak dio hitzaurrean zenbakizkotasuna (zenbakiekin eta probabilitateekin moldatzeko gaitasuna) areago galtzen dela ziurgabetasunen aurrean. Halakoetan ugaritzen diren sineskeriak, besterik gabeko batera-gertatzeakbalio magikozjanztea eta abarrakzenbakizkotasunik ezarekin lotuta daudela erakusten zaigu liburu horretan pausuz pausu, adibidez adibide.Numerikoki pentsatuko bagenu, terraplanismoak arrakasta gutxiago izango lukeela alegia.

Dena den, erraza da terraplanistez barre egitea. Ez da egongo aldizkari hau irakurtzen dutenen artean bakar bat lurra laua dela aldarrikatuko lukeenik. Apustu egingo nuke ezetz. Baina mutur horretara iritsi gabe, badira zenbakizkotasunik eza salatzen duten beste zenbait jokabide, beste zenbait aldarrikapen, esaterako estatistikak nola ulertzen diren edo, hobe, nola ez diren ulertzen eta nola horrek bide ematen dien manipulatzaileei. Gutxi dira konturatzen direnak ematen zaizkigun datu kopuru ugarienaurrean gehienak ez direla elkarrekin alderagarriak.

Probabilitateen kalkuluen oinarriak ez menperatzetik dator halaber egun maiztasun handia duen zerbaitek: zientzialarien aholku eta iragarpenetatik sortzen diren gure beldur handiegiak. Handitasun horretan ere azientifikoak diren beldurrak, bestalde: ematen du txertoak birusak berak baino gehiago ikaratzen duela jende asko.

Nago, dena den, pandemia honetan zenbatzen ez dakizkigun zenbakirik larrienak hildakoenak direla, eta gaixotutakoenak, eta horiek zaintzeko lehertzen ari diren sendagile, erizain, garbitzaile eta gainerako langileenak. Ahaztutzen zaigu horiekin zenbat eta zenbat diren nigarrak, hutsuneak, ingurukoen oinazeak. Lanik gabe geratu edo geratuko direnena ez da garrantzirik gabeko zenbakia.

Uste dut zenbaki horien balioaz benetan jabetuko bagina, bost axolako litzaigukeela Eguberriak nola ospatu, ospatzea bera ere… Ohartuko ginatekeela ez ospatzea baino okerrago litzatekeela (izango dela?) hildako eta gaixoen kopuruak bazkatzea. Baina ez, segi dezagun gure pentsamendu magikoarekin, begiak itxiaz mamutik ezkutatzeko, umetan bezala sinetsiz zerorrek ikusten ez baduzu ez zaituztela ikusten. Gainera, sinesten jarrita, nola txertoa badatorren, akabo arazoa!

Akabo arazoa? Zenbat txerto erosi dituzte herrialde aberatsek? Zer gertatuko da Afrikan edo Guatemalan? Berriz, errealitatea gordin ematen duten zenbakiak.

Babesteko bil gaitezen gure zilborraren ingurura jana dugun bitartean eta lotarako leku goxoa eta osasuna, eta kexa gaitezen maskararen deserosotasunagatik, esan dezagun ozen kokoteraino gaudela betaurrekoak lanbrotzen zaizkigulako. Ahaztu gure zorteaz, gure pribilegioez. Ahaztu bestela askoz okerrago litzatekeela, besterentzat, beste asko eta askorentzat, askoz okerrago dela eta, ziurrenik, are okerrago izango dela. Ahaztu eta, gure kalte txikiak puztuta, edan dezagun maskarak kenduta.

Atalak | Begiradak

Argazkiak

Txema García
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Txema García
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Irene Singer, Argentina
Fotografía de José Horna
Canción de París
Jose Horna.
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Sebastião Salgado
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“LIKE”. Eduardo Nave
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Eugenia Nobati, Argentina
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
"El origen del mundo" José Blanco
“JAZZ for TWO”, José Horna
Sebastião Salgado
"Lemoniz", Mikel Alonso
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Txema García
Bonill, Ecuador
“JAZZ for TWO”, José Horna
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Porteadoras
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
"El mal del país" José Blanco
Sebastião Salgado
Metro de París
Jose Horna.
“LIKE”. Eduardo Nave
Fotografía de José Horna
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Alfredo Sabat, Argentina
Sebastião Salgado