Papera letren euskarri soil baino gehiago

Inaki Irazabalbeitia. (Galde o4, udazkena 2013). Teknologia digitalen heraldoek sarritan esan digute papera desagertu egingo dela eta etorkizuna tresna digitalak izango direla. Egunkariaren papera esku artean sentitzea edo liburu baten orrialdeak pasatzea laket dugunok deseroso sentitzen gara augurio horiek entzuten ditugunean. Irudi dakiguke, atzeratutako teknofoboak garela eta australopitekoaren patu bera izango dugula paperean leitzea erosoago gertatzen zaigulako.

Zenbat bider gertatu zaizu testu bat ordenadorearen pantailan irakurtzen hastea, baina testua inprimatzea eta gero paperean leitzen bukatzea? Ez behin, ezta ez birritan ere. Makina bat bider ordea. Gertaera horrek badu azalpen fisiologiko-psikologikoa, antza, eta jokabide normaltzat jo daiteke.

Atzen urteotan gailu digitalek asko eboluzionatu dute. Beraietan leitzeko erosotasuna asko emendatu da, e-liburuen kasuan bereziki. Alabaina, ikerketek demostratzen ari direnez paperean leitzeak abantailak ditu oraindik. Bai ikerketa objektiboek eta baita inkesta subjektiboek ere adierazten dute irakurritako testu luzeak hobe entenditzen direla paperean leitzen badira, pantaila batean egiten bada baino. Bestalde, pantailan irakurtzeak ahalegin mental handiagoa eskatzen du leitzen dihardugun bitartean eta apur bat nekezagoa egiten du irakurtzen ari garena gogoratzea. Halaber, jendea pantaila baten aurrean ikasteko jartzen denean, bedi e-liburu bat edo tableta bat, jarrera erlaxatuagoa omen du paperaren aurrean jartzen denean baino. Apika jarrera ludikoago batekin hurbiltzen zaizkie.

Sobra ere leitzeak badu fisikotik zerbait. Gizakiontzat irakurketa nahikoa berria da ikuspegi ebolutibo batetik. Jaiotzen garenean ez dugu leitzera bideratutako garun-zirkuiturik. Hortaz, irakurtzera bideratutako zirkuituak ume garaian garatzen ditugu beste zeregin batera bideratutako zirkuituen zatiak elkarri josita.

Elkarri josten diogun zirkuituetako bat objektuak ezagutzea eta bereiztea egokitutakoa da. Ondorioz, leitzen eta eskribitzen ikasten dugunean, letrak objektu fisiko moduan ezagutzen ditugu; lerroen, kurben eta hutsuneen antolaketa moduan, alegia. Horretaz gainera gure garunak testuak paisaia baten moduan identifikatzen ditu. Irakurtzen dihardugunean testuaren irudikapen mentala egiten dugu. Zenbait ikerlarien arabera irudikapen hori paisaiarekin egiten dugunaren antzekoa ei da, hots, mendiz, muinoz, basoz etab.ez osatutako topografiaren antzeko bat sortzen dugu garunean. Alkizatik Erniorantz doan bideak Leteko bordan 180ºko kurba egiten duela gogoratzen dugun bezala, akordatzen gara Jakinek argitaratutako Axularren Gero obraren edizioak erdian justifikatuta dituela izenburua eta ondorengo esaldi ezaguna: “bi partetan partitua eta berezia”.

Paperak pantaila digitalek baino topografia aberatsagoa duela agerikoa da. Paperezko liburuak oso garbi definitutako bi zati ditu, ezkerreko eta eskuineko orrialdeak. Halaber, zortzi ertz ditu irakurlea orientatzeko. Era berean, orriak pasatutakoan esperientzia fisiko bat gertatzen da. Irakurritako orriak eta irakurtzeke dituzunak suma ditzakezu eskuetan eta pisu desberdina izango dute. Hortaz, buruan marraztutako mapa moduko batean ibiltzea izan daiteke.

Gailu elektronikoek bestelako esperientzia bat damaite, oro har, buruan irakurritakoaren mapa osatzen zailtzen dutena. Barra gora eta behera korrituz higitzen zara testuak zehar; esaldi edo hitz zehatza bilaketa baten bidez aurki dezakezu. Nekeza gertatzen zaizu, ordea, testu-zati jakin bat testuaren osotasunean kokatzea. Beste hitz batzuetan, oihan tropikal trinko batean diharduzu matxetez bidea irekitzen; inguratzen zaituenaren berri baduzu, baina ezin duzu zure buruan oihanaren zabalean kokatu eta batzuetan, Star Trek telesaioko telegarraioaren moduko baten bidez beste toki batera egiten duzu jauzi ez dakizula Amazoniako ala Borneoko oihanean zauden.

Traste digitalek asko eboluzionatu dute eta paperezko liburuen esperientzia berritu nahi izaten dute. e-liburuek eta tabletek orri-pasatzearen ekintza imitatzen dute, baina begi aurrean duzun orrialdea bakarrik existitzen da fisikoki. Uneko orrialdea hatzaren bidez gorde eta bospasei orrialde lehenagoko pasarte bat errepasatzea edo biak begi-kolpe batez aldaratzea nekeza bihurtzen zaizu, ezinezkoa ez denean.

Etorkizuna partekatua izango da hain segur. Paperak eta pantailek tokia izango dute gure irakurketa-esperientzian. Bakoitzak berea eta logika bati jarraituta osagarriak izango dira. Batetik edo besterik tiratuko dugu helburuaren edo egoeraren arabera. Era berean, pantailako leitzeko materialek ere eboluzionatu beharko dute. Ez dute, apika, papereko  irakurketaren esperientzia errepikatzean tematu behar eta beste molde batzuk esploratuko dituzte edo esploratzen ari dira jada.

Bien bitartean, Galderen alea eskuartean duzu irakurle hori, segi paperaren ukitua sentitzen, tintaren usaina aditzen, alearen mardula haztatzen eta orri-ertzak tolesteko ohitura horrekin, … Paperak bizirik dirau eta bizi bedi!

Inaki Irazabalbeitia

Categorized | Cultura

Protagonistas

Tomás Arrieta
Maixabel Lasa
Carlos Berzosa
Esteban Beltrán
Lurdes Imaz
Garbiñe Biurrun
Javier Moreno Luzón
Koldo Martinez
Tomás García Azcárate
Lourdes Oñederra
Mikel Reparaz
Virginijus Sinkevicius
Laia Serra
Gerardo Pisarello
Daniel Raventos
Daniel Innerarity
Yayo Herrero
María Eugenia Rodríguez Palop
Carlos Juárez
Helena Taberna
Pablo J. Martínez Osés
Koldo Unceta
Xabier Aierdi
Aitzpea Goenaga
Javier de Lucas
Ander Bergara
Garbiñe Biurrun
Pedro Santisteve
Marina Garcés
Carod Rovira
María Silvestre
Joao Pedro Stédile
Enrique Villareal "El Drogas"
José Luis Rodríguez García
Adela Asúa
Xabier Rubert de Ventós
Catarina Martins
Iñaki Gabilondo
Alberto Acosta
Victoria Camps
Lluís Torrens
Mario Rodríguez Vargas
Mikel Aizpuru
Marta Macho Stadler
Ramón Sáez Valcárcel
Frédéric Lordon
Xabier Vence
Carmen Gisasola
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Joaquim Bosch
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
Paco Etxeberria
Cristina Narbona
Juan Calparsoro
Idoia Estornés
Iñigo Lamarca
Tarana Karim
Txema Urkijo
Dolores Juliano
Yayo Herrero
José Ignacio Lacasta
Gurutz Jáuregui
Silvia Gil
Ramón Barea
Daniel Cohn-Benditt
Ada Colau
José Manuel Naredo
Anna Freixas
Carlos Beristain
Carlos Berzosa
Manuela Carmena
Gloria Flórez Schneider
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
"El mal del país" José Blanco
Fotografía de José Horna
Sebastião Salgado
Eugenia Nobati, Argentina
Sebastião Salgado
Sebastião Salgado
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Irene Singer, Argentina
“LIKE”. Eduardo Nave
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
Txema García
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Porteadoras
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Alfredo Sabat, Argentina
Txema García
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Fotografía de José Horna
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Txema García
Metro de París
Jose Horna.
Txema García
Sebastião Salgado
"Lemoniz", Mikel Alonso
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Bonill, Ecuador
“JAZZ for TWO”, José Horna
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
Canción de París
Jose Horna.
"El origen del mundo" José Blanco
“JAZZ for TWO”, José Horna
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta

Autores