Ockhamen labana: Prozedura zientifikoen errepikagarritasunaz

Galde 34, udazkena/2021. Inaki Irazabalbeitia.-

Duela lau urte Galderen 19. aleko atal honetan zientzialarien jardunean aipuek eta publikazioek duten garrantziaz eta eragiten duten presioaz idatzi nuen (https://www.galde.eu/eu/euskera-aipuez-eta-presioez). Gaiari helduko diot berriz ere, hori bai, beste ertz batetik oratuko dio auziari, sinesgarritasunaren ikuspegitik, hain justu.

Nature aldizkariaren twitter kontuari errepaso bat ematen niharnuela artikulu interesgarri batekin egin nuen topo (https://www.nature.com/articles/d41586021-02486-7). Izenburua erakargarria zen Reproducibility: expect less of the scientific paper eta lotuta zegoen inguruko zientzialarien ezpainetan noizik edo behin entzun dudan kezka batekin, alegia, artikulu zientifiko batean azaltzen den prozesu bat errepikatzeko, erreakzio kimiko bat adibidez, ematen diren esplikazioak nahikoak ote diren. Esan nahi baita prozesua errepikagarria ote den.

Olavo B. Amaral eta Kleber Neves izeneko bi ikerlarik Brasilen argitaratzen diren artikulu biomedikoen errepikagarritasuna ikertzeko ekimen baten berri ematen dute. Izan ere, Brasilgo 60 laborategi elkarlanean arituko dira errepikatu asmotan estatu horretako publikazioetan atzen bi hamarkadetan argitaratu diren 60 esperimentu. Esperimentu horiek aliritzira aukeratu dira laborategiko ohiko teknikak baliatzen zituztenen artean.

2018an ekin zioten proiektua abiatzeari. Urte hauetan proiektuan parte hartuko dutenen artean adosten aritu dira nola egingo duten lan, nola kontsideratuko duten esperimentu bat arrakastaz errepikatu dutela eta bestelako prozedura-xehetasunak. Esperimentu bakoitza 3 laborategi diferentetan saiatuko dira errepikatzen. Lanean hasi berri dira eta 2022aren bukaera aldera lana amaituta izatea espero dute.

Metodo eta prozedura esperimentalen errepikagarritasun sendoa izatea ezinbesteko baldintza da zientzia-sistema sinesgarria izateko eta gizartearen konfiantza jasotzeko. Sistema ez da ahultzen soilik aldian behin urliak edo sendiak maula egiten duelako emaitza zientifikoak aurkezteko unean datu mozorrotuak ematen dituelako (frogatu nahi dena egoki doitzen diren datuak aukeratuz taulak osatzeko adibidez) edo zuzen-zuzenean asmatu dituelako. Norberak esandakoak besteek ezin errepikatzea metodo esperimental ahula adierazten du gutxien gutxienik. Urte batzuk ditugunok gogoan dugu fusio hotzaren bideragarritasunari buruz Pons eta Fleischmann elektrokimikariek eginiko aldarria eta nola gaueko ahuntzaren parekoa izan zela inork ezin izan zuen errepikatu beraiek eginiko lan esperimentala https://es.wikipedia.org/wiki/Fusion_fria#La_fusion_fria_de_Pons_y_Fleischmann_(1989)

Ez dago dudarik esperimentu zientifikoen errepikagarritasuna emendatzeko praktikak sendotu behar direla, publikatutako zientziak sinesgarria behar duelako izan. Zeregin horretan komunitate zientifikoaz gain, argitaletxeek ere badute parte, bazter batean laga gabe aipu -eta publikazio- kopurua kalitatearen eta eginiko lanaren ia neurgailu bakartzat duten autoritate akademikoak eta erakunde publikoak. Zeinek jarriko dio txintxarria auziari?

Zientzia biomedikoen alorrerako Amaralek eta Nevesek neurri eta praktika egoki batzuk iradokitzen dituzte aipatu artikuluan, neroni bezalako ez jakin batentzat zentzu handia dutenak. Bidea seinalatzen ari al dira?

Categorized | Miradas

Argazkiak

Fotografía de José Horna
"El mal del país" José Blanco
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sebastião Salgado
Canción de París
Jose Horna.
Fotografía de José Horna
Inmigrantes rescatados por salvamento marítimo
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
“JAZZ for TWO”, José Horna
"Lemoniz", Mikel Alonso
“LIKE”. Eduardo Nave
Txema García
Bonill, Ecuador
"El instante decisivo" Iñaki Andrés
Sueños Rotos
República del Alto Karabakh —Artsakh—, 06/10/2020
"Homenage a Marcel Proust" Marisa Gutierrez Cabriada
Txema García
Sebastião Salgado
Txema García
“JAZZ for TWO”, José Horna
Refugiados sirios: Mujer cocinando
Sebastião Salgado
Txema García
“LIKE”. Eduardo Nave
"Homenaje a Federico García Lorca" Marisa Gutierrez Cabriada
"El origen del mundo" José Blanco
La larga espera
Shushi (República del Alto Karabakh —Artsakh—, 08/10/2020)
Abrazo. Luna a Abdou
Playa del Tarajal, Ceuta
Irene Singer, Argentina
Txema García
Debekatutako armak
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/19/08).
Zutik dirauena
Shushi (Karabakh Garaiko errepublika —Artsakh—, 2020/10/08)
"Mujeres del Karakorum", Mikel Alonso
Encaramado a la valla de Ceuta
Antonio Sempere
Eugenia Nobati, Argentina
Porteadoras
Sebastião Salgado
Alfredo Sabat, Argentina
Cientificos-Volcán
La Palma 2021
Metro de París
Jose Horna.